Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

2022ko ekitaldirako diru-laguntzak, ZTBP Euskadiren Hiri Jasangarrien Aukera-hobiaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko. (BAI+D+I programa)

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea da, ZTBP Euskadi 2030ren «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko. Deialdi honetarako laguntzen zenbatekoa 815.000 eurokoa da 2022-2024 aldirako, 10. artikuluan zehaztutako urterokoekin.

Aurrekontuko zuzkidura

755.637

Prestazio ekonomikoa

  1. Hiri Habitaterako laguntzak esleitzeko, guztira 755.637 euro bideratuko dira, EAEko 2022. urteko aurrekontu orokorren kargura, honako banakapen honi jarraikiz:

    2022. urtean: 155.637 euro / 2023. urtean: 300.000 euro / 2024. urtean: 300.000 euro.

  2. Dirulaguntzak eskuratutako puntuazioaren arabera esleituko dira, lehiaketa bidez, harik eta aurrekontu-kreditua agortu arte, eta itxarote-zerrendan geratuko dira, puntuazio-ordenaren arabera, gutxieneko puntuazioa gainditu baina laguntzarik eskuratu ez dutenak.
  3. Jarduketak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, lortutako puntuazioaren arabera; diruz lagundu daitekeen jarduketatzat hartzeko, jarduketak 70 puntu lortu behar ditu gutxienez, balorazio-irizpideetan.
  4. Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.5 artikuluaren arabera, onuradun bakoitzak jaso dezakeen laguntzak ez ditu hauek gaindituko:
    1. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, ikerketa industrialerako
    2. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentalerako
  5. Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzaren zenbatekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80raino igo ahalko dira, hemen adierazten den bezala:
    1. portzentajezko 10 puntu enpresa ertainentzat eta portzentajezko 20 puntu enpresa txikientzat.
    2. portzentajezko 15 puntu honako baldintza hauetako bat betez gero:
      • Proiektuak lankidetza eraginkorra badakar hauen artean:
        • enpresen artean, eta horietako bat gutxienez ETE bat bada, edo gutxienez bi estatu kidetan, edota estatu kide batean eta EEE hitzarmeneko alderdi kontratugile batean egiten bada, eta enpresa bakar batek diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 baino gehiago ordaintzen ez baditu; edo
        • enpresa baten eta ezagutzak zabaltzeko eta ikertzeko erakunde baten edo gehiagoren artean: erakunde horiek, halaber, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 hartu behar dituzte beren gain gutxienez, eta beren ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea eduki behar dute.
      • proiektuaren emaitzak asko zabaltzea konferentzien, argitalpenen, sarbide libreko oinarrien edo doako nahiz iturri irekiko programa informatikoen bidez.
    3. Atal honen aurreko epigrafeak aplikatzeari dagokionez, ETEtzat (mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat) hartuko dira, 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorreko I. eranskinean ezarritakoaren arabera, 250 langile baino gutxiago dituzten eta gehienez 50 milioi euroko negozio-bolumena duten edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresak. Halaber, enpresa txikitzat hartuko dira 50 langile baino gutxiago dituztenak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra gehienez ere 10 milioi eurokoa badute; mikroenpresatzat hartuko dira, bestalde, 10 enplegatu baino gutxiago dituztenak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurokoa badute gehienez. Kasu bietan, elkartutako edo uztartutako enpresen langile eta mugen zenbatespena 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da.
  6. Bi lerroetako edozeinetarako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da proiektuak idazteko eta gauzatzeko; 30.000 eurokoa izango da, berriz, proiektuak idazteko esklusiboki eman ahalko den gehieneko zenbatekoa.

Ordainketa-modua:

  • Emandako zenbatekoaren %20,6, ordainketa aurreratu gisako libramendu baten bitartez, 18. artikuluaren a) letran zehaztutako epea igaro ondoren, betiere onuradunak ez badio uko egin dirulaguntzari.
  • Laguntzaren zenbatekoaren %39,7, finantzatutako lanen %55en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu eta gero; agiri horiek 2023ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, formatu elektronikoan.
  • Laguntzaren zenbatekoaren gainerako %39,7a, Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda Zuzendaritzak behin betiko proiektua eta dagokion memoria ekonomiko xehatua onartu ondoren, 2024ko urriaren 31a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Izaera pribatuko elkargokide diren pertsona juridikoak eta profesionalak

Izaera pribatuko edozein pertsona juridiko eta profesional elkargokide, industria-, merkataritza- edo zerbitzu-jardueretan diharduena, irabazi-asmoekin edo irabazi asmorik gabe, bai eta horiek eratutako elkarteak ere, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen dituztenak. Pertsona juridikoek zein elkargokide diren profesionalek alta emanda egon beharko dute jarduera ekonomikoen gaineko zergan, beren berrikuntza-proiektuarekin lotutako jarduerari dagokion epigrafean.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren eta haren xedapen iragankorren edo hura ordezten duen araudiaren arabera egiaztatuak.

Laguntza-araubide honen eremutik kanpo geratzen dira:

Berezko nortasun juridikoa duten erakunde eta sozietate publikoak, administrazio publikoei lotuta edo haien mende daudenak, bai eta Administrazio Instituzionalekoak direnak ere, edozein administraziotan daudela ere.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dealta agertzea
  • Gutxienez, establezimendu edo sukurtsal bat dauka Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Será indispensable que las entidades y personas beneficiarias actúen como empresarios y/o profesionales y que no se encuentren incursos en ninguna prohibición o inhabilitación para la obtención de subvenciones públicas o para contratar con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco u otro ente público
  • Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan.

  • Ezingo dute diru-laguntzarik jaso berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak

  • Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskaera egiten duen unean.

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda

Tfnoa.: 945-016953

e-maila:

  • r-claver@euskadi.eus
  • fb-cabezuelo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1069703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk