Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Araubide Juridikoaren Sailburuordetza.

  1. Araubide Juridikoaren Sailburuordetzak, dekretu honen 4. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari aholkularitza juridikoa ematea –eta epaiketetan hura ordezkatu eta defendatzea–, bai eta sortze-legean hala jasota duten erakunde publikoei, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko, merkataritza-sozietate, fundazio publiko, partzuergo eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duten gainerako entitateei ere, baldin eta horretarako hitzarmena sinatzen badute.
      Aholkularitza juridikoa emateko eginkizunak beteko ditu, betiere alde batera utzi gabe Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen kide anitzeko kontsulta-organo gorena izanik, bere jardun-eremuan esleituta dauzkan eginkizun bereziak.
      Aurrekoa guztia, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala sailburuordetza honi atxikita dagoela kontuan hartuta.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen antolaketaren eta prozeduraren araubide juridikoaren arloan, araugintza-garapena landu eta proposatzea, eta, azken kasu horretan, Administrazioa arrazionalizatzeko, hobetzeko eta modernizatzeko emandako gidalerroetara egokitzea.
    3. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari eta sailari laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Euskadiko foru- eta toki-erakundeetako administrazioekin dituen harreman instituzionaletan. Horretarako, Administrazio honek Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordeko lantaldeetan duen ordezkaritza koordinatzea dagokio.
  2. Azaroaren 24ko 9/2004 Legean eta haren antolakuntza- eta jarduera-erregelamenduan ezarritako moduan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Araubide Juridikoaren Sailburuordetzari atxikitzen zaio, baina haren egitura hierarkikoan sartu gabe, aholkua emateko eginkizuna autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin egiten baitu.
    Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Araubide Juridikoaren Sailburuordetzako titularrak edukiko du organo aholku-emaile goren horren lehendakaritza.
  3. Ordezkaritzako, defentsako eta jakinarazpenetako lurralde-bulegoak Araubide Juridikoaren Sailburuordetzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatuak izango dira.
  4. Sailburuordetza honi Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea atxikitzen zaio, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen bidez sortua eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez estatutuak onartuta dituena.
  5. Honako zuzendaritza hauek Araubide Juridikoaren Sailburuordetzaren mende egongo dira:
    1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.
    2. Auzibide Zuzendaritza.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sabino Torre Díez
(2024/06/27 - ) Araubide Juridikoaren sailburuordea