Ehizaren liburua

Xehetasunak

Liburu hau, EAEn ehizari buruz dagoen libururik osatuena, edozein ehiztarirentzat da interesgarria, funtsezko bi arrazoirengatik: batetik, argitalpenaren helburua ehizarekin lotutako liburutegia areagotzea eta, kasu batzuetan, hori sortzen hastea delako.

Bestetik, eta batez ere, ehiza-azterketa prestatzeko gida delako; hau da, ehiza-jarduerari ekiteko legeak eskatzen duen proba gainditzeko modurik egokiena. Horrenbestez, ehiztarien erroldan lehenbiziko aldiz sartu nahi dutenek hasieratik egoki eta zuzen ehizatzeko jakin behar den guztia aurkituko dute orrialde hauetan.

Horrez gain, argitalpen hau interesgarria da dagoeneko ehiza-baimena dutenentzat eta ingurumenarekin lotutako sektoreetan eta/edo horren ustiapenarekin, kudeaketarekin edo kontserbazioarekin lotutako jardueretan lanean dihardutenentzat: administrazioetako teknikarientzat, natur zientzietako eta ingurumen-zientzietako ikasleentzat, nekazarientzat, abeltzainentzat, ekologistentzat... 

Ehizaren liburua

Ehizaren liburuko galdera-sorta: 575 galdera eta erantzunak