Osasun Saila

Irudi bidezko diagnostiko-zentroak

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoan instalatuko diren irudi bidezko diagnostikoak egiteko zentro guztiek, publikoek zein pribatuek, instalatu aurretik baimen sanitarioa eta, ondoren, funtzionamendu-baimena lortu behar dituzte.

Funtzionamendu-baimenaren aurretik lortu behar da instalazio-baimena, eta horretarako, eskabidea eta agiri hauek aurkeztu behar dira: baimen horren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko dokumentazioa; kontsulten deskripzio-memoria bat eta kontsultak non kokatuko diren, ezaugarriak, instalazioak, barne-antolamendua, asistentzia-eskaintza eta jarduerak zehaztuta; lokalaren multzo- eta xehetasun-planoa, sarbideen, espazioen eta azaleren banaketa adierazita; arau erregulatzailean eskatutako dokumentuak, eta dagokion tasa ordaindu dela adierazten duen agiria.

Baimen hori jakinarazpena jaso eta urtebetera iraungitzen da, baldin eta zentro mota horren funtzionamendua eskatu ez bada, zentroa sortzeak ez badakar obra berri bat egitea edo lehendik zegoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea, eta jakinarazi eta bi urtera, gainerako kasuetan, obrak hasi edo gelditu ez badira.

Ondoren, eta jarduera hasi aurretik, zentro sanitarioak jarduteko baimena lortu behar du; bost urteko indarraldia izango du baimen horrek, eta berritu egin beharko da epe hori igarotakoan.

Normalean, egin beharreko obrarik ez badago, instalazio-baimena eta funtzionamendu-baimena batera ematen ditugu.

Funtzionamendu-baimena indarrean dagoen bitartean funtsezko aldaketaren bat egin nahi bada, hala nola higiezinaren egitura edo banaketa aldatu, asistentzia-eskaintza aldatu edo titularra aldatu, dagokion aldaketa-baimena lortu behar da aldez aurretik.

Funtzionamendurako baimena lortzeak Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroan inskribatzea dakar. Ofizioz erabakiko da erregistro horretako hasierako inskripzioa, zentroaren funtzionamendua baimentzeko ebazpenean.

Instalatzeko baimena

Finkapenerako baimena zentro bat eraikitzen edo egokitzen hasi aurretik egin beharreko izapidetzea da.

Zentroa sortzeak ez badakar obra berri handi bat egitea, instalatzeko baimena funtzionamendukoarekin batera eska daiteke.

Fase honetan, tasa ordaintzen da, proiektua aurkezten da eta zerbitzuak ebaluatu egiten du, osasun-estandarretara egokitzeko alderdiei dagokienez.

Finkapenerako baimena honako kasu hauetan iraungitzen da:

  • Hura sortzeak obra berria egitea edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar, eta, hura jakinarazi eta urtebetera iraungitzen da.

  • Obrak hasi ez badira edo eten badira, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

  • Zentroaren funtzionamendurako baimena eskatu ez bada, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

Funtzionatzeko baimena

Obra amaituta eta osasun-jarduera hasi aurretik, ikuskaritza-talde baten bisita jaso ondoren, martxan jartzeko baimena ematen zaio, zentro guztietarako irizpide homogeneo batzuk bete beharko dituela. 5 urtera iraungitzen da. 

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Instalatzeko baimena eta funtzionatzeko baimena aldi berean eskatzeko izapidea da. Ikastetxearen sorrerak tamaina handiko obra berririk ez dakarrenean aplika daiteke.

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionamendurako baimena berritzeko haren baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago eskatu behar da; baimenaren baliozkotasuna 5 urtekoa da

Funtsezkoa ez den aldaketa jakinaraztea

Funtzionamendu-baimena duen irudi bidezko diagnostikoetarako zentro baten aldaketa ez funtsezkotzat joko dira hauek:

  • a) Zuzendari teknikoa edo jarduera asistentzialaren arduraduna aldatzea, zentroaren arauek figura horiek egon behar duela eskatzen badute.
  • b) Osasun-arloko langileak edo haien dedikazio-erregimena aldatzea, zentroaren asistentzia-eskaintzaren barruan.
  • c) Zentroko ekipamenduak aldatzea.
  • d) Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioaren jarduna, osoki edo partzialki, aldi baterako etetea.

Funtsezkoak ez diren aldaketa horiek Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio gertatu eta hilabeteko epean. Ez da ebazpenik emango, eta zentroaren espedientean sartu baino ez da egingo.

Nori dago zuzenduta

Irudi bidezko diagnostikoak egiten dituzten zentro publiko zein pribatuentzat, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan instalatu behar badute.

Aplikatu beharreko araudia

Araudi autonomikoa 31/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa Araudi autonomikoa 38/2012 DEKRETUA, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa Araudi autonomikoa AGINDUA, 2013ko azaroaren 12a, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira kirurgia-jarduerak eta/edo barneratzerik gabeko prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbasiboak egiten dituzten osasun-zentroak eta -zerbitzuak baimentzeko aplikatzeko eskakizun teknikoak Araudi autonomikoa 78/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa Araudi autonomikoa AGINDUA, 2017ko urriaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Euskadiko osasun-zentroetako eta -zerbitzuetako pazienteen segurtasun-batzordeak garatzen dituena Estatuaren araudia 1277/2003 ERREGE DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituena Estatuaren araudia 1085/ 2009 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 3koa, Diagnostiko medikoa egiteko X izpien aparatuak instalatu eta erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duena Estatuaren araudia 1076/2009 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 23koa, Erradiodiagnostikoko kalitate-irizpideak ezartzen dituena Estatuaren araudia 1029/2022 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Erradiazio ionizatzaileekiko esposiziotik eratorritako arriskuen aurrean osasuna babesteko Erregelamendua onartzen duena. Estatuaren araudia 601/2019 ERREGE DEKRETUA, urriaren 18koa, Esposizio medikoetan pertsonei babes erradiologikoa emateko erradiazio ionizatzaileak erabiltzea justifikatzeari eta optimizatzeari buruzkoa Estatuaren araudia 1591/2009 Errege Dekretua, urriaren 16koa, Osasun-produktuak arautzen dituena

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Antolamendu eta Egiaztatze Sanitarioko Zerbitzua.

  • Helbidea: Donostia - San Sebastián Kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Telefono-zenbakia: 945 019234
  • Helbide elektronikoa: soac@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketa egiteko baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketa jakinaraztea : 0103106
  • Itxiera jakinaraztea: 0103108

Instalatzeko baimena

Finkapenerako baimena zentro bat eraikitzen edo egokitzen hasi aurretik egin beharreko izapidetzea da.

Zentroa sortzeak ez badakar obra berri handi bat egitea, instalatzeko baimena funtzionamendukoarekin batera eska daiteke.

Fase honetan, tasa ordaintzen da, proiektua aurkezten da eta zerbitzuak ebaluatu egiten du, osasun-estandarretara egokitzeko alderdiei dagokienez.

Finkapenerako baimena honako kasu hauetan iraungitzen da:

  • Hura sortzeak obra berria egitea edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar, eta, hura jakinarazi eta urtebetera iraungitzen da.

  • Obrak hasi ez badira edo eten badira, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

  • Zentroaren funtzionamendurako baimena eskatu ez bada, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionamendurako baimena

Obra amaituta eta osasun-jarduera hasi aurretik, ikuskaritza-talde baten bisita jaso ondoren, martxan jartzeko baimena ematen zaio, zentro guztietarako irizpide homogeneo batzuk bete beharko dituela. 5 urtera iraungitzen da. 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Finkapenerako eta funtzionamendurako baimena

Instalatzeko baimena eta funtzionatzeko baimena aldi berean eskatzeko izapidea da. Ikastetxearen sorrerak tamaina handiko obra berririk ez dakarrenean aplika daiteke.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionamendu-baimena berritzea

Funtzionamendurako baimena berritzeko haren baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago eskatu behar da; baimenaren baliozkotasuna 5 urtekoa da

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketa egiteko baimena

Irudi bidezko diagnostikoak egiteko zentro baimendu orok funtsezko aldaketak egiteko baimena eskatu behar du aldaketa hauetakoren bat egiten bada:

  • a) Higiezinaren egitura edo banaketa aldatzen bada.
  • b) Asistentzia-eskaintza aldatzen bada.
  • c) Titularra aldatzen bada.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketa jakinaraztea

Funtzionamendu-baimena duen irudi bidezko diagnostikoetarako zentro baten aldaketa ez funtsezkotzat joko dira hauek:

  • a) Zuzendari teknikoa edo jarduera asistentzialaren arduraduna aldatzea, zentroaren arauek figura horiek egon behar duela eskatzen badute.
  • b) Osasun-arloko langileak edo haien dedikazio-erregimena aldatzea, zentroaren asistentzia-eskaintzaren barruan.
  • c) Zentroko ekipamenduak aldatzea.
  • d) Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioaren jarduna, osoki edo partzialki, aldi baterako etetea.

Funtsezkoak ez diren aldaketa horiek Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio gertatu eta hilabeteko epean. Ez da ebazpenik emango, eta zentroaren espedientean sartu baino ez da egingo.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxiera jakinaraztea

Osasun-zentroa funtzionamenduan egon den bitartean sortu den dokumentazio klinikoa gordetzeko prozeduraren memoria deskribatzailea, indarreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. 