Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasun Eskolako gobernantza-organoen osaera eta eginkizunak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/25
  • Argitaratze-data: 2022/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2013ko ekainaren 19ko Erabakiaren bidez, Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordea sortu zen. Osasun Eskolaren helburua da baliabideak optimizatzea eta aurreko Paziente Bizia Programako (EAEn kronikotasunari aurre egiteko proiektu estrategikoa; 2010eko programa) eginkizunak zabaltzea.

Erabaki horren bidez, osasuna zaintzeko edo sustatzeko edo osasun-gaixotasun prozesuaren zainketa/autozaintza hobetzeko behar den informazioa eta prestakuntza eman nahi izan zitzaien pertsonei, eta, horren bidez, laguntza-jarduera hobea eta horri buruzko erabakiak arduraz hartzea lortu nahi zen.

2019an zehar, hausnarketa estrategikoko prozesu bat hasi zen, zeina «Osasun Eskola, gizarte jasangarrirako zainketak» izeneko dokumentuan jaso baitzen. Dokumentu horrek osaerari buruzko gogoeta berriak eta zerbitzuaren garapen gisa bete beharreko eginkizunen esparru berria ematen ditu. Era berean, barne-hausnarketako prozesu horri gehitu behar zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian bertan izan den antolakuntza-banaketa berria. Bi inguruabar horiek azaltzen dute komenigarria dela erabaki berri bat hartzea, Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordeari esleitutako eginkizunak berrikusi eta osaera aldatzeko.

Eta, bat etorriz aurreko azalpenarekin, Administrazio Kontseiluak, Osakidetzako zuzendari nagusiak proposatuta, azaldutakoa behar bezala betetzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5 artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, honako hau erabaki du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordearen osaera aldatzea.

  1. Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordea Ente Publikoaren kide anitzeko organoa da, hierarkikoki eta funtzionalki Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren mende dago, eta Oinarrizko Osasun Laguntza Koordinatzeko Zuzendariordetzari atxikita. Oro har, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horrelako organoetarako ezarritako aurreikuspenek arautzen dute.

  2. Honako hauek osatzen dute Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordea:

    Lehendakaria: Asistentzia Sanitarioko zuzendaria, edo hark izendatzen duena, Victor Bustamante Madariaga.

    Idazkaria: Osasun Eskolako Arlo Korporatiboko teknikari arduraduna. Hitza izango du, baina botorik ez. Begoña Belarra Tellechea.

    Bokalak:

    Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordea, edo hark izendatzen duena. Susana Martín Benavides.

    Ospitaleko Arretako zuzendariordea, edo hark izendatzen duena. Ana Jesús Bustinduy Bascarán.

    Erizaintzako zuzendariordea, edo hark izendatzen duena. Inmaculada Moro Casuso.

    Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren ordezkaria. Itziar Larizgoitia Jauregui.

    Osasun Saileko Komunikazio Kabinetearen ordezkaria. Usoa Mediavilla Ereño.

    ESI eta zerbitzu-erakundeen ordezkari bat, urtero txandakatuko direnak.

  3. Sortzen den batzordeko kideak edo horien ordezkoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu ebazpen baten bidez, eta horien lehendakaritza eta idazkaritza ere esleituko zaizkio.

    Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2013ko ekainaren 19ko Erabakian Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordeari esleitutako eginkizunak aldatzea.

    Indarrean diraute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 19ko Erabakian esleituriko eginkizunek, Zuzendaritza Batzordearen esparru funtzional berria osatzen duen honekin kontraesanean ez dagoen guztian:

    Osasun Eskolarako eta horien ondoriozko programetarako jarraitu beharreko estrategia eta urteko helburuak finkatzea.

    Ezarritako helburuen betetze-maila urtero ebaluatzea.

    Osasun Eskolaren alderdi garrantzitsuei eta funtzionamenduari buruzko erabakiak hartzea.

