Basque Wine Programa 2021 - Euskal Autonomia Erkidegoko ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2021eko laguntzak

[Basque Wine]

Deskribapena


Xedea

Barne-merkataritzan BASQUE WINE markako produktuak sustatzeko EAEko ardo, sagardo natural eta artisau-erara egindako garagardoen kontsumitzaileen artean.

Agindu honen ondorioetarako, Espainiako Estatuaren barruan dauden merkatu guztiak hartzen dira barne-merkataritza gisa.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatuko zaie laguntza hauei.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021erako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako zehaztutako aurrekontu-kredituen kargura finantzatuko dira laguntzak, eta ezin izango dira milioi bat eurotik (1.000.000 euro) gorakoak izan.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Laguntzaren zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 60 izango da, gehienez ere hamabost mila euro (15.000 euro) onuradun bakoitzeko.

Edonola ere, eta laguntza hauen de minimis araubidearekin bat etorriz, enpresa bakarrari de minimis laguntzetan emandako zenbatekoak ezin izango du gainditu 200.000 euroko kopurua hiru ekitaldi fiskalen barruan. Kontuan hartu beharreko hiru urteko aldia izango da 2021eko ekitaldi fiskala eta aurreko bi ekitaldi fiskalak.

Nori dago zuzenduta


Onuradun izan daitezke hamar milioi euroko edo hortik beherako negozio-bolumena duten ETEak, bereizgarri hauek babestutako edariak ekoizten badituzte:

– Basque Beer

– Txakoli de Alava - Arabako Txakolina, Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina, Txakoli de Getaria - Getariako Txakolina

– Euskal Sagardoa.

– Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren kasuan, gutxienez % 85 Arabako Errioxako eskualdean ekoitzitako mahatsarekin egindakoak eta etiketan hala egin direla zehaztuta dutenak (eskualdeko ardoa, udalerriko ardoa edo mahasti berezia).

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mirari De Prado Embid

Tfnoa: 945 019679

Emaila: m-pradoembid@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1200501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk