Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

18/2022 DEKRETUA, irailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4162
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2022/09/23
  • Argitaratze-data: 2022/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailen egitura, egitekoak eta arloak zehaztu ziren. Ondoren, lehendakariaren abenduaren 28ko 48/2020 Dekretuaren bidez, aldatu egin zen dekretu hori.

Igaro den aldiaren ondoren, eta Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legea onartu ondoren, beharrezkoa da haren helburuak modu koherentean garatzea eta hura hedatzeko lanean erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea. Legeak bere helburuen zeharkakotasunaren alde egiten du, eta horrek zuzenean lotzen ditu berrikuntzarekin eta trantsizio sozialarekin; hain zuzen ere, jardun-arlo horiek Lehendakaritzari dagozkio. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren edukia egokitzea, gobernu-programa eraginkorra izan dadin.

Egin nahi den aldaketaren bidez, Lehendakaritzaren eskumen-arloan sartuko da Gazteriaren jardun-arloa, zeina, orain arte, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumen-arloaren barruan egon baita.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Dekretu hau indarrean jartzen denean abian diren administrazio-espedienteak, baldin eta dekretu honen edukiak ukitzen baditu organikoki, dekretu honek ekarritako egiteko- eta antolamendu-banaketaren arabera ebatziko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko behar diren aurrekontu-eragiketak egingo ditu Ekonomia eta Ogasun Sailak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko irailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.