Osasun Saila

Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

LABURPENA

Objektua

Araubide Juridikoaren Sailburuordetza Administrazioaren zentro aholku-emaile gorena da, eta bertan kokatzen da Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala, zeinak judizioan Administrazioa ordezkatzen eta defendatzen duen.

Honako hauek dagozkio:

  • Autonomia Estatutua defendatzea
  • Barneko arauak kontrolatzea
  • Lege-garapenaren eremuan jardutea, euskal zuzenbide zibila kontserbatzea, egokitzea eta garatzea barnean dela

Gainera, berari atxikiko zaio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen kide anitzeko organo aholku-emaile gorena.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Araubide Juridikoaren Sailburuordetzak, dekretu honen 4. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari aholkularitza juridikoa ematea –eta epaiketetan ordezkatu eta defendatzea–, bai eta sortze-legean hala jasota duten erakunde publikoei, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko, merkataritza-sozietate, fundazio publiko, partzuergo eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duten gainerako erakundeei ere, baldin eta horretarako hitzarmena sinatzen badute.
    Aholkularitza juridikoa emateko eginkizunak beteko ditu, betiere alde batera utzi gabe Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen kide anitzeko kontsulta-organo gorena izanik, bere jardun-eremuan esleituta dauzkan eginkizun bereziak.
    Aurrekoa guztia, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala sailburuordetza honi atxikita dagoela kontuan hartuta.
  2. Euskal administrazio publikoen antolaketaren eta prozeduraren araubide juridikoaren arloan, araugintza-garapena landu eta proposatzea, eta, azken kasu horretan, Administrazioa arrazionalizatzeko, hobetzeko eta modernizatzeko emandako gidalerroetara egokitzea.
  3. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari eta sailari laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Euskadiko foru- eta toki-erakundeetako administrazioekin dituen harreman instituzionaletan. Horretarako, Administrazio honek Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordeko lantaldeetan duen ordezkaritza
    koordinatzea dagokio.

4. artikulua.- Sailburuordeak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sabino Torre Díez
(2020/09/10 - 2024/06/26) Araubide Juridikoaren sailburuordea