- Behin OpenOffice irekita duzula, Tresnak menuko Aukerak hautatu
- Orain, ateratzen zaizun lehioan, aukeratu Hizkuntza-ezarpenak
atala eta hemendik, Idazteko
laguntza. Hizkuntza-modulu
erabilgarriak lehioan, Xuxen
OpenOffice aukera agertzen da. Laukitxoa aukeratu Xuxen OpenOffice erabiltzen hasteko.
- Ados
sakatu eta prest gaude Xuxen erabiltzeko. Idazten ari zarela zuzentzea
nahi baduzu, ez ahaztu Tresnak ->
Ortografia -> Ortografia-egiaztatze automatikoa hautatuta
edukitzea
- Hasi idazten eta, akats bat egiten baduzu, gorriz
azpimarratuta agertuko zaizu. Jarri xagua hitzaren gainean, sakatu
xaguaren eskubiko botoia, eta aukeratu zuzenketa egokia!
|