Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arreta soziosanitarioa COVID-19 pandemiaren aurrean

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Koronabirusari buruzko informazioa

Koronabirusari buruzko informazioa

Euskadin, COVID-19 koronabirus kasuen intzidentzia gero eta handiagoa denez, eta eragindako pertsonen kopurua handitu daitekeelakoan, arreta sozio sanitarioa koordinatzeaz eta hornitzeaz arduratzen diren erakunde eta entitateek funtsezko alderdiak partekatu nahi dituzte gaixotasuna prebenitzeko eta tratatzeko neurriak modu koordinatuan lantzen jarraitzeko. 

Azken helburua da herritarren osasun arreta onena bermatzea, eta, gizarte eta osasun beharrak batera gertatzen badira, koordinazio egokia garatzea gizarte eta osasun-laguntzako eremuetako profesionalen artean.

Egungo egoeran, kolektibo ahulenak babestea, batez ere adinekoak, eta haien autonomia mugatuta dutenak (desgaitasuna dutenak, gaixotasun mentala dutenak, etab.) dira sistema sozio sanitarioaren lehentasunetako bat.

Helburu honekin, prebentziorako eta esku hartzeko gomendioak eta jarraibideak egiten dira. Etengabe eguneratzen dira, arreta sozio sanitarioko eremuetara, asistentzia-profesionaletara, arretaren subjektu diren pertsonetara eta zentro sozio sanitarioetako senide eta bisitariengana zuzenduta.

Jarraian, Euskadin arreta soziosanitarioaz arduratzen diren erakunde, entitate eta organismoen gomendio eta neurriei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dugu, COVID-19 bidezko kutsatze berriak prebenitzeko eta kutsatutako pertsonei arreta emateko.

Osasun Saila eta Osakidetza (Eusko Jaurlaritza)

Koronabirusaren inguruko informazioa

Arabako Foru Aldundia

COVID-19ren harira hartutako prebentzio neurriak

 

Bizkaiako Foru Aldundia

La Diputación Foral de Bizkaia centra en las personas mayores las medidas preventivas ante el coronavirus en Euskadi

 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak foru-sareko adinekoen egoitzetara eta eguneko zentroetara, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzako baliabideetara ere, COVID-19 prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko jarraitu beharreko protokoloa

https://multimedia.gipuzkoa.eus/media/event/13493560/EUSK%20Protokoloa%20(Prentsa%20oharra).doc

 

EUDEL

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren udal gomendioak

Udal esparrurako gomendioak

 

EMAKUNDE

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretaemakumeentzako

Informazio horrekin, Euskadiko Koordinazio Sozio sanitariotik erakundeen arteko konpromisoa, konpromiso profesionala eta zibikoa indartu nahi dugu, koronabirusaren epidemiari aurre egiteko

Azken eguneratzea 2020/03/30