Lidergoa eta aldaketa eraldatzailea osasunean eta gizarte zerbitzuetan. Hainbat gaitako esperientziak
Argitalpen-data:
The King’s Fundek bere "Transformational change in health and care Reports from the field" (Aldaketa eraldatzailea osasunean eta gizarte zerbitzuetan. The King’s Fund 2018) txostenean adierazten du aldaketa eraldatzaileak zeregin garrantzitsua duela gizarte eta osasun eremuetatik datozen presio eta eskakizunei aurre egiteko.
Helburu honekin, heldu egiten zaie Europar lau erakundek parte hartu duten aldaketa eraldatzaile prozesuei: The Bromley by Bow Centre (Londres, Ingalaterra), Birmingham and Solihull NHS Mental Health Trust (Birmingham, Ingalaterra); Northumbria Healthcare NHS Foundation Trust (Northumbria, Ingalaterra) eta Buurtzog Nederland (Herbehereak).
Eraldaketa, kaotiko, jariakor eta sortzen ari den prozesu gisa
Esperientzia hauek agerian uzten dute eraldaketa prozesua erakundeko arlo desberdinei eragin beharrean, arlo guztiei eragiten diela, prozesu kaotiko, jariakor eta sortzen ari dena bihurtuz. Ez da soilik, zerbitzu baten jarduteko era aldatzea; pentsamoldea, erlazionatzeko era eta boterearen birbanaketa ere aldatzen da.
Ondorioak
Lau esperientzia hauek oinarri hartuta, txostenak erakusten du gizarte eta osasun eremuek dituzten ezbaiak eta erronkak, eraldaketarako abiapuntu diren bost ondorio ardatzetan laburbilduz.
- Eraldaketari buruzko ikuspegia aldatzea
Eraldaketa hau bereziki konplexua da gizarte eta osasun sektoreentzat, izan ere pertsonen bizitzarengan inpaktu zuzena eduki dezake.
Ba daude hobekuntza eta aldaketa txikien adibideak, pixkanakoak dira, beraz ez dira eraldaketak. Hala ere, profesionalei pentsarazten die zein den benetan osasun eta gizarte zerbitzuen eraldaketaren definizioa.
- Denbora, trebetasunak eta eraldaketa egiteko beharrezkoa den ikastaldiaren ikuspegia
Eraldaketak denbora inplikatzen du, urteetatik hamarkadetara. Edozein kasutan ere, denbora guztiz garrantzitsua da erlazioak egiteko eta eraldaketari begira ahaleginak ezartzeko. Eraldaketa hori ereduetan baino, bizitako esperientzietan oinarrituko da.
Eraldaketaren arrakasta lidergoaren araberakoa da, eta batez ere ingurune honetan lan egiteko aukera izan eta gizarte zerbitzu zein osasun eremuan aritzen diren pertsonen eraldaketa egiteko ahalmena aktibatzen badu.
- Erronkak
Lau kasuek azpimarratzen dute eremu bietako profesionalek guztiz motibatuta daudela zainketak hobetzeko, zainketa seguruagoak kalitate handiagokoak edo egunez eguneko beraien jarduera profesionala hobetzeko. Dena den, ez dira kapaz aldaketen lidergoa bultzatzeko eta gauzak modu desberdinean egiteko. Emaitza: eguneroko inertzia bultzatzen dute eta status quo-a babesten dute.
- Boterea
Boterea gauzatzeko moduetan borroka antzematen da: Zaharra, gutxi batzuen eskuetan dago eta izaera hurbilgaitzakoak dira. Berria, oinarritik pertsonen parte hartzea bultzatzen dute. Normalean botere biek talka egiten dute, baina kasu batzuetan zaharrak berriaren egokitzapena errazten du.
- Ikuspegi duala
Nola lan egin eraginkortasunez eta gaur egungo murrizketekin, etorkizunerako erabat berritzaileak diren egiturak sustatzen diren bitartean? Irtenbidea: sistema berri bat eraikitzea aurrekoaren testuinguru berean, ondoren berriak dituen aukerak ikusaraztea sistema bakar batetan bihurtu arte.
- Hautaketa konplexuak
Tentsioak daude erabateko berrikuntza eta profesionalak etor daitezkeen kalteetatik babesteko beharraren artean; aldaketa egitetik, aldaketa hori aurrera eramateko beharrezkoak diren pertsona guztiak tartean sartzeko behar den denboraren artean. Tentsioak, lehenetsi behar dena erabakitzeko: zainketetan inbertitu eta/edo gaixotasun konkretu bat sendatu edo prebentziozko biztanleriaren araberako ikuspegi baten aldeko apustua egitea.
- Aukerak eta gutxiegi erabilitako potentziala
Normalean aldaketaren lidergoa eramaten duten pertsonak dira eraldaketak proposatu eta martxan jartzen dituztenak: aipatutako pertsona horiek beharrizanak antzeman eta tokian tokiko testuinguruan eragiten dute.
Gizarte eta osasun zerbitzuei dagokionez, zantzuak daude profil eta maila asistentzial desberdinetako profesionalek jadanik aldaketak burutu dituztela pentsatzeko. Dena den, sistemek ez dute eraldatzea sustatzen eta errazten.
- Komunitatearen boterea
Komunitateak eta pertsonak dira aldaketaren botere nagusia antzematen dutenak Hala ere, guztiz beharrezkoa da komunitate eta erabiltzaileak diren pertsonen arteko erlazioak birpentsatzea: posible da haiek izatea gizarte eta osasun eremuko eraldatzea egiteko benetako boterea dutenak.
- Lidergo eraldatzaile baten beharra
- Elkarlaneko lidergoa
Eraldaketak trebetasunak dituzten pertsonak behar ditu, eraldaketa hori martxan jarri, hasi eta gidatzeko. Lidergoa behar da, eraldaketa horretan beste pertsona batzuk tartean sartzeko eta lidergoari lotuta dauden pertsonen rolen aldaketa sustatzeko.
- Talde ikuspegia
Ekipoak dira eraldaketaren euskarria, baina horretarako guztiz beharrezkoa da taldekako lana babestu eta sustatuko duen antolamendu kultura.
- Begirada kolektiboa
Gizarte eta osasun eraldaketaren bultzadak, ikuspegia ulertzeko era berri bat dakar, zailtasunak kudeatzeko modu eraginkorrak sortzea, jadanik dauden potentzialak aktibatzea, teknologia optimizatzea eta lidergo kolektiboa sustatzea.
Gai honi buruz informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu ondorengo txostena: "Transformational change in health and care Reports from the field" (Eraldaketa osasunean eta gizarte zerbitzuetan. The King’s Fund, 2018).