FIDANTZAK
Errentari/maizterrak errentatzaileari ematen dion bermea da, eta errentamendu/alokairu-kontratuan hitzartutako baldintzak betetzen direla bermatzea du helburu.
Kontratuan errentatzaile moduan agertzen den pertsonak edo entitateak, hau da, higiezina errentan lagatzen duenak.
Nahitaezkoa da honako hauen fidantza gordailutzea:
- 2015eko irailaren 26tik aurrera sinatutako kontratu hauek:
- Ohiko etxebizitzaren errentamendua (LAU* legearen 2. art.): etxebizitza osoa errentan hartzea, errentariek ohiko etxebizitza gisa erabil dezaten.
- Etxebizitza-erabileraz besteko errentamendua (LAU* legearen 3. art.): denboraldiko errentamendua, lanbide-jarduerarako errentamendua, etxebizitzaren errentamendua errentaria pertsona juridikoa denean, lokalaren errentamendua edo industria-pabiloiaren errentamendua.
- 2015eko irailaren 26tik aurrera egindako kontratuen berrikuspenak,
baldin kontratuak data hori baino lehenago sinatu baziren.
* 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduena .
Ez da nahitaezkoa honako hauen fidantza gordailutzea:
- Gelen, trastelekuen edota garajeen errentamendu-kontratuak.
- Errentamendu-kontratuak non errentatzaileak errentariari bere negozioaren ustiapena lagatzen dion.
- Azpierrentamendu-kontratuak.
- Harremanetarako kanal gisa bide elektronikoa aukeratzeak berekin dakar jakinarazpenak eskuratzeko identifikazio elektronikorako bitarteko bat edukitzea (ez da nahikoa posta elektroniko bat izatea).
- Ez da beharrezkoa fidantzaren ordainagiria entregatzea. Bankuak automatikoki jakinarazten digu.
- Ez da kontratuaren eranskinik aurkeztu behar honako kasu hauetan:
- Errenta-aldaketak, fidantza aldatzen ez den bitartean.
- Etxebizitzen kasuan, alokairu-iraupeneko luzapenak
- Informatiboa: maizterrak dagokion foru-ogasunari ordaindu behar dio ondasunen transmisioen gaineko zerga, eta errentatzaileak, berriz, eman behar dio maizterrari eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria (baliozkoa eta indarrean dagoena).
Zer kopuru gordailutu behar dut fidantza gisa?
- Hilabeteko errenta, ohiko etxebizitzen errentamendu-kontratuetan.
- Bi hilabeteko errenta, etxebizitza-erabileraz besteko bat duten errentamendu-kontratuetan (denboraldiko etxebizitzak, lokalak edo industria-pabiloiak). Urtebete baino gutxiago irauten duten kontratuetan, kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, betiere bi hilekoren oinarria hartuta.
Nola gordailutzen da fidantza?
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, salbu eta kontratua ahozkoa bada edo aurretik etxebizitza-arloko sail eskudunaren oniritzia (bisatua) jaso badu.
- OHZ Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren kopia bat, errentapeko higiezinarena, katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa egiaztatzeko.
- Errentatzailea pertsona juridikoa bada, IFZren fotokopia.
- NAN edo AIZ ez baduzu, pasaportearen fotokopia.
- Eskabidea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua ).
OHARRA: ez da beharrezkoa gordailuaren ordainagiria aurkeztea.
Zer epetan gordailutu behar dut fidantza?
Epea hilabetekoa izango da, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita.
Partikularren artean egindako babes publikoko etxebizitzen errentamenduen kasuan, fidantza gordailutzeko epea hilabete batekoa izango da, tokian tokiko etxebizitza-ordezkaritzaren kontratu-oniritziaren egunetik aurrera.
Errentariari/maizterrari horren berri eman behar diot?
Bai. Fidantza gordailutu edo eguneratu ondoren, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopia bidaliko dizkizu Bizilagun zerbitzuak: bat zuretzat da; bestea errentariari/maizterrari eman behar diozu, hilabeteko epean.
Tasarik ordaindu behar al dut fidantza gordailutzeagatik?
Ez. Gordailua doakoa da.
Fidantza gordailutzeak interesik sortzen du?
Ez. Fidantza gordailutzeak ez du inongo interesik sortzen gordailugilearentzat.
Zer gertatzen da fidantza ez badut epe barruan gordailutzen?
Gordailua epez kanpo eskatzen baduzu (hau da, kontratuaren formalizaziotik edo oniritzia eman denetik hilabetetik gora igaro denean), fidantzaren zenbatekoaren %2ko errekargua aplikatuko dugu.
Espresuki eskatzen badizugu fidantza gordailutzeko (dela ez duzulako gordailua epe barruan egin, dela ez duzulako gordailua eskatu), fidantzaren zenbatekoaren %10eko errekargua aplikatuko dugu.
Zer gertatuko da gordailua egiten ez badut errekerimendua jaso arren?
Errekerimendua egin arren fidantza gordailutzen ez baduzu, premiamendu-bidez ordainarazi ahalko dizugu, dagozkion errekarguak gehituta. Gainera, errekerimendua egin ostean fidantza ez gordailutzea arau-hauste arina da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 85.j artikuluaren arabera.
Beraz, 300etik 3.000 eurora arteko isuna jarri ahal izango da. Isuna, gainera, inoiz ez da izango jarri beharreko fidantzaren halako bi baino gutxiago, aipaturiko legeak agintzen duenari jarraituz (90.3 eta 90.6 art.).
Zer egin dezaket inprimagailurik izan ezean, aurrez aurreko eskaera aukeratu nahi badut?
Eskabidea ordenagailuan betetzen amaitu dezakezu (ziurtatu zaitez inprimakia inprimatzeko eskatzen dizun pantailara iristen zarela), eta, ondoren, etxetik hurbilen duzun Zuzenean zerbitzuko bulegora joan zaitez (hitzordua behar da). Erakutsi ezazu zure NAN/AIZ artatzen zaituen agenteari, eta hark eskaera berreskuratu eta inprimatuko du sina dezazun. Gogoan izan, gainera, dagokion izapidean eskatutako dokumentazio gehigarria aurkeztu behar duzula
Kontratua azkendutakoan, errentatzaileak eska dezake gordailututako fidantza itzultzeko.
Gordailututako fidantza itzultzeko eskatzeko eskubideak lau urteren buruan preskribatzen du, kontratua azkentzen denetik zenbatuta (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 47. artikulua).
Gordailuari buruzko zein datu ezagutu behar ditut fidantzaren itzultze-eskaera egin ahal izateko?
Gordailu-espedientearen kodea (DIRX/XXXX/XXXXXX) EDO fidantza-zenbakiarena (0X/X/XXXX/XXXXXX) ezagutu behar duzu.
Nola eskatu behar dut fidantza itzultzeko?
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Kontratua azkendu dela egiaztatzen duen dokumentua, bi aldeek sinatua, edo hori bera egiaztatzen duen epai judizial irmoa. Azken bi agiri horiek izan ezean, errentatzailearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 63 KB) onartuko da.
- Bezeroaren kontu-kodea eta titularra ageri diren errentatzailearen libreta edo kontuko orriaren fotokopia, edo banku-ziurtagiria.
- Fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia.
- Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada: kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu (ordeztu) dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleen deklarazioa, jarauntsiaren onarpena eta abar).
- Eskabidea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua ).
- Fidantza ordaintzeko aurkezten duzun bezeroaren kontu-kodea ez bada errentatzailearena: kobrantzak egiteko ahala espresuki jasotzen duen notario-ahalordea.
- NAN edo AIZ ez baduzu: pasaportearen fotokopia.
Noiz itzuliko didate fidantza?
Hiru hilabeteko epean, gehienez ere, Bizilagun Zerbitzuak fidantza itzuliko du, banku-transferentzia bat eginez errentatzailearen kontura, eta fidantzaren itzultze-agiria izeneko ziurtagiri bat egin eta entregatuko dio pertsona edo entitate errentatzaileari.
Epe hori igaro, eta artean ez bada fidantza itzuli eskatzaileari egotzi ezin zaion kausaren batengatik, diruaren legezko interesak ordaindu beharko dira, fidantza itzultzeko epe-muga igarotzen denetik fidantza egiaz itzultzen den arte.
Zer egin dezaket inprimagailurik izan ezean, aurrez aurreko eskaera aukeratu nahi badut?
Eskabidea ordenagailuan betetzen amaitu dezakezu (ziurtatu zaitez inprimakia inprimatzeko eskatzen dizun pantailara iristen zarela), eta, ondoren, etxetik hurbilen duzun Zuzenean zerbitzuko bulegora joan zaitez (hitzordua behar da). Erakutsi ezazu zure NAN/AIZ artatzen zaituen agenteari, eta hark eskaera berreskuratu eta inprimatuko du sina dezazun. Gogoan izan, gainera, dagokion izapidean eskatutako dokumentazio gehigarria aurkeztu behar duzula.
Kontratuaren datuak aldatzeko eskaera aurkeztu beharko da baldin eta fidantza gordailutu eta kontratua erregistratu ondoren, kontratuaren baldintza jakin batzuk aldatzen badira eta azken horiek eranskin baten biartez bideratzen badira (inoiz ez beste kontratu bat egiten bada).
Aldatzeko eskaera egin behar da honako aldaketetan soilik:
- Kontratuaren errentatzaileak edota errenatari-maizterrak.
- Alokatutako higiezinaren datuak.
- Fidantzaren zenbatekoa (errenta aldatzeak fidantza aldatzea dakarrenean bakarrik)
Aitzitik, ez da aldaketa-eskaerarik aurkeztu behar, baldin eta:
- Kopntratuaren eranskinaren bidez aldatutako klausula gordailututako fidantza eraginik ez duten luzapenei edo errenta-aldaketei buruzko bada.
- Kontratu berri bat sinatzen bada (nahiz eta errentatzaile eta higiezina berberak izan).
Kasu honetan eska ezazu aurrekoaren fidantza itzultzeko eskaera eta kontratu berriaren gordailu-eskaera egin. - Jakinarazpenerako datuak aldatu nahi badituzu (kanala, hizkuntza, posta-helbidea edo abisuetarako datuak).
Nire karpeta (JPG, 71 KB) n ("Nire profila" ataletik edo "informazioa aldatu" ataletik, Espedienteko harremanaterako nire datuak atalean) egin dezakezu aldaketa, edo eskaera egteko idatzi bat aurkez dezakezu.
Nola aurkez dezaket aldaketa bat?
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, bere eranskinak dituena.
- Baldin eta titularra errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleak izendatzeko adierazpena, jaraunspen-onarpena, etab.).
- Eskabidea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua ).
- Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar: errentatzailearen libreta, kontuko orria edo banku-ziurtagiriaren fotokopia, Bezero Kontuaren Kodea eta kontuaren titularraren izena duena.
- Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar, eta fidantza jasotzeko ematen dizugun Bezero Kontuaren Kodea ez bada errentatzailearena: zenbatekoak jasotzeko berariazko ahalmena duen notario-ahalordea.
- NAN edo AIZ ez baduzu, pasaportearen fotokopia.
Nork aurkeztu behar du fidantzaren edo Kontratuen Erregistroko inskripzioan aldaketa?
Fidantzaren gordailuan egindako aldaketak | Errentamendu Kontratuen Erregistroko inskripzioan egindako aldaketak |
Errentatzaileak | Errentatzaileak, itundutako araubideari atxikitako edo fidantza gordailutzetik salbuetsitako kontratuen kasuan. |
Errentariak, errentatzaileak kontratua erregistratzeko betebeharra bete ez duenean. |
Inprimagailurik ez badut eta inprimakia paperean bete behar badut?
Paperezko inprimakia bete behar baduzu, Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eskura dezakezu, eta dokumentazioarekin batera aurkeztu adierazitako tokietan.
Nola eska dezaket fidantzaren gordailuaren ziurtagiria?
Fidantza gordailutzen denean errentatzaileari Kontratuen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria bidaliko diogu, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopiarekin batera (horietako bat errentariarentzat).
Gainera, errentatzaileak fidantza gordailutu izanaren frogagiria lor dezake Nire karpetan, kasu batzuetan. Sartzeko, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat beharko du.
Hala ere, beste ziurtagiri bat behar baduzu, eskatu ahal duzu:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Fidantza zenbakia ezagutzen ez baduzu: sinatutako errentamendu-kontratuaren kopia osoa.
- Baldin eta ziurtagiriaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleak izendatzeko adierazpena, jaraunspen-onarpena, etab.).
- Eskabidea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua ).
- Ez baduzu NANik edo AIZrik: pasaportearen fotokopia.
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Posta bidez, eskabidea tokian tokiko lurralde-ordezkaritzara bidalita:
- Araba: Samaniego kalea 2. 01008 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbo
- Gipuzkoa: Andia, 13, 6.a – 20004 Donostia
Azken aldaketako data: