Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du haizeagatik haizeguneetan eta haizeguneak ez diren zonetan bihar, igandea, 06:00etatik 15:00etara

Argitalpen-data: 


      INF_ALERTA_NARANJA__VIENTO__es.jpg
  • Haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete Kantauri isurialdeko haizeguneetan, eta 100 km/h-koa haizeguneak ez diren tokietan Gipuzkoan, bereziki ekialdean.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du haizeagatik biharko, igandea, bai haizeguneetan, bai haizeguneak ez diren tokietan, 06:00etatik 15:00etara. Baliteke 120 km/h-ko haize-boladak izatea Kantauri isurialdeko haizeguneetan, eta 100 km/h-koak Gipuzkoan, batez ere ekialdean.

Baso-suteen arriskuagatik abisu berezia

Era berean, Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du 06:00etatik 24:00etara, Kantauri isurialdean baso-suteak izateko arriskuagatik, hegoaldeko haizearen intentsitatea dela eta.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du goizeko 06:00etatik 18:00etara, itsasaldeko arriskuagatik nabigatzeko.

BIZTANLEENTZAKO GOMENDIOAK

Haizearen intentsitate handieneko orduetan:

  • Erlaitz, horma, zuhaitz edo publizitate-hesietatik urrundu, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean.
  • Itxi eta ziurtatu ateak, leihoak eta olanak.
  • Kendu loreontziak eta kalera erori daitezkeen objektu guztiak.

UDALENTZAKO GOMENDIOAK

  • Zure udalerrian dauden aldamioen, garabien eta obrako beste elementu batzuen jarraipena egin, eta ziurtatu aseguratu egin direla.
  • Hiri-altzariak, zaborrontziak edo istripuren bat eragin dezakeen beste edozein objektu tinkatu.
  • Instalazio ez-iraunkorrei, eramangarriei edo desmuntagarriei, hala nola karpei jarraipena egin, eta tinkatu.

Iragarpenen eta abisuen eguneratzeak Euskalmeten bidez jarraitzea gomendatzen da, bai bere webgunean (euskalmet.euskadi.eus), bai X kontuan (@Euskalmet).

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112ra.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)