Osasun Saila

Haurdunaldiaren borondatezko etendurarako zentroak egiaztatzeko baimena

Deskribapena


Haurdunaldia borondatez eteteko prestazioaren kalitatea bermatzen duen ekainaren 25eko 831/2010 Errege Dekretua betetzen dela ziurtatzea da baimen horren helburua, eta, dekretuak, era berean, bi xede ditu: haurdunaldia borondatez eteteko prestazio sanitarioari dagokionez berdintasuna eta kalitate asistentziala ziurtatzea eta emakume guztiei prestazioa jasotzeko aukera bermatzea.

Kalitate-programetan jasotzen den bezala, haurdunaldiaren borondatezko etendurarako zentroa egiaztatu ondoren, zerbitzuak kontrolatu egingo du (5. artikulua. Osasun-zentro egiaztatuak ikuskatzea eta kontrolatzea. Zentro egiaztatu guztiak osasun-administrazioaren ikuskapen eta kontrolaren mende egongo dira, apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 30. eta 31. artikuluetan eta martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuz).

Horretarako, bi urtean behin bisitak egiten dira, zentro horiek prozesua gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko.


HBEak egiteko zentro baten akreditazioa

1. HBEak egiteko akreditazioa osasun-zentro edo -establezimendu pribatu bakoitzari emandako akreditazioa da, eta martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta 831/2010 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak betetzen ditu.

2. Era berean, zentro sortu berriek Osasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko Agindua bete beharko dute. Agindu horren bidez, jarduera kirurgikoak eta/edo prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan aplikatu beharreko betekizun teknikoak arautzen dira.

Nori dago zuzenduta


Egiaztapen hori martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta errege-dekretu honen eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak beteta egiaztapena eskatzen duten osasun-zentro edo establezimendu pribatuei zuzenduta dago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Antolamendu eta Egiaztatze Sanitarioko Zerbitzua

  • Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz - 01010
  • Helbide elektronikoa: soac@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019234

Kodea(k)

HBEak egiteko zentro baten akreditazioa


HBEak egiteko akreditazioa da osasun-zentro edo establezimendu pribatu bakoitzari emandako akreditazioa, martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta 831/2010 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak betez eskatzen badute.

Era berean, zentro sortu berriek Osasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko Agindua bete beharko dute. Agindu horren bidez, jarduera kirurgikoak eta/edo prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan aplikatu beharreko betekizun teknikoak arautzen dira. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk