Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3332
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/28
  • Argitaratze-data: 2017/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 15. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten lege organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

181/1985 Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak unibertsitateen arloan estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak ezartzen duenez, erkidego horri eskualdatzen zaio erkidego horretan administrazio-egoitza duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzako beka-deialdiak arautzeko eta kudeatzeko zeregina (uztailaren 2ko 181/1985 Dekretuaren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia onetsi zen, maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera).

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 8., 38. eta 44. artikuluetan arautzen ditu beka eta ikasketetarako laguntzei buruzko gaiak, eta honako hau ezartzen du: unibertsitateen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 8.2 artikuluan xedatzen denez: ikasle desgaituak euskal unibertsitate-sistematik baztertuta gera ez daitezen, Jaurlaritzak arauak ezarriko ditu, bai eta aukera-berdintasunerako politikak bultzatu ere; bekak, laguntzak eta maileguak emango dizkie ikasle horiei.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan adierazitakoa honako hau.

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

  1. 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, agindu honen 1. eranskineko oinarrien arabera.

  2. Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, baldin eta 2017-2018 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte, Agindu honetako II. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorrita.

  3. Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak 2017-2018 urtean aintzatesteko eta saritzeko, Agindu honetako III. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorrita.

  1. Aurreko artikuluko 1. ataleko beketarako, 25.780.000 euro bideratuko dira orotara, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

    Behar den kasuetan areagotu ahal izango da zenbateko hori, ebaztearen zain dauden eta emateko proposamena egin den eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta. Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da zirkunstantzia horren berri.

  2. 100.000 euro erabiliko dira, 2017ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura, aurreko artikuluaren 2. atalean adierazitako diru-laguntzetarako

  3. Aurreko artikuluko 3. ataleko laguntzetarako, 120.000 euro bideratuko dira; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura, hain zuzen ere.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Baimena ematen zaio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari jarraibide zehatzak eman ditzan, agindu honetan xedatutakoa betetzeko.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu, eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau egunkari ofizial berean argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 28a.

    Hezkuntzako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

  1. Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan, eta 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

    1. Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    3. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

    4. Goi-mailako arte-ikasketak.

    5. Goi-mailako ikasketa militarrak.

    6. Goi-mailako erlijio-ikasketak.

      Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen. Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.

  2. Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2017. urtean ematea.

  3. Beka horiek diru-laguntzak dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua, eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren araubideari buruzko xedapenak, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

  1. Beka hainbat osagaitan zatituko da, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteagatik diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuen arabera.

    Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera, eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

  2. Hauek dira bekaren osagaiak:

    1. Matrikula.

    2. Material didaktikoa.

    3. Hiriarteko joan-etorriak, autonomia-erkidegoaren barruan.

    4. Probetxu akademikoa.

    5. Egoitza.

    6. Ezohikoa.

  1. Matrikula-osagaia kontuan hartuko da, bekadunak 1. artikuluan zehaztutako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan edo Estatuko beste ikastegi batzuetan egiten baldin baditu.

  2. Matrikularen zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2017-2018 ikasturtean akademia-zerbitzuetarako ezarritakoa.

  3. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  4. Ikasleak 2017-2018 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.

  5. Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2017-2018 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.

      Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentalitate-mailaren eta jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2017-2018 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntza sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2017-2018 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.

      Aurreko egoera guztietan, matrikula osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.

  1. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen edo/eta materialaren gastuak arintzea da material didaktikoari buruzko osagaiaren helburua.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  3. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa:

    Oinarri hauetako 16. zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 380 euro.

    Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. maila baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 307 euro.

    Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. muga bezalakoa edo txikiagoa: 239 euro.

  4. Material didaktikoari buruzko osagaia ez da bateragarria ezohiko osagaiarekin.

  1. Hiriarteko garraioaren osagaiaren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.

  3. Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko garraioaren zenbatekoa, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:

    5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

    10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.

    30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.

    50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.

  4. Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko garraiorako zenbatekoa 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik beherakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

  5. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko hirien arteko lekualdaketari buruzko osagaia eta egoitza-osagaia bateraezinak dira.

  1. Probetxu akademikoari buruzko osagaia ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2015-2016 ikasturtean batez besteko nota 27. artikuluan zehaztutakoa bada.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  3. Osagai horren zenbatekoa 200 eurokoa da 2 eta 3 mugan daudenentzat eta 400 eurokoa 1 mugan dauden ikasleentzat.

  1. Egoitza-osagaia egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Diru-laguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

    1. Ikasketak presentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoa 3 hilabetekoa, 3 hilabetetik gorakoa edo 6 hilabetekoa bada, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.

    2. Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da.

    3. Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo txikiagoa izan behar du.

      Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren.

  2. Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:

    1. Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena agertu beharko duena, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.

    2. Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu.

  3. Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.

  4. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

  5. Nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen duten ikasleek egoitza-osagaia eskuratu ahalko dute, baldin eta egiaztatzen badute ohiko bizilekutik kanpo emango dutela sei hilabete edo gehiago.

    15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.

  1. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  2. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari buruzko osagaiaren zenbatekoa:

    1. Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.

    2. Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 3.336 euro.

    3. Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 3. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 2.400 euro.

  3. Egoitza-osagaia ezin da bateratu Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioarekin.

  1. Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Ikasketa presentzialak egitea.

    2. Gutxienez ere, 54 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 54koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.

      28. artikuluan zehaztu den etekin akademikoa betetzea.

    1. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.

    2. Honako hauek egiaztatu behar dira: eskuragarri dauden gizarte-laguntzak eskatu direla, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria; eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere. Zenbatekoak edo ukatzeko arrazoia ere egiaztatu beharko da.

  2. Ezohiko osagaia 1.500 eurokoa da.

  3. Ezohiko osagaia ez da bateragarria material didaktikoaren osagaiarekin.

  1. % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.

  2. Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.

Beka eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2016ko abenduaren 31n.

  2. Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

  3. Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2016an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.

  4. Matrikula egitea eta 2017-2018 ikasturtean 1. artikuluan zehaztatuko ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.

  5. Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  6. Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko).

    Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomatuaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak.

  7. Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  1. Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.

    Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.

  2. Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Orokorrean, ikasketa-planean ezarritakoa baino urtebete gehiago izan ahal izango da bekadun. Nolanahi ere, Ingeniaritza edo Arkitekturaren adarreko ikasketen kasuan, epe hori urte bikoa izango da, eta master ofizialeko ikasketen kasuan, zenbat urte izan ikasketa-planak, bakarrik urte horiexetan izan ahal izango da bekadun.

  2. Dena den, eskatzaileak ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, egiten baditu, aurreko zenbakian araututakoa baino urtebete gehiagoz jaso ahalko du beka, betiere matrikula partzialaren aukera egin badute.

  3. % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten bekadunek ikastordu gutxiago izatea aukeratzen badute, dagokion ikasketa-planean ezarritako denboraren halako bi aldiz izan ahalko dute beka, salbu Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarreko irakaskuntzen kasuan; halakoetan, epe hori lau urte gehiagokoa izango da, eta masterreko ikasketen kasuan, berriz, ikasketa-planean zenbat urte ezarri, halako bitan izan ahal izango da bekadun.

  4. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egin eta ikasketa horiek egitearren beka jasotzen duten eskatzaileek ezingo dute bekarik jaso unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak aldatzen badituzte. Bekarik jasotzeko, kontuan izan beharko da zenbat ikasturtetan jaso zuten unibertsitateko edo goi-mailako aurreko ikasketetan beka, eta ikasketa berrietan kopuru hori gainditu beharko dute, beka jaso ahal izateko. Salbuespen gisa, unibertsitateko ikasketen lehenengo urtean beka jaso eta ikasketak lehenengo ikasturtean lehenengo aldiz aldatzen dituztenek beka jaso ahalko dute beste ikasketetan, baldin eta eranskin honetan ezarritako etekin akademikoari buruzko betebeharrak betetzen badituzte.

  5. Master ofizialeko ikasketak eginda dituzten beka-eskatzaileek ezin izango dute beste bekarik jaso beste master ofizial bateko ikasketak egiteko, baldin eta lehenengoagatik bekarik jaso bazuten.

  1. Eskatzailea izango da eskabidean ematen duen informazio ekonomikoaren erantzulea; eta legez behartuta dago bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztera. Eskatu den laguntza ukatu ahal izango da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitatearen bizi-baliabide guztiak egiaztatzeko agiriak aztertuta, Administrazioak uste badu egiaztatu diren diru-sarrerak bizikidetza- edo familia-unitatearen gastuak baino txikiagoak direla, aurkeztu den informazioaren edo kanpoko datu batzuen arabera.

    Adierazitako guztizko diru-sarrerak, senideen edo beste pertsona batzuen maileguak edo laguntzak kontuan hartu gabe, ikasketen ondoriozko gastuak, matrikula eta ohiko helbidetik at bizi behar izatea zehatzago esanda, baino txikiagoak badira, ez da beka inoiz emango.

  2. Kasu konkretu bakoitzean gertatzen diren zirkunstantziengatik, beka edo diru-laguntza emateko behar diren baldintzetan iruzurra izan dela ikusi ahal izango da, baita beka ez ematea eragingo zuten zirkunstantziak ezkutatu direla ere. Kasu horietan eskatutako beka edo diru-laguntza ukatuko da, emateari buruzko ebazpena aldatuko da edo zenbatekoa itzuli behar dela erabakiko da.

  3. Errenta-iturriak ezkutatzeak, norberaren konturako lanak edo soldatapekoak, pentsioak, lanbide liberaletan aritzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, industria- edo merkataritza-ustiategiak, kapital higigarria, finkak, ibilgailuak, aparatuak edo beste ondare-elementu batzuk esate baterako, eskatutako beka edo diru-laguntza ez ematea eragingo du, egin litezkeen beste jardueren kalterik gabe.

  4. Administrazioak diru-sarrerak, gastuen mailari begira, behar bezala justifikatzen ez direla uste badu eta eskatzaileek senideren batek edo familia-loturarik gabeko beste pertsona batek unibertsitate-gastuen ardura hartzen duela alegatzen edo justifikatzen badute, pertsona hori zenbatzeko moduko kide bat izatera pasako da elkarbizitza-unitatean eta 18.2 artikuluan xedatutako dedukzioa aplikatuko da. Kasu horretan pertsona horren datu pertsonal eta ekonomikoak eman beharko dira, elkarbizitza-unitatean sartu ahal izateko.

  1. Ohiko bizilekutzat hartuko da errolda kolektiboan jaso dena, eta eskatzaileak errolda horretako kide izan behar du.

  2. Bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen dute errolda kolektiboan jasota dauden pertsona guztiek, eta eskatzaileak ere errolda horretan egon beharko du 2016ko abenduaren 31n.

  3. Eskatzaileak eskabidean adierazi behar du ohiko bizilekuan norekin bizi den, zer bizikidetza- edo familia-unitatea den zehaztu ahal izateko, 15. artikuluan zehaztatuko moten artean, eta hori kontuan hartuko da beka emateko. Gurasoei dagokienez, 15.4 artikuluan zehaztutakoa kontuan hartuko da.

  4. Oro har, kide konputagarritzat hartuko dira 2016ko abenduaren 31n, errolda kolektiboan jasota dagoen bezala, eskatzailearekin bizi diren pertsonak, 15. artikuluan zehaztutakoa bete badute. Bizikidetza- edo familia-unitate hori osatzen duten kide konputagarriek egiaztatu behar dute diru-sarrerarik edo ondare-baliabiderik duten, eta zenbatekoa den. Horren xedea da bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila kalkulatzea, bai eta ekonomia- eta ondare-eskakizunak bete diren egiaztatzea ere.

  5. Honako hauek dira ekonomia-sostengatzaile nagusiak:

    1. Eskatzailea.

    2. Aita edo/eta ama, 15.1 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

    3. Eskatzailearen aita edota amaren ezkontidea edo bizi den bikotea, familia-unitatearen sostengatzaile ekonomiko nagusi bakarra bada 15.1 artikuluan azaldutako elkarbizitza- /familia-unitateen kasuan.

    4. Eskatzailearen ezkontidea edo bikotekidea, 15.2 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

    5. Aparteko zirkunstantziengatik eskatzaileari harrera ematen dioten beste senide edo familia-loturarik gabeko beste pertsona batzuk.

  6. Ez da onartuko Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eskatzaile ez independenteen beka-eskaerarik, haien bizikidetza- edo familia-unitateek eta sostengu ekonomikoa ematen dieten pertsona nagusiek ezin badute egiaztatu erkidego horretan bizi direla.

  1. Eskatzailea ez bada ekonomikoki independentea eta bizikidetza- edo familia-unitate batean bizi den semea edo alaba bada, honako kide hauek izango dira kide konputagarriak bekaren ondorioetarako:

    1. Eskatzailea.

    2. Aita eta ama, legez bananduta edo dibortziatuta ez baldin badaude, artikulu honen 4. atalean ezarritakoa izan ezik.

    3. Hogeita bost urtetik beherako neba-arreba ezkongabeak 2016ko abenduaren 31n (neba-arrebek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke), ohiko bizilekuan bizi direnak.

    4. Gurasoen aurreko ahaideak, baldin eta bizileku berean bizi badira.

    5. Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

    6. Eskatzailearen aitaren edo amaren ezkontide berria edo izatezko bikotekide edo antzeko bikotekide berria, ohiko bizilekuan bizi dena.

    7. Eskatzailearekin helbidean bizi den pertsona, ahaidetasun-harremanik ez badago eta ezin bada etxebizitza bat era partekatuan alokatzea justifikatu.

    8. Aparteko zirkunstantziengatik eskatzaileari harrera ematen dioten beste senide edo familia-loturarik gabeko beste pertsona batzuk.

      Kasu guzti hauetan haien errenta eta ondarea ere kontuan hartuko dira, 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

      Salbuespen gisa, kide konputagarritzat jo ahal izango dira eskatzailearekin bizi diren beste senide batzuk, eskatzailea zurtza baldin bada, eta, betiere, eskatzaileak behar bezala egiaztatzen badu ekonomikoki haien mende dagoela eta 2016. urtean ez zuela beste sostengatzailerik izan. Hala denean, 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

  2. Eskatzailea jatorrizko familiatik banandu bada, eta bere bizikidetza- edo familia-unitatea osatu baldin badu, eta unitate berri horretan bere ohiko bizilekua baldin badauka, honako hauek izango dira kide konputagarriak, bekaren ondorioetarako:

    1. Eskatzailea.

    2. Bere ezkontidea, izatezko bikotekidea, erregistratua zein ez.

    3. 25 urtetik beherako seme-alabak (seme-alabek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke, gurasoen mende bizi badira).

    4. Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

    5. Eskatzailearen ahaideak, edo beraren ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, ohiko bizilekuan bizi badira.

    6. Eskatzailearekin bizileku berean bizi den pertsona, nahiz eta haien artean ez izan ahaidetasun-harremanik, eta alokatutako etxebizitza partekatzen dutela egiaztatzea ezinezkoa izan.

  3. Eskatzailea bere gurasoen etxetik irten bada edo zurtza baldin bada, pertsona bateko unitate bat osatuko du. Independentea dela jo ahal izateko, honela ziurtatu beharko du ekonomikoki independentea dela eta gurasoen etxetik irten dela:

    1. Gurasoen etxetik irten dela egiaztatzeko, eskatzaileak bere bizilekuan, eta ez gurasoen etxean, erroldatua egon beharko du (erositako edo alokatutako etxebizitza batean, edo pisu partekatu batean; eta bizileku hori, odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senide batena ezin da izan).

      Edo, hala dagokionean, zurtza dela egiaztatzeko agiria.

    2. Ekonomikoki independente dela egiaztatu beharko du, gastuak (janaria, arropa, etxebizitza, garraioa) ordaintzeko behar beste ekonomia-baliabide dituela ziurtatuz. Ondorio horietarako, eskatzailearen baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, beraren diru-sarrerak batuko dira, ohiko bizilekuan bizi den beste pertsona batenak ez dira kontuan hartuko. Diru-sarrerak 1. mugaren parekoak edo txikiagoak baldin badira, pertsona horrek Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria eskatu ahalko ditu, bai eta beste laguntza batzuk ere. Hortaz, diru-laguntza horiek eskatu dituela eta zer egoeratan dauden egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu. Diru-gastuak ordaintzeko beste diru-sarrera dagoela egiaztatzeko xedez, honako hauek aztertuko dira:

      Eskatzaileak aurkeztu dituen diru-sarreren eta gastuen arteko balantzea, hori ziurtatzeko agiriekin batera (Administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal ditu).

      Zerga-egiaztagiria, gurasoek berarengatik ez dutela zerga-kenkaririk egiten berresteko.

      Eskatzaile bat ekonomikoki independente dela jo ahal izateko, gurasoek edo lege-tutoreek ezin dute eskatzaileari lotutako zerga-kenkaririk egin PFEZaren aitorpen-likidazioan.

      Eskatzaileak emantzipazio-programa baten laguntza jasotzen badu, eta horretan janaria eta ostatua sartuta baldin badaude, familiako independentzia betetzetik salbuetsita egongo da, baina, independentzia ekonomikoari lotutako agiriak aurkeztu beharko ditu.

      1. puntuan sartutako kasu guztietan, eskatzaileak laguntza-osagai batzuk jaso ahal izango ditu, ezohikoa izan ezik:

      2. Gurasoek bizikidetza- edo familia-unitateari egiten dizkioten diru-ekarpenak aldatuko dira 2016ko abenduaren 31n haien arteko lotura zein den.

        1. Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta badaude, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

        2. Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta ez badaude, baina bizileku berean bizi badira, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

        3. Ezkontideak edo izatezko bikotekideak banandu baldin badira, honako arau hauek ezarriko dira:

          Hitzarmen arautzailea, osabidezko pentsioa edota janari-pentsioa ezartzen duena, sinatu baldin bada, eta gurasoetako bat ez bada eskatzailearen ohiko bizilekuan bizi, hitzarmenean zehaztutakoa kontuan hartuko da, bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, kopuru horiek eskatzeko salaketa ofiziala edo horri buruzko ebazpen judizial bat egon ezean. Kopuru horiek osabidezko pentsiotzat eta janari-pentsiotzat hartuko dira.

          Hitzarmen arautzaile bat ezarri baldin bada, eta janari-pentsioa, eskatzailearen adinaren araberakoa, eta hezkuntzarako ezohiko gastuak gurasoek erdibana ordainduko dituztela zehaztuta ez badaude, eta gurasoetako bat eskatzailearen ohiko bizilekuan bizi ez bada, aita edo ama hori bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da, kopuru horiek eskatzeko salaketa ofiziala edo horri buruzko ebazpen judizial bat egon ezean.

          Zaintza partekatua baldin bada, eskatzailea ohiko bizilekuan bizi baldin bada, eta gurasoak denboraldiaren arabera txandakatzen badira, ebazpen judizialaren zehaztutakoari jarraituta, bizikidetza- edo familia-unitatean guraso biak hartuko dira kide konputagarritzat, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

          Zaintza partekatua baldin bada, eta eskatzailea gurasoen bizilekuetara txandaka joaten baldin bada, ebazpen judizialaren zehaztutakoari jarraituta, bizikidetza- edo familia-unitatean guraso biak hartuko dira kide konputagarritzat.

          Indarreko hitzarmen arautzailerik ez badago, janari-pentsioa zehazten duena, bizikidetza- edo familia-unitatean aita edo ama hori kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da. Kontuan ez hartzeko salbuespen bakarra egingo da gurasoetako batek edo eskatzaileak berak salaketa bat aurkeztu baldin badu, dagokion diru-kopurua eskatzeko, edo horri lotutako ebazpen judizial bat badago.

        4. Gurasoek ez badute izan eta ez badute ezkontzagatiko edo izatezko bikotekideen erregistro bidezko loturarik, eta haietako bat eskatzailearen ohiko bizilekutik kanpo bizi bada, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da. Kontuan ez hartzeko salbuespen bakarra egingo da gurasoetako batek edo eskatzaileak berak salaketa bat aurkeztu baldin badu, dagokion diru-kopurua eskatzeko, edo horri lotutako ebazpen judizial bat badago.

  1. 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko emango diren bekak bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila araberakoak izango dira. Hona hemen mugak:

    (Ikus .PDF)

    235 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

    (Ikus .PDF)

    672 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

    (Ikus .PDF)

    562 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

  2. Beka-eskaera ukatu egingo da, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak unitate hori osatzen duten kide konputagarrientzat 3. mailan ezarrita dauden kopuruak gainditzen baditu.

  1. Bizikidetza- edo familia-unitatearen zenbatesteko, artikulu honetan ezarritakoa aplikatuko zaio familia-unitateko kide konputagarri bakoitzari; hain zuzen ere, 14. eta 15. artikuluan ezarritakoaren arabera kide konputagarriak diren familia-kideei.

  2. Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta:

    1. 2016ko PFEZ aitorpeneko bi zenbateko batu behar dira: zerga-oinarri orokorrarena eta aurrezpenaren zerga-oinarriarena. Zerga-oinarri orokor osoak edo zati batek jarduera ekonomikoen etekinak baditu, eta etekin horiek zeinu negatiboa badute, emaitza zero izango da. Gainerako zenbatekoari kuota likidoa kenduko zaio.

    2. Hartzaileak, gainera, PFEZren pean ez dauden edo PFEZtik salbuetsitakorik dauden diru-sarrerarik jaso baditu, diru-sarrera horien zenbatekoa gehitu egingo zaio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  3. Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu ez duten kide konputagarrien errenta:

    1. 2016an edozein azalpen dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lan-etekina, langabezia-prestazioak eta -laguntzak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak...), baita hiri-izaerako ondasunen etekina ere, PFEZren ondorioetarako konputagarria dena, aplikatzekoa den zerga-araudiari jarraikiz. Ondasun horietan ez da sartzen ohiko etxebizitza.

    2. Konturako atxikipenak eta aplikatzekoak diren gastu kengarriak (Gizarte Segurantza, etab.) kendu behar zaizkio emaitza horri.

  4. Ez da diru-sarreratzat hartuko administrazio publikoek emandako ikasketa-beken edo laguntzen zenbatekoa.

  1. Guraso bakarreko familiakoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

    Lortutako bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari ehuneko hamarreko kenkaria besterik ez zaio aplikatuko, baldin eta eskatzailea guraso bakarreko familiakoa bada, honako egoera hauetako batean badago:

    1. Eskatzailea guraso bakarreko semea edo alaba da, eta familia-unitateak diru-iturri bakarra du: hain zuzen ere, aitak edo amak besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa, konpentsazio-pentsioa edo/eta janari-pentsioa). Eskatzailearen edo anaia-arrebaren baten diru-sarrerak badaude, diru-sarreren kenketa aplikatzen jarraituko da, betiere diru-sarrerak dituzten kide horietako bakoitzeko lortutako guztizko zenbatekoa urtean 2.000 eurotik beherakoa bada.

    2. Eskatzailea guraso bakarreko familia baten aita edo ama da, eta diru-iturri bakarra besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa da (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa, konpentsazio-pentsioa edo/eta janari-pentsioa); eta ez da seme-alabarik ez den beste pertsona batekin bizi.

      Edonola ere, errentari kenkari hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa da familia-errentan janari-pentsioaren edo/eta konpentsazio-pentsioaren zenbateko eguneratua sartzea, edo behar bezala egiaztatzea ez dagokiela kobratzea.

  2. Sostengatzaile nagusiak ez diren kide konputagarrien diru-sarreren gaineko kenkariak:

    Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarri bakoitzaren errenta zenbatetsiari ehuneko berrogeita hamarra kenduko zaio, kide horrek diru-sarrerak baditu eta sostengatzaile nagusia ez bada, eskatzailearen aitaren edo amaren bikote edo ezkontide berriaren kasuan izan ezik, familia-unitatearen sostengatzaile ekonomiko bakarra bada.

  3. Familia ugarikoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

    Ohiko bizilekuan bizi den neba-arreba bakoitzeko, eskatzailea barne hartuta, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 500 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 765 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

    Ohiko bizilekuan bizi den eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 500 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 765 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

    Beharrezkoa da familia ugariko titulua indarrean egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Ondorio horietarako, urriaren 2a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

  4. Desgaitasunen bat duen kide konputagarri bakoitzarengatik aplikatuko den kenkaria:

    Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari kenkari bat aplikatu ahalko zaio minusbaliotasuna legez aitortua izan eta lan-errentarik edo antzekorik ez duen kide konputagarri bakoitzarengatik. Kenkaria 1.811 eurokoa izango da ahalmen-urritasuna % 33koa edo handiagoa bada eta % 65ekoa baina txikiagoa bada, edonor dela ere kide konputagarria. Desgaitasuna % 65ekoa edo handiagoa bada, kenkaria 4.000 eurokoa izango da, baldin eta eskatzaileak badu desgaitasun hori; kenkaria 2.881 eurokoa izango da, baldin eta beste kide konputagarri batek badu desgaitasun hori. Kenkari hori aplikatzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzerakoan desgaitasun horrek jarraitzen duela egiaztatu behar da.

  5. Unibertsitate- edo goi mailako beste ikasketa batzuk egiten dituen eta beka eskatu duen anaia /arreba bakoitzeko dedukzioa.

    Eskatzailea izan ezik, 1.176 euroko dedukzioa egingo da 2017-2018ko ikasturtean unibertsitate- edo goi mailako beste ikasketa batzuk egiten dituen eta beka eskatu duen anaia-arreba bakoitzeko. Dedukzio hori aplikatu ahal izateko, zirkunstantzia hau eskaeran horretarako dagoen atalean adierazi beharko da.

  1. Eskatutako beka ukatu ahal izango da, baldin eta, familia-errenta edozein delarik ere, 2016ko abenduaren 31n familia-unitateko kide konputagarrien ondasunen balioak edo/eta etekinek gainditu egiten badituzte honako muga hauek:

    1. Hiri-finkak direnean, honako bi muga hauek ezin dira gainditu:

      Ohiko bizilekua alde batera utzita, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako hiri-finken katastroko balioen batuketa ezin da 42.900 eurotik gorakoa izan.

      Gehienezko katastro-balioaren ondorioetarako, ez dira sostengatzaile ekonomiko nagusien diru-sarreren iturria den norberaren konturako jarduera ekonomikoa egiten den erakinak kontuan hartuko. Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, jarduera ekonomikoak 2016ko zerga-ekitaldian eraikin horretan helbideratuta dagoela egiaztatu beharko da.

      Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako etxebizitzen kopurua, ohiko bizilekua alde batera utzita, ezin da etxebizitza eta erdi baino handiagoa izan. Zifra hori zenbatesteko, kide konputagarrien jabetzakoak izan daitezkeen etxebizitzetako titulartasun-ehunekoak batuko dira.

    2. Landa-finkak direnean, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako finken katastroko balioen batuketa ezin izango da 13.300 euro baino handiagoa izan, familiako kide konputagarri bakoitzeko.

    3. Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien kapital higigarriaren etekin garbien batuketa ezin izango da 2.100 euro baino handiagoa izan.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean dauden hiri-higiezinen katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

    Higiezina Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean baldin badago, katastroko balioa 1,25 koefizienteaz biderkatuko da.

    Higiezina Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean baldin badago, Gasteizen izan ezik, honako koefiziente hauek erabiliko dira, katastroko balioa biderkatzeko, katastroko azken berrikuspenaren arabera:

    1,15; 2000ko abenduaren 31 baino lehen berrikusi direnetarako.

    0,70; 2001eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra artean berrikusi direnetarako.

    0,50; 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera berrikusi direnetarako.

    Higiezina Gasteizko udalerrian baldin badago, katastroko balioa 0,25 koefizienteaz biderkatuko da.

    Higiezina Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean, Donostian izan ezik, baldin badago, katastroko balioa 0,30 koefizienteaz biderkatuko da.

    Higiezina Donostiako udalerrian baldin badago, katastroko balioa 0,25 koefizienteaz biderkatuko da.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden hiri-finken katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

    Katastroko azken berrikuspenaren data eraginkorra 1990eko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra artekoa baldin bada, katastroko balioak 0,49 koefizienteaz biderkatuko dira. Berrikuspen horren eguna 2002ko abenduaren 31ren ostekoa baldin bada, honako koefiziente hauek erabiliko dira, katastro-balioak biderkatzeko:

    0,43; 2003an berrikusi direnetarako.

    0,37; 2004an berrikusi direnetarako.

    0,30; 2005ean berrikusi direnetarako.

    0,26; 2006an berrikusi direnetarako.

    0,25; 2007an berrikusi direnetarako.

    0,25; 2008an berrikusi direnetarako.

    0,26; 2009an berrikusi direnetarako.

    0,28; 2010ean berrikusi direnetarako.

    0,30; 2011n berrikusi direnetarako.

    0,32; 2012an berrikusi direnetarako.

    0,34; 2013an berrikusi direnetarako.

    0,36; 2014an berrikusi direnetarako.

    0,36; 2015ean berrikusi direnetarako.

    0,36; 2016an berrikusi direnetarako.

    Nafarroako Foru Aldundiko higiezinen katastro-balioa, edonola ere, 0,50 koefizienteaz biderkatuko da.

    Eskatzaileak ziurtatu beharko du higiezinaren katastro-berrikuspena zer urtetan egin den, koefizienteak aplikatu ahal izateko.

Atal honetan zehaztutako ondare-elementuen ehuneko berrogeita hamarra kenduko da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrienak badira, eta kide horiek sostengatzaile nagusiak ez badira, eta 18.2 artikuluan zehaztu den errenta-kenkaria jasotzeko eskubidea badute.

Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jarduera ekonomikoei buruzko fakturen kopurua guztira, 2016. ekitaldikoa, ezin izango da 169.470 euro baino handiagoa izan. Enpresa txikiei eta ertainei hori bera aplikatuko zaie, baldin eta titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako baten bat sozietate horren kidea edo partaidea bada eta bertan lan egiten badu. Titularrak enpresan duen titulartasun- edo partaidetza-portzentajea zenbatekoa, halako portzentajea aplikatuko zaio jarduera ekonomikoaren fakturazio-bolumenari.

  1. 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, baldintza akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako probetxu akademikoaren betebeharrak ere.

  2. Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betebehar akademikoek eta probetxu akademikoaren betebeharrek.

  3. Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betebeharrak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.

Oro har, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka eskatzen dutenek gutxieneko kreditu-kopurua hartu behar dute matrikula egiten dutenean. 2017-2018 ikasturtean egiten duten ikasketa-motaren araberakoa izango da kreditu-kopurua:

  1. Gradu-titulu ofiziala lortzeko ikasketak: eskatzaileek 2017-2018 ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin beharko dute.

  2. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketak: eskatzaileek 2017-2018 ikasturte osoko matrikula egin behar dute, ikasketa-planak urtebetea irauten badu; eta gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute, ikasketa-planak urtebetea baino gehiago irauten badu.

  3. 2017-2018 ikasturtean, eskatzaileak gutxienez 54 kredituko matrikula egin beharko du, baldin eta honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutako unibertsitate-ikasketak egin nahi baditu: goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketetan tituluduna.

  4. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitateetan emandakoak: eskatzaileak gutxienez hogeita hamabost kredituko matrikula egin behar du 2017-2018 ikasturtean. Beka ikasturte baterako soilik emango da.

Aurreko artikuluan araututakoak honako salbuespen hauek ditu:

  1. Gradu-titulua lortzeko ikasketak egiten dituztenek beka eskuratu ahal izango dute, nahiz eta, matrikulan kreditu-kopuru handiena hartuta ere, gutxieneko kopurura ez iritsi; eta, betiere, unibertsitateko araudiak matrikulatu ahal diren kredituen kopurua mugatzen baldin badu.

  2. Matrikulan 54 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen dutenek beka lortu ahal izango dute, baldin eta graduko ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak matrikulan hartu badituzte, ikasturtean amortizatuko dituzten aukera askeko kredituak alde batera utzita, eta, betiere, beka eskura daitekeen gehienezko urte-kopurua gainditu ez badute, egungo urtea barne hartuta.

    Salbuespen hori behin baino gehiago ez da egingo, eta «ezohiko» osagaia ez da inola ere emango 8. artikuluaren b) letran aipatutako egoeran izan ezik.12tik 35era bitarteko kredituko matrikula egiten baldin badu, beka-osagaien zenbatekoa % 50 jaitsiko da, matrikula-osagaia izan ezik; osagai hori osorik ordainduko da. Matrikulan 12 kreditu baino gutxiago hartzen baldin badu, matrikula-osagaia baino ezin izango du eskatu.

  3. Master-titulua lortzeko ikasketak egiten dituztenak salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasketa-planean kreditu-kopuru txikiagoa ezarrita badago, edo eskatzaileak kreditu baliozkotuak edo aitortuak baditu. Eskabide horiek onartuko dira, betiere, baldin eta matrikulan hartutako kredituak 30 baino gutxiago ez badira. Edonola ere, matrikulan 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badira, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa.

  4. Lauhileko edo seihileko matrikula duten ikasketa-planetan, beka lortzeko, eskatzaileak gutxieneko kredituen ehuneko berrogeita hamarreko matrikula eduki beharko du, eskabidea egiterakoan; eta, betiere, hurrengo lau edo sei hilabeteetan matrikula osatu beharko du gutxieneko kreditu-kopurua lortu arte. Hala denean, eskabidearen izapidea ez da egingo, hurrengo lauhileko edo seihilekoaren matrikula egin arte. Orduan, laguntza-proposamena egingo da.

    Ez dira Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzan martxoaren 31ren ondoren jakinarazi diren kredituen zabaltzeak kontuan hartuko, araudi akademikoarengatik lehenago matrikulatzeko aukerarik izan ez den karrera bukaerako proiektuaren kredituen kasuan izan ezik.

  5. Gradu edo masterren Ikasketak erregimen erdipresentzialean, lineako laguntzarekin, egiten dituztenek beka eskuratu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 35 kredituko matrikula egiten badute. Matrikulak 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badu, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa.

  6. Matrikula partziala egin nahi dutenek beka eskuratu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 35 kredituko matrikula egiten badute. Edonola ere, matrikulak 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badu, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa. Matrikula partzialtzat hartzeko, 54 kreditu baino kreditu gutxiagokoa izan behar du, eta honako baldintza hauetako bat bete behar da:

    Eskatzaileak justifikatuko du ikasketak eta lan-jarduera bateragarriak direla.

    Eskatzailea Lanbide Heziketako ikasketetatik dator, eta kredituak baliozkotuko edo aitortuko zaizkio, goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko 1618/2011 Errege Dekretuan, azaroaren 14koan, ezarritakoarekin bat etorrita.

    Eskatzaileari kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotuko edo aitortuko zaizkio, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen 1707/2011 Errege Dekretuan, azaroaren 18koan, ezarritakoarekin bat etorrita.

  7. Eskatzaileak legez aitortutako % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu, % 50era murriztu ahalko du irakasgai-kopurua; eta matrikulatu beharreko gutxieneko kreditu kopurua muga horietaraino murriztuko da. Murrizpen hori 23. artikuluko d) eta e) letretan zehaztu diren ikasketak egiteko erabiltzen dutenek beka berritu ahalko dute, baldin eta ikasturtean matrikulatutako kredituen % 50 gainditzen badu.

Matrikulatu den gutxieneko kreditu-kopurua zenbatzeko, kontuan hartu beharko dira honako arau hauek:

  1. Eskatu beharreko gutxieneko kopuruan ezin izango dira sartu espezialitate bat baino gehiagoko irakasgai edo kredituak, ezta dagokion titulua eskuratzeko behar diren kopurutik gorakoak ere.

  2. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko gutxieneko kreditu-kopurua betetze aldera. Ikasturte horretan amortizatuko diren aukera askeko irakasgaien kredituak ere ez dira aintzat hartuko.

  3. Hirugarren matrikularen kredituak matrikularen gutxienezko kredituak kalkulatzearen ondorioetarako hartuko dira kontuan; ez, ordea, prezio publikoaren zenbatekoa kalkulatzeko, 3. artikuluaren 4. atalean jasota agertzen den legez.

  1. Matrikulari, material didaktikoari, hirien arteko lekualdaketari eta egoitzari buruzko osagaiak eskuratu ahal izateko, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketetan lehenengo aldiz matrikulatu direnak izan ezik, eskatzaileek ziurtatu beharko dute aurreko ikasturtean eskatutako etekin edo ustiapen akademikoa gainditu dutela, 2017-2018 ikasturtean egingo diren ikasketen arabera.

    1. Gradu-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:

      Ingeniaritza edo Arkitekturaren adarreko ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 60.

      Osasun Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 70.

      Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 75.

    2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:

      Urtebeteko master bat egiteko, edo bi urteko master baten lehenengo maila egiteko: batez beste eta gutxienez, 6,5eko nota, masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. 6 puntuko edo 6 puntutik gorako batez besteko nota egiaztatu beharko dute lanbide arautu batean aritzeko gaitzen duten edo lanbide horretan aritzeko bete beharreko baldintza diren masterretako lehen kurtsoko ikasleek.

      Ondorio horietarako, Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarreko ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

      Masterrera bigarren zikloko titulazioetatik jotzen bada, lehen zikloan lortutako kalifikazioak ere aintzat hartuko dira, eskatzaileak zer batez besteko nota izan behar duen jakiteko.

      Master ofizial baten bigarren ikasturterako, hauxe egiaztatu beharko dute: aurreko ikasturtean matrikulatutako kreditu guztiak gainditu dituztela, eta master-ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatu direla.

      Master bat presentziaren erdiko erregimenean egiten badu eta, matrikula-kredituen gutxienezko kopuruari begira, 24. artikuluaren e) puntuan xedatutako salbuespena izan badu, aurreko kurtsoan matrikulatu den kreditu guztiak gainditu beharko ditu ikasleak.

      Ikasketa-espedientearen ziurtagirian batez besteko nota, zenbakiko kalifikazioen bidez kalkulatua, jasota ez badago, honako hau izango da kalifikazioak zenbatesteko baremoa:

      Ohorezko matrikula (Bikain eta aipamena) = 10 puntu.

      Bikain (9 eta 10 puntu artean) = 9 puntu.

      Oso ongi (7 eta 8,9 artean) = 7,5 puntu.

      Nahiko edo gai (5 eta 6,9 artean) = 5,5 puntu.

      Gutxiegi, ez aurkeztua edo deialdi deuseztatua = 2,5 puntu.

    3. Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutako unibertsitate-ikasketak: goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketetan tituluduna.

      Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarreko ikasketetan: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 60.

      Osasun Zientzien ikasketak: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 70.

      Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 75.

  2. Ikasketa-aldaketaren kasuan, aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu edo aprobetxamendu akademikoa ondorengo arauen arabera kalkulatuko da:

    Eskatzaileak agindu honetan zehaztutako ikasketak egiteko aurreko ikasturtean beka jaso bazuen, ikasturte horretan lortutakoa joko da errendimendu akademikotzat.

    Eskatzaileak aurreko ikasturtean beka jaso ez bazuen eta ikasketa-aldaketak agindu honetan zehaztutako ikasketak egiten diren lehen urteari eragiten badio, unibertsitate- edo goi mailako arte-, militar- edo erlijio-ikasketetan lehen aldiz matrikulatzen direnei artikulu honen 1. atalean zehaztutako salbuespena aplikatuko zaie. Bestela, ikasketa berrietako azken kurtsoan lortutakoa joko da aurreko ikasturteko errendimendu akademikotzat.

    Irakaskuntza berberetako plan berrietara egokitzeko prozesuak ez dira ikasketa-aldaketatzat joko.

  3. Salbuespen gisa, eskatzaileak etekin akademikoko eskakizuna betetzetik salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasturte horretan osasun-arazo edo segurtasun-arazo larriak izan badituzte, eta arazo horiek direla-eta, ikasketak normaltasunez egitea ezinezkoa izan bada. Arazo horiek ziurtatzeko, honako aukera hauetako bat hautatu beharko da: osasun-arazoen kasuetan, Osasun Publikoaren Sareko medikuak, gaixotasun horren arloko espezialistak, igorritako mediku-txosten ofiziala, eta ebazpen judiziala, uneko prozesu judizialaren ziurtagiria edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen txosten ofiziala.

Ustiapen akademikoari lotutako osagaia lortzeko, 6. artikuluan zehaztutakoarekin batera, eskatzaileek honako etekin akademiko hau ziurtatu beharko dute, egin nahi dituzten ikasketak zeintzuk diren:

  1. Gradu-ikasketetan edo goi mailako beste ikasketa batzuetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek gutxienez 9 puntuko batez besteko nota lortu behar izan dute, unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorrean. Unibertsitatean sartzeko proba orokorra egin ez dutenek unibertsitatean hasteko bidea eman dien batez besteko nota gutxienez 9 puntukoa izango da, edo handiagoa.

  2. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketetako bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten duten ikasleek aurreko mailan (unibertsitatea edo goi-mailan) matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzte, eta batez besteko notak 6,5 edo handiagoa izan beharko du.

    Osagai hau zenbatesteko kontuan hartu beharreko batez besteko nota unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa-espedientean jasotakoa izango da.

    Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten ikasleek haietako bat aukeratu beharko dute.

  3. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

    Etekin akademikoko osagaia urtebeteko master ofizial bat egiteko edo bi urteko master baten lehenengo ikasturtea egiteko, eskatzaileak, batez beste eta gutxienez 9 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. Ondorio horietarako, Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

    Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dituztenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 9 puntukoa dela.

Beka-eskatzaileek «ezohiko» osagaia lortu ahal izango dute, baldin eta, gainerako betebeharrak beteta, honako etekin akademiko hau gainditu dutela egiaztatzen badute:

  1. Gradu-ikasketetan edo goi mailako beste ikasketa batzuetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek gutxienez 6 puntuko batez besteko nota lortu behar izan dute unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorrean. Unibertsitatean sartzeko proba orokorra egin ez dutenek unibertsitatean hasteko bidea eman dien batez besteko nota gutxienez 6 puntukoa izango da, edo handiagoa.

  2. Bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten dutenek, master ofiziala izan ezik, unibertsitateko edo goi-mailako ikasketen azken mailan honako etekin hau lortu behar izan dute, matrikulatutako kredituak erreferentziatzat hartuta:

    Ingeniaritza eta arkitekturaren adarreko ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 65

    Osasun Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 75.

    Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 80.

  3. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

    Urtebeteko master bat egiteko, edo bi urteko master baten lehenengo maila egiteko, eskatzaileak batez beste eta gutxienez, 7 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. Ondorio horietarako, Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

    Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dituztenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 7 puntukoa dela.

Honako urrats hauek egin behar dira, eskabideak aurkezteko:

  1. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskaera-formularioan sartzeko identifikatzea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/goi-mailako-beka-orokorra/y22-izapide/eu. Baldin eta eskatzaileak Espainiako nazionalitatea badu, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakiaren eta iraungitze dataren bidez identifikatu beharko du. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakia adierazi beharko du, bai eta Atzerritarren Identifikazio-txartelaren iraungitze data ere. Kasu batean eta bestean, eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

    Espainiakoak salbuetsita, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako herritarrek, eta Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek ez badute Atzerritarren Identifikazio-txartelik, nor bere herrialdean emandako beste nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu ahal izango da. Kasu horietan, datuen egiazkotasuna dagokion agiriaren kopia bat aurkeztuta ziurtatu beharko da. Horrez gain, gainerako dokumentuak ere aurkeztu behar izango dira.

  2. Eskabide-formularioa betetzea eta inprimatzea. Elkarbizitza-unitateko kide guztiek duten nortasun-agiri gaurkotuenarekin (NANa edo egoitza-baimena (NIE)) altan eman beharko dute beren burua.

  3. Eskatzaileak inprimatutako eskabide-orria sinatu beharko du, baita bizikidetza- edo familia-unitateko gainerako kideek ere, eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu.

  4. Inprimatutako eskabidea, gainerako agiriekin batera, aurkeztu behar da eskatzaileak 2017-2018 ikasturteko matrikula egin duen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka-unitatean.

    Halaber, eskatzaileak erabaki dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak adierazitako edozein erregistrotan eskabidea aurkeztea; edo, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan.

  1. Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, inprimatuta eta sinatuta, aurreko artikuluan zehazten den bezala.

    Inprimakia behar bezala bete eta sinatu behar du eskatzaileak, eta bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duten gainerako pertsonek ere sinatu behar dute.

  2. Bizikidetza- edo familia-unitateari dagokion errolda kolektiboa. Bertan, 2016ko abenduaren 31ko egoerak agerian egon behar du.

  3. Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

  4. Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak, 2016. ekitaldikoak, egiaztatzeko agiriak. Zehazki, honako hauek:

    Eusko Jaurlaritzak izango du, Foru Ogasunekin edo beste administrazio batzuekin elkarlanean, errenta-datuetara zuzenean sartzeko aukera eta, horregatik, ez da errenta-aitorpena derrigorrean aurkeztu beharko. Dena den, kontsulta horietan ezin izan badira datuak eskuratu, errenta-aitorpena aurkeztea galdegin ahal izango zaie eskatzaileei.

    1. Eusle ekonomiko nagusia den pertsonetakoren batek errenta-aitorpena beste autonomia erkidego batean aurkeztu badu, aitorpen horren kopia bat aurkeztu beharko du.

    2. PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak, hala nola Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarriaren ziurtagiriak.

    3. Dibortzioa, banaketa, izatezko bikotekideen banaketa edo antzeko egoerak egonez gero, hitzarmen arautzailearen edota ebazpen judizialaren edota notario-hitzarmena, adostutako baldintzak zehazten dituena.

    4. Bizikidetza- edo familia-unitatearendiru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko, eskatzaileak garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri: esate baterako, lanetik botatzea, enplegu-erregulazioko espedienteak, ikasketarako maileguak, dohaintzak (behar bezala erregistratuak), etab.

    5. Ikasketa-laguntzen ziurtagiriak, unibertsitateak berak edo beste erakunde batzuek emandakoak.

  5. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentan kenkari bat egiten baldin bada, egoera horiek ziurtatzeko agiriak:

    Elbarritasuna duten zenbatzeko moduko kideengatik aplikatzen den dedukzioaren kasuan, tokian-tokiko Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak eman duen ebazpena, desgaitasun-maila aitortzen duenaren kopia.

    Eusko Jaurlaritza zuzenean sartuko da, kide ugariko familiak eta elbarritasun mailak direla-eta, instituzioen artean lankidetzan aritzeko zerbitzuetara eta, horregatik, salbuespen gisa eskatu ezean, ez da inolako agiririk aurkeztu beharko.

  6. Eskabidea pertsona independente gisa egiten baldin bada:

    1. Eskatzailea alokatutako etxe batean bizi bada, alokatzailearen alokairuko kontratua.

    2. Jabetzako etxe batean bizi bada, ez da agiririk aurkeztu behar, katastro-ziurtagirian jasota egongo baita.

    3. Diru-sarreren eta gastuen balantzea.

    4. Lanbidek antolatutako gizarte-laguntzei dagokienez, norberaren egoera ziurtatzeko agiriak.

    5. Zerga-ziurtagiria, gurasoek zerga-arinketarik ez dutela egiten egiaztatzeko.

    6. Emantzipazio-programa batean egonez gero, hori ziurtatzeko agiriak.

  7. Eskatzailea, ikasketak direla-eta, 2017-2018 ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko bada, eta egoitzari buruzko osagaia eskatzen baldin badu, egoitza hori eta ikasturteko gastuak egiaztatzeko honako agiri hauetako batzuk aurkeztu behar ditu:

    1. Alokairuko kontratuaren kopia, eskatzailearen izena agertu beharko da, eta fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia.

    2. Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota, eta lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      Bi kasuetan, eta beharrezkotzat jotzen badu, alokairu-hilabete gehiago ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu Administrazioak.

  8. Eskatzaileak nazioarteko edo Estatuko mugikortasun-programetan parte hartzen baldin badu, parte-hartzea ziurtatzeko agiria, egunak eta egoitza-lekua adierazita.

  9. Master ofizialeko ikasketak egiteko beka bat eskatu baldin badu, eta titulazioa master-ikasketetarako matrikula egin duen unibertsitatean lortu ez bazuen, ikasketa-espedientearen ziurtagiria, master-ikasketetara sartzeko titulazioarena, aurkeztu beharko du.

  10. Matrikula partziala eskatzen baldin badu, ikasketak lan-jarduerarekin bateratzen direla egiaztatzeko agiriak (lan-kontratuak, lan-bizitza...).

  11. Osasunari buruzko edo segurtasun pertsonaleko arazoak direla-eta, etekin akademikoan salbuespen bat egiteko eskatzen baldin bada, Osasun Publikoaren Sareko mediku espezialistak igorritako mediku-ziurtagiria edota ziurtagiri judiziala edota Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoena.

  12. Unibertsitateaz kanpoko goi irakaskuntzetatik unibertsitatera sartzen diren ikasleek unibertsitatean sartzeko eskatzen diren ikasketen espediente akademikoa aurkeztu beharko dute.

    Eskaera tramitatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen badu, bitarteko telematikoen bidez lortu ezin izan den beste edozein agiri eskatu ahal izango da.

  1. Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2an bukatuko da.

  2. Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 16an bukatuko da.

  3. Beste unibertsitate batean nazio edo nazioarte mailako programa batean parte hartzen bada, eskaerak aurkezteko epea jatorrizko unibertsitateari dagokiona izango da.

  4. Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2017ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

  5. Matrikulatzeko epea 2016ko abenduaren 31ren ondorengoa den ikasketak egiten dituzten eta, arrazoi horrengatik, joan den ikasturtean beka eskatu ezin izan zuten pertsonen kasuan, aurreko puntuetan adierazitako epeen arabera jokatuko da, betiere ikasketa horiek amaitzeko data 2018ko ekainaren 30a baino lehenagokoa bada.

Bekaren eskaera aurkezteak berekin dakar:

  1. Deialdiaren oinarriak onartzea.

  2. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50. artikuluaren 6. zenbakiak aipatu erantzukizunezko deklarazioa sinatzea. Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen.

  3. Interesdunaren baimena, eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

  4. Hezkuntza sailari baimena ematea Zerga Administrazioen edo antzekoen bitartez datuak eskuratzeko, hain zuzen, familiak zer errenta eta ondasun dituen jakiteko, bekaren ondorioetarako.

  5. Gaur egun eskura dauden eta tramitazioan erabilgarri izan daitezkeen operatibotasun arteko zerbitzu guztiak kontsultatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari emandako baimena. Zehatzago esanda, ondorengo datuak kontsultatzeko baimena ematen da:

    Polizia Zuzendaritza Nagusiko Identitate Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua.

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Legezko Egoitzaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua.

    Unibertsitate- eta unibertsitatekoak ez diren tituluak kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Zerbitzua.

    Kide ugariko familiaren tituluak kontsultatzeko Zerbitzua.

    Elbarritasun Gradua eta Maila Kontsultatzeko Imsersoko Zerbitzua.

    Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman izana kontsultatzeko Zerbitzua.

    Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) Kontsultatzeko Zerbitzua.

    Prestazio Sozial Publikoak Kontsultatzeko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Zerbitzua.

    Errolda Historikoaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua.

  1. Erabili beharreko diru-laguntza emateko prozeduran eskaerak banan-banan ebaluatuko dira eranskin honetan ezarritako irizpideekin alderatuz, laguntza egokia den eta zer mota eta zenbateko dagozkion xedatzeko. Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi honen bidez.

  2. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebatziko ditu eskaerak sei hileko epearen barruan, eskaerak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

  3. Epe hori igarotzen baldin bada, eta eskaeraren ebazpena jasota ez badago, eskaera ukatu duela joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluak ezarritako ondorioetarako. Hala eta guztiz ere, geroago, berariaz ebatz daiteke.

  4. Deialdi honetara zuzendutako aurrekontua, dena den, handitu egin ahal izango da, baldin eta eskatutako laguntzen zenbateko osoa aurrekontua baino txikiagoa bada eta aurrekontu-baliabideak agortu gabe geratzen badira Hezkuntza, Hizkuntza Sailaren honen edo beste laguntza-programa batzuk bete ondoren. Laguntzak ebatzi baino lehenago aldatu beharko dira kopuru horiek. Kopuru horiek aldatu edo deialdi horietarako funtsak agortzen badira, horren berri emango da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ebazpen baten bidez. Azken kasu horretan, deialdi honetarako erabilgarri dauden diru-funtsak amaituz gero, ez da hortik aurrera diru-laguntzarik emango.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

  2. Unibertsitateek eta goi-mailako arte ikasketen eta goi-mailako ikasketen zentroek ere lagunduko dute bekak kudeatzen. Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak aplikazio informatiko bat jarriko du parte hartzen duten erakundeen eskura, beka-eskaerak kudeatu eta izapidetzeko.

  3. Hona unibertsitate horiek nola hartuko duten parte:

    1. Eskaerak jasoko dituzte.

    2. Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio gehigarria egiaztatuko dute. Behar izanez gero, antzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango dute, bai eta aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko ere.

    3. Egiaztatu egingo dute eskatzaileek bete egiten dituztela eskatutako baldintzak.

    4. 2018ko otsailaren 1a baino lehenago, beka eskatu eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda bidali beharko dute Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzara; baldintza horiek betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda ere bidali behar dute.

    5. Prozeduraren ebazpena argitaratuko dute beren kudeaketa-unitateetan.

  1. Aurkeztutako eskaerak aztertuko dituzte hautaketa-epaimahaiek, eta beka eman edo ez erabaki. Egindako bileren akten kopiak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzara bidali behar dituzte, epaimahaiburuaren oniritzia jaso ondoren.

  2. Euskal Herriko Unibertsitatean hautaketa-epaimahai bat eratuko da, honela osatuta:

    Presidentea: unibertsitateko errektoreak izendatutako erretoreordea.

    Epaimahaiburuordea: unibertsitateko gerentea.

    Idazkaria: unibertsitateko gerentziako beken arloko edo bulegoko burua.

    Kideak: Hezkuntza Saileko bi ordezkari, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izendatuak; unibertsitateko bost irakasle, epaimahaiburuak izendatuak; Ikasle-kontseiluko hiru ordezkari, gehienez ere; eta beste pertsona batzuk ez hiru baino gehiago epaimahaiburuak beharrezkotzat jotzen baditu.

  3. Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitate pribatuetan, unibertsitatean pertsona bakarreko organo horien eginkizunen baliokideak dituzten pertsonak izango dira hautaketa-epaimahaiaren epaimahaiburu, epaimahaiburuorde eta idazkari. Hezkuntza Saileko bi ordezkari, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izendatuak, kide arituko dira, eta Hautaketa-epaimahaiaren eraketan parte hartuko dute.

  4. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitateetan, eskaerak hautatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aginduak xedatzen duenaren arabera sortuko dituzte hautaketa-epaimahaiak (agindu horren bidez egiten da unibertsitateko eta goi-mailako ikasleentzako izaera orokorreko eta mugikortasuneko beken deialdia, 2017-2018 ikasturterako.

  5. Hautaketa-epaimahaiek ahalmena izango dute:

    1. Beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak eskatzeko. Agiri horiei esker, bermatu egingo da, batetik, behar adina datu dituztela kasuan kasuko berezitasunei buruz, eta, bestetik, beketarako bideratutako bitartekoak behar bezala inbertitzen direla.

    2. Beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzeko. Txosten horien bidez, erabaki-proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehaztu, jakin eta egiaztatu ahalko dituzte.

  6. Organo horiek gai horren inguruan duten jarduna egokitu egingo zaio 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 15etik 18ra artikuluetan jasotako arauek xedatutakoari.

  1. Beka-eskarien espedienteak aztertu ondoren, unibertsitateek eta goi-mailako arte-ikasketen eta bestelako ikasketen ikastegiek bekak onartu eta ukatzeko proposamenak bidali beharko dituzte Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzara, Hezkuntza sailak emandako baliabide informatikoen bidez, han prozeduraren izapideak egin ditzaten. Hautaketa-epaimahaiaren akta bidali beharko dute proposamen horrekin batera.

  2. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onartu duen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/. Horrez gain, Hezkuntza Sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

  3. Jakinarazpena jaso ondoren, proposamenarekin ados ez dauden eskatzaileek alegazioak egin ahalko dizkiote hautaketa-epaimahaiari (matrikula egin duten ikastegiko epaimahaiari), bai eta egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkeztu ere; horretarako, 15 egun natural izango dituzte, jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  4. Alegazioak jartzeko emandako epean interesdunak adierazten badu proposamena onartzen duela baina uko egiten badio datu eta dokumentazio gehiago emateari, ebazpena emango da, alegatzeko epea agortu arte itxaron barik.

  5. Proposamenari alegaziorik jarriz gero, edo horretarako epea igaro eta gero, Unibertsitateetako zuzendariak ebazpena emango du, eta interesdunei horren berri emateko aginduko du.

  6. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onartu duen ebazpenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/. Horrez gain, Hezkuntza Sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

    Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

    Ezarritakoaren aurka egin gabe, egindako jakinarazpenaren abisuak bidali ahal izango dizkie Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak interesdunei; hartarako, SMS mezuak edo posta elektronikoa erabiliko ditu.

  7. Prozedura amaitzen denean, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak aginduko du beka-eskatzaileen zerrendak argitaratzeko unibertsitateetako iragarki-oholetan, bai eta goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketetarako ikastegietako iragarki-oholetan ere. Zerrenda horietan azalduko da beka nork jasoko duen.

  1. Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

  2. Agindu honetan zehaztutako beken onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera.

2017-2018 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzen dutenek hau guztia egin behar dute, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera:

  1. Beka zertarako ematen den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako; alegia, matrikula egiteko, eskolara joateko eta ikasketekin loturiko gastuak ordaintzeko.

  2. Egiaztatu egin beharko dute laguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela.

  3. Onartu egin beharko dituzte beka emateko zehaztutako baldintzak guztiak betetzen direla egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak, halakorik egiten bada, eta, beken helburua fiskalizatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio guztia eman beharko diete erakunde horiei.

  4. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak aldatuz gero, berariaz adierazi beharko dute aurreko urteetan beka izan duten ala ez.

  5. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari jakinarazi beharko diote helburu bererako laguntzarik jaso duten beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuetatik.

  6. Matrikula ezetsiz gero eta laguntza emateko kontuan hartutako beste edozein baldintza aldatuz gero, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari jakinarazi beharko diote.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera, honako arrazoi hauek direla-eta:

    1. Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

    2. Egiaztatzen bada jasotako beka bateraezina dela beste pertsona fisiko edo juridikoek emandako beka edo laguntzekin.

    3. Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

    4. Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

    5. Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

  2. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, betiere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretuak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak). Familiaren egoera ekonomikoa oinarrizko baldintza denez bekak emateko, eskatzaileak eta sostengu ekonomikoa ematen diotenek egungo eta bihar-etziko ondasunekin erantzun beharko diote bat eginik Administrazioari, itzulketa horri erantzuteko, legez ezarritako mugapenak salbuetsita.

  3. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

  1. Hezkuntza Administrazioko organoek zehatz-mehatz kontrolatuko dituzte beketara bideratutako aurrekontu-baliabideak, behar bezala inbertitu direla ziurtatzeko.

  2. Hezkuntza Sailak laguntzeko eskatu ahal izango dio Ogasun eta Finantza Sailari, bai eta foru-aldundietako ogasun sailei edo administrazio publikoko beste edozein organori ere: batetik, zehazteko zer mekanismoren bidez baloratuko den ondoen familien errenta eta ondare erreala diru-laguntzak esleitzeko garaian; eta, bestetik, bekak lortzera bideratutako aitorpenetan gehiago kontrolatzeko iruzurra. Gainera, Hezkuntza Sailak erabili ahalko ditu erakunde horietan dauden datuak, familia-unitateko kide konputagarri guztiei buruzkoak, beharrezkotzat jotzen duen guztia egiaztatzeko.