    Aliantzak bultzatzea Osasun Eskolaren jarduera-esparruarekin zerikusia duten beste organismo, erakunde eta eragileekin.

    Paziente Bizia Programaren arduranduna izendatzea.

    Osasun Eskolaren ildo estrategikoak eta lehentasunezko gaiak finkatzea, indarreko esparru estrategikoaren arabera.

    Zerbitzu-karta onartzea.

    Osasun Eskolan kokatzen diren programak eta haren helburuak finkatzea.

    Emaitzak urtero ebaluatzea.

    Aliantzak bultzatzea Osasun Eskolaren jarduera-esparruarekin zerikusia duten beste organismo, erakunde eta eragileekin.

    Hirugarrena. Batzorde Teknikoa izeneko batzorde berri bat eratzea, Zuzendaritza Batzordeari lotua eta haren mendekoa. Hona hemen batzorde horren osaera eta eginkizunak:

  1. Osasun Eskolako Batzorde Teknikoa da Osasun Eskola garatzeko Zuzendaritza Batzordearen laguntza-organoa.

    Batzorde Teknikoa honela osatua dago:

    Bioef-en ordezkaria. Koldo Piñera Elorriaga.

    Osasun Publikoaren Zuzendaritzako Osasuna Sustatzeko Arloko arduraduna. Beatriz Nuin González.

    Osakidetzako Esku-hartze Komunitarioko ordezkaria. Ana M.ª Porta Fernández.

    Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako ordezkaria. Janire Portuondo Jiménez.

    Erizaintzako zuzendariordetzaren ordezkaria. Lucia Garate Echenique.

    Osakidetzako Osasuna Sustatzeko Programen arduraduna. M.ª Luz Peña González.

    Osakidetzako Komunikazioko arduraduna. Elena Arteagoitia Arteche.

    Osakidetzako Humanizazio eta Herritarren Partaidetzako teknikari bat. Luisa Fernanda Martínez Rodríguez.

    Ospitaleen Integrazioko eta Kronikotasuneko Zerbitzuko teknikari bat. Andoni Arcelay Salazar.

    Osasun Eskolako teknikari arduradun bat. Begoña Belarra Tellechea.

    Herritar bat. Herritar horrek lehentasunezko jarduera-eremuko talde/elkarte bat ordezkatuko du urte horretarako, eta elkarteak berak izendatuko du. Bere parte-hartzea urtebetekoa izango da, lan-ildoaren arabera luzagarria. Ez da izen zehatzik ematen, aldagarria baita. Ordezkatzen duen biztanleria-kopuruarekin lotutako irizpideen arabera aukeratuko da elkartea, hots, ordezkaritza handiena duena aukeratuko da.

  2. Osasun Eskolako Batzorde Teknikoaren eginkizun nagusia Osasun Eskolaren lan-ildoak eta -gaiak zehaztea, hautematea eta proposatzea da, ondoren Batzorde Zuzendariak ebaluatu eta onar ditzan. Hauek barne hartzen ditu:

    Zerbitzu-karta proposatzea.

    Osasun Eskolan garatu beharreko edukiak identifikatzea eta lehenestea, aldez aurretik ezarritako irizpide estandarizatuen arabera, ondoren Zuzendaritza Batzordean ebaluatuko den proposamen bat egiteko.

    Zuzendaritza Batzordeari emandako txostenak berrikustea.

    Laugarrena. Zerbitzu Erakundeetako erreferenteak.

    Eginkizunak behar bezala kudeatzeko, Osasun Eskolako Zuzendaritza Batzordeak erreferentziazko pertsona bat izango du ESI bakoitzean, eta, haren bidez, informazioa eta ekimenak helaraziko dira, hartu ahal izateko moduan, ESIek Osasun Eskolaren proiektu, ekimen eta helburuekin lotuta egindako jarduerak ahalik eta gehien koordinatuko direla bermatzeko.

    Bosgarrena. Indarrean jartzea.

    Erabaki honek hartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

    MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.