2023-2025 diru-laguntzen deialdia. III. KAPITULUA: Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen deialdia

[colec]

Deskribapena


Xedea

III. Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko 2023-2025 epealdiko ekitaldietan gauzatzekoak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.172.550 €

Prestazio ekonomikoa

III. kapituluak arautzen dituen desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen deialdia finantzatzeko: 6.172.500 euro; horietatik 1.234.510 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.086.275 euro 2024ko konpromiso-kredituari, eta 1.851.765 euro 2025eko konpromiso-kredituari.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Zuzentzeko errekerimendua.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratuko da.

Gauzatze-aldia: bi urte, diru-laguntzak emateko ebazpena Lanbideren webgunean jakinarazi ondoren, eta bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru epetan ordainduko dira:

  • Esleitutako guztikoaren % 20ko aurreordainketa bat, 2023ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena.
  • Bigarren aurreordainketa bat, esleitutako diru-laguntza osoaren %50ekoa, 2024ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean.
  • Azken ordainketa, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren gainerakoagatik edo gauzatutako ekintzak justifikatu eta egiaztatzearen ondoriozko zenbatekoagatik.

Bi aurreordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismo bat denean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren orientazio profesionla ekintzak eta zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:

  • Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoakdiren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Ijitoak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideaketa baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Desgaitasuna duten laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoaketa giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edolan-arloko desabantaila-egoeran dauden laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.

Zehazki, presoak eta preso ohiak eta ijitoen kolektiboei arreta emateko, erakundeek, edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek, 12 hilabeteko aldez aurreko esperientzia izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, laguntza eskatzen duen kolektiboaren orientazio profesionaleko jardueran, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo tokiko, erkidegoko edo estatuko administrazio publikorekin batera edo horietako erakundeekin lankidetzan.

Desgaitasunen bat duten pertsonei eta gizartean baztertuta dauden edo gizartean eta langabezian desabantaila-egoeran dauden edo horretarako arriskua duten pertsonei arreta emateko, erakundek 2016ko urtarrilaren 1etik 2023eko apirilarenn 30ra bitartean eskuratutako 24 hilabeteko gutxieneko esperientzia egiaztatua izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko. Horretarako, langabeentzako orientazio profesionaleko ekintzak egin behar izango dituzte zuzenean, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin nahiz horietako erakundeekin lankidetzan.

Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute III atale honetan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta ebazpenaren baldintzak betetzen badituzte.

Betekizunak

  • Entitate-Erregistroan, deialdi honen argitalpen datan, akreditatuta egotea
  • 13 eta 16 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia izatea
  • Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea

  • Erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzea

  • Erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko

  • Bontzeptu beragatik beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen baten dirulaguntzarik edo laguntzarik ez jasotzea

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, gertatu direnak barne:
    • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako sexuagatiko bereizkeria edo diskriminazio anizkoitza egiteagatik.
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.

  • Egunean dituela dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 203ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez dagoela sartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitako laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako arrazoi batean:
    • Berdintasun-planik ez izatea indarrean, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dauden enpresen kasuan.
    • Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.

  • Erabiltzaileei arreta emateko instalazioak bat datozela lantokien arloan indarrean dagoen araudiarekin

  • Lantokiek irisgarritasun unibertsalari buruz indarrean dagoen legeria betetzen dutela, desgaitasuna duten pertsonen diskriminaziorik gabe, eta aukera-berdintasuna modu eraginkorrean ematen dela

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Dagokion bermea eratzeko konpromisoa, aurreratutako bi ordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 baino handiagoa bada

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa denean:
    • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea.
    • Galera- irabazi kontu laburtua aurkeztu ahal izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1086507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Orientazioko zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremuak, eta zenbat 1150 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpi-eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpi-eremu bakoitzeko 1150 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskabide horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du, eta haren berri eman.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez:

Jarduera hasteko dokumentazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk