Arautegia
Inprimatu108/2004 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 3888
- Xedapen-zk.: 108
- Xedapen-data: 2004/06/08
- Argitaratze-data: 2004/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Internetek eta informazioko teknologiek guztiz aldatzen ari dira gaur egungo mundua. Eta nola ez, aldaketa horiek administrazio publikoei eta euren zerbitzuak herritarrei prestatzeko moduari eragiten diete. Jarduera, produktu eta zerbitzu zenbaitetan (hezkuntza, kultura, aisialdia eta beste batzuk) erabiltzen da egun Internet; eta administrazioak ere ildo beretik bideratu du bere jarduna.
Internetez baliatu ahal izateko eskubidea funtsezko eskubidea da askorentzat. Botere publikoek euren gain hartu behar dute herritar orok Internetez baliatzeko duen eskubidea bermatzea; areago: zerbitzu publikoak Interneten bidez egokiro eskaintzea bermatu behar dute. Administrazioak ez ditu, hortaz, mundu guztira iristen diren komunikazio azpiegitura kostu gutxikoak bakarrik eskaini behar, badu, halaber, izapide, zerbitzu eta arau propioen gaineko argibide zehatzak herritarren esku jartzeko obligazioa. Horrek sarean buru-belarri sartu beharra dakarkio Administrazioari.
Sektore publikoa da, bestalde, sarean edukirik gehien sartu eta sortu ere egiten duena. Informazio hori bideratzeko modua, beraz, ez da itxura kontua bakarrik, ez, ezperen berebiziko garrantzia dauka mekanismo jakin batzuekin lotuta agertzerakoan, zeintzuk, zerbitzu publikoez baliatzeko, baliabide elektronikoaren aukera ematen baitiote herritarrei.
Legegintzaldiko Jaurlaritza osatzeko Koalizio Akordioak Administrazioan teknologia berriak ¿Internet batik bat¿ ahalik gehien erabiltzearen alde egin zuen. Honela zioen: jarduera eremu estrategikoa da, izan ere, teknologia berriak aukera ematen diote Administrazioari, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, ahalik azkarren gainerako sektoreen mailan jartzeko.
Aurrekoaren haritik, beraz, zehaztu egin behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredua, funtsezko elementua baita Euskadi Informazio Gizartean Planak "on line" Administrazioari ematen dion lekuagatik, bere helburua, hitzez hitz, honako hau izanik: "(...) euskal administrazio publikoen prozesuak berrasmatzea eta digitalizatzea, herritarrengana eta enpresetara hurbildu eta zabaltzeko, eta beren baliabideen barne kudeaketan eraginkorragoak izateko". Aipatu helburua lortzeko zenbait arau taxutu behar dira, neurri jakin batzuekin: bat, EAEko Administrazio Publikoak informazioa eta zerbitzuak Interneten bidez eskaintzeko modua antolatzea; bi, baliabide telematikoen bidez eskaini nahi diren zerbitzuak ematerakoan eta baliabideok erabiliz herritarrek informazio horretaz baliatzerakoan behar diren bermeak zehaztea; hiru, Administrazioaren alorrean izenpe elektronikoaren erabilera arautzea; lau, Inerneten inguruko prozedura administratiboari dagozkion bermeak gauzatzeko aukera ematen duten mekanismoak ezartzea. Hau da, arautegi berri bat gertatzea; dekretu hau izanik, izan ere, ardatz nagusienetako bat, zeinak EAEko Administrazio Publikoaren jarduera Interneti egokitzea ekarriko baitu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia arautzea eta kudeaketaz arduratuko den antolamendu egitura jartzea dira Dekretu honen xedeak, uste baita beren-beregiko berezitasunak ¿antolamendu horrek bereganatu behar dituenak¿ dituela. Kudeatzeko eredu deszentralizatua ¿Administrazioko organoek eredu horretan izan behar duten inplikazioa areagotzea ekarriko duena¿ aldarrikatzen da horrekin. Hala ere, bizkarrezurtzat jotzen diren elementu zenbait artikulatzen dira, zeinen kudeaketa organo bakar baten gain geldituko den. Mekanismo saihestezin horrek edukien integrazio eta bateragarritasun beharrezkoa, eta atarien arteko homogeneotasun maila gutxienezkoa bermatuko ditu. Aukera emango du, baita ere, baliabideak aprobetxatzeko, sistemako eragile guztiak edozeinek erabiltze aldera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa barne hartuko duen ereduaren onuraz ¿eta eragozpenez¿ jabetuta, atxikipen progresiboko eredua aukeratu da. Eredu horrek, hasiera batean, Administrazio Orokorrari, erakunde autonomoei eta zuzenbide pribatuko Osakidetza erakunde publikoari berari ¿kontuan hartuz honek betetzen dituen zerbitzuak¿ eragingo die. Aldez aurretik, ordea, hausnartu egin beharko da, ia nola atxiki behar zaizkien sozietate publikoak ¿hasiera batean ez baitaude ahalmen publikoen eraginpean¿ zuzenbide pribatuko erakunde publikoak dekretu honetan jasotzen diren arauei, izan ere, entitate tipologia horrek egoera heterogeneoak ditu. Prozesu hori amaituko da, amaitu ere, era horretako erakundeen obligazioak taxutuko dituzten arauen promulgazioarekin; azken helburua baita, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan behar duen presentzia modu orokorrean eta koherentean eratzea.
Dekretuak eredu bat zehazten du, Atari Sarea kontzeptua oinarri legetxe hartuta, zeina, Administrazio Publikoen eremuan behintzat, berritzailea baita. Hainbat atarik osatzen dute sarea. Horietariko bakoitza beren-beregiko parametro bereizgarrien arabera zehaztuko da; nahiz eta elementu komunak izan, guzti horiek sistema berean integratzea bermatzen dutenak. Edukiak eta zerbitzuak hainbat eratan antolatzeko modu bat da; azken helburuak: herritarrei aukerak ematea horietaz baliatzeko, eta, aldi berean, sail eta erakunde autonomo bakoitzaren ikurrak Interneten ikus daitezela bermatzea.
Eredua taxutzerakoan edukien eta zerbitzuen jasotzaileak hartzen duen protagonismoak, dekretu hau oinarri hartuz, euren jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten beste erakunde publiko batzuekin batera erabakiak hartzera garamatza; eta horrek, bere aldetik, hainbat erakunderen edukiak eta zerbitzuak bat egitea ekarriko du. Koalizio Akordioan jasota dago erakunde-maila guztiak batzea eta koordinatzea garrantzitsuak direla zerbitzurik hoberena eskaintzeko eta baliabideak era egokian erabiltzeko. Dena dela, erakundeen arteko akordioak sustatzeko helburua arauan positibizatzeak ekar dezakeenaz gain, horietariko bakoitzean gauzatuko da lankidetza esparrua eta zehaztuko dira erakundeen mugak eta obligazioak.
Eredua definitzerakoan duten garrantzia dela-eta, sistemako elementu komun adierazitakoek aipamen berezia merezi dute. Zerbitzu horizontalak, Erabilera Komuneko Tresnak eta Aplikazioak, Estilo Liburua, Katalogazio Ildo Nagusiak, eta Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia dira, izan ere, edukiak eta zerbitzuak modu orekatsuan eratzeko eta beroietan sartzeko aukera emango duten baliabideak. Aukera emango da sistemako informazioa edozein tokitik eskuratzeko sarrera gurutzatuaren bidez; eta, bide batez, edukia bikoiztea eragotzi eta mantentze esfortzuak saihestuko dira. Irudi uniformea emango da sareko atari guztietatik, ahaleginak eginaz eskainitako eduki eta zerbitzuekin identifikatzeko. Horrek "euskadi.net" oinarritzea dakar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten bidez eskaintzen dituen zerbitzuen irudi eta ikur legetxe oinarritu ere. Atariaren helburu izan daitezkeenen segmentazio irizpideak, identifikatutako segmentuen bilaketa irizpide naturalak eta bezero bakoitza ahalik gehien pertsonalizatzea kontuan hartuz egituratu, katalogatu eta banatuko dira edukiak.
Dekretuak, azkenik, domeinu politika aztertzen du atal batean. Politika hori, Interneteko presentzia ereduaren osagarri halabeharrezkoa den aldetik, Euskadi.net oinarri hartuz egituratzen da hierarkikoki, goi-mailako domeinu legetxe; eta Sareko atari guztiak bere menpe izanik, azpi-domeinu modura. Domeinu politika malgua taxutzen da, betiere. Irizpide objektiboak ezarriko dira, aukera emango dutenak justifikatu gabeko lehen mailako domeinuen ugaritzea saihesteko, domeinuen izen berriak kontratatzeko eta egon dauden batzuei eusteko ¿horiek justifikatuta daudenean¿.
Ondorioz, Jaurlaritzako lehendakariordearen proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretuaren xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia arautzea eta bere kudeaketaz arduratuko den antolaketa egitura zehaztea.
¿ Dekretu honek oso-osoan eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, erakunde autonomoei eta zuzenbide pribatuko Osakidetza erakunde publikoari. Zuzenbide pribatuko gainerako erakunde publikoei eta sozietate publikoei, ordea, arauz ezarritako moduan eragingo die.
¿ Euren jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan duten beste erakunde publiko batzuekin akordioak ¿lankidetzarako eta koordinaziorako esparrua eratzea ekar dezaketenak¿ lortzeko ahaleginak egingo dira; Interneten presentzia eredu bat taxutzea helburu izanik, non zenbait erakunderen eduki eta zerbitzuek bat egin baitezakete.
Definizioak:
"Web gune edo ataria". Elkarrekin lotutako Web orriak. Orri bat oinarrizkoa da, eta hortik abiatzen da. Orri horretan sartzeko helbide elektroniko bakarra izango da, aukera emango duena eduki eta zerbitzuetarako sarrera erraza eta integratua izan dadin. .
Edukiak eta zerbitzuak, "Euskadi.net"-en integratutako Web gunean edo atarian, erabiltzailearen, organo hornitzailearen eta aukeratutako azter-alorraren arabera biltzendira.
"Web orria": HTML (HyperText Markup Language) formatuko fitxategia, Interneten nabigatzaile batez eskuragai dagoena. Beste formatu batzuetako fitxategiak izan ditzakete Web orriek: testuak, formularioak, irudiak, hotsak, bideoak, eta abar.
"Edukia": formatu digitaleko informazio multzoa, zeinak esanahi propioa baitu alor, eremu edo biltzeko beste irizpideren batekoa izatearen arabera. "web orri" batek edo hainbatek osatzen dute edukia.
"Zerbitzua": Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren titularitateko zerbitzuak, guztiz edo zati batean Interneten bidez emango direnak. Informazio zerbitzuak: administrazioaren zerbitzu eskaintzaren egitura, eginkizunak, arautegia, deialdiak eta ezaugarriak ematen dituzte. Elkarrekintzako zerbitzuak: herritarren eta administrazioaren arteko komunikazio telematiko zuzenerako aukera ematen dute. Transakzio zerbitzuak: herritarrek euren espediente administratiboak tramitatu ahal izateko aukera ematen dute.
"Domeinua": erregistratutako izena, Interneteko web gunea identifikatzeko balio duena. Zenbait karaktere alfanumerikok osatzen dute domeinua, eta Interneteko helbide material bati egiten dio erreferentzia.
Domeinuok, barne egituraren ondorioetarako, "azpi-domeinu"-tan egitura daitezke.
"Atarien kudeatzailea": atariak administratzeko aukera eskaintzen du, itxura taxutuz, edukiak erreferentziatuz eta atariari propio dagozkion zerbitzuak eta edukiak kudeatuz.
"Edukien kudeatzailea": aurretik zehaztutako lan-fluxuaren arabera edukiak editatu eta argitaratzeko aukera ematen duen aplikazioa. Edukion integrazioa bermatzen du, zenbait esparru eta dispositibotik ¿bikoizteko beharrik gabe¿ eskuragarriak izan daitezen; eta, gainera, bide ezberdinak erabiliz informaziorako eta bistaratzeko.
"Helbide aldaketa": ezeroaren nabigazioa nabigatzaile batetan tekleatutako URL (Uniform Resource Locator) helbidetik beste URL helbide batera ¿aurrez jarritako automatismo batez¿ bideratzeko ekintza, izan ere, Web guneko kudeatzaileak azken helbide horretan dauka jarrita bilatutako orria. Helbide aldaketek aukera ematen dute Web guneko barne antolaketa bezeroek ezagutzen dituzten domeinu izenetatik bereizteko.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredua honako irizpide hauei jarraiki eratuko da:
EAEren irudi instituzionala indartzea, Interneten erreferentea izan dadin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten eskaintzen dituen edukiez eta zerbitzuez antolaketa egoki baten bidez baliatzea bermatu dezan.
Ustez bezeroak izan daitezkeen taldeen demandari egokitzea edukiak eta zerbitzuak.
Herritarren eta erakundeen arteko elkartze-bidea eskaintzea, herritarrok aukera izan dezaten gai publikoetan parte hartzeko.
Administrazioaren gardentasuna sustatzea; horretarako interes orokorreko argibideak eskainiz herritarrei, eta bidea emanez herritar batek edo herritar talde batek interes bereziko datuak eskura ditzan.
Erakundeei, administrazioari eta dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten sailek eta gainerako erakundeek emandako zerbitzuei buruzko informazioa modu egokian eta ahalik eta errazen eskaintzea.
Zerbitzu publikoen eskaintza indartzea Interneten bidez, herritarrak horretaz balia daitezen.
Administrazio elektronikoa osatzen duten gainerako elementuekiko koherentziari eustea; batik bat, eskainitako zerbitzuei eta emandako informazioari dagokienez.
Zerbitzuak kalitaterik eta eraginkortasunik handienarekin eskaintzea.
¿ Informazio integrala, eguneratua eta fidagarria sustatuko da beti. Bermatu egin beharko da informazio horretaz eta zerbitzuez baliatzea; bermatu beharko den moduan pertsona ezinduak baliatu ahal izatea.
¿ Informazioaz eta zerbitzuez baliatzeak ez du mugarik izango, eta doanekoa izango da. Kontuan izango dira, hala ere, prozesuaren izaerari, datuak babesteko legeei edo tasa edo prezio publikoak exijitzeari dagozkien mugak.
¿ Beste administrazio publiko batzuekin batera lan egiteko formulak landuko dira, halako gai batekin lotutako eduki- eta zerbitzu-guneak elkarrekin garatzeko eta beraietan elkarrekin argitaratzeko.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia osatzen duten edukiak eta zerbitzuak atxiki, beroiek osatzen dituzten organoen zerbitzu-emankizunari eta eginkizunei atxikiko zaizkie.
¿ Aurreko 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, beste erakunde edo organizazio publiko zein pribatu batzuek sortutako edukiak ere erants dakizkioke, interes orokorrekotzat jotzen diren zerbitzuei buruzkoak badira, betiere.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia ereduak legeetan jasotako hizkuntza eskubideak bermatu beharko dizkie herritarrei eta, batik bat, Administrazio Publikoan euskara erabiltzeari buruzko eskubideak. Horretarako zenbait neurri hartuko dira, eskubide horiek betetzea bideratuko dutenak.
¿ Edukiak eta zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz, behintzat, argitaratu beharko dira; arau horrek, hala ere, indarrean dauden xedapenen arabera, salbuespenak ere izan ditzake.
¿ Atzerriko eta autonomia erkidegoetako hizkuntzetan ere argitaratuko dira edukiak eta zerbitzuak, baldin eta herrialde horietako hiztunentzat interesgarriak direla uste bada.
¿ "euskadi.net" izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten eskaintzen dituen zerbitzu publikoen irudia eta ikurra.
¿ Ahaleginak egingo dira herritarrek, enpresek eta honen erabiltzaileak izan daitezkeen gainerako taldeek "euskadi.net" ezagut dezaten. Identifikazio egokia lortu behar da eduki eta zerbitzuen, "euskadi.net"eko atarien eta horri lotutako domeinu izenen artean.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia edukien eta zerbitzuen multzo integratu legetxe eratzen da. Zenbait ataritan antolatzen da, zeinek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sarea osatzen duten.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sarea atari komunaren ¿euskadi.net¿ inguruan egituratzen da. Bere printzipioak: integrazioa, pertsonalizatzea, hierarkizazioa eta segmentazioa hartzaileen, sailen, entitate publikoen eta alorren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredu orekatsua taxutzeko aukera ematen du integrazioak, sistemaren elementu komunak oinarritzat hartuz, zeinek irudiaren homogeneotasuna eta edukien bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna bermatzen baitute.
¿ Atarien Sarea pertsonalizatzeak aukera ematen du nabigazioa ¿erabiltzailearen edo pertsona bisitariaren profilaren arabera¿ eratu eta bideratzeko.
¿ Edukiak, pertsonalizatze printzipioaren arabera, sakonera maila ezberdinetan egituratuko dira, helburu modura erabiltzaileen premiak asetzea dutela.
Atarien Sarea hierarkizatzeak aukera ematen du atariak atari komun batetik ¿euskadi.net¿ abiatuz egituratzeko. Horren helburua, erabiltzailearen lehentasuna edo profila aintzat hartuz, nabigazioa eratu eta bideratzea da.
¿ Sarea erabiltzaileen arabera segmentatzeak dakarrena da Web atariak edo guneak erabiltzaile taldeak ¿unean unean zehaztuko direnak¿ kontuan hartuz bereiztea. Dekretu honen ondorioetarako honako izen hau hartuko dute: helburu jakineko atariak .
Helburua: modu pertsonalizatuan jartzea jendearen eskura Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eskainitako edukiak eta zerbitzuak, zeintzuk, dekretu honetako 22. artikuluan aipatutako katalogazio ildoekin bat etorriz, aldez aurretik interesgarritzat katalogatuta baitaude dagokion taldearentzat.
¿ Helburu jakineko atariak ezingo dira identifikatu sail edo erakunde bateko atariak edo Web guneak bailiran.
Sailka edo erakunde publikoka segmentatzeak aukera ematen die horiei web gune batez edo atari batez baliatzeko, eta hortxe erreferentziatzeko eduki eta zerbitzu guztiak.
¿ Gai jakin bati lotutako edukiak eta zerbitzuak antolatzeko aukera ematen dute alOrkako atariek, Edukiak eskaini edo zerbitzuak ematen dituen saila edo erakunde publikoa gainditUZ, eta erabiltzaileen edo helburu jakinen hainbat segmentu izan ditzakete.
¿ Alorkako atariak ez dira identifikatuko sail edo erakunde jakin bateko atariak edo web guneak bailiran, gerta daitekeen arren atari horien edukiak bat etortzea, gehienbat, sailak edo erakundeak dituenekin.
¿ Dekretu honek indarra hartzerakoan, publiko objektiboko atari legetxe eta alorkako atari legetxe, I. eranskinean jasotakoak jo daitezke.
¿ Sarean integratuko diren atariak ¿helburu jakinekoak eta alorkakoak¿ zehaztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredua izendatuta duen organoari dagokio. Dena delako alorrarekin edo helburu jakinarekin lotutako gaietan eskumena duten sail edo erakundeen parte hartzea bermatuko da beti.
¿ Dekretu honetako 23. artikuluan aztertzen da Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia, eta hor ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sarean integratuko diren atariak ¿helburu jakinekoak eta alorkakoak¿ zehazteko prozedura.
¿ Alorkako atariak zehazterakoan, zenbait egoera baloratuko dira: gaia sailen eta erakundeen artekoa izatea, edo, herritar askok berariazko interesa duen alorrarekin identifikatzea.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sarearen kudeaketa-helburuak: sistemak ondo funtzionatzea, elementu guztien integrazioa eta horretarako erabil daitezen baliabideak optimizatzea.
¿ Atari Sarearen kudeaketa deszentralizatua izango da eta, eginkizunak izendatzerakoan, informazioa mantentzeko eta eguneratzeko erantzukizuna duenarekiko eta zerbitzuak kudeatzen dituenarekiko hurbiltasun irizpideak hartuko dira aintzat.
Ondorio horietarako, edukiak sortu edo zerbitzuak ematen dituzten organoek Internet bidez edukiak eta zerbitzuak modu integralean, eguneratuan eta fidagarrian eskaintzeko aukera eman dezaten datuak jarriko dituzte, jarri ere, dagokion atarian argitaratzearen ardura hartzen duenaren esku.
¿ Goiko 2. paragrafoan adierazitakoa aintzat hartuta ere, erabilera komuneko euskadi.net atariaren eta helburu jakineko atarien kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-ereduaren zuzendaritza izendatuta duen organoari dagokio.
¿ Honako hauek dira sistemako elementu komunak: zerbitzu horizontalak, erabilpen komuneko tresnak eta aplikazioak, Estilo Liburua, Katalogazio Ildo Nagusiak, Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia eta, azkenik, Interneteko edukien eta zerbitzuen presentzia eta erabilera modu orekatsuan eratu eta sustatzeko aukera ematen duten baliabideak.
¿ Sareko atari guztiek erabili beharko dituzte sistemako elementu komunak, eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia ereduaren zuzendaritza eskuratuta duen organoak zehaztuko ditu Internet sarean eman beharreko zerbitzuak, betiere zerbitzua emateko baldintza komunei jarraiki eta kalitate parametro bertsuen arabera.
Zerbitzu horizontalen kalifikazioa hartuko dute zerbitzuok, eta aitorpen horrek dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten entitate guztiak uztartzen ditu. Entitateok aitormenean adierazitako moduan eskaini beharko dituzte zerbitzuak, aldez aurretik atariko kudeatzaileak ¿atari bakoitzaren eduki eta zerbitzuen arabera¿ sartzeko beharrizana baloratu eta gero.
¿ Zerbitzu bat Horizontal aitortzeak, prozedura arau batek besterik agintzen ez badu, horren kudeaketaz arduratuko den organoa zehaztuko du eta, hala bada, horren prestazioari uztartutako aplikazioa identifikatuko du. Prestazio baldintzak definitzea eta kalitate parametroak ezartzea Zerbitzu Horizontal horren kudeaketaz arduratuko den organoari dagokio.
¿ Honako hauek dira Zerbitzu Horizontal bat kudeatuko duenaren eginkizunak: zerbitzu prestazioaren parametroak etengabe egokitzea, jardunaren kontrola, egon dauden atarietan erabiltzeko aukera emango duten baldintzak zehaztea eta, azkenik, gainerako ekintza guztiak, helburu legetxe zerbitzuak eguneratzea eta jarduna hobetzea badute, betiere.
¿ Dekretu honek indarra hartzerakoan, II. eranskinean agertzen direnak joko dira Zerbitzu Horizontaltzat, eta bertan adierazitako organoak arduratuko dira kudeaketaz.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sareko atari guztiek erabiliko dituzte Erabilera Komuneko aplikazioak eta tresnak. Helburua: atariak eta edukiak integratzea eta bateragarriak bihurtzea.
¿ Erabilera Komuneko aplikazio eta tresna legetxe honako hauek hartuko dira: Internetekin lotutako oinarrizko azpiegiturei buruzkoak; plataforma bakartzat diseinatutako aplikazio horizontalak ¿dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten entitateek elkarrekin erabiltzekoak¿; eta atariak, edukiak eta zerbitzuak hobeto integratzeko eta bateragarriak bihurtzeko ahaleginak egiten dituztenak.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak erabakia hartuko du, halako aplikazioa edo tresna Atari Sarean erabilera komunekoa dela aditzea emanez.
¿ Dekretu honek indarra hartzerakoan, III. eranskinean agertzen direnak joko dira erabilera komuneko aplikazio eta tresnatzat.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atari sareko estilo liburuak nabigazioa, edukiak, zerbitzuak eta ikus-itxura homogeneizatzeko oinarrizko arauak biltzen ditu, zeintzuk sarearen irudi komuna eta sarea osatzen duten atarien identitate komuna bermatzen baitute eta atarion nabigazioa eta erabilgarritasuna errazten baitute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia ereduaren zuzendaritza eskuratuta duen organoak gertatuko du estilo liburua, eta organo hori atxikita duen Saileko titularrak onartuko du. Liburua gertatzen sareko atarietako arduradunek parte hartzea sustatuko da.
¿ Estilo liburua nahitaez bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atari sareari atxikitako web orri, eduki edo zerbitzu guztiek, eta horrek duen eragina eta betetze-modua ere bertan daude jasota.
¿ Estilo liburua bakarra egongo da sareko atari guztietarako. Atari guztietarako aplikatzekoak diren arauek eta atari bakoitzerako zehaztu daitezen arau partikularrek osatuko dute. Arauok bateragarriak izango dira sareko atari guztiek betetzeko zehaztutako arauekin. Atari bakoitzaren beren-beregikoarauak eranskin legetxe atxikiko dira estilo liburuan.
Sailetako atariek, sareko atari guztietarako diren arau estilo komunari buruzkoak betetzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ikur korporatiboa jasoko dute, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.
¿ Honako hauek jasoko ditu, behintzat, estilo liburuak: sarearen identitateari, atariei, erabilgarritasunari eta erabilerraztasunari buruzkoak.
¿ Sarearen identitatea bermatzeko arauetan irudi grafiko komuna ¿sareko atari guztiek partekatuko dutena¿ zehaztuko da. Aukera emango du, halaber, horietariko bakoitzaren irudi grafikoa transmititzeko. Honako arau hauek beteko dituzte beti sareko atariek:
euskadi.net logotipoa erabili beharko dute web orri guztiek, dagokion atariaren beste logotipo identifikagarri batzuk ere erabil daitezkeela. Atari komunarekiko lotura ere jasoko du logotipo horrek.
Orri guztiek ikusgai izan beharko dituzten aipamenak: jabego intelektuala; datu pertsonalen babesari aplika dakizkiokeen arauak eta jasotzen dituzten edukien ondoriozko erantzukizunaren mugak eta eragina.
¿ Erabilgarritasun eta erabilerraztasunari buruzko arauek nabigazioa errazteko baldintzak ezarriko dituzte, zeintzuk web orri guztietarako berberak izango baitira eta ondokoa bermatuko baitute beti:
Erabilgarritasuna: edukiez era errazean eta argian baliatzeko aukera emango du orrien egiturak, helburuak ahalik eta gutxien saiatuta lortu ahal izateko.
Nabigazio arauek nabigazioaren kalitatea ziurtatu beharko dute eta, horri begira, atari edo web orriei aplikatuko zaizkien ebaluazio mekanismoak aipatzeaz gain, era honetako oharrak jasoko dituzte:
¿ Gehien erabiltzen diren arakatzaileetan orriak bistaratzea berma dadila.
¿ Loturen jarduera zuzena froga dadila.
¿ Web orria ¿era oinarrizkoan¿ testuinguruan jartzea berma dadila.
¿ Datu sareekin lotura izan dezaten ekipo eta dispositiboetatik ¿hainbat kanalen bidez¿ sartzea berma dezala, estilo liburuak finkatutako moduan eta eraginarekin.
Erabilerraztasuna. Denek onartu ohi dituzten Web guneen, nabigatzaileen, aplikazioen eta abarren erabilerraztasun irizpideak ¿sareko atariek onartu beharrekoak¿ zehaztuko dira.
¿ Informazioari buruzko arauek Atari Sarean nahitaez sartzeko gutxienezko edukiak bermatuko dituzte. Web orrietan agertutako informazioaren gaurkotasuna eta fidagarritasuna ere bermatuko dira. Horri dagokionez,
Sailen, erakunde autonomoen eta Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren antolaketari, eskumenei eta jarduerei buruz atari bakoitzak eskaini behar duen informazioa finkatuko da. Herritarrek eta enpresek burutuko dituzten izapideen oinarrizko baldintzak zehaztuko dira; eta arau aplikagarriak ere erreferentziatuko dira sistema erraz eta eskuragarri baten bidez.
Guztientzat interesgarritzat jotzen den informazioaz baliatu ahal izatea erraztuko da, ondorio horretarako egin dadin kategorizazioaren arabera; eta beti baliatu ahal izango da kontratazio administratiboko prozedurez ¿adieraz dadin moduan eta eraginarekin¿, zerbitzuen katalogoez, transakzio telematikorako aukera ematen duten zerbitzuez, eta abarrez. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den arautegiaz baliatzea erraztuko da.
Informazioaren ardura duen erakunde edo unitate erantzulea jasoko dira erabakitako moduan, eta behar diren datuak emango dira, bezeroak erakundearekin edo unitatearekin lotura izan ahal dezan.
Web orriek denbora erreferentzia izango dute, edukia denbora testuinguru batean atxikiko dutenak.
¿ Edukiak eta zerbitzuak antolatzeko aurrez zehaztutako irizpideak dira Katalogazio Ildo Nagusiak. Sareko edozein atari eta aurkikuntza patroi komunak erabiliz balia daiteke beroietaz. Atari bakoitzean aurkez daitezke helburu jakin bati, gai bati edo beste irizpideren bati lotuta.
¿ Katalogazio Ildo Nagusiak finkatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Internet-n duen presentzia eredua zuzentzeko eskumena duen organoari dagokio. Sareko atarietako arduradunek parte hartuko dute eginkizun hori sustatzen.
¿ Atari bakoitzak katalogazio ildo bereziak izan ditzake bere eduki eta zerbitzuetarako eta, halaber, bere menpeko atarietarako.
¿ Atari Sarearen jarduera eratua eta eraginkorra bermatzea da Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegiaren helburua. Honako hauek zehaztuko ditu: sistemaren antolaketa eta baliabide beharrezkoak; edukien eta zerbitzuen kalitate- eta homogeneitate-baldintza gutxienezkoak; horiek atxiki, mantendu eta eguneratzeko baldintzak; eta, azkenik, atari berriak sortzeko prozedura.
¿ Ereduaren zuzendaritza bereganaturik duen organoak Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia gertatuko du sareko atarietako arduradunekin batera. Organo hori atxikita dagoen Saileko titularrari dagokio arautegia onartzea.
¿ Atari Sarea mantentzeko behar diren baliabideei eta antolaketarako oinarrizko irizpideei buruzkoak izango dira Antolaketa Arauak.
¿ Sareko atarietan lau antolaketa-rol egongo dira, gutxienez: atariko arduraduna, edukien editorea, katalogatzailea eta edukiak onartzeko arduraduna. Eginkizunak:
Atariko arduraduna:
¿ Interneteko presentzia eredua kudeatzeaz arduratuko den organoarekiko interlokuzioa.
¿ Sistemaren elementu komunak berari dagokion atari-eremuan bete daitezen bermatu.
¿ Atari sarearen definizioa eta mantentzea, atariko elementu dinamikoak kudeatu eta eguneratzea (berritasunak, elementu esanguratsuak, banner-ak, eta beste hainbat).
¿ Bezeroen kudeaketa; edukiak editatzeko eta onartzeko jardueren koordinazioa.
¿ Argitaratutako edukiak gainbegiratzea eta ataria etengabe hobetzea.
Edukiak onartzeko arduraduna: edukiak onartu, eta gero argitaratu.
Edukiak onartzeaz arduratuko den bat egongo da organo bakoitzeko, zein unitatearen beren-beregiko edukiak uneoro eguneratzeaz arduratuko baita.
Edukien editorea: jarduera-eremu bateko edo hainbateko edukiak erredaktatzea, gertatzea eta mantentzea, Estilo Liburuan ezarritako harien eta gomendioen arabera.
Katalogatzailea: edukiei etiketa semantikoak izendatzea, aldez aurretik definitutako taxonomietan oinarrituz; helburua: aurkikuntza aukerak areagotzea eta arau automatikoen bidez web orrietan aurkeztu ahal izatea.
¿ Edukien kalitate- eta homogeneitate-errekerimenduak bermatzeko prozedura eta atari berriak sortzeko prozedura jarduera arauek ezarriko dituzte.
Honako fase hauek hartuko ditu: informazioa frogatzea, kalitatea jatorrian ziurtatzeko; informazioa atalka sailkatzea eta Katalogazio Ildo Nagusiak egokitzea; eduki berriak lantzea eta egon daudenak aldatzea; eduki transakzionala duten eduki-zerbitzuak sartzea; eta beste hainbat. Informazioa eguneratzeko baldintzak ezarriko dituzte; eta, halaber, informazioaren, edukien eta eskainitako zerbitzuen fidagarritasuna, osotasuna eta egunerokotasuna bermatuko dituzten gainerako baldintzak.
Sistemako elementu komunen informazioa eta publizitatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta, hala behar bada, bere erakunde autonomoen eta Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren Intranet-en emango da modu etengabean, komunikatzeko beste mekanismo batzuk ere erabil daitezkeen arren, aipatu erakundeetako pertsonalak elementu horien berri izan dezan.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren domeinu politika orekatsua izango da Atari Sareko egiturarekin. Eraketa hierarkizatua izango du.
¿ euskadi.net izango da goi-mailako domeinua; eta horretan oinarrituta eta horrekiko lotura dutela, unean-uneko azpi-domeinuak eratuko dira.
¿ Honako baldintza hauetakoren bat gertatuz gero erregistratu ahal izango dira domeinu berriak:
Nortasun juridiko propioko erakunde bati dagokiola domeinuaren izena esleitzea.
Domeinuaren izena erregistratutako marka bati dagokiona izan dadila, eta marka horren titularra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, erakunde autonomoren bat edo zuzenbide pribatuko ente publikoaren bat izan dadila, eta marka horrek identifikazio gaitasun intuitiboa izan dezala zerbitzu, eduki edo atari jakin batekiko, batik bat dekretu hau aplikatzerakoan finka daitezen alorrekiko.
Domeinuaren izenak identifikazio gaitasun intuitibo argia izan dezala herritarrentzat, dekretu hau aplikatzerakoan definitutako alorren batekiko, hain zuzen ere.
Domeinu izena kontratatzearen helburua erabilera ez egokiak saihestea izan dadila; batik bat, honako hauek: gobernu organoek karguan aritzearekin zerikusirik ez duten jarduerekin duten lotura eragoztea, Eusko Jaurlaritzaren eskumen esparruan betetako egiteko edo zerbitzuetan nahaspila saihestea eta EAEren irudi instituzionala zaintzea.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia ereduaren zuzendaritza bereganatuta duen organoaren aurrean frogatu beharko dira aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak. Organo horrek emango du txostena, hain zuzen ere, domeinu izena erregistratzeko dagokion erregistro entitatearen aurrean egindako eskabidea baino lehen. Txostena loteslea izango da domeinu izenen erreserba egiteko eskumena bereganatua duen organoarekiko, eta eskatutako kontratazioaren bideragarritasunari buruzko erabakia hartuko du.
¿ Kontratatutako domeinuek euskadi.net domeinuaren izenarekin betetako web zerbitzuetako helbideen bidez birbideratuko dituzte eskabideak.
Aurreko 1. paragrafoko d) letran xedatutakoaren arabera kontratatutako domeinuak euskadi.net domeinura birbideratzea ziurtatuko dute bai, baina edukiak edo zerbitzuak eurei atxikita badituzte bakarrik.
¿ Goragoko domeinuko azpi-domeinuak dagozkien atarien eraketa arauz ezarriko da, arauz zehaztuko diren moduan azpi-domeinuen izenak finkatzeko irizpideak; eta finkatuko dira, halaber, euskadi.net domeinura birbideratzeak bete behar dituen baldintzak. Eta arauz jarriko dira egon dauden kategorietan erregistratzeko irizpideak, hots, lurraldekako domeinuetan eta bigarren edo hirugarren mailetan erabiliko direnak.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren atarien publizitateak, domeinua kontratua izan edo ez, euskadi.net-en menpeko azpi-domeinuari ¿esleituta dutenari¿ egin beharko dio erreferentzia.
¿ Aurreko paragrafoan xedatutakoa kontuan hartuta, beren-beregiko azpi-domeinurik ez dagokien atarien publizitateak euskadi.net-i lotutako helbide elektronikoa ¿hor kokatuko baita dagokion ataria¿ aipatu beharko du beti.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Atari Sareari buruzko jarduerak, hurrengo artikuluetan aditzera emango diren eginkizun banaketaren arabera, ondoren aipatzen diren administrazio-atalek burutuko dituzte: Lehendakaritza Saileko Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak; Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak; Lehendakaritza eta Herri Ogasun Saileko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak; eta dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten gainerako organoek.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak:
¿ EAEk Interneten izan behar duen irudi instituzionalaren estrategia zehaztea.
¿ Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzendu Interneten bidez. Beharrezkotzat jotzen diren irizpideak eta mekanismoak ezarriko dira, Eusko Jaurlaritzaren atarietako politikaren koordinazioa bermatuko dutenak.
¿ Euskadiren historia, kultura, hizkuntza, erakundeak, gizartea, politika, ekonomia eta bestelakoak aurkezteko irizpideak ezarri eta edukiak diseinatu eta, hala behar bada, gertatu.
¿ "Euskadi.net" indartzea helburu duten publizitate kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak diseinatu, zuzendu eta, behar izanez gero, koordinatu, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzarekin batera, ahaleginak eginaz horren berri herritarrek, enpresek eta gainerako taldeek izan dezaten.
Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredua zuzentzea, antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, aintzat hartuz, halaber, dekretu honetan beste organo batzuei esleitzen zaizkien eginkizunak. Batik bat, honako hauek dagozkio:
¿ Helburu jakineko eta alorkako atariak zehaztea.
¿ euskadi.net atariaren eta hartzailearen arabera definitutako helburu jakineko atarien kudeaketa eta mantentzea.
¿ Zerbitzu Horizontalak deklaratzea.
¿ Estilo Liburua eta Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia gertatzea.
¿ Edukiak eta zerbitzuak atarietan antolatzeko Katalogazio Ildo Nagusiak definitzea.
¿ Erabilera Komuneko Tresnek eta Aplikazioek dituzten funtzionalitateak definitzea.
¿ Dekretu honetan xedatutakoa betetzen den ¿edo ez¿ gainbegiratu eta zaintzea. Sarea osatzen duten atarien auditoriak burutuko dira, eta emaitzen berri dagokion Sailari emango zaio. Hobetzeko neurriak proposatuko dira, behar izanez gero.
¿ Atarien Sareari atxikitako zerbitzuen kalitatea ebaluatzea. Helburu horretarako, jarduteko instrukzio orokorrak eman ditzake eta unean-unean egokienak jotzen dituen neurriak proposatu ahal izango ditu eskainitako zerbitzuak hobetzeko.