  3. Eskaera aurkezteak adierazten du baimena ematen zaiola Hezkuntza Sailari errentaren eta ondarearen inguruko datuak eskuratzeko edo horiek zerga-administrazioetan daudenekin konparatzeko.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraituta, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori, «Unibertsitate-bekak» deiturikoa, jasota dago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituenean).

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko ezen aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

  1. Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2017-2018 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 4. artikuluan ezarritako eskakizunak beteta.

  2. Laguntza horiek diru-laguntzak dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren araubideari buruzko xedapenak, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

  1. Pertsona interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

  2. Izapidetze elektronikoa ondoko bi hauetan dago araututa: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honetan zehazten da nola izapidetu eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/garraio-egokitua/y22-izapide/eu

    Herritarrek, eskabidea egiteko eta dokumentuak aurkezteko, bide presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar dituztenik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

    Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektroniko bidez egin nahi badira, https://euskadi.eus/nirekudeaketak «Nire kudeaketak» atalaren bidez egingo dira.

  1. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatzaileak aurkeztu duen aurrekontua oinarritzat hartuko da. Aurrekontu hori balioetsiko da, dagokion sektoreko jardunbide egokien arabera, eta Hezkuntza Administrazioak beste kostu edo irtenbide batzuk ere proposatu ahal izango ditu.

  2. Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 10.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

    Beharrezko diru-laguntzaren kostua egoitza baten kostua baino askoz ere handiagoa baldin bada, eskatzaileari proposatuko zaio beste aukera hori kontuan hartzea; betiere, baldin eta egoitza egokituta eta ikastegitik hurbil baldin badago, eta garraiobide publiko egokiak eskuragarri baditu. Egoitzaren aukera hautatzen badu, deialdi honetako 1. eranskinean zehaztuta dagoen unibertsitate-ikasketetarako beka, egoitzari eta garraioari buruzko osagaiak dituena, eskatu ahal izango du.

  3. Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokituta dagoen ibilgailu pribatua erabiliz gero joan-etorrietarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kilometro bakoitza 0,29 euroko kopuruaz biderkatuko da. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

  4. Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokitutako taxi bat joan-etorrietarako erabiliz gero, gehienezko diru-laguntzak ezin du inola ere gainditu Hezkuntza Administrazioak sektoreko elkarte ordezkagarriari eskatutako aurrekontua, hala egiteari egoki irizten badio. Lekualdaketa zer lurraldetan egingo den, han eskatuko du aurrekontua administrazioak.

  5. Garraiobide publiko kolektiboa erabiltzeko, beste pertsona baten parte-hartzea behar bada, beste pertsona horren lekualdaketaren gastuak ere ordainduko dira.

  6. Deialdi honen xedea den garraio-gastua ordaintzen laguntzeko erabilgarri dagoen kreditua ez bada ontzat jotako eskabide guztietan jasotako kostu guztiak finantzatzeko bezain handia, onartu diren aurrekontu guztiak kontuan hartuko dira, eta onartutako eskabide guztietan laguntzaren zenbatekoa murriztuko da aurrekontuetan dagoen gabeziaren proportzio berean.

Beka eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskaerak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.

  2. Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera.

    Mugikortasun-arazoak direla-eta, garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna: % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa, eta garraiobide publikoak erabiltzeko mugikortasun-arazoak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.

    Hala badagokio, beste pertsona baten beharra izatea, ikastegira lekualdatzeko: beste pertsona baten beharra ziurtatu behar da, minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; hain zuzen, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko legeak ezarritakoa.

  3. Matrikula egitea eta 2017-2018 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:

    Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

    Goi-mailako arte-ikasketak.

    Goi-mailako ikasketa militarrak.

    Goi-mailako erlijio-ikasketak.

  4. Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du eskatzaileak. Hirugarren interesdunaren alta eman edo datuak aldatzeko: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html

    Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

  5. Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

  6. Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  7. Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko gradu-ikasketak egiteko.

  8. Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo diru-laguntza bat ez jasotzea.

Azaroaren 11ko 1/ 1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, honako betekizun hauek egiaztatuko dira, eskabidean txertatuko den erantzukizunezko adierazpen baten bidez:

Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

Eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea. Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen pertsonak honako hau baimen dezan, espresuki: gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatzea, bai bide presentziala, bai elektronikoa erabilita, eta, betiere, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.

  1. Diru-laguntza horiek bateragarriak dira beste erakunde batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, bai eta 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekekin ere, betiere beken finantziazioa guztira handiegia ez bada.

  2. Hezkuntza sailak, haien ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, zailtasun bereziak dituzten ikasleei ematen dien lekualdaketa-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du benetako kostua gainditu. Laguntza horrek EAEko ikastegietara unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako ikasketak egitera joateko gastuak ordaintzen laguntzen die ikasle horiei. Gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da lekualdaketaren kostu errealaren % 100era iritsi arte, gehienez.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahalko dira, www.euskadi.eus. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoak: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araba (Ramiro de Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz) edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udaletan ere aurkez daitezke.

Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/garraio-egokitua/y22-izapide/eu

Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  1. Administrazio-egoitzaren ziurtagiria; bertan jasoko da Euskal Autonomia Erkidegoko zein udalerritan dagoen erroldatuta eta noiztik.

  2. Dagokion foru-aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria, 4. artikuluan zehaztutako baldintzak egiaztatzen dituena.

  3. 2017-2018 ikasturtean 4. artikuluaren c) ataleko ikasketaren bat egiteko matrikula egin izanaren egiaztagiria.

  4. Txosten bat, hau ziurtatuko duena: garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira joateko eta handik etortzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

  5. Aurrekontu zehatza, honako hauek biltzen dituena: diru-laguntzaren bidez ordainduko den ibilbidea, ikasturtean zenbat bidaia egitea aurreikusten den, bidaia bakoitzaren unitate-kostua, bidaia guztiak kontratatzeagatik ezarritako deskontua (hala dagokionean), pertsona laguntzailearen kostua, pertsona horren lan-ordutegia edo erabilgarritasuna, bai eta egoera ulertzeko eta baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako datu guztiak ere.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2an amaituko da.

  1. Hautaketa-batzorde batek aztertuko ditu espedienteak, eta ebazpen-proposamenak egingo ditu. Unibertsitate Ataleko arduraduna izango da batzordeburua; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak aukeratutakoak, izango dira batzordekideak.

  2. Hautaketa-batzorde horrek Unibertsitateetako zuzendariari igorriko dio ebazpen-proposamena. Bertan, adieraziko da: alde batetik, zein eskatzailek jasoko duten laguntza, eta zenbateko laguntza jasoko duten; eta, beste batetik, zer eskaerek ez dituzten betetzen ikasle desgaituentzako garraio-laguntza jasotzeko baldintzak, eta zergatik ez.

  1. Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori igaro ondoren, interesdunei ez bazaie ebazpenik jakinarazi, beka-eskaera ezetsi egin dela joko da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluan arautzen dituen ondorioetarako.

    Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, bitarteko elektronikoz edo posta bidez, eskaeran hautatutako aukeraren arabera, eta egintzat joko da interesdunak hura jaso duela sinatzen duenean.

    Gainera, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-oholean ere argitaratuko da, oro har ezagutu dadin.

    Jakinarazpen elektronikoa Eusko jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean ikusi beharko da (https://euskadi.eus/nirekudeaketak). Jakinarazpena bidaltzen denetik hamar egun naturaleko epea igarotzen bada edukira jo gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta prozedurari jarraikiz izapidea egintzat joko da, betiere, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horretara jotzea tekniko edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen ez bada.

    Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

  2. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

  1. Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

  2. Diru-laguntzaren onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraituta, eta Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera.

Onuradunek 2018ko abuztua baino lehen aurkeztu beharko dituzte Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzan aurkeztutako eta onartutako aurrekontuari dagozkion fakturak, joan-etorriak egin direla justifikatzeko.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahalko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean (http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak).

Halaber, justifikazioak zuzenean toki hauetan ere aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoetan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araba (Ramiro de Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Justifikazioak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udaletan ere aurkez daitezke.

Justifikazioari buruzko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/garraio-egokitua/y22-izapide/eu

Honako hauek dira diru-laguntzaren esleipendunen betebeharrak, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera:

  1. Zertarako eman den laguntza, horretarako erabiltzea; alegia, laguntza ematean ezarritako baldintzen arabera egin beharko dituzte ikastegiko joan-etorriak.

  2. Beken helburua fiskalizatzeko lanetan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia eman beharko dute, eta, behar izanez gero, laguntza emateko ezarri ziren baldintzak bete dituztela egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak onartu beharko dituzte.

  1. Unibertsitateetako zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina, eta Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera, honako arrazoi hauek direla-eta:

    1. Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

    2. Egiaztatzen bada jasotako beka bateraezina dela beste pertsona fisiko edo juridikoek emandako beka edo laguntzekin.

    3. Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

    4. Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

    5. Eskatzaileak indargabetu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula edo ikastegira joan ez bada.

  2. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, betiere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

  3. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraituta, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori, «Unibertsitate-bekak» deiturikoa, jasota dago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituenean).

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko ezen aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

  1. Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

  2. Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

  3. Beka horiek diru-laguntzak dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua, eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren araubideari buruzko xedapenak, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

  1. Deialdi honen bidez, unibertsitatera lehen aldiz 2017-2018 ikasturtean joaten diren ikasleei zuzendutako bikaintasun akademikoko 40 beka emango dira gehienez, haietako bakoitza 1.000 eurokoa. Honako banaketa hau izango dute, eta, hala dagokionean, ikasleen matrikula bakoitzeko jakintza zientifikoaren adarraren arabera:

    1. 35 beka, 2016-2017 ikasturtean batxilergoa amaitu zuten ikasleentzat.

      Arteak eta Giza Zientziak: 3.

      Zientziak: 5.

      Osasun Zientziak: 14.

      Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 4.

      Ingeniaritza eta Arkitektura: 9.

    2. 5 beka, 2016-2017 ikasturtean Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak amaitu zituzten ikasleentzat, jakintza zientifikoaren adarren artean berdin banatuta.

  2. Bikaintasun akademikoko 80 beka, haietako bakoitza 1.000 eurokoa. Egiten ari diren gradu-ikasketen aurreko maila osoa gaindituta duten ikasleei zuzenduta daude. Jakintza-adarraren arabera banatuta daude, honela:

    Arteak eta Giza Zientziak: 6.

    Zientziak: 11.

    Osasun Zientziak: 35.

    Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 9.

    Ingeniaritza eta Arkitektura: 19.

    Graduko titulazio bikoitza izanez gero, eta titulazio horiek jakintza-adar ezberdinetakoak badira, baloratua izateko jakintza zientifikoaren adar jakin batean barne hartzeko, eskatzaileak adar bakarra hautatu beharko du.

    Gainontzeko bekak berriro banatuko dira beka lortu ez duten eta ordezkoen zerrendan dauden eskatzaileen artean.

Deialdi honekin bat etorrita emandako bikaintasun akademikoko bekak bateragarriak dira unibertsitateek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu edo izen berarekin ematen dituzten beste batzuekin.

Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2017-2018 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.

  1. Eskatzaileek 2017-2018 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.

  2. Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaileek 2016-2017 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:

    Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.

    Zientziak: 8.

    Osasun Zientziak: 7,5.

    Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.

    Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.

    Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten eskatzaileek haietako bat aukeratu beharko dute.

    Batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileek 2016-2017 ikasturtean maila oso batean matrikulatuta egon behar izan dute (gutxienez 60 kreditu).

    Irakasgai bakoitzean lortutako nota haztatuko da, kreditu kopuruaren arabera. Horretarako, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

    B = ?(P × Ikk)/Gkk B = Irakasgai bakoitzean lortutako batez besteko notaren haztapenaren emaitzazko balioa.

    P = Irakasgai bakoitzeko puntuazioa (ohiko edo ezohiko deialdian).

    Ikk = Irakasgaiaren kreditu kopurua.

    Gkk = Ikasturtean matrikulatutako kredituen kopurua (ikasturte osoan).

    Zenbakizko kalifikaziorik izan ezean, kalifikazioak honako baremo honen arabera balioetsiko dira:

    Ohorezko Matrikularen Aipamena = 10 puntu.

    Bikain = 9 puntu.

    Oso ongi = 7,5 puntu.

    Nahikoa edo gai = 5,5 puntu.

    Gutxiegi, ez aurkeztua edo deialdi deuseztatua = 2,5 puntu.

    Kredituen arabera egituratuta ez dauden ikasketa-planak badira, batez besteko nota kalkulatzeko, lortutako puntu guztiak batu, eta emaitza irakasgai guztien kopuruaren artean zatituko da.

    Atzerriko unibertsitateetako espedienteen batez besteko nota kalkulatzeko, unibertsitateak irakasgai bakoitzerako ezarriko du Espainiako sistema dezimalerako baliokidetza. Horretarako, aintzat hartuko ditu irakasgaia gainditzeko gutxieneko nota eta jatorrizko kalifikazioen kalifikazio handiena, eta zehaztu egingo du Espainiako kalifikazio-sistema dezimalarekiko zer baliokidetza duen.

  3. Unibertsitatera lehenengo aldiz 2017-2018 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

    1. Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo handiagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta, ohiko deialdian 2017. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.

      Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

      BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.

      BBBN: batxilergoko batez besteko nota.

      FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

    2. Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 2017ko 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.

    3. Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa, 2016-2017ko ikasturtean bukatua.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.

Bikaintasun-beka eskuratzeko, eskatzaileak unibertsitate-beka orokorra lortu behar izan du; beraz, hauxe da bikaintasun-beka eskatzeko prozedura:

  1. Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da, agindu honen I. eranskineko 29. artikuluan zehaztu den bezala. Eskabidea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik har daiteke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/bikaintasun-beka/y22-izapide/eu

  2. Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.

  3. Eskabide-formularioa inprimatzea.

  4. Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta aurreko zenbakietan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera entregatu behar da.

    Eskabide inprimatua, sinatua eta eguna idatzita duena, eskatutako gainerako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzara bidali behar da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, hots, Zuzenean bulegoetan, ere aurkez daiteke Bizkaian (Bide Nagusia 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoan (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro de Maeztu kalea 10, etxabea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Eskaera aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako erregistroak eta Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan adierazten dituen tokiak ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegora bidaltzeko idazkiak aurkezteko lankidetza-hitzarmena hitzartuta duen edozein udaletxetan ere aurkez daiteke.

  1. Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2an bukatuko da.

  2. Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 16an bukatuko da.

Behar bezala sinatutako eskabidea.

Unibertsitatera lehen aldiz 2017-2018 ikasturtean joaten den eskatzaileak, behar bezala sinatutako eskabideaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

  1. Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi bada, ohiko deialdian 2017ko unibertsitaterako sarbide-proba egin izanaren egiaztatze-agiria, unibertsitateak emandakoa, Batxilergoan lortutako batez besteko nota eta proba horren fase orokorrean lortutako batez besteko nota hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

  2. Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi badute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa bada, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) 2017an emana.

  3. Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin baditu, ikastetxeak emandako ziurtagiri akademikoa, non jasotzen den Goi-mailako prestakuntza-zikloko batez besteko nota (2016-2017 ikasturtean amaituta), hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa originala edo kopia kautotua, konpultsatua edo erkatua izango da.

    Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari 10 eguneko epean zuzenketak egin ditzan emango zaio, Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari jarraituta.

Bekaren eskaera aurkezteak berekin dakar:

  1. Interesdunaren baimena, eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

  2. Deialdiaren oinarriak onartzea.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

Hautaketa-batzorde bat eratuko da, zeinak espedienteei dagokienez azterketak eta ebazpen-proposamenak egingo dituen. Unibertsitate Ataleko arduraduna izango da batzordeburua; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak aukeratutakoak, izango dira batzordekideak.

  1. Norgehiagoka-prozedura bidez emango dira diru-laguntza horiek. Beraz, beka lortzeko ez da nahikoa izango eranskin honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Horrez gain, eskaera deialdi honetarako bildutako funtsak agortu arte eman beharreko beken guztizko kopuruaren barruan kokatuko duen ordena-zenbaki bat lortu beharko da.

  2. Hartarako eratutako hautaketa-batzordeak ordenatu egingo ditu eskabideak eta Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena.

    Eskaera bakoitzaren ordena finkatzeko, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaerak honako irizpide hauei jarraituta ordenatuko dira jakintzaren adar bakoitzean:

    1. Eskaerak handienetik txikienera ordenatuko dira, espedienteko batez besteko notari jarraituta. Nota hori deialdi honen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

    2. 2016-2017 ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako Batxilergoko Aparteko Saria lortu duten ikasleek 0,5 puntu erantsiko dizkiote deialdi honen 5. artikuluaren arabera lortutako puntuazioari, eta lortutako guztizko puntuazioa erabiliko da lehentasun-ordena zehazteko.

    3. Berdinketak gertatuz gero, sarrera-dataren arabera ebatziko dira; eta berdinketak jarraitu egiten badu, zozketaren bidez erabakiko da.

  3. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari helaraziko zaion ebazpen-proposamenak hiru zerrenda izango ditu:

    1. Beka esleituta duten eskabideen zerrenda. Lortutako puntuek jasota egon behar dute, baita ordena-zenbakia ere.

    2. Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen zerrenda. Beka ukatzeko arrazoiak behintzat bildu behar ditu.

    3. Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten arren, beka lortzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskabideen zerrenda; eta bertan jaso behar dira lortutako puntu guztiak eta ordena-zenbakia. Zerrenda horrekin, eta haren lehentasun-ordenari jarraituta, ordezkoen zerrenda osatuko da, eta zerrenda horretan jasotakoek ordezkatuko dituzte edozein arrazoi dela eta azkenean diru-laguntza jaso ezin duten pertsonak.

      Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onartu duen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/. Horrez gain, Hezkuntza sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/b2_e.html. Alegazioak aurkezteko 15 egun naturaleko epea hasiko da jakinarazpenaren datatik aurrera.

  1. Alegazioak aztertu ondoren, epea amaitutakoan eta atzera egiteak onartutakoan, hautaketa-batzordeak, horretarako eratu denak, aurreko artikuluan ezarritakoari jarraituta ordenatuko ditu eskabideak. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2017-2018 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.

    Ebazpen horrek bi zerrenda edukiko ditu:

    1. Beka esleituta duten eskabideen zerrenda, puntu guztiak eta ordena-zenbakia adierazita.

    2. Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda. Beka ukatzeko arrazoiak behintzat bildu behar ditu. Horretaz gain, beka lortzea ahalbidetzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskatzaileak ere jasoko dira.

      Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onartu duen ebazpenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/. Horrez gain, Hezkuntza sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus. Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  2. Ezarritakoaren aurka egin gabe, egindako jakinarazpenaren abisuak bidali ahal izango dizkie Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzak interesdunei; hartarako, SMS mezuak edo posta elektronikoa erabiliko ditu.

    Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

  3. Deialdia ebazteko ezarritako epea igaro ondoren, interesdunei ez bazaie ebazpenik jakinarazi, beka-eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, betiere Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluak ezarritako ondorioetarako.

  1. Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, ordainketa bakar batean ordainduko dira.

  2. Agindu honetan zehaztutako beken onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren arabera eta horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera.

Honako hauek dira diru-laguntzaren esleipendunen betebeharrak, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera:

  1. Matrikulan hartu dituzten ikasketak egiten jarraitzea 2017-2018 ikasturtean.

  2. Unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari.

  3. Beka ematea eragin zuten baldintzak betetzen diren ikusteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egitea, eta, beken helburuaren fiskalizazio-zereginak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera, honako kasu hauetan:

    1. Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

    2. Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

    3. Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

  2. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, betiere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretuak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak).

  3. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraikiz, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduan jasota dago).

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.