Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana
Aurkezpena
2005eko apirilaren 12an Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 86/2005 Dekretuaren bitartez onartu zuen Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plan hau.
Atseginez betetzen nau zorroztasun tekniko handiarekin egin den eta, era berean, ituntze-konpromisoari erantzuten dion dokumentu hau aurkezteak. Ildo horretan, azpimarratzekoa da erakundeek eta gizarteko taldeek egin dituzten ekarpenen kalitate handia.
Euskal Autonomia Erkidegoa benetako “eskualde-hiria” da, gaur egun erronka berriak aurrez aurre dituzten eta gizakien bizitzarako eta jarduera ekonomikoak, bizitegia, aisia, kultura, hezkuntza, azpiegiturak eta naturarekiko harremana garatzeko alternatiba berriak planteatzen ari diren munduko beste eskualde-hiri batzuen antzeko eskalako lurraldea hartzen duena.
Euskal Hiriaren edo euskal eskualde-hiriaren ideia euskal lurraldearen berezko lehia-abantailetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua da, Europako ia herrialde guztiek erdietsi nahi ditugun lurralde-helburuen ildoan, hots, polizentrismoa, nortasuna eta eskualde-hiri izendatu ditugun errealitate berri hauek osatzen dituzten kokaguneen arteko osagarritasuna.
Helburu hauek lortu ahal izateko, Euskadi elkarren osagarriak diren eta guztien artean lurralde orekatu, lehiakor, erakargarri eta iraunkorragoa eraikitzeko aukera emango diguten tresna desberdinek osatutako lurraldea antolatzeko sistema batez baliatu da.
Lurraldea antolatzeko sistema berri horretan protagonismo berezia bereganatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan (LAA) mugatutako lurraldeko eremu funtzionalekin bat datorren “bitarteko lurralde-eskalak”.
“Bitarteko lurralde-eskala” hori artikulatzeko, Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) idazten ari dira eremu funtzional bakoitzean. Plan horietan eremu funtzional bakoitza barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira, euskal sistema hiritarrean beharrezko oreka eta gune eta lurraldeen bokazioen arteko osagarritasuna lortzeko asmoz. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrategien asmoa udalerri guztietako biztanleentzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza optimizatzea da eta, horretarako, eskualde-mailako zerbitzuak eremu bakoitzeko gune egokienetatik eskaintzen ahalegintzen dira. Izan ere, landa-esparruak tamaina ertaineko hirietatik lurralde osorantz hedatzen diren berrikuntza eta garapeneko prozesuetara “hurbiltzea” ahalbidetzen duen lurralde arteko elkartasun-estrategia da guztiaren oinarria.
Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek ezarritako eremu funtzionalaren mugaketaren arabera, Debabarreneko eremu funtzionala osatzen duten udalerrietako bi —Ermua eta Mallabia— Bizkaiko lurralde historikokoak dira. Berezitasun horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1. artikulua aplikatuta, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari dagokio Lurraldearen Zatiko Plana formulatzeko ekimena.
Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik ingurumen fisikoari buruz jarrera aktiboa eta konprometituagoa lortzea eta hirigune eta jarduera ekonomikoetarako eremuak transformatzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.
Ingurune fisikoa dela eta, planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Izarraitz eta Arno proposatzen ditu Natura 2000 Sarearen Batasuneko Intereseko Lekuak (BIL) izateko, baita interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk ere.
Eremu funtzionaleko kokaguneei dagokienez, helburu orokorra Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas eremuetan gehiegizko eraikuntza gutxitzea da, itsasertzeko guneak bultzatzea (Deba eta Mutriku); baita, gutxiago bultzatu nahi bada ere, Elgoibar, Mendaro eta Mallabiko udalerriak ere. Biztanleriaren arloan, bestalde, biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 8.519 etxebizitza berri proiektatu dira eta jarduera publikoak hiriguneak berriztatzea, babestea eta birgaitzea du helburu nagusitzat.
Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da jarduera ekonomikoetarako. Horrenbestez, esku-hartze estrategiko publikoak proposatzen dira hainbat lurzoru sortzeko Goitondo-Mallabian eta Albitxuri-Elgoibarren, baita Itziar-Deba eta Mijoa-Mutriku Industrialdeetan eraikitzeko ere. Horrez gain, hiriguneak berriztatzeko ekimenak Olasope-Elgoibarren, Matsaria-Eibarren eta Alfa-Eibarren ere proposatzen dira.
Azken finean, plan honek euskal lurraldearen “bitarteko eskala” artikulatzea du helburu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen orientabide estrategikoak garatze aldera. Izan ere, eremu funtzionalari zuzen-zuzenean eragiten dioten gai zehatzetatik hurbilago dago, lurralde-oreka, garapena eta herritarren ongizatea erdietsi nahi dituen etorkizuneko proiektua proposatzen du-eta.
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua
Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente |
KOLDO AZKOITIA ZUBIZARRETA
Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Foru Diputatua
Diputado Foral para la Ordenación y Promoción Territorial |
PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE
Hirigintza eta Udal Harremanen Foru Diputatua
Diputado Foral de Relaciones Municipales y Urbanismo |
Behin betiko onespenaren Dekretua
Idatzitako dokumentazioa
- Memoria (PDF, 1 MB)
- Antolamendu Arauak (PDF, 846 KB)
- Beste plangintza batzuen gaineko eraginak (PDF, 64 KB)
- Azterlan Ekonomiko eta Finantzarioa (PDF, 128 KB)
Documentazio grafikoa
- Ingurune Fisikoa 1. Ingurune Fisikoaren Antolamendua Babestu eta Hobetu Beharreko Garrantzi Bereziko Esparruak (PDF, 4 MB)
- Ingurune Fisikoa 1. Ingurune Fisikoaren Antolamendua Oinarrizko Antolamendu Kategoriak (PDF, 3 MB)
- Lurralde Eredua. Kokaguneen Sistema (PDF, 5 MB)
- Lurralde Eredua. Lurralde Biguna (PDF, 2 MB)
- Lurralde Eredua. Garraio eta Komunikabideen Sareak (PDF, 3 MB)
- Lurralde Eredua. Zerbitzu Sareak (PDF, 3 MB)
- Lurralde Eredua. Ereduaren Sintesia (PDF, 5 MB)
- Hiri, Plangintzarako Irizpideak, Printzipioak eta Arau Orokorrak (PDF, 2 MB)
- Eremu Funtzionala Ingurunean Integratzea (PDF, 3 MB)