Arautegia
Inprimatu164/2023 DEKRETUA, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleek hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatuta daukaten eskola-garraioari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 5131
- Xedapen-zk.: 164
- Xedapen-data: 2023/10/31
- Argitaratze-data: 2023/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari esleitutako ahalmenak, eta goi-ikuskaritza. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio hezkuntza-zerbitzuen arloko eskumena; besteak beste, eskola-garraioaren zerbitzu osagarria. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da funts propioen bidez ematen diren laguntza eta beken araubidea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zehazten denez, honako hauek dira hezkuntza-sistemaren printzipioak: kalitatezko hezkuntza ikasle guztientzat, haien zirkunstantziak eta egoera edozein direlarik ere; ekitatea, hezkuntzaren bidez nortasuna erabat garatzeko aukera-berdintasuna bermatuko duena; hezkuntza-inklusioa eta eskubide- eta aukera-berdintasuna, edozein motatako diskriminazioa gainditzen laguntzeko, eta hezkuntza-irisgarritasun unibertsala, zeinaren bidez konpentsatuko baitira desberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak, arreta berezia jarrita desgaitasunen ondorioz gertatzen direnei. Ekitatearen printzipioa bermatzearren, aipatutako legeak ezartzen du pertsona orok egin behar duela oinarrizko hezkuntza hau da, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; sei urtetik hamasei urtera bitartean egiten da oinarrizko hezkuntza, modu erregularrean. Ikasketen kostu ekonomikoari dagokionez, aipatutako legearen 3. eta 4. artikuluek xedatzen dute oinarrizko hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa doakoak direla.
Bestalde, Haur Hezkuntzaren etapari dagokionez, Administrazioak bermatu behar du ikasle orok eskolatzeko baldintza onenak izango dituela; alegia, baldintza pertsonalak direla-eta desberdintasun-egoeretatik abiatzen diren ikasleek oinarrizko hezkuntzan sartzeko eta hurrengo mailetan aurrera egiteko baldintza onenak izango dituztela, horixe ezartzen baita Legearen 81.1 artikuluan. Lehen Hezkuntzaren etapako eskola-eskaintzari dagokionez, Administrazioaren betebeharra da ikasle guztiei doako eskolatzea bermatzea haien udalerrian edo eskolatze-eremuan (aipatutako legearen 81.3 artikuluan zehazten da).
Derrigorrezko hezkuntzari dagokionez, otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren 3. artikuluko 5. apartatuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz besteko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretua, otsailaren 28ko 30/2023 Dekretuaren bidez aldatua), eskola-bilgune, eskola-eremu edo udalerriren batek derrigorrezko hezkuntzako mailaren batean hezkuntza-eskaintzarik ez badu, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzak finkatuko du zer mekanismo erabiliko den ukitutako pertsonak esleitu zaien ikastetxe publikora doan eramateko; baina garraio hori eskola-mapan zehaztutako ikastetxeetara doazen ikasleei bermatuko zaie soilik.
Horrez gain, dekretu horren 3. artikuluaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak hirigunean bizi badira eta han garraio publikoa badago (autobusa, metroa, tranbia edo trena), lehentasunez, garraio publikoa finantzatuz bermatuko da ikasle horien garraio-zerbitzuaren doakotasuna. Azkenik, 3. artikuluak xedatzen du ezen, derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-mailetako ikasleen garraioa erraztearren, beste instantzia edo erakunde batzuekin koordinatzeko formulak aztertuko dituela Sailak.
Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 82. artikuluak ezartzen du administrazioek lagundu egin behar dutela landa-eremuetan bizi diren ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten, oinarrizko irakaskuntzatik haratago; era berean, lagundu egin behar dute landa-eremuko ikasleen eskolatzea areagotu dadin, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzetan.
Pertsonek kalitatezko eta zenbait ikasketatan, doako hezkuntza jasotzeko eskubidea dute, eta hezkuntza-administrazioen eginbeharra da herritarrek hezkuntza-eskubidea lehen aipaturiko arau eta printzipioen arabera baliatzeko baldintza egokiak ezartzea; eskola-garraioa eskubide horiek egikaritzea baldintzatzen duen faktoreetako bat da, eta, beraz, hezkuntza-administrazioak bere gain hartu behar du, egoera eta irakaskuntza jakin batzuetan. Horren ondorioz, maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatutakoari buruzkoa. Dekretu horretan jaso ziren, ikastetxe publikoetako ikasleentzat, hezkuntza-administrazioak antolatutako edo finantzatutako eskola-garraioa erabiltzeko kasuak eta baldintzak, hezkuntza-zerbitzu osagarri hori emateko eta baliatzeko modalitateak eta eskola-garraiorako diru-esleipen indibidualizatuen araubidea.
Dekretu horrek bi aldaketa izan zituen, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuaren eta irailaren 28ko 217/2021 Dekretuaren bidez eginak. Lehen aldaketaren xedea izan zen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako umeak ere dekretuaren jardun-eremuan sartzea, bai eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak ere. Azken hori, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolamendua eta ezarpena arautzen duen ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuaren arabera, ez da derrigorrezko hezkuntza. Hori guztia Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Bigarren aldaketak, berriz, eskola-garraiorako eskubidea baliatzeko bete beharreko baldintzak eguneratu zituen, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak onartzeko prozeduran eskatutako baldintzetara egokitzeko; desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bati lotuta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eskatzen zaien distantziaren betekizuna aldatu zuen; ikaslearen bizilekuaren eta ikastetxearen arteko distantzia neurtzeko irizpide uniforme bat sartu zuen; tresna informatikoak kalkulatutako ibilbidea ibiltzerik ez dagoenean aplikatu beharreko prozedura arautu zuen; eskubide horren aitorpena zabaldu zuen zaintza partekatuaren kasuetan, eta eskola-garraioko langile laguntzaileen eginkizunak eguneratu zituen patioko lanetara.
Edonola ere, araudia aplikatu ahala ikusi da beste erregulazio oso bat behar dela.
Dekretu honen xedea da eskola-garraioari buruzko beste erregulazio bat egitea eta onartzea, zerbitzu osagarri hori berdintasun- eta ekitate-printzipioen arabera eskuratu dadin arautzeko, eta zerbitzua erabiltzen duten ikasleei, haien familiei eta ikastetxeei ahalik eta segurtasun juridiko handiena emateko.
Dekretu honek Batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleak ere hartzen ditu bere aplikazio-eremuan; hain zuzen ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko prestakuntza edo haren baliokidea herritarren esku jartzeko neurriak sustatze aldera.
Bai sailak kontratatutako garraioari dagokionez, eta bai hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako esleipen indibidualizatuen araubideari dagokionez ere, zerbitzu eskudunak modu diferentziatuan emango du erantzuna, betiere kasu bakoitzaren espezifikotasunak kontuan izanik.
Arau hau izapidetzeko, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak ezarritako prozedurari jarraitu zaio.
Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, izapidetu beharrekoak izapidetuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa ados dela, eta Gobernu Kontseiluak urriaren 31n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honen xedea da hezkuntza-arloko eskumenak dituen sailak osorik edo partez finantzatutako eskola-garraioa arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetan edo hezkuntza-administraziokoak ez diren zentro publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badaude hurrengo paragrafoan zehazten diren ikasketak egiten dituzten ikasleentzat. Azken kasu horretan, hezkuntza-administrazioak esleitu behar izan die zentroa.
Dekretu honen xedapenak honako irakaskuntza hauek egiten dituzten ikasleei aplikatuko zaizkie:
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.
Lehen Hezkuntza.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Oinarrizko Lanbide Heziketa.
Batxilergoa.
Erdi-mailako Heziketa Zikloak.
Dekretu honen ondorioetarako, ikastetxe publikotzat hartuko da hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak kudeatzen duena.
Dekretu honetan zehaztu eskola-garraioa honako modalitateetariko bat erabiliaz burutuko da:
Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak kontratatutako ibilgailuek egiten dituzten ibilbideak baliatuz; betiere, eskola-umeak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularra (erabilera berezikoa) ematen badute ibilgailu horiek.
Beste administrazio batzuekin egindako hitzarmenen bitartez, haiek antolatutako garraio-zerbitzuak erabiltzeko.
Ikasleek zuzenean ordaindutako garraioaren bitartez, zeina osoki edo partzialki konpentsatuko baita eskola-garraiorako esleipen indibidualizatuetarako dirulaguntza-deialdien bidez.
Eskola-garraioaren prestazioa aitortzea ez da bateragarria izango beste administrazio edo ente publiko zein pribatu batzuek Estatukoak edo nazioartekoak helburu bererako ematen dituzten laguntza edo dirulaguntzekin.
Dena dela, garraiorako esleipen indibidualizatuen ikasle onuradunek aukera izango dute helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasotzeko, baina komunikatu egin beharko dute zirkunstantzia hori, eta gainfinantzaketarik izan bada, neurriz kanpo jasotakoa itzuli beharko dute.
Era berean, bateraezinak izango dira hezkuntza-eskumenak dituen sailak antolatutako garraioa erabiltzeko behin-behineko baimena dekretu honen 7. eta 8.1 artikuluetan arautua eta eskola-garraiorako banakako esleipenak jasotzea.
Antolatutako ibilbideek bideragarri egiten badute, eskola-garraioa erabiltzeko aitorpenean urtekoa da honako hauek sartzen dira: sailak kontratatutako edo itundutako zerbitzuak doan erabiltzea, eta, halakorik ez bada, erabiltzaileek ordaindutako kostuak osoki edo partzialki finantzatzea, garraiorako laguntza indibidualizatuetarako urteko deialdien bitartez, baldin eta 5. eta 6. artikuluetan ezarritako betekizunak konplitzen badira.
Hurrengo apartatuan zehaztutakoa salbuespen delarik, eskubidearen barruan sartzen dira etxetik edo geralekutik ikastetxerako bi joan-etorri, jardunaldi zatituko eskola-egun bakoitzeko; eta joan-etorri bat, jardunaldi jarraituko eskola-egun bakoitzeko.
Jantoki-zerbitzua zuzeneko kudeaketako erregimenean duten ikastetxe publikoetan, eskola-garraiorako eskubidean ez dira sartuko jardunaldi zatituko eguerdiko joan-etorriak, baldin eta garraiorako eskubidea duten ikasle guztiak hartu ahal baditu jantokiak.
