Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak 36.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeari larrialdien eta babes zibilaren arloan

Argitalpen-data: 


      Grupo_del_Perro_2.jpg
  • Erakunde horrek Elorrion du egoitza, Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemari atxikitako boluntariotza-erakundeetako kide da, eta esperientzia handia du ezbeharrekin eta zorigaitz publikoekin lotutako esku-hartzeetan

Eusko Jaurlaritzak, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez, 36.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeari larrialdien eta babes zibilaren arloan. Dirulaguntza Segurtasun Sailarekin 2021eko abuztuan sinatutako lankidetza-hitzarmenean erakunde horrek hartutako konpromisoak betetzearen ondoriozko gastuak finantzatzeko da.

Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldea 1982an sortu zen, eta 1993an Stockholmen (Suedia) eratu zen International Rescue Dog Organization erakundeko eskubide osoko kidea da, nazioartean salbamendu-txakurrekin lan egitea sustatzeko helburuarekin.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburua da pertsonak, ondasunak eta ondare kolektiboa babestea, bai arrisku kolektibo larrietan, hondamendietan eta kalimitate publikoetan, bai zerbitzuen eta operatiboen parte-hartzea edo koordinazioa eska dezaketen larrialdiko beste kasu batzuetan.

Segurtasun Sailari atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak kudeatuko du dirulaguntza.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)