Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

111/2016 DEKRETUA, uztailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko debekatuta dauden txakur-arrazena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3271
  • Xedapen-zk.: 111
  • Xedapen-data: 2016/07/19
  • Argitaratze-data: 2016/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ehizaren 2/2011 Legeak, martxoaren 17koak, 40.4 artikuluan xedatu bezala, «Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez debekatu ahal izango du txakur-arraza jakin batzuekin edo arraza gurutzatu jakin batzuekin ehizan jardutea.»

Uxaldian, txakurrek ehizagunea aztertzen dute, ehizagaiak aurkitu eta postu finkoen lerrora eramateko. Txakurrek eurek harrapatzen badituzte ehizakiak, okertzen da erabat uxaldia; horregatik aurreikusi zen txakur-arraza jakin batzuen debekua. Dekretu honek zehazten du zeintzuk diren debekatutako arrazak.

Dekretua Autonomia Erkidegoaren eskumenen babesean eman da, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 10. artikuluan xedatzen baitu erkidegoak eskumen esklusiboa duela ehiza gaietan. Osatzeko orduan, kontsulta egin zaie ehizan eskumena duten foru-aldundietako sailei, baita sektoreko erakunde eta elkarteei ere.

Hori dela bide, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Uxaldietan, debekatuta geratzen da ondoko txakur-arrazak erabiltzea: pit bull terrierra, Staffordshire bull terrierra, american Staffordshire terrierra, rottweilerra, dobatxakur argentinarra, fila brasildarra, Tosa inua, Akita inua, Mallorcako dobatxakurra, dobatxakur alemaniarra, bull terrierra, bullmastiffa, Napoliko artzakurra, Tibeteko dobatxakurra, Airedale terrierra, Bordeleko dobatxakurra, Korsikako artzanora, Beauceko ardi-txakurra, dobermana, ardi-txakur alemaniarra, piriniar artzanora, espaniar artzanora, presa kanariarra, Kaukasoko artzanora.

Debekatu da, halaber, arraza horiekin nahastutako txakurrekin ehizatzea, artzakurra eta untxi-txakurraren arteko gurutzatzea izan ezik.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.