Arautegia
Inprimatu392/2024 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretua indargabetzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5631
- Xedapen-zk.: 392
- Xedapen-data: 2024/11/26
- Argitaratze-data: 2024/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea onartu ondoren, indarraldi mugagabea duten laguntza eta dirulaguntzen oinarri arautzaileak egokitzeari buruzko azken xedapenetako lehenaren lehenengo zenbakian ezartzen den bezala, indarraldi mugagabea duten laguntza eta dirulaguntzen oinarri arautzaileak lege horretan xedatutakora egokitu beharko dira hamabi hilabeteko epean, legea indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, eta, epe hori igarota, egokitzapen hori gauzatu ez bada, indargabetuta geratu direla ulertu beharko da.
Aurrekoa ikusita, eta Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren indarraldi mugagabea kontuan hartuta, dekretu hori espresuki indargabetzen da.
Dekretuak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan jasotako printzipio hauei erantzuten die: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.
Arau-ekimenak premia- eta efikazia-printzipioak betetzen ditu; izan ere, hura onartzearekin lortu nahi den helburua da 20/2023 Legea indarrean jarri eta hamabi hilabetera indarra galduko duen dekretu bat formalki edo espresuki indargabetzea.
Proportzionaltasun-printzipioa ere betetzen da; izan ere, 271/2012 Dekretua espresuki indargabetzen du, eta, bestela, indargabetuta geratuko da 20/2023 Legean ezarritako epea igaro delako.
Ekimenak, beraz, segurtasun juridikoaren printzipioari erantzuten dio. Horixe da, hain zuzen ere, araugintza-ekimenaren arrazoia: dekretu bat espresuki indargabetzea.
Gardentasun-printzipioa betetzen da, arauaren helburu bakarra aipatutako dekretua indargabetzea baita.
Azkenik, efizientzia-printzipioari dagokionez, ekimenak ez dakar inolako administrazio-kargarik.
Horrenbestez, dagozkion nahitaezko txostenak eman ondoren, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu hau indarrean jartzen den egunean indargabetzen den araudiaren arabera izapidetzen ari diren espedienteak araudi horren arabera arautuko dira, amaitu arte.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.