Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

11/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 487
  • Xedapen-zk.: 11
  • Xedapen-data: 2021/01/19
  • Argitaratze-data: 2021/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezartzen denez (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu, eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen), sailburuek lehendakariari aurkeztuko dizkiote bakoitzaren saileko erregelamendu organikoen proiektuak, hark onarpena eman diezaien; sailei esleitutako jardun-arlo bakoitzarentzat gobernu-programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie proiektuok, bai eta erregelamenduek bete behar dituzten antolaketa-irizpideei ere.

Dekretu hau da, beraz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren erregelamendu organikoa, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bere gain hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta garraioen arloetan dituen eskumenen kudeaketa, eta sailaren kudeaketa eraginkorra sustatu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen du, gobernantza publiko onaren adierazgarri diren printzipioen arabera. Hauek dira printzipio horiek: plangintza, koordinazioa, ebaluazioa, parte-hartzea eta gardentasuna, bere ardurapeko arloan, betiere.

Era berean, bereziki garrantzitsua da euskararen erabilera eraginkorra eta normalizazioa sustatzeko ekimenak bultzatzea eta berdintasun-politikak integratzea sailaren berezko jardueretan.

Sailari esleitutako gai eta egitekoen kudeaketa eraginkorraren helburuak lortzea errazteko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoan hiru sailburuordetza daude, sailburuaren mende: Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza, Etxebizitza Sailburuordetza eta Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza. Gainera, Kabinete Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza ere badaude, zuzenean eta hierarkian sail horretako sailburuaren mende.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak bere gain hartzen ditu Euskadiko Hiri Agendaren, lurralde-antolamenduaren, hirigintzaren eta hiri-berroneratzearen arloetan administrazio honi dagozkion eskumenak eta egitekoak. Horrenbestez, lurralde-estrategia orekatu eta jasangarria garatzeaz arduratuko da, hauen ezarpena oinarri hartuta: Euskadiko Hiri Agenda Bultzatu 2050, lurralde- eta hirigintza-plangintza eta hiria berroneratzeko eragiketen plangintza- eta garapen-prozesuak. Estrategia horrek espazioen eta ingurune naturalaren ingurumen-babesa eta antolamendu jasangarria barne hartuko ditu. Sailburuordetza honen mende dago organikoki Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza.

Etxebizitza Sailburuordetzari, aldiz, sailak honako arlo hauetan dituen egitekoak dagozkio: etxebizitza, etxebizitzari atxikitako lurzorua eta urbanizazioa, arkitektura, eraikingintza, eraikuntzaren jasangarritasuna eta kalitatea, eta irisgarritasunaren sustapena; eta bere gain hartzen ditu administrazio honi arlo hauetan esleitutako eskumenak eta egitekoak: arkitektura, bizitegi-lurzoruan eraiki eta urbanizatzea, hirigintza-plangintza, babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-guneetako lurzorua kudeatu eta erostea, herritarren arreta, etxebizitzarekin lotutako laguntzak kudeatzea, baita eraikingintzako berrikuntza, birgaitzea, eraikuntzaren kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna sustatzea ere. Organikoki, sailburuordetza horren mende daude Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Gainera, sailburuordetza horri dagokio Visesa eta Alokabide sozietate publikoek garatzen dituzten jarduerak koordinatu eta kontrolatzea.

Azkenik, Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzari dagozkio lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioaren antolamenduari eta plangintzari, pertsonen mugikortasunari, salgaien garraioari eta trenbide- eta bide-azpiegiturei eta haien logistikari buruzko egitekoak. Sailburuordetza horren mende daude organikoki Garraio Plangintzaren Zuzendaritza eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza. Sailburuordetza horri dagokio, halaber, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos sozietate publikoaren jarduerak koordinatu eta kontrolatzea.

Kabinete Zuzendaritzak zuzeneko laguntza ematen dio sailburuari, karguaren arabera esleituta dituen egitekoak bete ditzan, eta, horrez gainera, sailaren jarduerak bultzatu, planifikatu, jarraitu eta ebaluatzeko ardura dauka, gobernu-programaren esparruan.

Bestalde, Zerbitzu Zuzendaritzak, sailak parte hartzen duen zeharkako prozesuen organo horizontal eta ardatz egituratzaile den aldetik, administrazio-zerbitzu orokorrak erraztea du helburu.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurretiaz onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak honako arlo hauetan beteko ditu bere egitekoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari dagozkion eskumenen barruan:

  1. Lurraldearen eta itsasbazterraren antolamendua.

  2. Hiri-agenda.

  3. Lurzorua eta hirigintza.

  4. Etxebizitza eta urbanizazioa.

  5. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna eta kalitatea eraikuntzan.

  6. Irisgarritasuna sustatzea.

  7. Trenbideak.

  8. Bide-sarea.

  9. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

  10. Heliportuak eta aireportuak.

Aurreko artikuluan adierazitako gaiei buruzko eskumenak baliatzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak honako egitura orokor hau hartuko du:

  1. Organo zentralak:

    1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

    1. Kabinete Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza.

    1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza.

    1. Etxebizitza Sailburuordetza.

    1. Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza.

    2. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

    1. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.

    1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritza.

    2. Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

  3. Kide anitzeko organoak:

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikita daude kide anitzeko organo hauek, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta irailaren 9ko 157/2008 Dekretuak arautua.

  2. Lurralde Politikarako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuak arautua.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordea, maiatzaren 26ko 69/2020 Dekretuak arautua.

  4. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen bidez sortua.

  5. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeen lurralde-epaimahaiak, azaroaren 20ko 8/1987 Legeak sortuak, eta Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoa.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Hirigintza eta Etxebizitzarako Topagunea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak sortua eta ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak arautua.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen bidez sortua.

  8. Euskadiko Garraio Agintaritza, Euskadiko Garraio Agintaritzaren abenduaren 15eko 5/2003 Legearen bidez sortua.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

  1. ETS-Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko ente publikoa.

  2. Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa).

  3. Alokabide SA.

  4. Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (ET/FV).

  5. Euskotren Participaciones SA.

1. ATALA

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOETAKO SAILBURUA ETA ORGANO HORIZONTALAK

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari eskumen hauek betetzea dagokio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkatutakoak, eta, bestetik, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek esleitzen dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  2. Sailburuari dagozkio, halaber, honako eskudantzia hauek:

    1. Sailaren politiken helburu estrategikoak definitzea, gobernu-programan definitutako estrategia-lerroen eta programa-konpromisoen esparruan, eta lortutako gizarte-inpaktuaren analisia egitea.

    2. Saileko organoen artean eskudantziei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-arazoak planteatzea.

    3. Gobernu Kontseiluaren aurretiazko baimena behar ez duten hitzarmen eta protokolo orokorrak baimentzea, sailaren berezko gaietan, eta horiek sinatzea.

    4. Sailaren 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, gastuok ez badira ez Zerbitzuen zuzendariak kontratazio-organo gisa diharduen kontratazio-espedienteen ondoriozkoak, ez nahitaezko desjabetze-prozeduren ondoriozkoak, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

    5. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurotik gorakoa den kontratuetan.

      Halaber, eta baldintza beretan, berari dagokio bitarteko propioei enkarguak egiteko eskumena, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusi bezala.

    6. Ondare-erreklamazioko prozedurak eta ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak hasi eta ebaztea, sailarenak diren arloetan.

    7. Hirigintza-plangintza garatzeko hirigintza-antolamenduko planak onartzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari badagozkio.

    8. Plan, programa eta jarduera esanguratsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartzeko direnak izan ezik.

  3. Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua dago, zeinaren egitekoa baita sailaren politika orokorra planifikatu eta koordinatzen laguntzea. Kontseilu horretan parte hartuko dute saileko sailburuordetzetako, Kabinete Zuzendaritzako eta Zerbitzu Zuzendaritzako titularrek eta, landu beharreko gaien arabera, sailburuak zehazten dituen pertsonek.

Kabinete Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Sailburuari bere egitekoak betetzen laguntzea.

  2. Sailaren jardun-eremuei lotutako gobernu-programaren helburuak, legegintza-egutegia eta plan eta programen egutegia bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta horien betetze-mailaren ebaluazioa koordinatzea ere.

  3. Sailburuaren agendaren plangintza eta jarraipena egitea.

  4. Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste erakunde batzuekiko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkion eskumenak.

  5. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.

  6. Sailaren argitaratze-jarduera zuzentzea eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskumenak.

  7. Sailaren komunikazio-politika zuzendu eta koordinatzea, egiteko hori betetzeko izendatu diren behin-behineko langileekin lankidetzan arituz, sailari lotutako jarduerak, erabakiak eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eskudantzien esparruan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Ekonomia eta aurrekontua.

    2. Pertsonak, euskara eta berdintasuna.

    3. Arlo juridiko-administratiboa.

    4. Kontratazioa.

    5. Herritarrak eta berrikuntza.

    6. Informazio- eta estatistika-sistemak.

    7. Baliabide orokorrak, antolamendua eta informatika.

  2. Horretarako, eskumen hauek izango ditu zuzendaritzak, indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dizkion egitekoez gain edo, oro har, saileko zuzendaritzei esleituta dauden eskumen komunez gain:

    1. Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea eta haren jarraipena eta aldaketak egitea, eta, bestetik, Administrazio instituzionaleko entitateen eta sailari atxikitako sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

    2. Sailaren jarduera ekonomikoa planifikatu eta kudeatzea, eta aurrekontua betearazteko faseak izapidetzea. Esparru horretan, Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren gastuak baimentzea, baldin eta ez badira 1.000.000 euro baino handiagoak, salbu eta nahitaezko desjabetzeei dagozkienak, horiek sailburuordeek baimendu behar baitituzte. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe kontratazioari lotutako gastuei aplikatu behar zaien erregulazioa, zeina artikulu honen 3. apartatuan jasota baitago.

    3. Hiri-errentamenduen fidantzak gordailutzeko araubide berezi itunduaren eskaerak izapidetu eta kudeatzea, araubide berezi itundu horretan sartutako errentamendu-kontratuen erregistroa barne.

    4. Sailari atxikitako giza baliabideak administratu eta kudeatzea, indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz. Arlo horri dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluko f), g), i) eta j) letretan bildutako egitekoak dagozkio.

    5. Langileak prestatu eta hobetzeko planak lantzea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak.

    6. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.

    7. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.

    8. Jaurlaritzako gainerako sailekin administrazio-harremana izatea.

    9. Ondare-erreklamazioko prozedurak eta ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak instruitzea, sailaren arloetan.

    10. Gobernu Kontseilura bidali behar diren sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

    11. Jurisdikzio-prozeduren eta, hala badagokio, horien ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, eta sailak parte hartzen duen gaiei dagokienez Auzibide Zuzendaritzarekin harremana izatea.

    12. Sailaren eskumeneko kontratazio-espedienteak eta sailaren eremuko kontratazio elektronikoko prozeduren eta zerbitzuen kudeaketa eta zabalkundea zuzendu, koordinatu eta izapidetzea.

    1. Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari, informazio-sistemei, administrazio digitalari eta informatizazioari buruz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    2. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion egitekoak betetzea.