Eskola-garraiorako eskubideak ez du zerikusirik jantokiko kuota murriztua izateko eskubidearekin. Jantokiko kuota murriztua izateko eskubide hori unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako kudeaketa zuzeneko eskola-jantokiak arautzen dituen araudiak xedatzen duenaren arabera arautuko da.
Eskola-garraioa erabili ahal izango dute Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren mailako ikasleek, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoek eta Lehen Hezkuntzakoek, betekizun hauek guztiak konplitzen badituzte:
Matrikulatuta egotea hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioaren zentro publiko batean, edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, hezkuntza-administrazioak esleituta, sailaren ikastetxe-sarean eskaintzarik ez dagoelako edo, salbuespenez, administrazio horrek arrazoitutako kausaren bat dagoelako, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta esleitu bada ikastetxea.
Erroldako bizilekua ikastetxearen eragin-eremuan egotea, eta ikastetxea aipatutako bizilekuarekiko hurbilenekoa izatea, hain justu ere hura sartzen den eragin-eremuen artean.
Hezkuntza-administrazioak espresuki esleitu badu ikastetxea, ez da baldintza hori bete behar izango, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta esleitu bada ikastetxea.
Eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari ziren ikasleei ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, baldin bizilekua aldatzen ez badute; halaber, haiekin bizi diren eta gerora matrikulatzen diren neba-arrebei ere ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako etapetan matrikulatzen diren lehen aldia bada.
Ikastetxearen eta bizilekuaren arteko distantzia 2 kilometro edo handiagoa izatea.
Aurreko paragrafoan aipatutako distantzia aplikatuko zaie, baita ere, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, eskolatuta dauden hezkuntza-etapa edozein dela ere.
Mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleentzat: 500 metro.
Berdintasun-printzipioa bermatzearren, distantziak neurtzeko informatika-tresna eskuragarri bat erabiliko du sailak.
Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako oinezko ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.
Salbuespenez, tresna informatikoaren bidez kalkulatutako oinezko ibilbidea egingarria ez bada bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako, zenbaketatik kanpo utziko da, eta, haren ordez proposatutako ibilbideen artean, benetan oinez baldintza egokietan egingarria den kilometro gutxienekoa hartuko da kontuan. Salbuespen hori aintzat hartzeko, ezinbestekoa izango da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak ziurtatzea bidea ezin dela baldintza egokietan oinez egin, eta proposatzea desegokia dela. Hala badagokio, lurraldeko-ordezkaritza eskudunak ontzat emango du proposamena.
Dekretu honen ondorioetarako, bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzetan egingarritzat joko dira zirkulaziorako egokiak diren bide guztiak, ikasleak beren osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe egunero hortik ibiltzea bideragarria bada.
Matrikulatuta dagoen ikasturtea amaitzen den urtean ikasleak adin-muga hauek ez gainditzea:
1. Derrigorrezko hezkuntza: 18 urte baino gehiago ez betetzea.
2. Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta hezkuntza bereziko unitate edo ikastetxeetan eskolatuta dauden ikasleak: 25 urte baino gehiago ez betetzea.
Aurreko apartatuetan ezarritako betekizunak aplikatzeko, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.
Zaintza partekatuko kasuetan, ikaslea bizilekuz aldatzen bada guraso bakoitzarekin bizi den denboraren arabera, aurreko apartatuan eskola-garraiorako eskubidea lortzeko ezarritako betekizunak egiaztatzeko, kontuan hartuko dira erroldako bizilekua eta beste gurasoaren bizilekua.
Bizilekuetako batek ere ez baditu betetzen artikulu honen 1. apartatuaren b) eta c) letretako betekizunak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da c) letrako betekizuna betetzen duen bizilekurako baina, betiere, beste bizilekuak b) letrako betekizuna betetzen badu.
Lehentasunez, 2.1 artikuluaren a) letran aipatzen den modalitatea erabiliko da manu honetan aipatzen diren ikasleentzat.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek eskola-garraiorako eskubidea izango dute, baldin eta honako betekizun hauek guztiak konplitzen badituzte:
Matrikulatuta egotea hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioaren zentro publiko batean, edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, hezkuntza-administrazioak esleituta, sailaren ikastetxe-sarean eskaintzarik ez dagoelako edo, salbuespenez, administrazio horrek arrazoitutako kausaren bat dagoelako, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta esleitu bada ikastetxea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketei dagokienez, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen arabera dagokion ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.
Hezkuntza-administrazioak espresuki esleitu badu ikastetxea, ez da betekizun hori bete behar izango, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta eskolatu badira ikasleak ikastetxe horietan.
Eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari ziren ikasleei ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, baldin bizilekua aldatzen ez badute; halaber, haiekin bizi diren eta gerora matrikulatzen diren neba-arrebei ere ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako etapetan matrikulatzen diren lehen aldia bada.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketetan, beharrezkoa izango da dagokion ikasturterako onarpen-, esleipen- eta matrikulazio-prozedura arautzen duen Hezkuntza Sailaren urteko aginduan araututako onarpen-prozesuan parte hartu izana, eta bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean plaza eskatu izana, esleitutako plazaren ziklo eta eredu berean. Ikasleari plaza bat esleitu bazaio dagokion ikastetxean, hari uko egin ez izana.
Ikastetxearen eta bizilekuaren arteko distantzia honako hau edo handiagoa izatea:
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak: 2 kilometro.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak: 4 kilometro.
3. Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, eskolatuta dauden hezkuntza-etapa edozein dela ere: 2 kilometro edo gehiago.
4. Mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleak: 500 metro.
Berdintasun-printzipioa bermatzearren, distantziak neurtzeko informatika-tresna eskuragarri bat erabiliko du Sailak.
Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako oinezko ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.
Salbuespenez, tresna informatikoaren bidez kalkulatutako oinezko ibilbidea egingarria ez bada bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako, zenbaketatik kanpo utziko da, eta, haren ordez proposatutako ibilbideen artean, benetan oinez baldintza egokietan egingarria den kilometro gutxienekoa hartuko da kontuan. Salbuespen hori aintzat hartzeko, ezinbestekoa izango da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak ziurtatzea bidea ezin dela baldintza egokietan oinez egin, eta proposatzea desegokia dela. Hala badagokio, lurraldeko-ordezkaritza eskudunak ontzat emango du proposamena.
Dekretu honen ondorioetarako, bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzetan egingarritzat joko dira zirkulaziorako egokiak diren bide guztiak, ikasleak beren osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe egunero hortik ibiltzea bideragarria bada.
Matrikulatuta dagoen ikasturtea amaitzen den urtean ikasleak adin-muga hauek ez gainditzea:
1. Derrigorrezko hezkuntza: 18 urte baino gehiago ez betetzea.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketa: 21 urte baino gehiago ez betetzea.
3. Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta hezkuntza bereziko unitate edo ikastetxeetan eskolatuta dauden ikasleak: 25 urte baino gehiago ez betetzea.
Aurreko apartatuetan ezarritako betekizunak aplikatzeko, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.
Zaintza partekatuko kasuetan, ikaslea bizilekuz aldatzen bada guraso bakoitzarekin bizi den denboraren arabera, aurreko apartatuan eskola-garraiorako eskubidea lortzeko ezarritako betekizunak egiaztatzeko, kontuan hartuko dira erroldako bizilekua eta beste gurasoaren bizilekua.
Bizilekuetako batek ere ez baditu betetzen artikulu honen 1. apartatuaren b) eta c) letretako betekizunak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da c) letrako betekizuna betetzen duen bizilekurako baina, betiere, beste bizilekuak b) letrako betekizuna betetzen badu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, ahal den neurrian, lehentasuna emango zaio garraio publiko erregularreko edo trenbideko zerbitzua erabiltzeari (autobusa, tranbia, metroa, trena), eta 2.1.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera finantzatuko da.
Bosgarren eta seigarren artikuluetan adierazitako betekizunak konplitzen ez dituzten ikasleek ez dute izango 4. artikuluan definitutako eskola-garraioa baliatzeko eskubiderik. Hala ere, hura behin-behinean erabiltzeko baimena eman dakieke.
Behin-behineko baimena honako kasu hauetan emango da:
Ibilbide batean plaza libreak badaude, garraioa erabiltzeko behin-behineko baimena eman ahal izango zaie 5. eta 6. artikuluetako lehenengo apartatuko c) letran aipatu den distantziaren gaineko betekizuna konplitzen ez duten ikasleei. Behin-behineko baimenak ez du eskola-garraioko plaza bat okupatzeko eskubidea emango, ezpada hura erabiltzekoa, harik eta garraiorako eskubidea duen beste ikasle batek okupatu arte. Baimena zein ikasturterako eman den, ikasturte hori amaitu arte egongo da indarrean.
Plaza libreak badaude, behin-behineko baimena eman ahal izango zaie honako ikasle hauei: ikastetxe bat baino gehiagoko eragin-eremuei dagozkien inguruetako ikasleei, nahiz eta haiek ez izan euren bizilekuekiko hurbilenak.
Salbuespen gisa, eta 5. eta 6. artikuluetako lehenengo apartatuko c) letran aipatu den distantzia-betekizuna konplitzea eskatu gabe, kasu honetan ere eman ahal izango da garraioa behin-behinean erabiltzeko baimena: ikastetxearen kokapenaren ondorioz joan-etorrietarako zailtasun bereziak badira, betiere zonako hezkuntza-eskaintza kontuan izanik eta dekretu honen 15. artikuluan aipatzen den batzordeak aldez aurretik txostena eman badu. Salbuespenezko egoera esplikatu eta arrazoitu egin beharko da hau da, arrazoi zehatzak azaldu beharko dira, eta urtero berrikusiko da.
Behin-behineko baimena eskatzen duten ikasleen kopurua plaza libreena baino handiagoa bada, lehentasun-hurrenkera hau erabiliko da:
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak.
Hezkuntzako behe mailetako ikasleak, eta, horien artean, bizilekuak urrutien dauzkatenak edo joan-etorriak egiteko zailtasun handienak dituztenak.
Batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleek, baldin eta garraio publiko erregularraren eskaintza eskasa duten lekuetan bizi direlako, bizilekutik ikastetxera joan-etorriak egitea bereziki zaila badute, Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa behin-behinean erabiltzeko baimena izan ahalko dute, betekizun hauek guztiak konplitzen badituzte:
Ibilbide batean plaza libreak egotea; horretarako, lehentasuna izango dute dekretu honen 5. eta 6. artikuluetan jasotako hezkuntza-mailek.
Halaber, behin-behineko baimena lortu duten ikasleen kopurua plaza libreena baino handiagoa bada, dekretu honen 7.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio.
Ikasleak zailtasun berezia izatea etxearen eta ikastetxearen artean joan-etorriak egiteko, bizi den lekuan garraio publiko erregularraren eskaintza eskasa delako, eta 15. artikuluan aipatzen den eskola-garraioaren jarraipen-batzordeak hala adierazita izatea.
Ikastetxea bizilekutik 4 kilometrora edo gehiagora egotea.
Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, distantzia hori 2 kilometro edo gehiago izango da, eta mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleentzat, 500 metro.
Ikasturtea amaitzen den urtean 21 urte baino gehiago ez izatea.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek 25 urteko adin-muga izango dute, matrikulatuta dauden ikasturtea amaitzen den urtean.
Ikasketak egiten diren ikastetxeari lotutako ibilbidea izatea. Erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleen kasuan, etxetik hurbilen dagoen ikastetxean egin beharko dituzte ikasketak.
Behin-behineko baimenak ez du eskola-garraioko plaza bat betetzeko eskubiderik emango, ezpada hura erabiltzekoa, harik eta garraiorako eskubidea duen beste pertsona batek betetzen duen arte, edo artikulu honetan ezarritako gainerako kasuetan behin-behineko baimena duen beste pertsona batek betetzen duen arte. Baimena zein ikasturterako eman den, ikasturte hori amaitu arte egongo da indarrean.
11 artikuluetan aipatzen diren organoek emango dituzte baimenak, artikulu horietan jasotako prozedurarekin bat etorriz.
Artikulu honetako lehenengo apartatuan araututako behin-behineko baimena lortu ezean, eskola-garraioaren gastuak ordaindu ahal izango zaizkie 2.1 c) artikuluan xedatutakoaren arabera aipatutako hezkuntza-mailetako ikasleei, baldin eta garraio publikoaren eskaintza urria dela-eta ikastetxera joateko zailtasun berezia duten eremuetan bizi badira, eta betekizun hauek guztiak betetzen badituzte:
Matrikulatuta egotea hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioaren zentro publiko batean, edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, hezkuntza-administrazioak esleituta, sailaren ikastetxe-sarean eskaintzarik ez dagoelako edo, salbuespenez, administrazio horrek arrazoitutako kausaren bat dagoelako, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta esleitu bada ikastetxea.
Batxilergoko ikasketei dagokienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen arabera dagokion ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.
Hezkuntza-administrazioak espresuki esleitu badu ikastetxea, ez da betekizun hori bete behar izango, salbu eta gurasoek espresuki eskatuta eskolatu badira ikasleak ikastetxe horietan.
Erdi-mailako heziketa-zikloetan, beharrezkoa izango da dagokion ikasturterako onarpen-, esleipen- eta matrikulazio-prozedura arautzen duen Hezkuntza Sailaren urteko aginduan araututako onarpen-prozesuan parte hartu izana, eta bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean plaza eskatu izana, esleitutako plazaren ziklo eta eredu berean. Ikasleari plaza bat esleitu bazaio dagokion ikastetxean, hari uko egin ez izana.
Ikasleak zailtasun berezia izatea etxearen eta ikastetxearen artean joan-etorriak egiteko, bizi den lekuan garraio publiko erregularraren eskaintza eskasa delako.
artikuluan aipatzen den eskola-garraioaren jarraipenerako batzordeak eremu horretan zailtasun bereziak daudela adieraziko du, eta kasuz kasu aztertuko du. Horretarako, kontuan hartuko da garraio publikoak zer maiztasun duen gunean, garraio publikoko geraleku hurbilenetik ikastetxera zenbateko distantzia dagoen eta eskola-ordutegia eta garraio publikoaren ordutegia bat datozen.
Ez edukitzea behin-behineko baimenik Sailak kontratatutako ibilgailuak erabilita ibilbideak egiteko artikulu honen lehenengo apartatuan jasotzen da baimen hori.
Ikastetxearen eta bizilekuaren arteko distantzia 4 kilometro edo handiagoa izatea.
Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, distantzia hori 2 kilometro edo gehiago izan behar da.
Mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleentzat, 500 m-ko distantzia eskatzen da.
c) artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan neurketa hori egiteko.
Matrikulatuta dagoen ikasturtea amaitzen den urtean ikasleak 21 urteko adin-muga ez gainditzea.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek 25 urteko adin-muga izango dute, matrikulatuta dauden ikasturtea amaitzen den urtean.
Aurreko apartatuetan ezarritako betekizunak aplikatzeko, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.
Batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleak zaintza partekatuko erregimenean badaude, bizilekua txandakatzen badute, eta bizileku batek ere ez baditu betetzen artikuluko honen 2. apartatuko b) eta e) letretako betekizunak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da e) letrako betekizuna betetzen duen bizilekurako, betiere beste bizilekuak b) letrako betekizuna betetzen badu.
Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio zerbitzuaren jarraipena, kontrola eta gainbegiratzea egitea, bai eta ikasleen jokabideek edo zerbitzu-prestazioak eragiten dituzten intzidentziak edo salaketak kudeatzea ere.
Ikasturte bakoitzeko matrikulazio-epea amaitutakoan, eskola-garraioaren premiak aztertuko dira:
Ikasleen matrikula egitean, ikastetxeetako zuzendariek beharrezkoa den informazioa eskatuko dute, premia horiek zehazteko.
Ikasturte bakoitzeko irailean eta urrian, ikasturtea hastearen ondoriozko premiei aurreikusi gabekoei egin beharko zaie aurre.
Eskola-garraioko premiak aztertu ondoren, ikastetxeetako zuzendaritzek premia horiei egokitzen zaizkien ibilbideak eta geralekuak proposatuko dizkiote dagokion lurralde-ordezkaritzari, zehaztapen hauek kontuan izanik:
Ibilbide bat sortzeko, eskola-garraiorako eskubidea duten hiru ikasle izan beharko dira, gutxienez.
Biztanle gutxiko herrietan, geraleku bakarra ezartzeko ahalegina egingo da; hain justu, lineako zerbitzu erregularrak geldialdia egin ohi duen tokian edo markesinak kokaturik dauden tokian.
Esleitutako ibilbideen eta geralekuen berri emango die ikastetxeko zuzendariak ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei. Eskola-garraioaren erabiltzaileen zerrenda osoa eta eguneratua izan beharko du ikastetxeak.
Eskola-umeak eta Adingabeak Garraiatzeko Segurtasun Baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa errespetatu beharko da.
Ikasleek eskola-garraioaren zerbitzua eskatuko dute ikastetxean matrikula egitean.
Azarotik aurrera, eginiko kontratazioaren ezaugarriak aldatzerik ez dakarten eskabideak soilik onartuko dira. Garraiorako eskubidea duten ikasle berriak ezin badira sartu kontratatutako ibilbideetan, eskola-garraiorako esleipen indibidualizatuen deialdiaren bitartez egin beharko dute eskabidea.
Ikastetxeko zuzendariak Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko du ikasleen eskabideen zerrenda, eskola-garraioaren erabilera emateko eta ukatzeko proposamenarekin batera.
Ikasturte bakoitza hasi baino lehen, kontratatutako ibilbideetan plaza librerik badago, 7. eta 8.1 artikuluetan aurreikusitako behin-behineko baimenaren proposamena duten ikasleen zerrenda aurkeztuko dio ikastetxeko zuzendariak Lurralde Ordezkaritzari.
Lurralde-ordezkaritzek ikastetxeek aurkeztutako proposamenak aztertu eta, hala badagokio, onartuko dituzte, eta garraioa erabiltzeko eskubidea eta baimena duten ikasleen zerrenda bidaliko diete ikastetxeei eta zerbitzu zentralei. Inori zerbitzua ukatzen bazaio, adierazi egin beharko da arrazoia.
Ikastetxeak eskatzaile bakoitzari banan-banan jakinaraziko dio zerbitzua emateko edo ukatzeko ebazpena. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eskola-garraioaren jarraipen-batzordeari, hilabeteko epean.
Eskola-garraioaren kontratazioa, 2. artikuluaren 1. apartatuko a) letran aipatzen den modalitatean, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritakoaren arabera egingo da; lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen Espainiako ordenamendu juridikora.
Zerbitzua emateko, arau hauetan aurreikusita dagoen administrazio-baimena izan beharko dute adjudikaziodunek: Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legea; lege hori garatzeko erregelamendua Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 3ko 51/2012 Dekretuaz onartua, eta trafikoaren, garraio-antolamenduaren eta adingabeak eta eskola-umeak garraiatzeko ibilgailuen zirkulazioaren arloetan indarrean dauden legeek eskatzen duten bestelako dokumentazioa.
Haur bakoitzaren neurrira eta pisura egokitutako segurtasun- eta lotze-sistema homologatuak izan beharko dituzte ibilgailuek.
Eskola-umeak eta Adingabeak Garraiatzeko Segurtasun Baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan ezarritako zirkunstantziak juntatzen diren ibilbideetan, eskola-garraioko laguntzaileen zerbitzua antolatuko da, irizpide hauekin bat etorriz:
Eskola-autobuseko laguntzaile bat jarriko da garraiatutako ikasleen % 50 denean 12 urtetik beherakoa.
Ez dira garraiatuko 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago autobus berean, salbu eta ez badago beste ibilgailurik ibilbidea egiteko edo zerbitzuaren antolamendu-arrazoiengatik hala egitea komeni bada.
Autobus berean 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago garraiatuz gero, 15 ikasleko edo 10eko edo hortik gorako frakzioko laguntzaile bat kontratatuko da.
Eskola-garraioko laguntzaileen betebeharra izango da zerbitzua ematea ibilbidearen hasieran, lehenengo geralekuan, ikasleak jasotzen direnetik eskolak hasten diren arte, eta eskolak amaitzen direnetik ikasleen ibilbideko azken geralekura ailegatu arte.
Zerbitzua ematean, behar diren neurriak hartuko dira komunikazioa bi hizkuntza ofizialetan emango dela bermatzeko.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek hala behar dutenean, laguntzaileak jarriko dira, ikasle horien premien arabera.
Laguntzaileek hizkuntza-konpetentzia nahikoa izan beharko dute; hau da, ikasleekin eta haien guraso eta legezko ordezkariekin hizkuntza ofizial batean zein bestean hitz egiteko gai izan behar dute.
Zerbitzua ematen den bitartean, eta haren nolakotasuna kontuan izanik, jarrera egokia izan beharko dute.
Laguntzaileek indarrean dauden arauetan eta sinatutako kontratuan jasotako funtzioak eta betebeharrak izango dituzte, hala nola:
Ibilbidea osorik egitea; hau da, garraioko lehenengo geralekutik (hor igoko dira laguntzaileak) garraioa amaitu arte.
Ikasleei ibilgailura igotzen eta handik jaisten laguntzea; haurrak beren eserlekuetan eserita daudela eta lotzeko eta segurtasuneko sistemak erabiltzen dituztela ziurtatzea, batez ere ikasleek zailtasun bereziak badituzte. Une oro ikasleen ongizatea babestea, eta zaintzea gidariari eragozpenik ez diezaioten eragin.
Autobusetik kanpoko inor ez dela sartzen kontrolatzea, eta, itzulerako ibilbideari dagokionez, ume bakoitza bere geralekuan jaisten dela egiaztatzea. Umeek ezin izango dute aldatu autobusez, ezta geralekuz ere, ikastetxeko zuzendaritzaren berariazko baimenik ez badute.
Autobusetik eskola barruraino laguntzea ikasleei, eta, beharrezkoa bada, eskolak hasi arte zaintzea ikasleak.
Ziurtatzea umeak beren gurasoek jasotzen dituztela, edo, bestela, gurasoek izendatutako pertsonak edo ordezkariek. Hala ez bada, ikasleari ez dio utziko autobusetik jaisten, eta gurasoekin edo legezko ordezkariekin harremanetan jartzen ahaleginduko da. Halaber, ikastetxeari eta enpresari komunikatuko die, eta horiek esan beharko dute zein neurri hartuko diren.
Autobusa erabil dezaketen ikasleen zerrenda jasoko du, eta kontrolatuko du zerrenda horretan dauden ikasleek bakarrik erabiliko dutela zerbitzua.
Ibilbidean jazotako gorabeherak edo intzidentziak jakinarazi beharko dizkie enpresari eta ikastetxeko zuzendaritzari; esate baterako: geraleku-aldaketak, ordutegiak ez errespetatzea, etab.
Ibilgailuko segurtasun-mekanismoak ezagutuko ditu, eta botika-kutxa non dagoen jakingo du.
Ikasleak alditxartzen badira edo ibilbidean beste zirkunstantzia batzuk jazotzen badira, zaindu egingo ditu ikasle horiek, eta, beharrezkoa bada, larrialdietako mediku-zerbitzuei deituko die.
Segurtasunaren alde, egiaztatuko du motxilak, poltsak eta abar leku egokian kokatuta daudela, eta ez dutela trabarik egiten pasabideetan eta sarbideetan.
Enpresa adjudikaziodunaren bitartez, elkarlanean arituko da hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko garraio-arduradunekin, zerbitzua hobetze aldera datuak jasotzen eta kontrolatzen.
Erabilitako ibilgailuaren matrikula eta konpainia egiaztatuko ditu, eta, ez bada ibilbiderako esleitu zen hura, enpresari eta ikastetxeko zuzendaritzari komunikatuko die.
Egoera zailen bat jazotzen bada, laguntzaileak zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunarekin eta ikastetxearekin kontaktuan jarriko dira, haiek neurri egokiak har ditzaten.
Zerbitzuaren baldintza teknikoen agirian aurreikusitakoa dela-eta burutu behar duen beste edozein funtzio.
Patioko eginkizunetan diharduten garraioko laguntzaileek erraztu egingo dute eskola-garraioko ibilbideen antolaketa logistikoa.
Zerbitzua ematean, behar diren neurriak hartuko dira komunikazioa bi hizkuntza ofizialetan emango dela bermatzeko.
Patioko eginkizunetan dihardutela, eskola-garraioko laguntzaileek indarrean dauden arauetan eta sinatutako kontratuan jasotako funtzio eta betebeharrak izango dituzte, besteak beste:
Ikasleen patioko segurtasunaz arduratzea. Halaber, eskola-jarduna amaitzean, patioan umeez arduratzea, harik eta dagokien ibilgailua hartzen duten arte.
Ikasleek ikastetxeko patioan egon beharko dute, eta zaintzaileak arduratuko dira patiotik alde egin ez dezaten.
Laguntzaileek hizkuntza-konpetentzia nahikoa izan beharko dute; hau da, ikasleekin eta haien guraso eta legezko ordezkariekin hizkuntza ofizial batean zein bestean hitz egiteko gai izan behar dute.
Ikasleen ongizateaz arduratzea, arriskurik izan ez dezaten, eta patioan dauden bitartean haiek kontrolatu eta gainbegiratzea.
Ikastetxeko botika-kutxa non dagoen jakitea, eta eskolako patioan dauden bitartean ondoezik sentitzen diren umeei arreta ematea.
Ikasleen aurrean jarrera zuzena izatea.
