Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (2022)
LANAK
"Bailar agora" - Marta Alonso
Egilea: Marta Alonso Tejada
Koreografia: Victoria P. Miranda
Zuzendaritza eszenikoa: Marta Alonso Tejada
Zuzendaritza laguntzailea eta dramaturgia: Pablo Reboleiro
Antzezlea: Marta Alonso Tejada
Mugimendu-aholkularia: Sergio Perol
Ekoizpena: Marta Alonso Tejada eta Manu Lago
Argiztapenaren eta espazio eszenikoaren diseinua: Laura Iturralde
Jantziak: Uxía P. Vaello
Soinu-espazioa eta musika: Xabier Bértolo
Ikus-entzunezkoak: Mila Ercoli eta Ángel Sousa
Diseinu grafikoa: Paulina Funes (Visual Paulina Funes)
Koproduktorea: Centro Coreográfico Galego, Xunta de Galicia
Laguntzaileak: Teatro Ensalle, Concello de Negreira, Centro Dramático Galego, Galicia Danza Contemporánea eta Pistacatro
CURRICULUMA
Dantzaria, aktorea, sortzailea, zuzendari artistikoa, kultura-kudeatzailea eta irakaslea. Artearen sektorean lan egiten du 2008tik; hain zuzen, orduan sortu zuen trasPediante. 2010ean, corpo(a)terra dantzaren eta gorputzaren arteen jaialdia sortu zuen, eta haren zuzendarikidea da ordutik.
Marta Alonso Tejadaren (Ourense, 1983) sortzaile- eta interprete-ibilbidea diziplina anitzekoa eta hiperaktiboa da. Haren jarduera artistikoak hasieratik egiten du dantzarako eta mugimendurako etengabeko joan-etorria, eta, bidean, antzerki fisikoarekin eta zirkuarekin egin du topo.
Dantzak, umoreak, publikoarekiko elkarreraginak eta hurbiltasunak egunerokotasunaren, naturalaren, ohikoaren eta, baita ere, esperantzazkoaren atmosfera berezi bat sortzen dute haren sormen-lanetan, eta agertokian kutsatzen da.
SINOPSIA
BAILAR AGORA dantzaren bidez orainaldi sozial eta pertsonalean posizionatzeko nolabaiteko agindua da. Bultzada bat gaur egungo denboran koka gaitezen, hemen eta orain dantzan partekatzen ditugun afektu eta emozioan koka gaitezen.
Dantzak, umoreak eta publikoarekiko hurbiltasunak egunerokotasunaren, naturalaren, ohikoaren eta, baita ere, esperantzazkoaren atmosfera berezi bat sortzen dute haren sormen-lanetan, eta agertokian kutsatzen da.
"Basaide" - Bilaka
Koreografía: Eneko Gil
Konposizioa: Paulo Olaz
Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat, Oihan Indart
Musika: Paula Olaz & Julen Achiary
Iraupena: 30 min
CURRICULUMAA
Baionan kokatua, Bilaka artista kolektibo talde bat da. Euskal musika eta dantza herrikoiak gaurkoan aktibatu nahian dabilena.
Bere lana bi ardatzetan garatzen da :
- Idazkera berriko ikusgarrien sorkuntza, Euskal ondare immateriala oinarritzat hartuz.
- Euskal kulturaren praktika bizia eta lotura soziala bultzatzeko hitzordu berri batzuen sortzea, dantzaldi eta hitzordu herrikoien inguruan.
Urte gutxiz, Bilaka gaurko euskal kulturaren eragile esanguratsu bat bilakatu da. Gaur egun Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalaren bidaide, bere azken sorkuntzak Euskadiko antzokien (SAREA) eta Nafarroako antzokien (RTN) sareen katalogoetan aukeratua izan da.
Sorkuntza lanatik at, Bilakak sensibilizazioan lan garrantzitsu bat garatzen du. Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik dator eta kolektiboa belaunaldi gazteek musika eta dantza herrikoia praktika dezaten azkarki atxikia da. Oldeak plataformaren kide da Bilaka, Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioari lotua dena.
Euskal Herriko enbaxadorea, Bilakak bizi den kultura baten irudia dakar, gaurkoan markatua, erroztaturik eta munduari irekia.
SINOPSIA
Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute.
Bertako artzainek paraje horien aurrean zuten askatasuna/askatasunik eza, naturaren handitasuna, hegan egiteko nahia isaldatu nahi izan dut Bilaka Kolektiboarentzat sortutako pieza honetan.
Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?
"Bazen behin" - Arah
Konposatzailea: Garazi Zabaleta Mendizabal (+pianoa)
Ganbara musikako boskotea:
- Klarinetea/Klarinete baxua (Euskadiko Orkestra): Sara Zufiaurre
- Biolontxeloa (Euskadiko Orkestra): Gabriel Mesado
- Biola (Euskadiko Orkestra): Delphine Dupuy
- Bigarren biolina (Euskadiko Orkestra): Raquel Cortinas
- Lehen biolina (Euskadiko Orkestra): Larraitz Oiartzabal
Bazen behin proiekturako kolaboratzaileak:
- Perkusioa (Euskadiko Orkestra): Igor Arostegi
- Pianoa: Arantxa Gastesi
- Dantzari garaikideak: Garazi Etxaburu eta Beñat Urret
SINOPSIA
Emanaldi honek Euskal tradizioa abanguardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkezten du helburu, sorkuntza aldarrikatuz. Hein handi batean, Euskal kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina. Tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen den ikuskizuna da.
Bazen behin-ek, antzinako kontakizunak eguneratzeari egiten dio erreferentzia. Adierazpen berrien sorkuntzarako elezaharrak norberarengan nola iragazten diren kontuan izanik, mintzamen anitzen aberastasunari ipini nahi dio argia, garaikidetasunari leku bat eskainiz baina sustraiekiko begirada arduratsua mantenduz.
"Dantzapote" - Dantzaz Konpainia
Egileak: Dantzaz
Koreografoa(k): Dantzaz
Zuzendaritza Eszenikoa, Adriana Pous Antzezleak (5, zerrenda honetatik): Raul Abentin, Andrea Aguado, Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Oscar Pascual, Noel Quintana, Iñigo Rementeria, Beñat Urrutia
Ekoizpena: Dantzaz
CURRICULUMA
"Z", gure egiteko modua. Euskaraz, deklinabide instrumentala "z" rekin izendatzen da, hitzari erantsita: zerekin egin, nola egin.
Dantza gure izatea eta egiteko modua da. Dantzan dantzaz eta dantzaz dantzan. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitate bat da.
Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.
SINOPSIA
DANTZAPOTEA oso famatua egin zen Dantzazekin, eta hainbat herrietan egin dugu emanaldiak baino aurreneko egunean, emanaldia iragartzeko.
Orain, DANTZAPOTEA bakarrik eskaintzen dugu, koreografia berezia eginda, eta moldagarria edozein lekuetan egin ahal izateko. 5 minutuko 6 dantzaldiak, 6 leku ezberdinetan egiteko, ibilbide bat osatuz.
"El Lago" - La Mov
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez eta Paula Aragón
Argiztapenaren diseinua: Luis Perdiguero (A.A.I.-DiiVANT)
Eszenografia-diseinua: Vanesa Hernández (DiiVANT)
Eszenografia-laguntzailea: Francisco Rodríguez eta Juan Manuel González (DiiVANT)
Eszenografia tailerra: José Miguel Casanova
Teknika: Óscar Úbeda eta Eduardo Mora
Soinua: Andrés Lapresta
Jantzien diseinua: Arturo Guillén
Dantza-maisua: Carolina Chico
Musika: Txaikovski eta Jorge Sarnago
Off-eko testua: Nacho Escuin
Ekoizpena: LaMov Ballet SLU
Iraupena: 1 ordu eta 10 minutu
CURRICULUMA
LaMov dantza-taldeak Víctor Jiménezen zuzendaritzapean dihardu 2008ko uztailaz geroztik. Jiménez Víctor Ullateren konpainiako dantzari izan zen aurretik, Maurice Bèjart-en ikasle eta Lyongo Operako dantzari bakarlari. Operarentzat koreografiatu ditu El trovador, Lo que el cuerpo no recuerda, Payasos divinos, Forget-forgot-forgotten, La Cenicienta, Dos, Momenta, Babel eta La Bella Durmiente.
SINOPSIA
El Lago lanean, Víctor Jiménezek errusiar balletaren paradigma berraztertuko du, erritmoak, mugimenduak eta argiaren arkitekturak ikertzeko eta haiekin esperimentatzeko duen etengabeko gogoaren bidetik, LaMoven lengoaia transgresorea paregabe egiten duen sentsibilitate liluragarriarekin.
Ezinbestean tragediarekin lotutako ezinezko maitasun baten ohiko kontakizunetik urrun, irudikatutako aintzira honetan, guztiok dauzkagun azaleko geruzetan zein sakonenetan murgilduko gara, itxuraren eta benetako niaren dualtasunean, beltxarga zurien ustezko ur geldiak diruditen gizartean, zeinetan beltxarga beltza matxinatu eta itxura guztiez gabetuko den egiara eta askatasunera iristeko.
Berriz ere, originaltasun handiko eta gainditze fisiko eta plastiko nabarmeneko ikuskizuna, dantzarien interpretazio bikainekin.
"Eta orain" - Kukai Dantza Konpainia
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya Sein
Musika konposizioa: Pascal Gaigne
Koreografia: Jon Maya Sein
Argiztapena eta ikus-entzunezkoak: David Bernués
Musika zuzendaritza: Ruben Gimeno
Dramturgia asistentzia: Ximun Fuchs
Jantzien diseinua: Alessio Meloni
Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Helena Willhelmson, Ibon Huarte, Junaid Jemal, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
Kudeaketa eta koordinazio taldea: Doltza Oar-Arteta eta Elena García
CURRICULUMA
Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea ikur duela, elkarlanean oinarritutako lengoai propio bat landu du urte hauetan, eta horren fruitu dira ondutako kolaborazio eta ikuskizun arrakastatsu andana: Oskara, Erritu edo Gelajauziak ikuskizunak... Marcos Morau, Israel Galván, Cesc Gelabert koreografoekin lankidetzak...
SINOPSIA
Aaron Copland konpositore estatubatuarrak ‘Appalachian Spring’ obra konposatu zuen, Marta Graham koreografoaren enkarguz. Konposizio musikalaren Pulitzer Saria eskuratu zuen lan honetan, Coplandek Pensilvaniako nekazal guneetako bizitza eta ospakizunak bildu zituen, bertako udaberriari erreferentzia eginez.
SPRING udaberria da... eta baita ere iturria, jauzia... SPRING kontzeptuaren esanahi zabalarekin, PASCAL GAIGNE konpositoreak (Premio Goya 2017) obra klasiko handi honen berrirakurketa bat proposatzen du. Iturrira joanez, jauziak eginez... udaberrian bidezidorretan bilatuz. Jolas horretan murgilduko dira dantzari, orkestra, publiko...
Musikak bide bat emango digu. Espazio hutsera barneratu eta, pentagrama batean ziprizten diren musika notak bezalaxe, gure iturri eta irudikatutako etorkizunaren arteko bidean kokatuko gaitu.
"Gazte" - Hika Teatroa & OINKARI Dantza Taldea
Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Koreografia: Eneko Gil
Testuak: Agurtzane Intxaurraga (dantzarien kontakizunetan oinarrituta)
Dantzariak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar eta Lide Bengoetxea
Kolaborazioa eszenan: Eneko Gil eta Agurtzane Intxaurraga
Musika konposaketa: Zigor Lampre (DJ Zigor), Eneko Dieguez (saxoa) eta Iñaki Dieguez (Atabal pieza)
Musika zuzenean: DJ Martin Little / DJ Zigor eta Eneko Dieguez (saxoa)
Jantziak: Xabier Mujika
Diseinu grafikoa: Santos Bregaña. Laia
Argazkiak: Egoitz Bengoetxea "Otxabi"
Teknika: Iker Ugalde eta Julen de La Iglesia
Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
Iraupena: 60 minutu
CURRICULUMA
OINKARI DANTZA TALDEA
Oinkari Dantza Taldea helburu nagusi batekin sortu zen: euskal dantzak jaso, ikasi eta irakastea. Gaur, Euskal Dantzak oinarri hartuz, Garaikidearekin eraiki eta Interpretazioarekin transmitituko diren ideiak landu eta osatzea da bere bidea.
Azken urte hauetan konpromiso handia erakutsi du honetan eta horrek aldi berean ate asko eta elkarlan ugari egitera bultzatu du. HIKA Teatroarekin elkarlanean Itsasoaren Emazteak (2013) eta Sagartu (2017) ikuskizunak ondo ditu. Korrontzi Folk Taldearekin Infernuko Hauspoa (2010), Urratsa (2012), Tradition 2.1 (2013), Symphonic Bilbon (2014), Korrontzi Dantzan (2015) ikuskizunetan parte hartu du eta azkenik, Julen Alonso musikariarekin Sutan Dantzan ikuskizunean parte hartu du.
HIKA TEATROA
32 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa uztartzen dituen emakumea. Egun, hogeita zortzi ikuskizunek daramate HIKAren sinadura. Izaera sozial nabarmenekoak gehienak, ikusleari barne gatazkaren bat eragitako asmoz sortuak, denak. Oraintxe uztartzen ditu dantza eta kabareta, oraintxe bakarrizketa, zirkua edo irudi poetikoak. Osagai desberdinak, istorioak kontatzeko bide berriak jorratzeko pasioz aldioro.
Azken urteotako ekoizpenen artean nabarmentzen dira Koadernoa Zuri (2016); Oinkari Dantza Taldearekin elkarlanean sortutako Sagartu (2017); Txarriboda (2018) edo Tonbola (2020), pandemian sortutako kale ikuskizuna. 2022an Tarara estreinatuko du eta, bitartean, Clásicos Contemporáneos Andaluziako konpainiaren Seda (2021) koproduzitu du. Izan ere, ekoizpen propioez gain, enkarguak ere egiten ditu. Besteak beste, Intxaurragak Vidania Teatroren Agurra (2021) zuzendu du.
SINOPSIA
Hitzontziak dira. Totalak. Oilotegiko oiloen antzera nekez isiltzekoak.
Beti indarrez gainezka. Dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, e? Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi... Natur zaleak ere badira, bidai zaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.
Ez dira ergelak. Ez dira tuntunak. Ez dira zuetako batzuk uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak.. Eta bihotza beti saltoka.
Guztion antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta asko barik, elkar ulertu.
Hau oliotegi inperfektua eta errebeldea. Gazteak dira eta ez dira konforma errazak eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurriritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, mozal legeekin, inongo mugekin.
EZ DIRA KONFORMATZEN eta EZ DAUDE KONFORME
"Gernika" - Bilaka Kolektiboa
Egilea(k): Martin Harriague eta Bilaka
Koreografoa: Martin harriague
Zuzendaritza Eszenikoa: Martin harriague
Antzezleak: Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Arthur Barat eta Aimar Odriozola (dantzariak), Patxi Amulet (esku soinua, pianoa eta kantua), Xabi Etcheverry (arrabita, biola eta gitarra) eta Stéphane Garin (perkuzioak)

Bere lana bi ardatzetan garatzen da:
-Idazkera berriko ikusgarrien sorkuntza, Euskal ondare immateriala oinarritzat hartuz.
-Euskal kulturaren praktika bizia eta lotura soziala bultzatzeko hitzordu berri batzuen sortzea, dantzaldi eta hitzordu herrikoien inguruan.
Urte gutxiz, Bilaka gaurko euskal kulturaren eragile esanguratsu bat bilakatu da. Gaur egun Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalaren bidaide, bere azken sorkuntzak Euskadiko antzokien (SAREA) eta Nafarroako antzokien (RTN) sareen katalogoetan aukeratua izan da. Sorkuntza lanatik at, Bilakak sensibilizazioan lan garrantzitsu bat garatzen du. Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik dator eta kolektiboa belaunaldi gazteek musika eta dantza herrikoia praktika dezaten azkarki atxikia da. Oldeak plataformaren kide da Bilaka, Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioari lotua dena.

Hainbat nazioarteko konpainietan interprete gisa zebilela, 2009. urtean bere lehen lana aurkeztu zuen koreografo gisa. Martin Harriaguek, ez zuen dantza bakarrik zuzendu nahi, mugimenduaren bitartez berak sentitzen zuena adierazi nahi zuen. Beste hitz batzuetan, keinuen bidezko lengoaia batu nahi zituen, etengabe asmatutako funtsezko gaietan oinarrituz, modu berezian landuz, izan Tchïkovski (Pich) ala Donal J. Trump oroituz, edo aldarrikapen ekologistekin Fossile eta Sirènes bezala.
Bilakako sorkuntza honetarako, XX. mendeko historian gertatutako jazoera lazgarri batean oinarrituko da : 1937. urtean Gernikan izan zen bonbardaketa.
Martin Harriague Baionan sortua da, Bilaka konpainia egoilarra den hiri berean, eta pirinioko bi aldetan banatzen den Euskal Herriarekin lotura pertsonalak ditu. Baina, Gernikan bizi izan zen indarkeria bortitza, bigarren guda mundialean alemaniarrentzat "bonbardaketa froga" bat besterik izan ez zena, Martinentzat experimentaziorako eremua izango da, bai artistikoa eta bai propoetikoa ere.
Gernika, Picasso da eta eponimoa den bere manifestua, jazoera bortitzaren hiru hilabetera margotua. Martin Harriaguek margo harrigarri honi hainbat keinu eskaini nahi dizkio, bere dramaturgiaren bitartez, eta margolariaren bat-bateko begiradaren bitartez. Ikusgarriaren ardatz nagusietako bat ere musika izango da, hiru euskal musikari oholtza gainean arituko direlako.
Koreografia garrantzitsua izango da, koreografia bera erronka zoragarria izango da. Berak, Bilakaren bost dantzariak duten jatorrian oinarrituz, euskal dantza tradizionalaren lengoaia fusionatuko du,formazio klasiko sendo baten ikuspuntutik (bera Malandain Ballet Biarritz junior konpainiako kidea izan baitzen) lengoaia garaikide batera bideratuz. Batura honetatik, lengoaia eszeniko hibrido bat jaioko da, egungo lengoaiaren bitartez, iraganeko jazoera bat gogora ekartzeko. Helburua da, orain eta hemen, gelditzen den Gernikako jazoeraren oihartzuna entzutea. Nola ez antzeman halako parekotasuna, munduko arma industrien froga eremu bihurtu zen Ekialde Ertaineko bonbardaketak eta 1937an gertatutakoaren artean? Gogaituriko hiri bat omendu nahi du, baina batez ere, gizateri osoarentzako jazoera hark izan zuen ondorio izugarriak ahaztua izan ez dadin.
"Gesala" - Dantzaz Konpainia
Koreografia: Gil Harush
Musika: Assaf Amdursky eta Shlomi Shaban
Jantziak: Gil Harush eta Saioa Matxain
Ekoizpena: Dantzaz eta Txikota
Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
Antzezleak: Andrea Aguado, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Julen Rodríguez eta Beñat Urrutia

Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.
SINOPSIA
Pandemia betean, nazioarteko kalitateko dantza eskaintzen jarraitzeko eta ahalik eta espazio gehienetara eta ikusle gehienengana helarazteko beharrak bultzatuta, itsasoari, suari, tradizioari eta garapenari lotutako abentura berri batean murgilduko da Dantzaz.
Zazpi dantzarirentzako ekoizpena da, Gil Harushek sortua, Getariako arrantza- eta gastronomia-tradizioak babesteko ideiari buruz —parrilaren irudian gorpuztua—, Txikota Komunikazioak 2021ean ekoitzitako Itsasoak Pizten Gaitu dokumentalaren ideian oinarrituta. Ideia hori sormen berri baten abiapuntu bihurtu da, lurralde hauetara iritsi berri denaren —kasu honetan Gil Harush— ikuspegitik abiatzen diren gogoeta eta erresonantzia berriak sortuz, oraingoan dantza, poesia eta mugimendu gisa.
