2025eko EAEko ehiza azterketen deialdia

[Ehiza azterketa]

Deskribapena


Xedea

2025ean Ehiza azterketaren bi deialdi egingo dira:

1go DEIALDIA: 2025eko OTSAILAK 8

Ordua: 10:00etan

Tokiak:

Vitoria-Gasteiz: EHUko Letren Fakultatea. Unibertsitateko ibilbidea 5

Bilbo: Sarrikoko campusaren Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Miguel Angel Blanco eraikina). Lehendakari Agirre hiribidea 83

Donostia: EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Oñati plaza 1

2. DEIALDIA: 2025eko EKAINAK 7

Ordua: 10:00etan

Tokia: FICOBA – Recinto Ferial de Gipuzkoa, Etorbidea Iparralde 43, Irun (Gipuzkoa)

Azterketaren TASA: 11,61 euro

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.

Ehizaren liburua: azterketaren gida

Nori dago zuzenduta


14 urtetik gorako pertsonak.

Betekizunak

  • Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.
  • Azterketa egiteko tasa ordaindu, 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena, edo hori ordezkatzen duen araua betez. Ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
  • Ehizatzeko gaitasunik gabe uzteko zehapen bat betetzen egon ez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


José Alberto Valentin

E-maila: ehiza@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


- Dagokion eskabide-eredua bete.

- Azterketari dagokion tasa (11,61 €) ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk