Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 317/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5413
  • Xedapen-zk.: 317
  • Xedapen-data: 2024/10/29
  • Argitaratze-data: 2024/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren euskarazko argitalpenean (2024ko azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/5120 (27/1) orrialdean, euskarazko bertsioan,

hau dio:

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sail-egitura berrantolatu da, eta Administrazioko sailei eskumenak berresleitu zaizkie, legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromiso guztiak ahalik eta eraginkortasunik handienarekin burutzeko.

Baina hau esan behar du:

Lehendakariaren 18/2024 Dekretuaren arabera 18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (lehendakariaren uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuaren bidez aldatua), Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sail-egitura berrantolatu da, eta Administrazioko sailei eskumenak berresleitu zaizkie, legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromiso guztiak ahalik eta eraginkortasunik handienarekin burutzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.