Iturri beretik edaten duten bi bide, arteen artean gurutzatzen diren bideetan urrundu eta elkartzeko.
"GeureRa" - Harrobi Dantza Bertikala
Ekoizpena: Dimegaz
Zuzendaritza Artistikoa: Janire Etxabe
Konpainia: Harrobi Dantza Bertikala
Dantzariak / Koreografia: Alejandra Perez, Janire Etxabe
Musika: Juantxo Zeberio Etxetxipia
Hitzak: Toti Martinez De Lezea
Mapping: Paco Gramaje, Leo Bautista
Jantzien Diseinua: Amaia Albes
Soinua: Xanpe
Rigging: Asaken
Iraupena: 23 minutu
Babesa: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Kirolak, Asaken, Dimegaz
Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
CURRICULUMA
Naturan dantza bertikalaren bidez egindako eskuhartze artistikoak era globalean zabaltzeko asmoz, Janire Etxabek 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia Diman sortu zuen.
Jarduera artistikoaz gain, dantza bertikalaren bidez publiko ezberdinetara heltzeko eta hauek gure hizkuntza eta kulturarekin sentzibilizatzeko asmoz Dingilizke egitasmoaren barruan 4 soka, euskarri, ezberdin sortu zituen: formakuntzak trinkoak konpainiako dantzariekin; intentsiboak kanpoko koreografoekin; solasaldi dantzatuak; proiekzioak; naturan egindako sorkuntza koreografiko guneetara irteerak eta intentsiboen eskaintza Bizkaiko mendi federazioko goi mendi eskolaren bitartez.
SINOPSIA
Geure(R)a eszenaratzean naturaren, poesiaren eta dantzaren eta bideomapping-aren sorkuntzaren arteko elkarrizketa planteatzen digu. Naturan egindako ikerketa baten ondoren, koreografia zentrala sortzeko, dantza bertikala hiriko agertokian bideomappingaren teknikarekin (Paco Gramaje) bat egiten da, ikuskizunaren eszenografia bakar gisa funtzionatuz. Hau guztia, Juantxo Etxepitia konpositorearen musikaz eta Toti Martinez de Lezearen hitzekin lagunduta. GEURE(R)Aren lehen helburua, prozesuan ordenatuta, arte-diziplina desberdinak sormenezko ikerketa gisa elkarrekin bizitzea da. Dantza, poesia, bideo mapping-a eta musika.
Helburu nagusia euskal kulturaren mitologiako iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira.
Norantz goaz gure sustraiekin, gure nortasunarekin eta non elkartzen dira gure bideak?
"Hemen gaude, dena ongi" - Rouge Elea
Bilaketa & idazketa: kolektiboak
Dramaturgia & koreografia: Corine Cella
Gogoeta filosofikoetan lagun: Aurélie Armellini
Ekipo artistikoa: airezko zirkoa, akrobaziak eta dantza, Alicia Rechac eta Amaia Elizaran. Musika eta hitzak, Ander Fernandez Jauregui
CURRICULUMA
Konpainiaren ikuskizunak musika, dantza eta objektuen uztarketatik sortzen dira. Diziplina arteko lurraldeak ikertzen ditu kartografia propio baten bila eta izateari buruz galdekatzeko bere burua.
2003an Corine Cella-k sortu zuen konpainia, zirku formakuntza duen dantzaria. Lehenik Calao ikuskizuna sortu zuen, egun oraindik zuhaitzetatik zintzilik ematen dena. 2007an Ander Fernandez ezagutzen du, sortzaile eta musikari euskalduna, eta berarekin konpartitu ditu hurren etorri diren ikuskizunak; A la poursuite du vent (2007, emakumeen ikuspegitik emandako abenturari buruzkoa), Biutz (2012, mugen inguruan hausnartzen duen bideo, zirku- dantza eta musika sorkuntza) eta Ronde- Bi ahizpa (2014, anaitasunari buruzko ikuskizuna).
Gizasemearen sustrai eta adarrak, hala nola hegoak non kokatzen diren, zein azal duten ulertzen saiatzen da konpainia bere lanen bidez. Horretarako eskura dituen tresna guztiak ikertu nahi ditu, dela gorputza, hitza, musika eta batez ere begirada. Ingurura begiratu eta inguruari begirada itzuli.
Memoriari buruzko diptiko bat da konpainiaren hurrengo proiektua, Zuek, etxeko super8 bideoekin osatutako zine kontzertua (2015eko maiatzean estreinatua) eta Bleu // Ceci est la couleur de mes rêves, dantza eta zirkoa nahastuz oinordekotza eta memoria galdekatzen dituena (2017ko urtarrilean estreinatua).
SINOPSIA
Bi emakume eta gizon bat nerabezaroko pasadizo bat oroitzen dute. Hartan, munduko azken hiru hartz zuriak direla imaginatzen zuten, noraezean zihoan izeberg baten gainean. Barre zoro, arrazoigabe eta intentsu baten ondoren promesak egin zizkioten elkarri eta momentu hura izozteko borrokan dabiltza ordutik.
Hitzek eta musikak alaitzen dute bat, asfaltoaren gainean dantza egin eta berehalako poza deitzen du besteak, eta eskilara baten puntaraino igoko da hirugarrena, urrunean gure antzeko besterik ote dagoen begiratzeko.
Izatearen zentzuaz galdekatzen dira pikutara doan gizarte bati begira. Ze paradoxa da esistentziaren zentzugabekeri hau? Ezdeusa izan eta hala ere hemen egotearen sentsazio hori. Hala bada, izan gaitezen osoki.
Ura dugu txorkatiletaraino, galtzerdiak blai ditugu baina hemen gaude, dena ongi!
"Iceberg" - Neri(H)ari
Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
Dantzariak: Leire Otamendi, Oihana Vesga, Nekane Mendizabal eta Myriam Perez Cazabon
Musika: Elle Belga
Musika ekoizpena: Karlos Osinaga
Dramaturgia, kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga
Eszenografia, jantziak: Myriam Perez Cazabon
Irudiak, argazki erakusketa: Nagore Legarreta
Argazkiak: Mendi Urruzuno
Bideo irudiak: Kensa Produkzioak
Iraupena: 75 min.
CURRICULUMA
Norebere interesak azaleratzeko beharrak eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, Myriam Perez Cazabon koreografoak bere konpainia pertsonala sortzen du 2016 urtean, bai Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker, bai Dantzagunearen (Gipuzkoako Diputazioa) eta Donostia Kulturaren (Gazteszena – Egia K.E.) babesari eta elkarlanari esker.
Disziplina artistiko desberdinekiko interesa mantenduz, dantzaren birtuosismotik haratago, keinu txikien ezkutuko handitasuna eta mugimendu delikatuen sendotasuna bezalako ezaugarriak azpimarratzen ditu bere lanetan. Mugimendua pertsonaren izatearen egoera desberdinen filtro bihurtuta, emozioen zirrikituen islada bezela ulertzen du dantza, bere koreografiak poetikotasun guztiz pertsonal batez jantziz. Batez ere, dantzariaren presentzian eta egoteko moduan sakontzea interesatzen zaio, benekotasunaren bilaketa, baita dantzaren bidezko komunikazioan mugimendua zenbateraino den beharrezkoa aztertzea ere.
Ibilbide honetan HUTSUNEA (2017), NERE AZALEAN ARROTZ (2017, SAREA Euskadiko Antzoki Sareak gomendaturiko lana), MUTU (2018, Begirada Gurutzatuak 2020rako hautatua) eta ICEBERG (2019) estrenatu ditu.
SINOPSIA
ICEBERG konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa, zeinetan esploratutako eta ibilitako bidearen islada besterik ez dagoen. Helmuga lausoa izan arren eta noraezean, desorekatuta ibili arren, bidean aurrera egin beharra dago. ICEBERG lurralde desberdinak zeharkatzen dituen eremu geografikoa da, non barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta sakoneko eremuak zeharkatzen diren, non sumendiak ere lehertzen diren.
Myriam Perez Cazabon koreografoaren eta Nagore Legarreta argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da ICEBERG. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin, ICEBERG bi disziplina artistiko hauen arteko hartu-emanerako gunea da, non, argazkilaritzaren iraunkortasuna osagarri bilakatzen den dantzaren iragankortasunerako.
"La banda" - OtraDanza
Egilea: Asun Noales, Raquel Molano, Lucas Escobedo eta Óscar Guzmán
Koreografia: Asun Noales
Zuzendaritza eszenikoa: Asun Noales eta Lucas Escobedo
Dramaturgia: Lucas Escobedo
Antzezleak: Marta Santacatalina, Anna Sagrera, Carla Sisteré, Aarón Vázquez eta Jorge Castro
Musika-konposizioa eta -zuzendaritza: Raquel Molano
Musika-ekoizpena eta -ingeniaritza: Óscar Guzmán
Eszenografia: Luis Crespo
Jantziak: Ana Esteban
Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Amadeo Vaño
Ekoizpena: OtraDanza
CURRICULUMA
OtraDanza 2007an sortu zen, Asun Noales dantzari, koreografo eta irakaslearen eskutik. OtraDanzak gorputzaren bidez sortu eta transmititzeko bitarteko bat izan nahi du. Proiektu bakoitza bidaia berri bat izatea. Ikuslea eta dantzaria bereizten dituen lerroa mehetzea. Hainbat koreograforen topaleku izatea, haiekin eztabaidatzeko eta ideiak eta azpiegitura bera partekatzeko. OtraDanzak dantzaren inguruan leiho berriak ireki edo begirada berriak eskaintzen dituzten artisten arteko diziplina anitzeko proiektua izan nahi du.
Sortu zenetik, OtraDanzak ekoizpen propioak sortu ditu (TIERRA; BACK, ARA eta TATTOOk osatutako trilogia; EUREKA, haurrentzat, eta DA CAPO...), baita aginduz eginiko koprodukzioak ere (EL GRAN BANQUETE, Villenako Chapí Antzokiarekin, eta MATER, Elxeko Erdi Aroko Jaialdiarekin, besteak beste), eta haiengatik hainbat sari eta aipamen jaso ditu, hala nola Valentziako Generalitatearen Arte Eszenikoen hainbat sari eta Antzoki Sare Nazionalaren gomendioak.
Arte-sorkuntzarekin batera, OtraDanzak prestakuntza-proiektuak garatzen ditu.
SINOPSIA
La Banda familia nomada eta kaotiko bat da. Elkarren artean ezin ezberdinago eta anitzago baina elkarren osagarri diren bost pertsonaia dibertigarri.
La Banda lanak moldeak hausten ditu, edozein egitura edo mugatatik irteten da. Taldea dira, elkarrekin lan egiten dute, ondo pasatzen dute, ezagutza eta esperientzia partekatzen dituzte, desberdinak dira, baina elkar uler dezakete eta badakite ulertzen.
La Banda lanak irudikaturiko talde-lanaren metafora honetan, partekatzeko espazio bat aldarrikatzen dugu, txiki, sotil eta erraza denetik abiatuta egotearen, bizitzearen eta elkarrekin bizitzearen zentzua aurkitzeko. Partekatzea, konektatzea, egokitzea, berrasmatzea dira La Bandaren hitz gakoak eta jarraibide inplizituak.
"La muerte y la doncella" - Institut Valenciá de Cultura
Egilea: Asun Noales, Aurora Bauzá eta Pere Jou
Koreografia / Zuzendaritza eszenikoa: Asun Noales
Antzezleak: Alexander Espinoza, Rosanna Freda, Carmela García, Juliette Jean/Eila Valls, Mauricio Pérez, Salvador Rocher eta Eduardo Zuñiga
Musika-konposizioa: Aurora Bauzá eta Pere Jou
Argiztapena: Juanjo Llorens
Eszenografia: Luis Crespo
Jantziak: Victoriano Simon
Ekoizpen exekutiboa: Leonardo Santos
IVCko zuzendari laguntzailea: Roberto García
Ekoizpena: Institut Valencia de Cultura
SINOPSIA
Pieza hau Franz Schuberten Heriotza eta dontzeila Re minorreko 14. hari-laukote bikainean barneratzen da. Konposizio erromantikoaren gaur egungo berrikuspenetik, funtsezko elementu existentzialetan barrena bidaiatuko dugu: bizirik egotea eta hiltzea. Asun Noalesek egoera batetik besterako iragaite goiztiarra planteatzen du gorputz organiko baten bitartez, non bizitza hauskorrak bere taupadetan irauten duen, arnasaldi bat ozta-ozta, laztan hats arin bat. Su hartzen du, ustekabeko hodei baten gisa, hondoratzearen eta errautsaren premiazko bolada baten gisa.
Hiru MAX sari irabazi ditu: Dantza Ikuskizunik Onena, Koreografiarik Onena eta Argiztapenik Onena.
Valentziako Arte Eszenikoen sei sariren irabazle: Koreografia Zuzendaritzarik Onena, Emakumezko Dantzaririk Onena, Gizonezko Dantzaririk Onena, Argiztapenik Onena, Eszenografiarik Onena eta Musika-Konposiziorik Onena.
"Lakrimosa" - Aukeran
CURRICULUMA
Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta proposamen berritzaileak gauzatu dituzte hainbat ikuskizunetan: dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak.
SINOPSIA
"Perfomance" modura aurkezten dugun "LAKRIMOSA" ikuskizunarekin, oholtzan artisten eta ikusleen artean sortuko den magia agerrarazi nahi dugu.
Bertan, musika zuzenean, dantza garaikidea eta irudiak, argazkia, ditugu.
Memoria historikoari keinu bat egin nahi diogu, iraganerekiko lotura ez dugu galdu nahi eta.
Gernikako bonbardaketaren 85. Urteurrena gogoan izanda, errautsetatik berpiztuta atera garen belaunaldi berria osatzen dugun artistok gura bizipenak eta lana aurkeztu nahi ditugu. Gure eguneroko bizitzari zentzua ematen dioten "markak" erabilikiko ditugu; hala nola, soinu txikia, begirada, irria, mugimendu sotila.
Horretarako, GAUDEAMUS koralarekin batera "SONGS OF SANCTUARY" Jon Arretxe, musikari gernikarraren lana izango dogu entzungai estreinaldi honetan.
AUKERAN DANTZA KONPAINIAK , "GERNIKA, MIHISE GAINEKO DANTZA". Dantzaren bidez, bonbardaketan hil zirenak dira, berpiztu ondoren, gertatu zena azaltzen dutenak: batetik, hondamendiaren aurretik zer nolako bizimodua zuten; bestetik, gerrak nolako sarraskia eragin zuen. Eta azkenik, bizi berri batean berpiztea posible dela memoria historikoaren bidez.
"Loop" - Aracaladanza
Ideia eta zuzendaritza: Enrique Olvera
Koreografia: Enrique Cabrera, antzezleekin lankidetzan
Koreografia laguntzailea: Jimena Trueba eta Raquel de la Plaza
Antzezleak: Carolina Arija, Jorge Brea, Raquel de la Plaza, Jonatan de Luis eta Jimena Trueba
Cover-a: Elena García
Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
Eszenografia- eta jantzi-diseinua: Elisa Sanz (AAPEE)
Argiztapen-diseinua: Pedro Yagüe (AAI)
Bideo-eszenaren diseinua: Álvaro Luna (AAI)
Atrezzo-diseinua eta -errealizazioa: Ricardo Vergne (AAPEE)
Jantziak: Ángeles Marín
Jantzien akabera eta pintura: María Calderón
Eszenografiaren errealizazioa: Mambo Decorados / Sfumato
Ileordeak: Mauro Gastón
Argazkia: Pedro Arnay
Ekoizpen exekutiboa: Patricia Torrero Torrecilla
Ekoizpen orokorra eta prentsa: Javier Torres Ochandiano
Iraupena (gutxi gorabehera): 55 minutu
CURRICULUMA
Gaineratu dantza eta garaikide terminoak haur eta familia-publiko terminoei. Gaineratu publiko berriak kalitateari eta berrikuntzari. Emaitza bistakoa da: Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean, eta publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia, eta haren obrak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan ere ikusi ahal izan dira.
SINOPSIA
Zer geratzen da emanaldi baten txaloen ondoren, agertokia hutsik eta, agian, oihala jaitsita geratzen denean? Zer geratzen da funtzio baten ondoren, espazioa "laneko argi" bakar batek argiztatzen duenean? Eta besaulki-patioan inor geratzen ez denean, nork jasotzen eta antolatzen du agertokia?
Nolakoa da agertoki huts bat?
Magikoa da prozesua, nahiz eta ikuslerik ez egon ikusteko. Eta agertoki gainean ezer ez dagoenean, nola eraikitzen da antzerkiaren magia? Agertokia mihise zuri baten modura.
Ikusleak, agian lehen aldiz, harritu egingo dira, eta, akaso, aurkikuntzak arrasto bat utziko die oroimenean, eta beti gogoratuko dute arte eszenikoekiko grinari hasiera eman zion sugarra.
Antzerkia antzokiaren barruan. Dantza dantzaren barruan. Agertokia agertokiaren barruan.
Aracaladanza konpainiaren "fabrikako" marka, agertokiaren berezko hizkuntza, lana eta misterioak dramaturgia bisual bilakatuko dira berriz LOOP lanean, ametsak bezain aske, irudien bitartez oholtzaren gainean beti gertatzeke dagoena eraikiz. Hori da LOOPek lortu nahi duen magia.
"Marúnica" - Cía. Roberto G. Alonso
Zuzendaritza eta koreografia: Roberto G. Alonso
Antzezleak: Borja Fernández, Laura Marsal, Marta Serret eta Laia Vancells
Egilea eta musika-zuzendaria: Jordi Cornudella
Eszenografia eta argiztapena: Roberto G. Alonso eta Tony Murchland
Jantziak eta atrezzoa: Roberto G. Alonso eta Víctor Peralta
Koreografia laguntzailea: Cristina Martí
Jostuna: Elena Fusellas
Argazkia: Jordi Renart
Ilustrazioa: Laura Marsal
Musikariak: Jordi Cornudella, Pere Cornudella, Guillermo Prats, Maria Roca eta Àlex Ramírez
CURRICULUMA
Cia. Roberto G. Alonso konpainia dantzaren erreferentea da Katalunian eta Espainian, bere hizkuntza koreografiko bereziagatik. Hizkuntza horren ezaugarri nagusiak dantzaren eta dramaturgiaren arteko fusioa eta ikusmolde eszeniko berezi, irudimentsu eta xehetasunez betea dira.
Azken sorkuntzak honako hauek izan dira: Marúnica (2020), Quinzena Metropolitana de Danza-rekin batera ekoitzitako ikuskizun familiarra; Laberint striptease (2019), Joan Brossaren unibertso poetiko eta bisualean oinarritua; A mí no me escribió Tennessee Williams, Fira Tàrregako Sormenari Laguntzeko 2016ko Programaren esparruan estreinatua, eta La fragilidad de los verbos transitivos, 2016an Bartzelonako el Grec jaialdiarekin batera ekoitzia.
SINOPSIA
Maruja Mallo margolari surrealistaren bizitzan eta obran oinarritutako ikuskizuna.
Marúnica Maruja Mallo margolari galiziarraren bizitzarekiko eta obrarekiko liluratik sortu zen zuzenean. Haren mundu surrealista inspirazio-iturri ezin hobea izan da, eta familientzako gure azken proposamena egiteko bide egokiena; izan ere, artistak berak zioen: "Nire biografia nire pinturan dago".
Roberto G. Alonsok iniziazio-bidaia poetiko eta ludiko bat proposatuko digu, Maruja Mallo 27ko Belaunaldiko margolari liluragarriaren munduan sartzeko. Haren obra anitza, sinbolismo surrealistaz eta neurrigabekeriaz betea, haurren iruditeriarekin konektatzeko bitarteko paregabea da.Zer dago hoberik, beraz, hura mugimendu bihurtu eta haurren eta helduen sormena piztuko duen ikuskizun harrigarri eta bisual bat sortzea baino?
Elkarrizketa batean honelaxe esan zuen: "Maruja dut izena, eta ez dago ni bezalakorik. Hemendik aurrera, dei nazazue Marúnica".
"Migrare" - Maduixa
Antzezleak: Laia Sorribes, Paula Quiles, Melissa Usina, Sara Canet, Paula Esteve eta Cristina Maestre
Zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
Koreografia-zuzendaritza: Cristina Fernández
Dramaturgia eta zuzendari-laguntzailea: Paula Lllorens
Musika-konposizioa: Damián Sánchez
Jantziak: Pascual Peris
Atrezzoa: Sergi Sanjuan
Argiztapena: Ximo Olcina
Soinu-espazioa: Andrés Roses
CURRICULUMA
2004an sortu zenetik, Maduixa konpainiak aretoko eta kaleko arte-sorkuntzak egiten ditu publiko guztientzat. Ikerketa eta diziplinen arteko nahasketa dira sormenaren eragile nagusiak konpainiaren ekoizpen guztietan, istorioak sortzerakoan hizkuntza eszeniko berriak esploratuta eta beti arriskatzeko gogoz.
Konpainiak berezko estiloa izatea lortu du egin dituen hamabi ekoizpen baino gehiagotan, dantzaren, arte plastikoen eta teknologia berrien fusioaren ondorioz. Horrek guztiak, interpreteen gorputzekin konbinatuta, poetika handiko irudiak sortzen ditu.
Urte hauetan, hogei sari baino gehiago jaso dituzte haren sorkuntzek, horien artean, hiru MAX sari (Espainiako arte eszenikoen aintzatespenik gorena) eta lau FETEN sari (Haurrentzako Antzerkiaren Europako Azoka).
SINOPSIA
Lau emakume eta espazio huts bat. Hutsa, baina oztopo eta muga ikusezinez, gorroto irrazionalez, aurreiritziez josia. Beren sorterria utzi behar izan zuten, eta, orain, iritsi ziren herrialdeak baztertu egiten ditu. Espazioa ez-espazio bihurtu da. Haiek espazio horretan barrena ibiliko dira, beren lekuaren bila. Bizitzeko leku bat, egoteko leku bat, errotzeko leku bat, izateko leku bat, "etxe" dei dezaketen leku bat. Hori besterik ez dute eskatzen. Eta hori lortzeko borrokatuko dira.
Ikuskizuna haien borroka da. Lau emakume indartsu, ausart eta, batez ere, erresilienteren borroka.
"Nunavut" - Neri(h)ari
Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
Akonpainamendua eta kanpo begirada: Bertha Bermúdez y Oihana Vesga
Dantzariak: Olaia Valle, Leire Otamendi y Nerea Gurrutxaga
Zuzeneko musika originala: Idoia Fernandez - HATXE
Jantziteria eta espazio eszenikoa: Clara Virgili
Argazkiak: Nagore Legarreta
Bideo: Kensa Produkzioak
CURRICULUMA
Hainbat urtez lan koreografikoak garatzen egon ostean, Myriam Perez Cazabonek bere ekoizpenak NERI(H)ARI izenpean egokitzea erabakitzen du, non proiektu anitzak eta disziplinartekoak batzen dituen, musika, zinea, antzerkia edo argazkigintza bezalako veste arteekin hartu-emanean.
NERI(H)ARI da, bere sorkuntza pertsonalei eskeinitako gunea. Myriam Perez Cazabonek bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta disziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.
SINOPSIA
Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?
NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.
Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak.
Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?
"Serrana" - Albadulake
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ángeles Vázquez
Zuzendarikidea: Juan Antonio Moreno
Musika: Milo ke Mandarini
Bideo-proiekzioak: Víctor Vaquero
Bideo-dokumentala: Israel J. Espino
Artistak: Clara Ferrao Diz, Álvaro Murillo eta Stefano Fabris
Koreografia-zuzendaritza: Ángeles Vázquez
Argiak: Juan Antonio Moreno
Eszenografia: Juan Antonio Moreno
Jantzien diseinua: Ángeles Vázquez
Argazkia: Jorge Armestar
Aktore-entrenatzailea: Charo Feria
Ekoizpena: Entrearte Al-Badulaque SL
CURRICULUMA
Albadulake konpainia bi artistak topo egin zutenean sortu zen; alde batetik, Antonio Moreno (Cáceres), malabarista (Montrealgo Zirku eskolan ikasitakoa) eta konpainiako egungo zuzendaria, eta bestetik, Angeles Vázquez (Cordoba), flamenko-dantzaria (Madrilgo Centro Amor de Dios-en ikasitakoa ) eta Albadulakeko zuzendarikidea.
2000. urtean gauzatu zen topaketa hori. Bi-bien adierazpen-behar gisa sortu zen Albadulake, ikuskizun irekiaren ikuspegi bat garatzeko behar gisa, testurik gabekoa, mugimendua, musika eta jokoak protagonista izango dituen dinamika bat.
Konpainiaren muntaiek ildo eztabaidaezin bati jarraitzen diote, diziplina anitzeko ikuskizunarenari. Beti berezko noranzko batean doan ukitu batekin, berritasunik eta sormenik garbienetik abiatuta. Albadulakeren bost ikuskizunak publiko guztientzat dira egokiak.
SINOPSIA
SERRANA ikuskizun ireki eta zeharkakoa da, eta Serrana de la Vera pertsonaiaren erromantzean sakontzen du maila antropologikoan zein existentzialean. Hiru pertsonaia dira XV. mendeko Erromantzearekin paraleloan doan dramaturgiaren oinarria. Erromantzea herriak berak kontatuko digu, bideo formatuan. Istorioa XXI. mendeko Serrana batena izan liteke.
Testurik gabea eta lan koreografiko batean eta antzerki fisikoan oinarritua, ikuskizuna herri baten identitate kulturalean, memorian eta mitoaren sorkuntza kolektiboan barrena igaroko da, abiapuntu nagusi izanik Caro Barojaren hausnarketa hau: "Herri batek nekez ahazten ditu bere jainko-jainkosak".
Ikuskizuna ingurunearen oreka naturalarekin hasten da, pertsonaia bakoitza naturako, aireko, ureko eta lurreko elementu batekin erlazionatuta, eta gizakiak botere-, abusu- eta adostasun-harremanen bidez jasaten duen eraldaketan barneratzen eta sakontzen da.
LUR zaporea duen ikuskizuna.
GEREZI-GORRIZ tindatutako ikuskizuna.
"Solo" - Borja Bordonabe
Zuzendaritza eta koreografia: Borja Bordonabe
Antzezlea: Borja Bordonabe
Estilismoa: Browniebrowwn
Argazkiak eta bideoa: Irati Film
Iraupena: 13 minutu
CURRICULUMA
Borja Bordonabe Tolosan jaio zen, eta 13 urte zituela Mentxu Medelen Thalia akademian hasi zituen dantza ikasketak. 18 urte zituela Madrilera joan zen, Comandante Fortea dantza-kontserbatorio profesionalean dantza klasikoko lanbide-graduko hirugarren maila egitera. Hurrengo urtean, dantza garaikideko lehen mailari ekin zion, Mariemma dantza-kontserbatorio profesionalean, eta 2018an graduatu zen.
Dantza garaikideko eta dantza klasikoko hainbat ikastaro egin ditu urte hauetan guztietan, bai Madrilen, bai Dantzagunean (Errenteria), eta Pilar Villanueva, Pedro Verdayes eta Jose Rechesen koreografietan hartu du parte. Talent Madrid jaialdian ere hartu zuen parte Neves konpainiarekin.
Das Rheingold eta Die Walküre operak egin ditu Madrilgo Teatro Realerako, eta La italiana en Argel Teatros del Canalerako. Patrick De Banak koreografiatutako Dreams of a Traveller ekoizpenean hartu du parte Pasión Turcaren eskutik, Bahreinen. Dantzaz konpainiarekin, Atalak proiektuan kolaboratu zuen, Led Silhouetteko koreografoekin. Koreografo gisa egin duen lehen lana baino ez da.
SINOPSIA
"Edozein ezkuta daiteke; arazoei aurre egiteak eta konponbidea bilatzeak egiten zaitu indartsu".
Gure bizitzako une askotan aurre egin behar diogun gogoeta horretatik soilik abiatzen da. Ezkutatzea, gure arazoetatik ihes egiteko. Gure ahulezia ez erakusteko ezkutatzeak poliki-poliki areagotzen ditu beldurra eta segurtasun-eza. Ondorioz, "ezkutaleku" txiki horretan, gero eta erosoago sentitzen gara, baina baita gero eta BAKARRIKAGO ere.
Indarra hartu eta aurrera egiteko, ezkutatzeari uzteko eta garen bezala agertzeko ibilbidea islatzen du Solo lanak.
"Ur" - Haatik Dantza Konpainiak
Hasierako ideia: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
Gidoia: Koldo Izagirre
Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
Musika: Pascal Gaigne
Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
Produkzioa: Iurre Aranburu
Jantziak: Ramón García
Argazkiak: Mendi Urruzuno, Maider Agirre eta Iurre Aranburu
CURRICULUMA
2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz. Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen ditu.
2012. urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.
Orduz geroztik, Vitali Safronkine eta Iker Arrue bezalako koreografoen sorkuntzak eraman ditu aurrera eta baita beste sortzaile mordo batekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntzen maila artistiko altu baten bilaketan.
2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bai Ur, Lau Eme eta baita Itsas Lapurrak lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte, Kaleka eta Leioako Umore azokan. Penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff. Eta baita Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes, Musicalarue edo Malices et Merveilles bezalako jaialdietan.
Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako Hormek diote proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona eginez sorkuntza ezberdinak eraman zituen aurrera Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.
Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.
SINOPSIA
Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, gure bigarren gorputza.
Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu; trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu... Eraikitako etxea eraitsi dute.
Esnatze prozesu mingarri bat: gorputza ikasten, mina deskubritzen... Norbera eraiki etxea berreraikiz.
"Zubi" - Lauarin Dantza Taldea
Koreografiak eta zuzendaritza: Lauarin Dantza
Dantzariak: Naiara Ayesa, Maite Txurruka, Aitor Garcia eta Oihane Munarriz.
Ekoizpen musikala: Igor Martinez eta Aitor Urkiza
Ilustrazioak: Amaia Oloriz
Dantza garaikideko koreografiak: Virginia Oroz
Ekoizpen audiobisuala: Xabier E. Goñi
Argi teknikaria: David Lainez (El punto gunea)
Iraupena: 60 minutu
CURRICULUMA
Lauarin Dantza Nafarroako Kultur elkarte bezala Atarrabian finkatutako dantzari gazte taldea da, Euskal Herriko folklore tradizionalaren eta beste dantza estiloen arteko nahasketa sustatzen duena. Nahasketa honen harira sortutako koreografiek izaera berritzailea daukate, tradizioa eta berrikuntzaren arteko lotura gauzatuz.
Azkeneko urteotan, taldea Euskal Herri osoan barna ibili da bere ikuskizunak plazaratzen. Bestalde, taldeak ildo cultural bereko musika taldeekin sortu izan ditu elkarlanak, hala nola, Mielotxin Folk Taldea, Hutsun Txalaparta, Korrontzi, Fanfarre Ardanbera edo Xendrak. Kolaborazio hauek taldearen ikuskizun eta koreografiak jaialdi ezagunetan taularatzeko aukera eman diote taldeari, Erriberriko Antzerki Jaialdian esaterako, haien ikuskizunak penintsulan barna hedatzeaz gain.
Era berean, taldekideek ibilbide luzea egin izan dute eszenatokietan, Paz de Ziganda Dantza Taldea, Mikelats Dantza Taldea, Emak Bakia, Idoskia, Izeia eta Uharteko Dantza Eskola taldeak barne hartzen dituena. Are gehiago, talde hauekin batera atzerrian ezagutzera emateko aukera izan dute, Frantzia, Albania, Portugal eta Alemanian, besteak beste.
SINOPSIA
ZUBI musika, dantza eta proiekzio audiobisualak barne hartzen dituen ikuskizuna da, ZUhaitza eta BIzitzaren arteko lotura adierazi nahi duena.
Proiektu honetan ilargiak garrantzi handia hartzen du, naturaren erritmoa eraman eta gure arima dantzan jartzen baitu. Modu honetan, ilargia izadia eta gizakia lotzen dituen zubiaren zutabea da.
Euskal dantza, bai tradizionala zein berritua, ikuskizunaren ardatz izanik, sortze prozesu honen emaitza zubi bat uzten du bere atzetik, datozen belaunaldiek jarraituko duten aztarna, Euskal Dantzaren haria hautsiko ez duena.

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Dantzaldia 2024: "Deserto tattile"
- AZ Azkuna Zentroa [Bilbao]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 7
Dantza
DNA 2024: "Luz Negra"
- Museo Universidad de Navarra [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2024(e)ko Azaroak 7
Dantza (haurrentzat)
"NAHASTE BORRASTE"
- San Agustin Kultur Gunea [Durango]
- 18:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Dantza
"Tierra de nadie"
- Eva Guerrero
- Lizeo Antzokia [Gernika-Lumo]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Dantza
BILBO DANTZAN: "BIZKAI elkartearen euskal erromeria"
- Areatza [Bilbao]
- 18:00 - 21:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Albisteak
2024(e)ko Azaroak 5(e)tik 2024(e)ko Azaroak 29(e)ra
2024/11/05
2024/11/04
"EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2024ko hirugarren hiruhilekoa"
2024/11/03
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
2024/11/01