Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2017-2018 ikasturtea

[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]

Deskribapena


Xedea

Goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan, eta 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

  1. Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
  2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
  3. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.
  4. Goi-mailako arte-ikasketak.
  5. Goi-mailako ikasketa militarrak.
  6. Goi-mailako erlijio-ikasketak.

Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen.

Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.

Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2017. urtean ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

25.780.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera, eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

  1. Matrikula.
  2. Material didaktikoa.
  3. Hiriarteko joan-etorriak, autonomia-erkidegoaren barruan.
  4. Probetxu akademikoa.
  5. Egoitza.
  6. Ezohikoa.

Betebeharren, mugak eta zenbatekoen gaineko informazio gehiago, deialdiaren oinarrietan.

Ordainketa-modua:

Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2016ko abenduaren 31n.
  • Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2016an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.

  • Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  • Matrikula-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

  • Material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioari buruzko osagaiaren eskakizunak eta zenbatekoa.

  • Probetxu akademikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak

  • Egoitza-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak

  • Ezohiko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak

  • Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak

  • Ikasketa-betebeharrak: 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan.

  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko).

  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010603

Eskeraren aurkezpena


OSO INPORTANTEA:

  • Eskaera aplikazioan bukatu ondoren, inprimatu, elkarbizitza-unitateko kide guztiak sinatu eta unibertsitateko beka-zerbitzuan edo Zuzenean-en entregatu behar da.
  • Dibortzioaren kasuetan, derrigorrean sartu behar dira aita eta amaren datu pertsonalak, eskatzailearekin erroldatuta egon ez arren. Kasu horretan, ezinbestean aurkeztu behar dira dibortzioaren sententzia eta hitzarmen arautzailea.
  • Komenigarria da jakinarazpenetarako eposta eta telefono bat baino gehiago jartzea.
  • Derrigorrezko agiri guztiak aurkeztu behar dituzu eskaerarekin batera. Agiriren bat falta bada, behin bakarrik eskatuko zaizu, zure eskaeran harremanetan jartzeko agertzen den email-aren bidez. Hau har ezazu kontuan: gorako errekurtsoan ez da eskatzaileak zuzentzeko tramitean edo alegazioetan aurkez zitzakeen agiririk.
  • Eskabidea aurkezteko honako urrats hauek egin behar dituzu

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebatziko dira sei hileko epean. Epe hori eskaerak egiteko azken epealdia amaitu eta handik sei hilabetetara amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk