Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako paisaia industrialaren karakterizazioa eta balorazioa (Oñati, Gipuzkoa)

Zuzendaritza: Beatriz Herreras Moratinos

Gauzatzea: Miriam Pérez Pérez

Laburpena eta itzulpena: Leire Milikua Larramendi

 

ARANTZAZU/ARAOTZ ETA UBAO IBAIAK ETA HORIEN ERABILERA INDUSTRIALA

Deba ibaiaren arroan aurkitzen da Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako paisaia industriala. Azaleko ur-banda estuak dira, Gipuzkoako gainerako arro hidrografikoak bezala. Ibai-egitura osotik, Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaiak dira aztertu direnak, bertan kokatzen baitira Unión Cerrajerako zentralei dagozkien instalazioak, eta horiek direlako ikerketa-objektu nagusi. Oñati ibaiaren ertz desberdinetan aurkitzen dira ibaiok: ezkerreko ertzean Arantzazu/Araotz, eta eskuinekoan Ubao. Araotz ibaiak Arantzazu ibaiaren hasierako tartea partekatzen du; ondorioz, bigarrenaren uretan dago urak biltzeko sistemaren zati bat, Jaturabeko jauzi gisa ezagutzen dena.

Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako paisaiak lotura estua dauka bailarako industria-garapenarekin, eta, zehatzago, Gipuzkoako industria garrantzitsuenetako batekin: Unión Cerrajera. Enpresak Deba ibaiaren goiko arroko lur horietan instalatu zuen, hain zuzen, energia hidroelektrikoz hornitzeko sistema konplexu bat, eta hari esker lortu zuen autosufizientzia desiratua.

XX. mendean eraiki eta instalatu ziren instalazio hidroelektrikoak, baina ibaiaren erabilera industriala ez da mende horretakoa bakarrik; izan ere, hainbat errota izan dira lehenagotik ere Ubao eta Arantzazu/Araotz ibaietan, egun ikusgai daudenak oraindik. Errota gehienak desegin eta etxebizitza bilakatu badira ere, azpiegitura hidraulikoaren parteak mantentzen dituzte.

Ibaiek ingurunearekin duten harremanari dagokionez, azpimarratu behar da gizakiak ibai-inguruan izan duen esku-hartzea erabakigarria izan dela, lurraldean bertan lekukotu zenetik; baina, bereziki, lurraldearen erabilera eta maneiu estentsiboa ematen den unetik hasita (XIV. eta XV. mendeez gero ziur aski), teknika jakin batzuk meneratzearekin batera (obra hidraulikoak).

 

UNIÓN CERRAJERAKO ZENTRALAK: PAISAIA

Garrantzitsutzat jotzen da Unión Cerrajera enpresak proiektatu eta ustiatutako zentral hidroelektrikoen multzoa. Enpresa horrek Arrasaten eta Bergaran zituen egoitzak. Unión Cerrajera izenpean sortu zen, 1906an.

Unión Cerrajerako zentral hidroelektrikoak multzo esanguratsua dira; izan ere, tamaina handiko enpresa batenak ziren, Arrasaten instalatu bazen ere Oñatiraino zabaltzen zena, azpiegitura hidraulikoaren bidez, energiaren ustiapena egiteko. Ur-jauziak eraikita, Unión Cerrajera-UCEMek dependentzia energetikoa saihestu zuen, eta tokiko hornitzaile hidroelektriko bilakatu zen. Gaur egun Oñatiko Ur-Jauziak S.A enpresarenak eta Oñatiko Udalarenak dira zentralak, eta herria hornitzen dute.

Ibaiaren erabilera intentsiboa egiten badute ere, Unión Cerrajerako zentral hidroelektrikoek ez dute industriaurreko azpiegiturarik partekatzen, nahiz eta ibaiaren emariaz baliatzen diren. Olateko zentral hidroelektrikoak (Z.H.) bakarrik aprobetxatu zuen Lamiategi Goikoa errotaren azpiegituraren parte bat.

Azterlanean, justu ibai-ertzeetan ez badaude ere lanaren esparruan kokatzen diren beste elementu batzuk sartu dira (Saratxo errota, Urrejola errota, Errotaberri errota, Urdantegieta Z.H. eta Ubao Z.H., egun desagertua).

Azpimarratzekoa da nola paisaia honek produkzio-espazioaren okupazioa islatzen duen bere zabalera osoan; hala, produkzio-unitateak segidan ikus daitezke ibaien ibilguetan. Ibai horien indar hidraulikoaren erabilera intentsiboa bilatzen zen, etenik gabe. Oso ohikoa zen erabilera hori Euskal Autonomia Erkidegoko industrializazioan eta espazioaren okupazioan.

Uraren ustiapenari dagokionez, ikerketa-objektu den paisaian, industriala dena nabarmentzen da industriaurrekoa baino gehiago. Bigarrenak bere garrantzia du oinarri historikoari dagokionez, baina ez du hainbesteko ondare-presentziarik lurraldean.

 

 

Energia-produkzioari lotutako paisaiak erabakigarriak izan ziren EAEko industriaren bilakaeran. Hori horrela, ondare-balio handiko paisaia kultural gisa duten berezko garrantziaz gain, testuinguru industrialean jokatu zuten paper historiko eta teknologikoa gehitu behar zaie.

Ildo horretan, Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaien inguruan sortutako paisaia da garrantzitsuenetako bat.

 

Guneak, Eremuak, Elementuak, Funtzioak

Bi laburpen-taula egin dira: lehenengoak Arantzazu/Araotz ibaiko ondare-elementuak jasotzen ditu, eta bigarrenak Ubao ibaiko ondare-elementuak.

Taula horiek paisaian identifikatutako elementuak antolatzea dute xede. Horietan elementuak (EL), kokatzen direneko gunea (G) eta eremua (ER) eta betetzen duten funtzioa (F) adierazten dira. Eremu eta elementu horien identifikazioa Unión Cerrajera enpresako sistema hidroelektrikoaren parte funtzionalari lotuta dago, eta horrela ulertu behar da.

 

Ondare-elementuak Arantzazu/Araotz ibaian

G

ER

EL

F

Errotaberri errota

Oso aldatuta dago, ez da azpiegitura hidraulikoa kontserbatzen.

Saratxo errota

Erortzeko zorian. Azpiegitura desagertuta dago, antaparako tartea salbu.

Akuegi errota *

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

Arkitektura tradizionaleko eraikin hustua.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

 

Kanala

 

Antapara

 

Jaturabe errota *

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

 

Azpiegitura hidraulikoa

Gaur egun ez dago presaren arrastorik.

Jaturabe Z.H.**

Makina-etxea

 

Makina-etxea Olateko kanalaz baliatzen zen. Kanal hori Jaturabeko presatik abiatzen zen, gero Olateko zentralerantz jarraitzeko.

Olateko jauziaren azpiegitura aprobetxatzen zuen, zeina izen bereko zentraleraino iristen zen.

Egun ez da erabiltzen.

Azpiegitura

 

Olateko jauzia

Jaturabe presa

Olate kanala

Zapatako jauzia

Akuegi presa

Zapata kanala

Zapata depositua

Hoditeria

Urrejola errota

Ez da azpiegiturarik gelditzen.

Olateko Z.H.**

Olateko zentral zaharra

 

Zentral garrantzitsuena da. 1921ean eraiki zen egun zentralak okupatzen duen eraikina. Oñatiko Ur-Jauziak SA sozietateak erosi zuen 1989an, herria energia elektrikoz autohornitu ahal izateko ustiatzeko asmoarekin. Berriki birmoldatu den arte, zazpi ekipo elektroeragileren bitartez lortzen zuen elektrizitatea. Lau ur-jauzik aktibatzen zituzten: Oñate, Arantzazuko Ama Birjina, Saratxo eta Zapata. Zazpi turbinetatik bakarra kontserbatu da.

Olate, Lamiategi, Tokillo eta Jaturabeko zentraletako produkzio osoa hemen zentralizatzen zen, gero Unión Cerrajerara eramateko.

Gaur egun hainbat etxebizitzek okupatzen dute, eta azpiegitura hidrauliko konplexua dauka. Erabilera mantentzen du, makina berriekin.

 

Makina-etxea

 

Arantzazuko Ama Birjina/Araotz jauziko A.H. (Azpiegitura Hidroelektrikoa)

Aitzgain kanala

Aitzgain depositua

Depositu ondoko etxea

Hoditeria

Saratxoko jauziko A.H.

Saratxo kanala

Saratxo depositua

Hoditeria

Olateko jauziko A.H.

Jaturabe presa

Olate kanala

Olate depositua

Hoditeria

Zapatako jauziko A.H.

Akuegi presa

Zapata kanala

Zapata depositua

Hoditeria

Langileen etxea

Olateko zentralaren parean kokatzen da, ibaiaren beste aldean.

Lamiategi Z.H.**

Makina-etxea

 

1917an instalatu zen (Unión Cerrajeraren jabetzakoa); izen bereko errotako azpiegitura hidraulikoa erabili zuen. Oñatiko Ur-Jauziak S.A. sozietateak erosi zuen 1989an. Makina modernoak instalatu dira. Olateko zentraletik datozen urak bideratzen ditu.

Azpiegitura hidraulikoa

Lamiategi presa

Lamiategi kanala

Depositua

Hodi behartua

Lamiategi errota

 

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

Egun, etxea bakarrik hauteman daiteke errota zen horretatik.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

 

Kanala

 

Zuazola errota

 

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

 

Errota-egiturarik kontserbatzen ez duen errota, nahiz eta bai mantentzen duen azpiegitura hidraulikoaren parte bat. Bi grabitate-presa dauzka.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

Presa

Kanala

Usako errota

 

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

Azpiegitura hidraulikoak mantentzen dituen eraikina.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

Birmoldatu egin da presa, aisialdirako udal-esparru gisa.

Kanala

San Pedroko Z.H.

Makina-etxea

 

Ez da Unión Cerrajera multzoaren parte. Izen bereko errota zaharreko instalazioak baliatuz sortzen zuen energia. Osorik mantentzen du azpiegitura hidraulikoa.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

Kanala

 

* Akuegi eta Jaturabe errotek beren jatorrizko itxura mantentzen dute. Gainerako errotek aldaketa handiak jasan dituzte eta etxebizitza bilakatu dira, nahiz eta batzuek ia osotasunean mantentzen dituzten azpiegitura hidraulikoak, presa eta kanala (Lamiategi, Zuazola eta Usako erroten kasuan), eta beste batzuek aurriak baino ez dauzkaten, edo azpiegiturarik ez, zuzenean (Errotaberri eta Saratxo erroten kasuan).

** Funtsezkoa da Olate, Jaturabe eta Lamiategi zentralak elkarlotzen dituen sistema hidraulikoa.

 

Ondare-elementuak Arantzazu/Araotz ibaian

G

ER

EL

F

Tokilloko Z.H.

Makina-etxea

Eraikin berri bat da gaur egun

1904an instalatu zuen Unión Cerrajerak. Izen bereko errotako azpiegitura hidraulikoa berrerabili zuen. Guztiz berreraiki da eta martxan dago, makina berriekin.

Ubaoko jauziko A.H.

Ubaoko depositua

 

Hoditeria

Urdantegieta Z.H.

Ez zen Unión Cerrajeraren parte. Erortzeko zorian dago, azpiegitura hidraulikorik gabe.

Santa Cruz errota °

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

 

Ibai-errota hidraulikoa zen, irinerako erabiltzen zena. Itxita dago, nahiz eta azpiegitura hidraulikoak mantentzen dituen.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

Kanala

Murgi errota °

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

 

Guztiz berritua dago, ezagutezin. Grabitate-presa bakarrik kontserbatzen da.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

Linazibar errota °

Ehoketarako eraikina eta etxebizitza

Oso berritua dago eraikina.

Azpiegitura hidraulikoa

Presa

 

Kanala

 

 

° Ubao ibaiaren kasuan ere etxebizitza bilakatu dira errotak, eta ez dute azpiegitura hain ondo kontserbatu, Murgi eta Linazibar errotetan ikus daitekeenez (presa bakarrik mantentzen dute). Santa Cruz errota da salbuespen bakarra, osorik mantentzen baitu azpiegitura osoa.

 

PAISAIAREN BALORAZIOA

Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako industria-multzoaren balio historikoari dagokionez, ibaibidean zehar industriaurreko garaitik industrializazio modernora arteko bilakaera ikus daiteke, XV. mendetik gaur egunera arteko adibideekin. Zentzu horretan, industriaurreko garaitik azpiegitura hidraulikoen adibide batzuk edo Lamiategi errotako eremu arkeologikoa kontserbatzen dira.

Era berean, beren azpiegitura hidraulikoak kontserbatu dituzten hainbat errota mantendu dira, Akuegi edo Santa Cruzekoak kasu. Hala ere, Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietan ez dira industriaurreko geruza eta geruza industriala gainjarrita dauden baina bakanak diren bi gertakari bezala identifikatzen soilik. Egiaztatu egiten da energia elektrikoa sortzeko zentroek antzinako burdinola eta errotek egiten zuten ur-emariaren ustiapena nola baliatu zuten; ordurako, garai industrialean sartuta bete-betean.

Energia hidroelektrikoaren produkzioa erabakigarria izan zen gainera Euskal Autonomia Erkidegoko garapen industrialean; energia-iturrien bilaketan ibaibideak ustiatu ez balira, ezin izango lirateke lurraldeko industrializazioa ahalbidetu zuten prozesuetako asko garatu. Arrasateko Unión Cerrajera enpresaren historia nabarmendu behar da hemen, zentral hidroelektrikoen sare interesgarri bat diseinatu baitzuen autosufizientzia lortzeko xedearekin.

 

Arantzazu-Araotz ibaian kalitatezko eraikuntza-adibideak daude, balio arkitektoniko-morfologikoaren ikuspuntutik. Azpimarratzekoak dira arkitektura tradizionaleko adibideak (errotak). Horietan, argi azaltzen da egurrezko egitura eta harrizko karga-hormetan oinarritutako eraikitze-tipologia definitu bat, isurki bikoitzeko estalkiekin. Ehoketarako eraikin eta burdinoletan, ganga-formako estolda eta tunel hidraulikoen eraikuntzak ere nabarmendu behar dira. Aztertu diren eremuek, oro har, ondo mantentzen dute kanpoko azala: ez da aldaketarik egon ez bolumenetan ez fatxaden antolaeran. Arkitektura tradizional horrek jarraipena izan du garai industrialean, azpimarratzekoa izanik tipologia horiek nola egokitu ziren XX. mende hasierako zentraletara. Olateko zentral hidroelektrikoa da salbuespenetako bat, arkitektura eklektikoaren adibide.

Nabarmentzekoa da, beraz, Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako multzoa, bertako elementuak garrantzi handikoak direlako energia hidraulikoaren ustiapenari lotutako produkzio-prozesua interpretatzeko. Ildo horretan esan behar da osorik mantendu direla azpiegituretako batzuk, bai industriaurreko garaikoak zein garai industrialekoak.

Hautatuak izan diren Akuegi, Santa Cruz eta Usako errotetan, adibidez, agerikoa da nola baliatu zen indar hidraulikoa burdinola eta errotetan. Eta Olateko zentralaren ustiatze-sarea ere azpimarratzekoa da zentral hidroelektrikoen ustiapenaren ikuspegitik.

 

Aipatutakoez gain, integritate-balioa ere nabarmendu behar da paisaia horretan; izan ere, eremu gehienak osorik eta egoera onean mantendu dira. Azpiegitura hidraulikoen eta ehoketarako makinen parte handiak mantendu dira. Jaturabeko zentrala azpimarratu behar da hemen, azpiegituraz gain garaiko makineria mantentzen baitu oso-osoan. Kontuan hartu behar da azken hamarkadetan errota eta zentral askok utzi diotela funtzionatzeari, eta, ondorioz, eraitsi eta mutilatu egin direla horien produkzio-instalazioak. Hori dela eta, funtsezkoa da aztertu diren ibaietako elementuak kontserbatzea, gutxienez errota bat eta lau zentral kontserbatzen direlako eremu mugatu batean jatorrizko makineriekin.

 

Interpretazio-gaitasun handiko paisaia egiten du horrek; ibaibidearen industriaurreko ustiapenetik energia elektrikoaren produkzio modernora arteko iragatearen adibide bikain. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-ibilguetan egin zen ustiatze intentsiboaren adibide osoenetakoa eta ondoen kontserbatuenetakoa ere bada. Paisaia aberatsa da industriaurreko (burdinolak eta errotak) eta garai industrialeko (zentral hidroelektrikoak) makina hidraulikoetan.

 

Laburbiltzeko, lurralde-interes argia erakusten dute Arantzazu/Araotz eta Ubao ibaietako paisaia kulturalek: balio propioak biltzen dira bertan, elkarren osagarri eta interes handiagokoak bilakatzen direnak osatzen dituzten eremuak banan-banan aztertu ahala. Horrela, orografiak eta gizon-emakumeen ekintzek (baliabideak ustiatzera bideratuak) balio handiko espazio bat sortu dute paisaiaren, bizitegien eta produkzioaren ikuspuntutik, Euskal Autonomia Erkidegoko industrializazioaren adierazgarri.

Produkzio-eremuak leku berean biltzeak egiten du, hain zuzen, hain interesgarri paisaia hori; burdinolak, errotak edo zentral horiek isolaturik baleude eskualde-balioa izango lukete dudarik gabe, baina, aztertutako kasuan, Euskal Herri mailakoa da horien garrantzia. Oñatiko Unión Cerrajerako zentralen kasu konkretuan, elektrizitatez hornitzen zituzten inguruko beste herri batzuetako industriak.

 

JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:

Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: ikerketaren esparrua, erabilitako metodologia, azterketa-eremuko araudi legegilea, paisaia industrialaren justifikazioa, ondare-interesa duten eremuen identifikazioa, balorazioa, interes-eremuen zedarriztapena, bibliografia eta dokumentazioa.

Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: informazio gehiago.