    1. Aktiboki parte hartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren zeharkako ekimenetan eta proiektu orokorretan hain zuzen ere, koordinazioa, kalitatea, etengabeko hobekuntza, modernizazioa, Administrazio elektronikoa, I+G eta Berrikuntzaren arloetako proiektuetan, eta horiek oro sailean sustatzea, gainerako sailekiko solaskidetza erraztuz.

    2. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    3. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta iraunaraztea.

    4. Herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak) eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak antolatzea.

    5. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz aurkeztutako eskaerei emandako erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien jarraipena egitea, gardentasun-politikarekiko koherentziaz, betiere.

    6. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-eremuetan.

    7. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-programak taxutzeko. Halaber, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren estatistika-organo bereziari esleitutako eskumen eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango die saileko organoei.

    8. Sailean sortutako gaiei buruzko azterketak eta txostenak egitea, batez ere gai ekonomikoei buruzkoak, bai eta sailaren ekonomia-jarduneko ildoak planifikatu eta programatzea ere, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoa duten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta bere jardun-arloetan eragina badute eta beste zuzendaritza batzuen esku utzi ez badira.

    9. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetzen, zuzendaritzen eta lurralde-ordezkaritzen lan-sistema eta -metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen espazio-banaketa eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Etxebizitza Sailburuordetzari, haren mendeko organoei eta Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak.

    10. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarrean dauden arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.

  3. Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 euro baino handiagoa ez den kontratuetan, eta, halaber, berak izango du eskumena, baldintza beretan, bitarteko propioei enkarguak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusi bezala. Egiteko horiek betetzean, hari dagokio, muga berarekin, gastuak baimentzea.

    Sailaren kontratazio-organoak sailaren kontratazio-mahaiaren laguntza izango du, eta mahai horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako egitekoak beteko ditu.

  4. Zerbitzu Zuzendaritzak, euskara-unitatearen bidez eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidalerroei jarraikiz, saileko zuzendaritzek politika publikoetan eta sailaren ohiko jardunean euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana koordinatu eta dinamizatuko du, eta, horretarako, egiteko hauek beteko ditu, besteak beste:

    1. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea, sailari dagokionez.

    2. Saileko euskararen erabilera-planaren urteko kudeaketa-planaren jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea.

    3. Sailaren jardun-arloaren funtzionamenduan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak definitzea, horien jarraipena egitea, lortutako betetze-maila zehaztea eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak proposatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio osoarentzat ezarrita dauden hizkuntza-irizpideekin bat etorriz eta sailaren ezaugarriak kontuan hartuz.

    4. Aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak ezartzea sailaren jardun-arlo hauetan, besteak beste: hizkuntza ofizialak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza moduan erabiltzea, itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, erregistroa, dirulaguntzak, argitalpenak, saileko kargudunen agerraldi publikoak, tresna eta aplikazio informatikoak, Interneta eta intraneta, errotulazio finkoa, oharrak eta aldi baterako oharpenak, iragarkiak, publizitatea eta kanpainak, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Era berean, kontratazio publikoan aplikatu behar diren hizkuntza-irizpideak ezarriko ditu, Gobernu Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakiaren bidez onartutako jarraibideekin bat etorriz (erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoak egindako kontratuetan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio orokorrak ezartzen dituzten jarraibideak onartzen dira).

  5. Zerbitzu Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoak, 8.3 artikuluak sailaren aholkularitza juridikoei aitortzen dizkien egitekoez gain, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluaren d), e) eta f) letretan jasota dauden egitekoak beteko ditu modu esklusiboan. Gainera, nahitaezko txosten juridikoak emateaz arduratuko da, sailak xedapen arauemaileak, hitzarmen eta protokolo orokorrak eta plan, programa eta jarduera esanguratsuak lantzeko egiten dituen prozeduretan.

    2. ATALA

    SAILBURUORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK: EGITEKO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagozkie, beren eskumen-eremuan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, honako eskudantzia orokor hauek:

  1. Sailburuordetzaren jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mende dauden gainerako administrazio-organo eta -unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta aginduak emanez.

  2. Bere arlo funtzionaleko jarduera-politikak zehaztu, landu eta sailburuari proposatzea, gobernu-estrategiaren arabera sailburuordetzari ezarritako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.

  3. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, aurrekontu-aurreproiektua lantzeko.

  4. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.

  5. Zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira.

  6. Bere jarduera-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.

  7. Ahaleginak egitea sailburuordetzak eta bere zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezaten proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan, are Europan nahiz nazioartean.

  8. Bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.

  9. Bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

  10. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

  1. Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:

    1. Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.

    2. Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.

    3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.

    4. Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.

    5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.

    6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.

    7. Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    8. Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.

    9. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.

  2. Zuzendaritzetako titularrei dagokie:

    1. Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.

    2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.

    3. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.

    4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

    5. Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.

    6. Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.

    7. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.

    8. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

  3. Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

  1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Hiri Agenda, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.

    2. Lurralde- eta paisaia-antolamendua eta hiri-berroneratzearen plangintza, lurralde-plangintza estrategiko baten barruan.

    3. Lurralde-plangintzako zehaztapenak garatzeko hirigintza-antolamendua, hura onartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumena bada.

    4. Hiria berroneratzeko proiektuetan jasota dauden eraikinen birgaitzea sustatzea, Etxebizitza Sailburuordetzarekin koordinatuta.

    5. Lurralde-informazioa.

    6. Lurzorua eta hirigintza.

  2. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzari, dekretu honen 7. artikuluan oro har esleitutako eskudantziez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Hiri Agendaren ezarpena, ebaluazioa, monitorizazioa eta jarraipena sustatzea.

    2. Lurralde-antolamenduko tresnak taxutu eta izapidetu daitezen sustatzea.

    3. Sailburuari helaraztea, hark behin betiko onar ditzan, hirigintza-antolamenduko tresnak, baldin eta horiek onartzeko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarena bada, eta lurralde-plangintzaren zehaztapenak garatzen dituzten tresnak.

    4. Lurralde-informazioa sustatzea tresna estrategikoak erabiliz, hala nola Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren oinarrizko kartografia ofiziala.

  3. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzaren mende dago hierarkikoki Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza.

  1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arloetan betetzen ditu bere egitekoak.

  2. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Euskadiko Hiri Agenda Bultzatu 2050 ezarri, monitorizatu eta ebaluatzeko eta haren jarraipena egiteko behar diren tresnak sustatu, landu eta izapidetzea.

    2. Zuzendaritzaren eskumenekin zerikusia duten autonomia-, estatu- edo nazioarte-mailako foro, sare, organismo eta lantaldeetan parte hartzea.

    3. Lurralde-antolamenduko tresnak sustatu, landu eta izapidetzea, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) esparruan, ezertan eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuei esleitutako eskumenak.

    4. Paisaiaren antolamendua eta babesa bultzatzea, lurralde-antolamenduko tresnen arloan.

    5. Hirigintza-antolamenduko tresnak izapidetzea, baldin eta horiek onartzeko eskumena Autonomia Erkidegoko Administrazioarena bada, bai eta lurralde-plangintzako zehaztapenak garatzen dituzten tresnak izapidetzea ere.

    6. Lurralde-antolamenduko eta hirigintza-antolamenduko tresnei buruzko txosten teknikoak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamenduaren eremuan, baita organo horiei lurralde-antolamenduaren eta lurzoru eta hirigintzaren arloko legeriak esleitutako gainerako egitekoak betetzea ere.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.

    8. Gobernu Kontseiluak onartu behar dituen erabaki-proposamenak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean Eusko Jaurlaritzari esleitutako egitekoei dagokienez.

    9. UDALPLAN geografia-informazioko sistema, lurralde- eta hirigintza-jasangarritasuneko adierazleak eta Plangintza Orokorraren Inbentarioa sustatu, egin eta zabaltzea.

    10. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako zeharkako gaiak eta, bereziki, genero-ikuspegiaren gaia sartzea lurralde-antolamenduko, paisaiako eta hirigintzako tresnetan.

    11. Plangintzaren Euskal Erregistroa kudeatzea.

    12. Lurralde-antolamenduaren arloko hirigintza-ikuskapena egitea eta hirigintza-diziplinaren arloan dituen ahalmenak baliatzea.

    1. Hiria berroneratzeko plan espezifikoak sustatzea, arreta berezia jarriz industria-aurrien problematikak eragindako eremuetan eta 1980. urtea baino lehenagoko hiri-eremuetan.

    2. Birgaitze integratuko areen eta area degradatuen adierazpena formulatu eta izapidetzea, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko.

    1. Estrategiak lantzea, hiria berroneratzeko eta ondare eraikian esku hartzeko eskakizunak Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoko xedapen eta zuzentarauetan jasota daudenak lurralde-mailan aplika daitezen, epe labur, ertain eta luzera.

    2. Sailak bultzatzen edo garatzen dituen hiri-berroneratzeko planak planifikatu eta garatzea eta horiei jarraipena egitea, lankidetza publiko-publikoko edo publiko-pribatuko ekimenei dagokienez, programa propioen edo europarren esparruan.

    3. I+G+B proiektuak bultzatzea eta sailburuordetzaren eskudantzietara egokitutako Europako programetan parte hartzea.

    4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) Hiri Habitata pilotaje-taldea (Hiri Jasangarriak) zuzendu eta koordinatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren oinarrizko kartografia ofiziala lantzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantentze-lanak kontrolatuz.

    6. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta www.geo.euskadi.eus geoatariaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa egitea, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoaren eta kalitate oneko geozerbitzuen irispidea, eskuragarritasuna eta ustiapena erraztu eta bultzatzeko.

    7. Arau kartografikoak eta Plan Kartografikoa lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresna diren aldetik.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Erregistro Kartografikoa kudeatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.

    10. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren informazio geografikoa eta zerbitzuak erabil eta ustia daitezela bultzatzeko eskuragarri dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak zabaldu eta sustatzea.

  1. Etxebizitza Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

    1. Etxebizitza.

    2. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.

    3. Babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-eremuei lotutako plangintza.

    4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.

    5. Hiri-birgaitzea sustatzea, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.

    6. Irisgarritasuna sustatzea.

  2. Etxebizitza Sailburuordetzari, dekretu honen 7. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, herritarren partaidetzaren sustapena, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, exekuzioa eta ebaluazioa.

    2. Jasangarritasuna sustatzea, eraikuntza- eta hirigintza-garapena bideratzeko elementua den aldetik.

    3. Irisgarritasuna bultzatu eta sustatzea.

    4. Hiria birgaitzeko politiken programak, araudiak, sustapen-jarduerak eta kudeaketa operatiboa bultzatzea, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.

    5. Babes publikoko etxebizitzen kalifikazioa aldatzea, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 11.5 artikuluan aipatzen den moduan.

    6. Esleipen-prozedura orokorretatik kanpo uztea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrak sustatutako alokairu-programetan sartuta dauden babes publikoko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta etxebizitza libreak, norbanakoak salbuestea halako etxebizitza edo bizitokiak eskuratzeko ezarrita dauden baldintzak betetzetik, eta etxebizitza horiek zuzenean esleitzea, araudian ezarritako moduan, betiere.

    7. Zenbait etxebizitza aldi baterako ordezko etxebizitza gisa kalifikatzea; ordezko etxebizitzetarako erabiliko diren babes publikoko etxebizitzak esleipen-prozeduratik kanpo uztea, eta norbanakoak salbuestea halako etxebizitzak eskuratzeko ezarrita dauden baldintzak betetzetik.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrak erosi behar dituen babes publikoko etxebizitzen salmenta-eskaintzak onartzea eta etxebizitza libreak erostea, babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatzeko, betiere ondarearen arloan indarrean dauden legeak betez.

    9. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako baimen-prozedurak ebaztea.

    10. Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak koordinatu, antolatu eta zuzentzea, zeinak organikoki sailburuordetzaren mende egongo baitira, hargatik eragotzi gabe dagozkien zuzendariekiko mendekotasun funtzionala.

    11. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen erregelamendu bidezko garapen osoa bultzatzea.

  3. Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Etxebizitza Sailburuordetzak: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) eta Alokabide SA sozietate publikoak, eta Sestao Berri 2010 SA partaidetzapeko sozietatea.

  4. Etxebizitza Sailburuordetzaren mende daude zuzenean eta hierarkian Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak.

  1. Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:

    1. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.

    2. Babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-eremuei lotutako plangintza.

    3. Babes publikoko etxebizitzak edota zuzkidura-bizitokiak eraikitzea.

    4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.

    5. Batez ere etxebizitzetarako diren eraikinen birgaitzea sustatzea.

    6. Irisgarritasuna sustatzea eraikinetan eta hiri-ingurunean.

  2. Arlo horiei dagokienez, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Hiri- eta lurzoru-antolamenduko tresnen izapidetzea eta, hala badagokio, lanketa koordinatu eta kontrolatzea eta hori gauzatzeko kudeaketak egitea, betiere Etxebizitza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan.

    2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako baimen-prozedurak izapidetzea.

    3. Pertsona fisiko eta juridikoekin eta administrazio publikoekin egin behar diren protokolo orokorrak eta hitzarmenak negoziatu, idatzi eta izapidetzea, eta horien jarraipena egitea, helburua izanik babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko lurzorua lortzea eta hirigintza-antolamendua eta -kudeaketa gauzatzea, bai eta ondare arkitektonikoa berreskuratzea ere.

    4. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratuta dagoen lurzorua administratzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan, eta horren inbentario espezifikoa landu, antolatu eta kontrolatzea.

    5. Geografia-informazioko sistemak garatu, eguneratu eta mantentzea, non babes publikoko etxebizitzen hirigintza-eremuak eta -sustapenak identifikatuko baitira, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren esparruan. Zerbitzu Zuzendaritzarekin eta Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzarekin koordinatuta egingo du lan hori.

    6. Sailak berak egiten dituen jardueren ondoriozko eta beste sail batzuek gomendioan utzitako jardueren ondoriozko desjabetze-espedienteak izapidetzea, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari esleitutakoak izan ezik, bai eta ordezko etxebizitzak ematea ere, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzekin koordinatuta.

    7. Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzen egitekoak koordinatzea, nahitaezko desjabetzeen lurralde-epaimahaiei eta Lurzorua Balioesteko Batzorde Teknikoari dagokienez.

    8. Sailak, bere egitekoak betetzen ari dela, parte hartzen duen ondare-eragiketei atxikitako higiezinen balorazio teknikoak egitea, Ekonomia eta Ogasun Sailarekin elkarlanean, eta higiezinen gaineko beste balorazio batzuk egitea edo halakoak egiten laguntzea, Ekonomia eta Ogasun Sailak hala eskatzen badio.

    9. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren sustapen publikoko eremuetako urbanizazio-obrak eta babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko obrak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

    10. Obretarako proiektuak idaztea eta obrak gainbegiratu, zuzendu eta ikuskatzea, babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien zuzeneko sustapenetan eta sustapen publikoko eremuen urbanizazio-obretan. Kasu batean zein bestean, obra-proiektuei onespen teknikoa eman beharko die, eta horien jarraipena egin eta exekuzioa kontrolatuko du, obren harrera egin arte.

    11. Sailak bultzatutako babes publikoko etxebizitzen sustapen itunduekin zerikusia duten proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, bai eta, hala badagokio, sustapen horiekin zerikusia duten obren gauzatzea kudeatu eta kontrolatzea eta horien jarraipen teknikoa egitea ere.

    12. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren babes publikoko etxebizitzak kalifikatzea eta deskalifikatzea, eskubideak bertan behera uztea, espedienteak birgaitzea hala badagokio, eta halako etxebizitzak aldatzeko, hobetzeko eta eraberritzeko obrak baimentzea, kalifikazioa eman eta gero.

    1. Eraikingintza eta urbanizazioa aztertu, ebaluatu eta kontrolatzea, eta eraikuntza-kalitatea antolatu, sustatu eta egiaztatzea, etxebizitzak eraikitzean eta lotutako urbanizazio-obrak egitean.

    2. Eraikuntza-sektorean kalitatea, jasangarritasuna eta lan-arriskuen prebentzioa integratzeko sistemak sustatzea, hargatik eragotzi gabe, azken horri dagokionez, arlo horietan eskumena duten organoen eskumenak.

    1. Eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-entitateen eta -laborategien erantzukizunpeko adierazpenak erregistratu eta kontrolatzea, entitate eta laborategi horiei eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta lan, entsegu eta ikuskapenak egitea arlo horretan.

    2. Proiektuak gainbegiratzeko bulego gisa jardutea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sail guztiei dagozkien eraikingintzako obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek, proiektuak gainbegiratzeko zerbitzu espezifikorik ez izateagatik, hala eskatzen badute.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen Erregistroa kudeatzea.

    4. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.

    5. Etxebizitzaren eta eraikingintzaren arloko araudi teknikoa lantzea.

    6. Arkitektura, eraikingintza, urbanizazio eta birgaitze jasangarriak sustatu, ikertu, bultzatu, zabaldu eta hedatzea, baita efizientzia energetikoa eta eraikuntzaren kalitatea ere, beste sail batzuekin eta administrazio publikoetako organoekin, profesionalekin eta erakunde eta elkarte publiko zein pribatuekin lankidetzan.

  1. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:

    1. Etxebizitza-politikaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa.

    2. Etxebizitza-politikaren finantza-kudeaketa.

    3. Finantza- eta dirulaguntza-neurriak, etxebizitzaren, lurzoruaren eta etxebizitzak birgaitzearen arloetan.

    4. Etxebizitzaren arloko prozesu eragileen zuzendaritza funtzionala.

  2. Arlo horietan, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, exekuzioa eta ebaluazioa lantzea, herritarren parte-hartzea sustatuz. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion eskumenak.

    2. Etxebizitza-programaren aurrekontu-aurreproiektuaren proposamena lantzea, eta etxebizitza-programaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa egitea, Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinazio-eskumenak errespetatuta.

    3. Kudeaketa-informazioa integratu eta bateratzea, eta sailari atxikita dauden etxebizitzaren arloko partaidetzapeko sozietateen eta sozietate publikoen estrategien eta jardueren jarraipena eta kontrola egitea.

    4. Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ordaintzea eta haren finantza-kudeaketa egitea.

    5. Etxebizitza-arloan babestekoak diren politika eta eremuetako planen, finantzaketa-programen eta araubide juridikoaren proposamenak lantzea.

    6. Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioa proposatzea.

    7. Etxebizitza-politikaren helburuak lortzeari begira, politika publikoek zer-nolako eragina duten aztertzea; bereziki, etxebizitzak arrazoizko prezioan eskaintzeko bultzatzen diren programek.

    8. Sailburuordetzaren jardun-arlokoak izanik, sektorean eragina duten ikerketa, txosten eta argitalpen ekonomikoak egitea, politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko etxebizitzaren arloan.

    9. Zerbitzu Zuzendaritzari proposatzea Estatistika Planean sar ditzala Etxebizitza Sailburuordetzako gaiei buruzko eragiketak, baita gai horiei buruzko txostenak, azterketak eta estatistika-analisiak lantzea ere, hargatik eragotzi gabe sailaren estatistika-organo bereziaren eskumenak.

    10. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, informazio-sistemen plan estrategiko eta operatiboak diseinatu eta ezartzea etxebizitza-programaren arloan, eta administrazio-informazioko sistemak mantendu eta kudeatzea, sektorearen errealitatea eta haren bilakaera behar bezala ezagutzen dela bermatzeko.

    11. Etxebizitzaren alokairu-merkatuaren erreferentzia-indizeen sistema garatzeko koordinazio teknikoa gauzatzea, eta beste horrenbeste egitea etxebizitza- eta lurzoru-merkatuaren errealitatearen jarraipena eta behaketa egiteko beste tresna batzuekin.

    12. Etxebizitza-arloko zerbitzuak hobetzeko eta modernizatzeko planak eta programak diseinatu eta ezartzea, eta, horretarako, teknologia telematiko berriak, etengabe hobetzeko tresnak eta parte-hartzea bultzatzea, ezertan eragotzi gabe Jaurlaritzaren organo zentralek arlo horietan dituzten eskumenak.

    1. Etxebizitzen sustapen itunduak iragarri eta kudeatzea eta horiei dagozkien onurak esleitzea.

    2. Hitzarmenak prestatzea eta pizgarriak esleitzea alokairuko etxebizitzak sustatzeko entitate publiko eta pribatuekin, baita alokairu-programak kudeatzea ere.

    1. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzak, eranskinak, merkataritza-lokalak, zuzkidura-bizitokiak eta baliabide ekonomikoak eskuratu, administratu eta kudeatzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan.

    2. Honako prozesu deszentralizatu hauen zuzendaritza funtzionala: etxebizitzen eskaerak eta esleipena kudeatzea eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa kudeatzea; bitartekaritza-, informazio- eta adiskidetze-lanak egitea jabeen eta errentarien eskubideen arloan, jabetza horizontalari eta hiri-errentamenduei dagokienez; eta bereziki etxebizitzak birgaitzeko laguntzak izapidetzeko sistema kudeatzea.

    3. Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien esleipenak planifikatu, horien aginduak argitaratu, baremoak ezarri, koordinatu eta kontrolatzea.

    4. Kanpoko entitateekin koordinatzea (udalak, sustatzaile pribatuak, kooperatibak), etxebizitzak esleitzeko abian jartzen dituzten prozesuetan laguntzeko eta haien beharretara egokitutako datu-baseak hornitzeko.

    5. Fidantzak gordailutzeko araubide berezi itunduari buruzko eskaerak ebaztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroaren zuzendaritza funtzionalaz arduratzea, bat etorriz Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan xedatutakoarekin.

    6. Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroaren, Hutsik dauden Etxebizitzen Erregistroaren eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren zuzendaritza funtzionala.

  1. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Trenbideak.

    2. Bide-sarea.

    3. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

    4. Aireportuak, heliportuak.

  2. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzari, dekretu honen 7. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Azpiegitura- eta garraio-arloa antolatu, itundu eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    2. Garraio-azpiegiturak planifikatzeko politikak taxutzea.

    3. Agindua ematea garraioari eta azpiegiturei eragiten dieten jarduerak egiteko.

    4. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea.

    5. Koordinatzeko gidalerroak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide-garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.

  3. Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoa eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA eta Euskotren Participaciones SA sozietate publikoak.

  4. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Garraio Plangintzaren Zuzendaritza eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

  1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:

    1. Bide-sarea.

    2. Trenbideko, lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

    3. Aireportuak, heliportuak.

  2. Arlo horietan, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Jasangarriaren Gidaplana prestatu eta garatzea eta hari jarraipena egitea, garraio-arloan jarduera instituzional publiko eta pribatuentzako orientazio-tresna eta garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna baita.

    2. Trenbideez eta portuez bestelako garraio-azpiegituren plangintzaren eremuetan lurralde-plan sektorialak idatzi eta formulatzea.

    3. Aireko eta kable bidezko garraio-azpiegituren arloan jarduerak burutzeko beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatu eta aldatzeko proposamenak egitea.

    4. Bidaiarien eta salgaien garraioa eta garraio horren jarduera lagungarri eta osagarriak planifikatu eta antolatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren garraioen goi-ikuskapena egitea, kable bidezko garraioko instalazioen ikuskapena eta segurtasun-kontrola egitea eta, hala badagokio, instalazio horiek martxan jartzeko baimena ematea.

    6. Garraioa modernizatzeko planak egitea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak garraio-zerbitzuetarako emakida eta baimenak emateko dituen eskumenak baliatzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako logistika-politikak garatzea, eta beste lurralde batzuekin plataforma bateratuak bultzatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako oinarrizko eremuak eta zentroak antolatzea.

    10. Garraio-lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-konpetentzia eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak baliatzea, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza-jarduerak bere gain hartzea ere.

    11. Garraioko arbitraje-batzordeen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak baliatzea.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak aireko garraioan dituen eskumenak baliatzea, baldin eta eskumen horiek zerikusirik ez badute arlo horietan azpiegiturak egin, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin.

    1. Garraioaren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-azpiegituretan dituen eskumenak baliatzea, bai eta Lurralde Historikoen Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ezarritako erregulaziotik datozenak ere. Horiei honako hauek erantsi behar zaizkie: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrarekin zerikusia duten jarduerak, plan horren jarraipena, lurralde historikoetako foru-organoekiko harremana eta jardun horiek guztiak aplikatzearen ondoriozko beste jarduera batzuk.

    1. Bizikleta-bideen eta bidegorrien planak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenen barruan.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas garraioaren, ibaiko garraioaren eta barruko ur nabigagarrien arloan dagozkion eskumenak baliatzea.

    3. Itsas garraioak sare intermodalen sistemetan eta Garraioaren Gidaplanean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.

    4. Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroa kudeatzea.

    5. Euskadiko Garraio Agintaritzari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.

  3. Euskadiko Garraioaren Behatokiak zeina Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari atxikita baitago urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak emandako egitekoak beteko ditu, dekretu horren bidez eratu baitzen Euskadiko Garraioaren Behatokia.

  4. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

  1. Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

    1. Trenbide-azpiegitura.

    2. Bestelako garraio-azpiegiturak.

  2. Arlo horietan, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumeneko garraio-azpiegiturak garatzeko eta mantentzeko inbertsioak planifikatu eta programatzea.

    2. Sailaren eskumenekoak diren garraio-azpiegituren obra-proiektuak idatzi, gainbegiratu eta teknikoki onestea, bai eta horien zuzendaritza, ikuskapena, jarraipena eta exekuzio-kontrola egitea ere, obren harrera egin arte.

    3. Garraio-azpiegituraren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzea, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

    4. Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduerak egitea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta gainerako lurralde administrazioen artean, garraio-azpiegiturei buruzko gaietan lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko tresnak proposatu eta prestatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala idatzi eta formulatzea, eta trenbide-azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko proposamenak egitea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.

    8. Lurreko garraio-azpiegituraren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

    9. Gainerako sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

  3. Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

  1. Lurralde historiko bakoitzean Etxebizitzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da, eta, horren arduradun, lurralde-ordezkari bat, zeina Etxebizitzako sailburuordearen mende egongo baita organikoki, eta funtzionalki, berriz, sailburuordetza horretako zuzendarien mende. Honako hauek dira lurralde-ordezkariaren egitekoak:

    1. Sailari esleitutako eskumenei dagokienez, honako arlo hauetan legeak eta xedapenak betetzen direla zaintzea: etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa, etxebizitza, arkitektura, eraikingintza, birgaitzea, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan, eta irisgarritasunaren sustapena.

    2. Lurralde-ordezkaritzaren zerbitzu orokorren administrazioa eta hura osatzen duten administrazio-bulego eta -unitateen jarduerak koordinatzea.

    3. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa eta ordezko etxebizitza izateko eskubidea onartzeko eskaerak izapidetu eta ebaztea.

    4. Honako hauek aplikatzearen ondorioz sortzen diren egoera juridikoak formalizatzeko beharrezkoak diren eskriturak egilestea: Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, Etxebizitzako sailburuordeak, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariak eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak etxebizitza eta lurzoruaren arloan hartutako ebazpenak.

    5. Babes publikoko etxebizitzak kalifikatzea eta deskalifikatzea, eskubideak bertan behera uztea eta espedienteak birgaitzea, behin-behineko kalifikazioan onartutako proiektuaren aldaketen gainean ebaztea, eta etxebizitza horiek aldatu, hobetu eta eraberritzeko lanak baimentzea, kalifikazioa eman eta gero; salbuespen izango da sailaren zuzeneko sustapenekoak diren etxebizitzei dagokienez dekretu honen 12.2.l) artikuluak Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari aitortutako eskumena.

    6. Premia nabarmeneko arrazoiak direla eta, etxebizitza-araubidea aldatzeari buruz eta etxebizitza eta lokal babestuen erabilera aldatzeari buruz ebaztea.

    7. Epe hauek luzatzeari buruz ebaztea: sustatzaileei behin-behineko kalifikazioan obrak egiteko zehaztutako epeak, erosleei edo errentatzaileei etxebizitzak emateko epeak eta salerosketako eskritura publikoa egilesteko epeak; betiere, sailak sustatzen ez dituen babes publikoko etxebizitzei dagokienez.

