Segurtasun Saila

Euskaditik Valentziara laguntzera joandako larrialdi talde gehienak etxerako bidean daude

Argitalpen-data: 


      DANA_Laguntza_Euskadi.jpeg

Valentzian egokituta zituzten zereginak amaitu ondoren DANAk kaletutako lanetan laguntzera joandako suhiltzaile eta larrialdi taldeak etxerako bidean daude. Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek Valentzian egon diren ia 450 profesionalen lana eskertu nahi dute.

Joan den azaroaren 3an joan ziren lehenengo suhiltzaileak eta larrialdietako teknikariak Gurutze Gorriko eta DYAko profesionalek lagunduta Valentziara. Generalitateak egokitutako zeregina eraikinen beheko aldetatik eta estolderiatik ura kentzea izan zen. Ordutik egokitutako zereginetan eta beharrezko beste batzuetan lagundu dute. Orain, egokitutakoa bukatuta, etxerako bidea hartu dute.

Hasieratik euskal erakundeak lankidetzan aritu izan dira laguntza Valentziara modu eraginkorrean bidali ahal izateko. Valentziako Generalitatearekin oraindik harremana etengabekoa da eta beharrizan berriak sortzen badira Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL laguntzeko prest daude.

Izan ere, Ertzaintzaren txakur unitatearen ordezkaritza berri bat Valentziara abiatuko da astelehenean desagertutako pertsonak bilatzeko lanetan laguntzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)