¿ Zerbitzu berriak sustatzea Interneten bidez.
Honako eginkizun hauek dagozkio Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari:
¿ Internet sarerako sarrera eta lotura administratu, kudeatu eta mantentzea.
¿ Interneten sartzeko zerbitzuak kontratatzea; eta, halaber, erabilera komuneko orriak eta aplikazioak, eta kudeaketa zentralizatuko atariak albergatzeko zerbitzuak kontratatzea.
¿ Esparru teknologiko normalizatua, homogeneoa, ziurra eta uneoro eguneratuta dagoena bermatuko duten irizpide teknikoak eta gomendioak ezartzea. Eta, batik bat, dekretu honen aplikazio eremua osatzen duten orri, web gune edo atariek euskadi.net-ekin lotura izateko aukera emango duten baldintza teknikoak eta teknologikoak finkatzea.
¿ Erabilera komuneko tresna eta aplikazioek bete behar dituzten arauak eta estandar informatikoak definitzea eta, hala behar badu, horien garapen informatikoa.
¿ Segurtasun politikak definitu eta artatzea.
¿ Web guneak birbideratzen eta azpi-domeinuak goi-mailako domeinuari atxikitzen erabili behar diren irizpide teknikoak ea teknologikoak definitzea.
¿ Erabilera komuneko aplikazio eta tresnen jarduera zuzena egiaztatzea.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari dagokio: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, bere erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko ente publikoek egin dezaten Interneteko domeinu-izenen erreserba.
Eusko Jaurlaritzako sailari, erakunde autonomoei eta Osakidetza zuzenbide pribatuko ente publikoari dagozkien eginkizunak:
¿ Internet sarean zerbitzuak sartzea eta edukiz hornitzea, dekretu honetan aditzera emandako koordinazio-printzipio eta ¿irizpideekin bat etorriz. Ondorio horietarako, sail bakoitzari atxikitako organoek euren eremuko edukiz hornituko dute Internet, zeintzuk aukera emango baitute Interneten bidez edukiak eta zerbitzuak modu osotuan, eguneratuan eta fidagarrian eskaintzeko.
¿ Sailetako edo entitate publikoetako atariak eta alorka definitutako atariak administratu eta kudeatzea. Alor batek sail, erakunde autonomo edo ente publiko bati baino gehiagori eragiten badie, kasuan kasuko alorra osatzen duten gairik gehienak bere eskumenean hartzen dituen sailak bereganatuko du kudeaketa- eta mantentze-eginkizunen koordinazioa. Inplikatutako sail eta entitate guztiek parte hartuko dute, beti, kudeaketan.
¿ Egotz dakizkion Zerbitzu Horizontalen kudeaketa.
Lehena.¿ Eusko Jaurlaritzako sailen, erakunde autonomoen eta Osakidetza zuzenbide pribatuko ente publikoaren atariak dekretu honetan jasotako arauei egokitu beharko zaizkie urtebeteko epean, dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera.
Lehena.¿ Garapena.
Baimena ematen zaio Jaurlaritzaren lehendakariordeari eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari ¿dekretu honetan agindutakoa garatu eta exekutatu asmoz¿ xedapenak emateko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko ekainaren 8an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Jaurlaritzako lehendakariordea,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
1) HELBURU JAKINEKO ATARIAK
¿ Pertsonak
¿ Enpresak
¿ Administrazioak
2) ALORKAKO ATARIAK
¿ Etengabeko ikasketa
¿ Justizia Administrazioa
¿ Enplegua
¿ Gazteria
¿ Osasuna
¿ Herritarren segurtasuna
¿ Gizarte zerbitzuak
¿ Informazioko gizartea
¿ Turismoa
¿ Etxebizitza
Zerbitzu horizontala
Pertsonalizatze zerbitzua
Iradokizunen eta kontsulten gutunontziaren zerbitzua
Jakinarazpen eta helbide elektronikoaren zerbitzua
Ordainketa telematikoaren zerbitzua
Erlazionatutako zerbitzu horizontalen kudeaketaz Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritza arduratuko da; ez, ordea, ordainketa telematikoko zerbitzuaz, Finantza Zuzendaritzari baitagokio horren kudeaketa.
Aplikazioa edo tresna Estandarra
Sistema eragilea Linux Red-Hat (2.1 edo 3.0)
Aplikazio zerbitzaria BEA Weblogic Server 8.1
Integrazio zerbitzaria BEA Weblogic Server 8.1
Edukiak kudeatzeko tresna Interwoven 6.x
Katalogazio tresna
Edukiak inbentariatzeko tresna
Edukiak lotzeko tresna
Edukiei buruzko aldaketen historikoaren mantentze tresna
Atariak kudeatzeko tresna Ikus-osagai birrerabilgarrien Framework-a.
Testu osoko bilatzailea
Estatistika tresna
Datu basea Oracle 9.x
Nabigatzaileak MS Explorer
Netscape / Mozzilla
HTML iturburu estandarrak CSS 2.0 eta XHTM
Iradokizun eta kontsulta gutunontziaren kudeatzailea
Bezeroak kudeatzeko tresna
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Indargabetutakoa: 91/2023 DEKRETUA, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa.
- Ikus: 1/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Ikus: 232/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2004ko abuztuaren 16koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, herri administrazioen kontratuen legedian jasotako zenbait prozeduren eta jarduketen izapidetze telematikoari buruzkoa.
- Ikus: 364/2005 Dekretua, azaroaren 8koa, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
- Ikus: 192/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa.
- Aldatutakoa: 84/2015 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Interneteko goi-mailako «euskadi.eus» domeinu berria ezartzen duena.