Segurtasun Saila

Babes Zibileko Boluntariotzako izapideak

Erregistratuta dauden babes zibileko boluntarioen erakundeetako ARDURADUNENTZAKO erregistrorako sarbidea

Boluntarioen eta erakundeen alta-/baja-eskaerak bide honetatik bideratu beharko dira, arduradunen bitartez.
Indarrean dagoen legeria betetzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea (BAKQ edo ziurtagiri digitalak).

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko gaietan partehartze-, sustapen-, prestakuntza- eta jarduera-bideetara iristeko, beharrezko baldintza da erregistroan inskribatzea.

Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Arrazoi teknikoak direla eta, ez da emango akreditazioari dagokion txartelik.

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira: adin nagusikoa izan, erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete, eta babes zibileko boluntarioen akreditazioa izan.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero.

Agiria pertsonala eta besteren ezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko du.

Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko 24/2010 dekretuaren arabera, babes zibileko boluntarioen toki-erakundeek, besteak beste, prebentzio-baliabide operatiboetan (AAB) parte hartzen dute. Baliabide horiek jakinazi behar dira Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrori.

AAB duten ekitaldien jakinarazpenak (XLSX, 56 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Helbide honetara bidali: drp@seg.euskadi.eus

Segurtasun Sailak babes zibileko boluntariotzari identifikazio-eskumuturrak eskaintzen dizkio, galduz gero haurrak errazago aurkitzeko, hartu ohi duten egintza eta ekitaldietan zabaltzeko.

Eskaera helbide honetara bidali: sosdeiak@euskadi.eus

Azken aldaketako data: