Supererabiltzaile gisa egin behar da Xuxen OpenOffice-n
instalazioa GNU/Linux sistema eragilean.
XuxenOpenOffice10.tar.gz fitxategia CDROMetik disko-gogorrera kopiatu
eta gero (adibidez, /usr/local/ direktoriora), honako pausoak eman behar
dira Xuxen instalatzeko:
- Deskonprimitu XuxenOpenOffice10.tar.gz
fitxategia tar
-zxvf XuxenOpenOffice10.tar.gz agindua erabiliz
- XuxenOpenOffice10 direktoria sortu du agindu horrek. Sartu
direkorio horretan eta superabiltzaile moduan ez bazeunden oraindik,
orain da unea superabiltzaile
bihurtzeko (su
agindua erabiliz)
- OpenOffice1.0.2 non instalatuta daukazun jakin behar duzu
orain. Euskarazko banaketan ematen diren pausoak erabiliz instalatu
baduzu, /usr/local/OpenOffice.org1.0 direktorian
edukiko duzu. Direktorioa hau bada, make
OODIR=/usr/local/OpenOffice.org1.0 agindua egikaratu behar da.
Beste direktorio bat erabili bada, make
OODIR=/erabilitakodirektorioa bezalako agindua egikaritu behar da
- Honekin, Xuxen OpenOffice1.0 instalatu da jadanik. Orain,
OpenOffice ireki behar dugu Xuxen aktibatzeko. Horretarako soffice agindua
erabili terminalean edo zure ingurune grafikoko menuak erabili.
|