Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. SORKUNTZA-EKOIZPENAREN modalitatea (2022)

Deskribapena


Xedea

2022. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko.

SORKUNTZA-EKOIZPENAREN modalitatea.

  • Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Aurrekontuko zuzkidura

274.000

Prestazio ekonomikoa

 269.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

274.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

  • 5.000 euroko 22 laguntza
  • 8.000 euroko 16 laguntza
  • 12.000 euroko 3 laguntza

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean kasu bakoitzeko esleituko den diru-kopurua izango da eskatzaileak modalitate honetan finkatuta daudenen artean eskatu duenaren adinakoa.

Dirulaguntzen esleipena modulu bakoitzean aurkeztutako eskabideen artean egingo da. Eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera gutxieneko kalitate eta bidegarritasuna duten proiektu faltagatik kopurua esleitzen ez bada, eta horren ondorioz moduluari ezarritako diru-kopurua ahitzen ez denean, honela jokatuko da: dirulaguntza horiei dagokien diru-kopurua esleitu ahalko zaie beste moduluetako proiektuei, beti ere deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Esleipena balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera egingo da, diru-kopurua agortu arte.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari dirulaguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Horrez gain sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezingo zaie eman aurreko bi deialdietan, hau da 2020 eta 2021koetan, sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak lortu dituzten pertsonei.

Ordainketa-modua:

Agindu honen kargura emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  • Emandako dirulaguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik eta Aginduaren 19. artikuluak berariaz eta idatziz uko egiteko jasotzen duen epea agortu eta gero.
  • Gainerako kopuruaren ordainketa 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 18. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, Gizarte Segurantzakoak egunean ez baditu edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.doren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza izatea.
  • Zerga betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek diru-laguntzei buruzko azaroaren17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


CAMBRA CONTIN, Mª JESUS
945.016.939
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094720

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2023ko martxoaren 10a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk