Arautegia
Inprimatu167/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 3903
- Xedapen-zk.: 167
- Xedapen-data: 2021/07/06
- Argitaratze-data: 2021/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
2021eko urtarrilaren 30ean, indarrean jarri zen 7/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoa betetzeko (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).
Horrela, beharrezko antolaketa-tresna eman zitzaion sailari, hari esleitutako jardun-arlo bakoitzerako gobernu-programan aurreikusitako helburuak lortzeko. Hala ere, zenbait gai hobetu egin dira, segurtasun juridikoaren eta kudeaketaren eraginkortasunaren mesedetan. Hori dela eta, dekretua aldatzea komeni da.
Segurtasun juridikoaren mesedetan, bikoiztasun funtzional bat zuzendu da, eta kendu egin da. Horretarako, Laneko Zuzendaritzaren eskumenei buruzko 10. artikuluaren g apartatua ezabatu da. Izan ere, haren edukia aurreko apartatuan f apartatuan jasota dago, enplegu-erregulazioko espedienteak izapidetzeari dagokionez, urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan jasotako araudiaren arabera.
Era berean, beharrezkoa da 10. artikuluaren j apartatuan jasotako eskumena zabaltzea, Laneko Zuzendaritzaren eskumenei buruzkoa, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro Telematikoan sartzeko enpresen berdintasun-planen erregistroa eta gordailutzea urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan arautua. Koherentziari eusteko, zentzu berean aldatzen da Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzen eskumenei buruzko 14. artikuluaren g apartatuan jasotako eskumen hori.
Ildo beretik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari beste eskumen bat gehitu behar zaio, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte hartzeko salbuespenezko baimena emateari buruzkoa, eskaerak lurralde historiko batean baino gehiagotan parte hartzea jasotzen duenean.
Bestalde, argiago zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzaren jarduera-eremua, segurtasun juridikoaren mesedetan, eta haren egitekoen artean sartzen dira kooperatiben arloko araudia betetzen dela zaindu eta kontrolatzeari buruzkoak, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 158. artikuluan ezartzen den bezala. Zehapenak ezartzea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari dagokio, oso astuntzat hartzen direnak izan ezik, horiek ezartzea Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzari baitagokio.
Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 6ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza:
Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.
Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.
Zuzendaritza hauek daude Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzaren mende:
Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza, zeinaren mende baitago honako hau:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.
Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, lan-arloko agintaritza den aldetik dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:
Indarrean dauden legeek lan-arloko legeak betearazteko esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.
Lurralde-ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea ere egokituko zaio, bere eskumeneko arloetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea. Orobat, Laneko Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoriak eta txostenak prestatuko ditu.
Lan-harremanei buruzko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuta.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, lan-arloko arau-hauste administratibo oso astunengatiko zehapenak ezartzea, alde batera utzita Gizarte Segurantzako arau-hausteengatik ezarri behar direnak.
Kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan eta bat datozen arauetan ezarritakoaren arabera, baldin eta ukitutako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan; halaber, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako txostena idatziko du testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Ohiko erretiroaren aurreko laguntzak ematea honelako prozesuek ukitutako langileei: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko kaleratze kolektiboko espedienteen prozeduretatik eratorritako eta ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoietan oinarritutako lan-harremanak amaitzeko prozesuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egin eta izapidetzea.
Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.
Lan-hitzarmen kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebatzi eta izapidetzea.
Greba-eskubidea baliatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko neurrien proposamena izapidetzea.
Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren barruan PRECOri dagozkion egitekoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu- eta enpresa-antolakundeen estatutuak gordailutzen dituen bulego publikoa zuzentzea, eta lurralde-ordezkaritzen bulego publikoak zuzendu eta koordinatzea.
Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan lan-agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.
Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
Erakunde espezializatuak akreditatzea, enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jardun dezaten, eta, halaber, pertsona eta erakunde espezializatuak akreditatzea, prebentzio-sistemaren gaineko auditoria-jarduerak burutu ditzaten. Horretaz gainera, akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.
Salbuespeneko baimena ematea, dagokion lurralde-esparruan, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten, jardun-eremua lurralde bat baino gehiago denean.
Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditorien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
Lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik zehatutako enpresen erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa zuzentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantokiak dituzten Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, halako enpresei administrazio-baimena ematea eta haien gainean lan-agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.
Laguntza teknikoa ematea enpresei, langileei, entitateei eta organismoei, lan-agintaritzaren egitekoak betetzeko zereginaren barruan.
Eragile sozialek dituzten giza baliabideen kualifikazioa sustatzea, zenbait prestakuntza-planen bitartez, zehazki giza baliabide horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten sustatuko duten prestakuntza-planen bitartez.
Administrazio publikoetako beste organo batzuei informazioa, laguntza eta lankidetza ematea, lan-arloko arauen aplikazioari buruz edo laguntza eta dirulaguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzari dagokio:
Laneko Ikuskaritzaren lurralde-ikuskaritzak koordinatzea, eta ikuskapen-jardunaren plangintza eta programazioa eta jarduteko irizpide eta jarraibide orokorrak proposatzea.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duen uztailaren 21eko 23/2015 Legeak emanda, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion egitekoak betetzea.
Kooperatiben arloko ikuskapen-egitekoak betetzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 158. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Kooperatiben arloan egiten diren arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak ezartzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dagokion lurralde-eremuko kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan eta bat datozen arauetan ezarritakoaren arabera, eta, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako kasuetan, prozedurei buruzko txostena idaztea testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoaren lurralde-atala kudeatzea, haren funtzionamendu-arauetan xedatutakoari jarraikiz.
Salbuespeneko baimena ematea, dagokion lurralde-esparruan, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.