Patioan diren bitartean izandako gorabehera edo intzidentzia oro ikastetxeko zuzendaritzari eta enpresari jakinaraztea.
Patioan egoera zailen bat gertatzen bada, laguntzaileak kontaktuan jarriko dira ikastetxeko arduradunekin, haiek neurri egokiak har ditzaten.
Zerbitzuaren baldintza teknikoen agirian aurreikusitakoa dela-eta burutu behar duen beste edozein funtzio.
Eskola-garraioaren Jarraipen-Batzorde bat eratuko da, autonomia-erkidegokoa, zeinak modalitate orotan eskola-garraioa hobetzeko neurriak proposatuko baititu.
Hauek izango dira Batzordeko kide:
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria.
Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria.
Hezkuntzako lurralde-ordezkaria, lurraldearen arabera dagokiona.
Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren arduraduna, lurraldearen arabera dagokiona.
Zerbitzu Osagarrien eta Beken arduraduna.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria izango da batzordeburu.
Lurralde-ordezkariek eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren lurralde-arduradunek batera hartuko dute parte Batzordean, alderdi komunak eta interpretazio-zalantzak argitu behar direnean.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak eta Berariazko Hezkuntza Laguntzaren Premien Zerbitzuaren arduradunak ere parte hartuko dute Batzordean, hitzarekin eta botoarekin, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunei buruzko gaiak landu behar direnean.
Batzordearen funtzionamendua eta erabakiak hartzeko prozesua Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren araberakoak izango dira. Era berean, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legean jasotako erregulazioaren mende egongo da.
Zerbitzu Osagarrien eta Beken arduraduna izango da idazkaria.
Idazkariari dagokio batzordearen jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, horren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta erregelak errespeta daitezela bermatzea.
Halaber, bilkura guztietako akta egingo du idazkariak, eta, han, honako hauek jaso behar ditu: bertaratutakoak, gai-zerrenda, bilera non egin den eta zenbat iraun duen, eztabaidetako argudio nagusiak eta hartutako erabakien edukiak.
Eskola-garraioaren jarraipen-batzordeari, besteak beste, honako eginkizun hauek dagozkio:
Dekretu honen 7.2.c) artikuluan aipatzen diren salbuespenezko baimenei buruzko txostena egingo du eta, hala badagokio, horiek onartuko ditu.
Eremuan ikastetxera joateko zailtasun berezia dagoela adieraziko du, 8.2.c) artikuluan jasotako baldintzetan.
Landuko den gaiaren arabera, organo edo administrazio eskudunei aholkuak eta txosten teknikoak eskatuko dizkie.
Lurralde-ordezkaritzen ebazpenen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak ebatziko ditu.
Dekretu honen xede den gaiari buruz indarrean dagoen araudiak zehazten duen beste edozein eginkizun.
Eskola-garraioa esleitzeko ebazpenari ikasturte osoan eutsiko zaio, ezarritako baldintzetan, hura eteteko edo azkentzeko kausaren bat agertzen ez bada behintzat.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren 35. artikuluko 1. apartatuko i) letran jasotako kasuan eten egingo da ebazpena, artikulu horretan zehazten den aldirako eta hango zehaztapenekin bat etorriz.
Bosgarren eta seigarren artikuluetan aipatutako betekizunen bat betetzen ez bada, errebokatu egingo da eskola-garraiorako eskubidea.
7. eta 8.1 artikuluetan ezarritako behin-behineko baimena ondoriorik gabe geratuko da, eskola-garraiorako eskubidea duen beste ikasle batek okupatzen duenean plaza.
Eskola-garraioa erabiltzeko eskubidea kasu honetan errebokatuko da: hiruhileko batean % 50etik gorako erabilera-falta gertatzen denean, salbu eta behar bezala egiaztatutako kausa justifikatu bat badago.
Errebokatzeko ebazpena Lurralde Ordezkaritza eskudunak emango du, ikastetxeko zuzendariak proposamena egin eta eraginpekoari entzun ondoren. Ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio banan-banan, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eskola Garraioaren Jarraipen Batzordeari, hilabeteko epean.
Aurreko paragrafoan jasotako errebokatze-ebazpenek ez dute eragotziko hurrengo ikasturtean beste eskabide bat egin ahal izatea.
Dekretu hau indarrean jartzen denean, gaur egun jantokietan kuota murriztua izateko eskubidea onartuta duten ikasleek eskubide hori izaten jarraituko dute, eskola-jantoki horiek arautzen dituen Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren Agindu Zirkular berria indarrean jarri arte. Kuota murriztu hori Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren Zirkularrean jasota dago, eskola-jantokien funtzionamenduarekin lotuta, zeina aipatzen baita zuzeneko kudeaketako eskola-jantoki publikoak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduan.
Indargabeturik geratzen da maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatutakoari buruzkoa; zehazki, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak eta irailaren 28ko 217/2021 Dekretuak emandako idazkuntzan.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 31n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira eskola-garraiorako banakako esleipenak 2023-2024ko ikasturterako, maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta erdi-mailako heziketa-zikloak.
- Indargabetzen du: 186/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari -hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari- buruzko dekretua.
- Indargabetzen du: 69/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari -garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari- buruzkoa.