Segurtasun Saila

Autobabesa

AUTOBABES-ERREGISTROA:  aplikaziorako sarbidea (leiho berri batean irekitzen da), dagoeneko erregistratuta dauden planen eta AABen titularrentzakoa. 

AUTOBABES-PLANAK EGITEKO GAITUTAKO TEKNIKARIAK

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 16koa (leiho berri batean irekitzen da), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, arauturik uzteko nola lortu eta berritu behar den autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

OHAR GARRANTSITSUA: Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren edo indargabetutako 2016ko irailaren 5eko aginduaren arabera akreditatutako teknikariak (leiho berri batean irekitzen da)

Autobabesarako Euskal Araua

Autobabesarako Euskal Arauak (21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko) euskal gizartearen segurtasun-maila hobetu nahi du I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitzentzat autobabes-betebeharrak ezarriz.

Hain zuzen ere, betebehar hauek izango dituzte: gai den teknikari batek egindako autobabes-plana iza, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean erresgistratu, planaren eraginkortasuna ezarri eta mantendu ariketak edo simulakroak egitearen bidez.

igo

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan zehaztu egiten da nolako jardueretan behar diren Autobabes Planak eta zer baldintza bete behar den plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, honako hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuen aurkako autobabesaz irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du planak. Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak.

Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretan nahiz pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jardueretan, erabakigarria da autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea. Hori dela-eta, ezinbestekoa da halako planak egiten dituztenek gaikuntza eta trebakuntza profesional egokia izatea, eta, horretarako, aproposa da gaikuntza hori egiaztatzeko beste era batzuk aurreikusi eta prestatzea.

Horregatik, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa ez ezik, bere berritzea ere arautzen duen araudia garatu da.

Hauek dira akreditatzeko baldintzak:

Arautegia: AGINDUA, 2024ko maiatzaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, arauturik uzteko nola lortu eta berritu behar den autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

Araudiaren garapena Arautegia (leiho berri batean irekitzen da) atalean aurki daiteke.

Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak (leiho berri batean irekitzen da)

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien zerrenda (PDF, 503 KB) (leiho berri batean irekitzen da)(azken eguneratzea: 2024/06/12)

igo

Autobabes-izapideak

 

Ohiko galderak: Autobabes Planetako eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen izapideak (leiho berri batean irekitzen da)

igo 

Autobabes planen Erregistroa

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren mende, idatziz jasoko ditu Autobabes Planen datu esanguratsuak, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Erregistroan izen ematea eskatu behar dute 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskineko jardueren titularrek, jarduerekin hasi aurretik.

Halaber, erregistroan izen ematea eska dezakete Dekretu honek eragiten ez dieten beste jarduera batzuen titularrek, beren borondatez Autobabes Planak egin dituztenek, Dekretu honi jarraiki.

Ohiko galderak: Autobabes-erregistroa (leiho berri batean irekitzen da)

Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa  (leiho berri batean irekitzen da)

Kontsultarako sarbidea (TITULARRAK): erregistratutako autobabes-planak (leiho berri batean irekitzen da)

Kontsultarako sarbidea (SVAE): erregistratutako autobabes-planak (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (AAB)

Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabidea (AAB) da ekitaldiaren estaldura egokia bermatzeko neurri guztien multzoa, segurtasunaren eta asistentzia sanitarioaren ikuspegitik begiratuta, eta kontuan hartuta ekitaldiaren ezaugarriak eta aurreikusteko moduko arriskuen identifikazioa.

21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.3 eranskineko jardueren titularrek Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea prestatu behar dute, larrialdietan jarduteko plana eta ezarpen-plana egin, eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrari jakinarazi.

Ohiko galderak: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (leiho berri batean irekitzen da)

Prozeduran sartu: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (leiho berri batean irekitzen da)

Kontsultarako sarbidea (TITULARRAK): erregistratutako AABak (leiho berri batean irekitzen da)

Kontsultarako sarbidea (SVAE): erregistratutako AABak (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Autobabes Planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezartzea

Autobabes-betebeharren artean eraginkortasunez ezarraraztea eta eraginkortasunari eustea eta eguneratzea: Autobabes Planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezarpen-ziurtagiria Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean telematikoki gehitu behar da.

Ohiko galderak: Autobabes planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezartzea (leiho berri batean irekitzen da)

Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa  (leiho berri batean irekitzen da)

Prozeduran sartu: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea

21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskineko jardueren titularrek, autobabes-planetan jasotako ariketa eta simulakro periodikoak egin behar dute.

Establezimenduaren edo jardueraren titularrak parte hartu nahi badu establezimendutik kanpoko baliabideen –larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemakoen– simulakroan, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin proposatu beharko dio hori Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari. Parte-hartze edo lankidetza hori beren irizpideen bitartez baloratuko dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek, beren lan-programen edo programatutako simulakroaren interesaren arabera. 

Derrigorrezkoa da Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari (112) deitzea informatzeko, simulakroa hasi baino lehen eta behin simulakroa amaituta, kanpotik nabaritzen bada edo kanpoko baliabideek parte hartzen badute.

Prozeduran sartu: Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko babeserako datu espezifikoen fitxa

Harik eta Autobabeseko Erregistroan zibersegurtasuneko datuen fitxaren izapidetze elektronikoa gaitzen den arte, aldi batean, datu horiek Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez bidaliko dira Cyberzaintza-Euskal Zibersegurtasun Agentziara, Zibersegurtasuneko babeserako datu espezifikoen fitxa betez.

Zibersegurtasuneko babeserako datu espezifikoen fitxa (PDF, 139 KB) (abre en nueva ventana)

Erregistro Elektroniko Orokorra (leiho berri batean irekitzen da)

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2024ko ekainaren 7ko aginduak Autobabeserako Euskal Arauaren mende dauden zenbait jardueratarako zibersegurtasun-arloko jarraitutasun-planak egitea arautzen du. Agindu hau dela eta, autobabesari buruzko araudiaren eraginpeko jardueren titularrek, baldin eta beren jarduera sektore jakin batzuetan garatzen badute (komunitaterako, haren egonkortasun ekonomiko eta sozialerako funtsezkoak direnean eta arrisku larriak edo hondamendiak daudenean azkar leheneratu behar direnean), jarraitutasun informatikoko planak egin beharko dituzte zibersegurtasuneko mehatxu eta gertakariei aurre egiteko.

Gainera, Euskadiko Autobabes Erregistroaren bidez bidali behar dute zibersegurtasuneko jarraitutasun-plana egiteko betebeharra eta zibersegurtasunaren arloko babeserako datu espezifikoak biltzen dituen fitxa. Zibersegurtasuneko datuen eta jarraitutasun-planaren edukiari, gainbegiratzeari eta ikuskatzeari dagokionez, Cyberzaintza-Euskal Zibersegurtasun Agentzia da agintaritza eskuduna:

Betebehar horiek autobabesaren esparruan gauzatzen dira, eta, beraz, beren erakundeetan, eta zibersegurtasunaren arloari dagokionez, jardueren titularrek honako betebhear hauek ere garatu beharko dituzte: jarraitutasun -plana ezartzeko eta mantentzeko jarduerak, arduradunak izendatzea, langileei informazioa eta prestakuntza ematea, beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonalak mantentzea, jarraitutasun-planean aurreikusitako neurriak aplikatzea eta aldian aldiko ariketak edo simulakroak egitea.

Zibersegurtasunari buruzko intzidenteei dagokienez, gertakari horiek garrantzitsuak izan badaitezke, Aginduak ezartzen duen bezala, jardueren titularrek Euskal Zibersegurtasun Agentziari jakinarazi behar diote hasiera batean, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bidez (SOS DEIAK-112).

Ohiko galderak: Zibersegurtasun-arloko jarraitutasun-planak (leiho berri batean irekitzen da)

igo