Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 307/2024 Dekretua, urriaren 22koa, Inklusiorako Euskal Kontseiluarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 5094
  • Xedapen-zk.: 307
  • Xedapen-data: 2024/10/22
  • Argitaratze-data: 2024/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Halako hutsak aurkitu dira Inklusiorako Euskal Kontseiluaren urriaren 22ko 307/2024 Dekretuaren euskarazko argitalpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, azaroaren 5ekoa, 215. zk.); hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

2024/5028 (9/5) orrialdean, euskarazko bertsioan,

Hau dio:

  1. Kontsumitzaileen hiru ordezkariak, berriz, EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan daudenen artean ordezkaritzarik handiena duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo federazioek izendatuko dituzte, ados jarrita.

    Bat etorri ezean, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak adieraziko du zer elkartek edo federaziok izendatuko dituzten, ordezkaritza- eta partaidetza-irizpideen arabera.

Baina hau esan behar du:

  1. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkaria, berriz, EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan daudenen artean ordezkaritzarik handiena duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo federazioek izendatuko dute, ados jarrita.

    Bat etorri ezean, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak adieraziko du zer elkartek edo federaziok izendatuko duten, ordezkaritza- eta partaidetza-irizpideen arabera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.