    8. Sailak sustatutako babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren udal-lizentziak eta baimenak eskuratzeko lanak kudeatzea.

    9. Bizitegi-parke babestua ikuskatzea, udalaren eskumenak ezertan eragotzi gabe.

    10. Bizigarritasun- eta ekipamendu-baldintzei buruzko txostena egitea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren babesean, hargatik eragotzi gabe Autonomia Erkidegoaren Administrazioko beste organo batzuei immigrazioaren arloan dagozkien eskumenak.

    11. Babes publikoko etxebizitzen legezko arauak hausteagatik eta etxebizitzen gabezia higieniko-sanitarioengatik hasitako zehapen-prozedurak instruitzea, prebentziozko eta kautelazko neurriak hartuta. Horretarako, administrazio-unitate berezi bat egongo da lurralde-ordezkaritzetan, zehapen-prozedura guztiak instruitzeaz arduratuko dena.

    12. Behin-behineko kalifikazioa indarrean dagoen bitartean, sailak sustatu ez dituen babes publikoko etxebizitzen guztizko prezioaren kontura diru-kopuruak jasotzeko aukera baimentzea.

    1. Sustatzaileari banku-abala edo aseguru-kontratua itzultzeari buruz ebaztea, behin betiko kalifikazioa emandakoan edo lanak legezko epean amaitutakoan.

    2. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren etxebizitzak eskuratzeko maileguen amortizazio aurreratua baimentzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta eraikin osagarrien okupatzaileen aurkako utzarazpen administratiboko espedienteak ebaztea; hala badagokio, okupatzaileak botako ditu, eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko. Era berean, dagozkion salaketak jarriko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzak eta lokalak bidegabe okupatzeagatik.

    1. Laguntza, baliabide materialak eta pertsonalak eta administrazio-babesa ematea azaroaren 20ko 8/1987 Legearen bidez sortutako Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeen lurralde-epaimahaiei, eta azken horien idazkaritza-egitekoak betetzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.

    2. Hiri-etxebizitzen jabeen eta errentarien eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea, baita bitartekaritza- eta adiskidetze-egitekoak betetzea ere higiezinen jabeen artean eta horien eta errentarien artean sortzen diren gatazketan, aurretik alderdi interesdunekin akordioa eginda, eta araudi erregulatzailearen arabera.

    3. Hiri-finken errentamendu-kontratuetatik eratorritako araubide orokorreko fidantzak jaso eta itzultzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea, bat etorriz Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan xedatutakoarekin.

    4. Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroa eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa kudeatzea.

    5. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak.

  2. Lurralde-ordezkariei dagokie funts aurreratuen araubidearen barnean beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzeko eskumena; araubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren II. kapituluaren bigarren atalean arautzen da.

  3. Lurralde-ordezkariei dagokie, orobat, indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren esparruan; helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz ordezkaritzako zerbitzuekin elkarlanean, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta horien jarraipena egitea ordezkaritzaren jardun-arloetan; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean arituta.

Sailburuordeen edo zuzendarien postuak hutsik badaude, edo horiek absente edo gaixorik badaude, ordezkapen-arau hauei jarraituko zaie, saileko titularrak ebazpen espresurik ematen ez badu eta egoera hori gertatu aurretik eskuordetzarik egin ez bada:

  1. Sailburuordeei esleitutako eskumenak eta egitekoak haien mendeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan ezarritako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendariei esleitutako eskumenak eta egitekoak nagusi hierarkikoak beteko ditu.

  3. Etxebizitzako lurralde-ordezkariei esleitutako eskumenak eta egitekoak nagusi hierarkikoak beteko ditu, egoera horrek dirauen bitartean.

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

    Dekretu hau indarrean jartzen den unean izapidetzen ari diren espedienteak, dekretu honetan esleitutako eskumen eta egitekoei buruzkoak badira, dekretuan egindako eskumen eta egitekoen atribuzioen arabera izapidetu eta ebatziko dira.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

    Harik eta ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren estatistika-organoa sortu arte, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren estatistika-organoak baliatuko ditu 180/1993 Dekretuan aurreikusita dauden ahalmenak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitekoen eremuari dagokionez; horrek esan nahi du ingurumenaren arloko ahalmenak baliatzeari utziko diola eta lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta garraioaren arlokoak bere gain hartuko dituela.

    HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

    Harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru Ondare Publikoaren araubide juridikoa erregulatzen duen araudia indarrean jarri arte, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren esku egongo dira dekretu honen bidez esleitutako eskumen hauek: Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratuta dagoen lurzoruaren arloko eskumenak, eta titulartasun publikoko etxebizitzak, eranskinak eta merkataritza-lokalak eta baliabide ekonomikoak administratu eta kudeatzearen arloko eskumenak, hurrenez hurren.

    LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

    Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 32. artikuluan aurreikusita dagoen erregelamenduzko garapena egin arte, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzen administrazio- eta zerbitzu-arduradunek egikarituko dute fede publikoa, sailak sustatutako babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozeduretan.

    LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Indargabetuta geratzen da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen Sailburuordetzari aipamena egiten dion zatia izan ezik.

    BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Indargabetuta geratzen da Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Batzordeari buruzko urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren V. kapitulua.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Araudia aldatzea.

    Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 11.5, 12.2, 12.3, 16.3, 17.5, 27.2, 29.3.b) eta 39.6 artikuluetan «Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu»ari egiten zaizkion aipamenak «Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpen»aren aipamenekin ordezkatu behar dira (39/2008 Dekretua, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa).

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

    Lehendakaria,

    IŃIGO URKULLU RENTERIA.

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.