1432/2008 Errege Dekretuak, hegazti-fauna linea elektrikoetan talka egitearen eta elektrokutatzearen aurka babesteko neurriak ezartzen dituenak (2008ko irailaren 13ko BOE ), neurri horiek abian jartzeko administrazio-protokolo bat ezartzen du:
Autonomia-erkidegoko organo eskudunak babes-eremuak identifikatzea eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea. 2016ko maiatzaren 23ko EHAA, 96. zk.
Errege Dekretua indarrean sartzean babes-eremuetan dauden goi-tentsioko aireko lineak (LAAT) zehaztea, ezarritako preskripzio teknikoekin bat ez datozenak. 2018ko uztailaren 17ko EHAA, 137. zk.
Linea horietarako, elektrokuzioaren aurkako babes-neurriak nahitaezkoak dira, eta titularrek dagokien proiektua aurkeztu behar dute horiek egokitzeko.
1432/2008 Errege Dekretua , abuztuaren 29koa, goi-tentsioko linea elektrikoetako hegaztien elektrokuzioaren eta talken ondoriozko heriotzak murrizteko neurriak ezartzen dituena.
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 6koa , Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak mugatzen dira eta hegazti-faunaren babes-eremuak, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira, argitaratzen.
EBAZPENA, 2018ko ekainaren 18koa , Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez zehazten baita zein diren 1432/2008 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako arau teknikoekin bat ez datozen goi-tentsioko aireko linea elektrikoak