Diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dira eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) "Hiri Habitat" aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.
[diru-laguntza ZTBP 2018]
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea da, ZTBP Euskadi 2020ren «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko. Deialdi honetarako laguntzen zenbatekoa 650.000 eurokoa da 2018-2020 aldirako, 9. artikuluan zehaztutako urterokoekin.
Aurrekontuko zuzkidura
650.000Prestazio ekonomikoa
- Hiri Habitaterako laguntzak emateko, guztira 650.000,00 euro bideratuko dira, honela banakatuta:
- 2018. urtean: 325.000 euro / 2019. urtean: 162.500 euro / 2020. urtean: 162.500 euro.
- Diru-laguntzak eskuratutako puntuazioaren arabera esleituko dira, lehiaketa bidez, harik eta aurrekontu-kreditua agortu arte, eta itxarote-zerrendan geratuko dira, puntuazio-ordenaren arabera, gutxieneko puntuazioa gainditu baina laguntzarik eskuratu ez dutenak.
- Jarduketak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, lortutako puntuazioaren arabera; diruz lagundu daitekeen jarduketatzat hartzeko, jarduketak 70 puntu lortu behar ditu gutxienez, balorazio-irizpideetan.
- Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.5 artikuluaren arabera, onuradun bakoitzak jaso dezakeen laguntzak ez ditu hauek gaindituko:
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, ikerketa industrialerako
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentalerako
- Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.6 artikuluaren arabera, laguntzaren zenbatekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80raino igo ahalko dira, hemen adierazten den bezala:
- Ehuneko 10 puntu enpresa ertainentzat eta ehuneko 20 puntu enpresa txikientzat;
- Ehuneko 15 puntu honako baldintza hauetako bat edo gehiago betez gero:
- Proiektuak lankidetza eraginkorra badakar hauen artean:
- Enpresen artean: enpresa horietako batek (gutxienez) ETE bat izan behar du, edo bestela, gutxienez bi estatu kidetan, edota estatu kide batean eta EEE hitzarmeneko alderdi kontratugile batean garatu behar du; gainera, enpresa bakar batek ezin du ordaindu diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 baino gehiago.
- Enpresa baten eta ezagutzak zabaltzeko eta ikertzeko erakunde baten edo gehiagoren artean: erakunde horiek, halaber, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 hartu behar dituzte beren gain gutxienez, eta beren ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea eduki behar dute.
- Proiektuaren emaitzak asko zabaltzea konferentzien, argitalpenen, sarbide libreko oinarrien edo doako nahiz iturri irekiko programa informatikoen bidez.
- Diru-laguntza 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Ordainketa-modua:
- Emandako zenbatekoaren % 10, ordainketa aurreratu gisako libramendu baten bitartez, 17. artikuluaren a) letran zehaztutako epea igaro ondoren, betiere onuradunak ez badio uko egin diru-laguntzari.
- Laguntzaren zenbatekoaren % 40, behin finantzatu diren lanen % 30en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu dutela pertsona onuradunek, formatu elektronikoan, 2018ko abenduaren 31 baino lehen.
- Laguntzaren zenbatekoaren % 25, behin finantzatu diren lanen % 50en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu dutela pertsona onuradunek, formatu elektronikoan, 2019ko irailaren 30a baino lehen.
- Laguntzaren zenbatekoaren gainerako % 25a, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak behin betiko proiektua eta dagokion memoria ekonomiko xehatua onartu ondoren, 2020ko azaroaren 30a baino lehen.

Nori dago zuzenduta
Pribatuko edozein pertsona juridiko edo profesional
Industria-jardueretan, merkataritza-jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona juridiko edo profesional izan daiteke dekretu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, baita pertsona horiek osatutako elkarteak ere, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte.
Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.
Eskakizunak:
-
Gutxienez establezimendu edo sukurtsal bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. paragrafotik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzarentzat ezarritako muga izango dute.

Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan.
Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (2014/07/31ko AO, C 249).

Ezingo dute diru-laguntzarik jaso berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek.
Ezingo dute diru-laguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (EBAO, L 187, 2014ko ekainaren 26koa).

Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea
Organo kudeatzaileak automatikoki, eta beharrezkoa den guztietan, egiaztatuko du laguntza jasotzeko eskaera egin duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituzten, erakunde horien oniritzia jaso behar da .
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Legez eratuta dagoela
Entitateak legez eratuta dagoela egiaztatu behar du:
-
Kolegiatutako profesionala
Industria-jardueretan, merkataritza-jardueretan edo zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko profesional izan daiteke.
Betekizunak
-
Emateko dokumentazioa
Eskabideak honako gutxieneko eduki honekin aurkeztuko dira, eta formatu elektronikoan baino ez dira onartuko:
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriek proiektuak errazago balioztatzen lagundu behar dute, deialdi honetako esleipen-irizpideen arabera, eta 30 orrialde izango ditu eskabide bakoitzak gehienez.
- Proiektuaren izena.
- Proiektuaren helburua.
- Buruaren, kideen eta kontratisten identifikazio argia.
- Arduraduna eta proiektuaren komunikazio-helbidea zehaztea.
- Proiektuaren eta proposatzen den soluzioaren deskribapena.
- Proiektuan proposatutako soluzioaren izaera berritzailea justifikatzea. Proposatutako soluzioak oinarri duen ezagutza aditua eta buruaren eta kideen I+G+B-ko jarduerak sartu beharko dira bereziki.
- Proiektuaren garrantzi estrategikoa, agindu honen 11. artikuluan xedatutako esleipen-irizpideetan bildutako alderdiak garatuta.
- Proiektuak merkatua aktibatzeko egin dezakeen ekarpena, agindu honen 11. artikuluan xedatutako esleipen-irizpideetan jasotako alderdiak garatuta.
- Proiektuaren lantaldea zehaztea. Hornitzaileak eta adituen profila bilduko ditu, funtzioak esleituta, baita esperotako emaitzak nazioartean garatzeko bokazioa ere, hala dagokionean.
- Proiekturako proposatutako lan-metodologia. Faseen eta zereginen deskribapena jasoko du eta, horrekin batera, proiektuaren helburuak lortzeko alderdi kritikoen azterketa bat, baita horien arriskua murrizteko jarduerak ere. Erabili beharreko materialen, analisien eta ekipoen justifikazioa bildu behar du. Proiektuburuaren eskema bat aurkeztu behar du, denbora-epe oso mugatuan helburuak lortzeko kudeaketa aurreratuarekin.
- Kronograma zehatza eta proiektuaren plangintza, zeregin bakoitzeko parte-hartzaileen ardurak eta bide kritikoa zehaztuta, kontuan hartuta ezinbestekoa dela lana oinarri hauetan jasotako epearen barruan bukatzea.
- Aurreikusitako lankidetza publiko-pribatua; proiektuaren zenbait alderdi garatuko dira, baliabide publikoekin eta Administrazioaren jarduketekin lotutakoak, proiektuak arrakasta izateko aukerak areagotzeko.
- Proposamen ekonomikoa. Proposamen ekonomikoak proiektuaren guztizko kostuak banakatuta jasoko ditu, agindu honen 10. artikuluan zehaztutako kostu-kategorien arabera.
- Identifikatzea proiektuaren zein zati etorriko litzatekeen bat honako bi kategoria hauetan (Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.2 artikuluan identifikatutako lau kategorietako bi dira):
- ikerketa industriala
- garapen esperimentala
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.
Tfnoa.: 945-01.98.63 / 945-01.98.82 / 945 -01.98.63
e-maila: m-mendizabalcondon@euskadi.eus / u-monton@euskadi.eus / merche-izquierdo@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1069701Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Horretarako, eratze-eskritura eta estatutuen kopiak eskaneatuta aurkeztu behar ditu (PDF formatuan)
-
Emateko dokumentazioa
Eskabideak honako gutxieneko eduki honekin aurkeztuko dira, eta formatu elektronikoan baino ez dira onartuko:
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriek proiektuak errazago balioztatzen lagundu behar dute, deialdi honetako esleipen-irizpideen arabera, eta 30 orrialde izango ditu eskabide bakoitzak gehienez.
- Proiektuaren izena.
- Proiektuaren helburua.
- Buruaren, kideen eta kontratisten identifikazio argia.
- Arduraduna eta proiektuaren komunikazio-helbidea zehaztea.
- Proiektuaren eta proposatzen den soluzioaren deskribapena.
- Proiektuan proposatutako soluzioaren izaera berritzailea justifikatzea. Proposatutako soluzioak oinarri duen ezagutza aditua eta buruaren eta kideen I+G+B-ko jarduerak sartu beharko dira bereziki.
- Proiektuaren garrantzi estrategikoa, agindu honen 11. artikuluan xedatutako esleipen-irizpideetan bildutako alderdiak garatuta.
- Proiektuak merkatua aktibatzeko egin dezakeen ekarpena, agindu honen 11. artikuluan xedatutako esleipen-irizpideetan jasotako alderdiak garatuta.
- Proiektuaren lantaldea zehaztea. Hornitzaileak eta adituen profila bilduko ditu, funtzioak esleituta, baita esperotako emaitzak nazioartean garatzeko bokazioa ere, hala dagokionean.
- Proiekturako proposatutako lan-metodologia. Faseen eta zereginen deskribapena jasoko du eta, horrekin batera, proiektuaren helburuak lortzeko alderdi kritikoen azterketa bat, baita horien arriskua murrizteko jarduerak ere. Erabili beharreko materialen, analisien eta ekipoen justifikazioa bildu behar du. Proiektuburuaren eskema bat aurkeztu behar du, denbora-epe oso mugatuan helburuak lortzeko kudeaketa aurreratuarekin.
- Kronograma zehatza eta proiektuaren plangintza, zeregin bakoitzeko parte-hartzaileen ardurak eta bide kritikoa zehaztuta, kontuan hartuta ezinbestekoa dela lana oinarri hauetan jasotako epearen barruan bukatzea.
- Aurreikusitako lankidetza publiko-pribatua; proiektuaren zenbait alderdi garatuko dira, baliabide publikoekin eta Administrazioaren jarduketekin lotutakoak, proiektuak arrakasta izateko aukerak areagotzeko.
- Proposamen ekonomikoa. Proposamen ekonomikoak proiektuaren guztizko kostuak banakatuta jasoko ditu, agindu honen 10. artikuluan zehaztutako kostu-kategorien arabera.
- Identifikatzea proiektuaren zein zati etorriko litzatekeen bat honako bi kategoria hauetan (Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.2 artikuluan identifikatutako lau kategorietako bi dira):
- ikerketa industriala
- garapen esperimentala
-
Gutxienez establezimendu edo sukurtsal bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. paragrafotik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzarentzat ezarritako muga izango dute.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan.
Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (2014/07/31ko AO, C 249).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezingo dute diru-laguntzarik jaso berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek.
Ezingo dute diru-laguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (EBAO, L 187, 2014ko ekainaren 26koa).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea
Organo kudeatzaileak automatikoki, eta beharrezkoa den guztietan, egiaztatuko du laguntza jasotzeko eskaera egin duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituzten, erakunde horien oniritzia jaso behar da .
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Legez eratuta dagoela
Entitateak legez eratuta dagoela egiaztatu behar du:
-
Kolegiatutako profesionala
Industria-jardueretan, merkataritza-jardueretan edo zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko profesional izan daiteke.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
bi hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua