Araiako Ajuria-Urigoitia paisaia industrialaren karakterizazioa eta balorazioa (Asparrena, Araba)
AJURIA ETA URIGOITIA: fabrika bat...
Gaur egun, XIX. mende amaierako eta XX. hasierako siderurgiak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean utzitako industria-aztarna bakarra da Ajuria eta Urigoitia fabrika, Asparrena udalerri arabarrean. Kontserbatzen diren aztarnak XIX. mende amaierako siderurgia-lanen azken adibidea dira.
Boluetako Santa Ana fabrika (Bilbo, Bizkaia) desagertu zenetik, eta Gipuzkoako siderurgia nagusiak nabarmen eraldatu direnez gero, Ajuria eta Urigoitia fabrikak lehen siderurgia modernoko produkzio-prozesuak ikusteko aukera ematen du.
1930eko hamarkadan, pudelatze-labeak eta burdina ikatz begetal bilakatzeko produkzioa iraganeko ekoizpen-moldeetara lotutako zerbait baino ez ziren; aldiz, Ajuria eta Urigoitia bihurtu zen sistema horri jarraiki lan egiten zuen estatuko enpresa bakarra, etekin ekonomiko nabarmenekin gainera. Horregatik, industrializazioaren hastapenetako fabrika garrantzitsuenetako bat da, eta, 1847tik 1985era, eragin handia izan zuen EAEko egoera ekonomikoan.
...eta are gehiago
Ajuria eta Urigoitia fabrikaren ekoizpen-espazioa Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan kokatzen da.
Fabrikaz harago doa hari lotuta dagoen paisaia; bertan aurkitzen diren aztarna materialek oroimenezko toki bat osatzen dute, lanaren memoriari, esfortzuari eta garai hartako enpresaburu eta langileei lotua. Egungo paisaian ikus daiteke aztarna hori, industria-jarduera gauzatzeko behar izan zen eraldaketaren emaitza. Begiratu eta bilatu beharreko paisaia-espazio berrien multzoa sortu zuen jarduera horrek: birnaturalizatutako paisaia hori aldarrikatu behar da (garai batean bideak, arraste-bideak eta materialen deposituak zeuden tokiak), eta elementu horiek jakitera eman behar dira industria-paisaia berri baten parte gisa.
Inguruaren aldaketa produkzioaren gorakadaren eta beharrezkoak ziren espazio funtzionalak eraikitzearen ondorioa izan zen. Ezin da prozesu industriala beste ikuskera hori gabe ulertu, oroimenezko balio sinboliko nabarmena eskaintzen baitu.
|
Baliabideak eta lehengaiak
Energia-baliabideak eta lehengaiak funtsezkoak izan ziren Araiako San Pedro lantegiaren sorreran bertan. Osotasun banaezintzat hartu behar dira, hortaz, honako lau elementuok:
- Indar hidraulikoa/energia elektrikoa
- Ikatz begetala
- Meatzeak
- Kare-urgarrizko harrobiak
Guneak, Eremuak, Elementuak, Funtzioak
Laburpen-taula bat osatu da, honako informazio hau antolatzeko xedez: guneak (G), horiek osatzen dituzten eremuak (ER), identifikatu diren elementuak (EL) eta elementu horiek betetzen zituzten funtzioak (F).
Horrek guztiak argi uzten du industria-paisaiaren balioa fabrika hutsetik haragokoa dela, eta bertan egiten zen jardunari lotutako esparru desberdinen multzoak osatzen duela.
G |
ER |
EL |
F |
Erauzte-gunea: harrobiak
|
Arrazpiko erauzte-eremua |
Zabala edo Zabala-Zubia harrobia |
Lehengaiak erauzteko tokia, bai labe garaietako urgarri zein hura berregiteko material gisa. |
Eraikin osagarria |
Ez da ezagutzen |
||
Lur-berdinketa / Arraste-bidea |
Harria plano inklinatuko karga gunera eramatea ahalbidetzea |
||
Arraste-bidea |
Ateratako lehengaiak aireko kablearen gunera garraiatzea |
||
Arrazpi harrobia |
Materialak erauzteko tokia, labe garaien funtzionamendurako (urgarria), mantentzerako eta konponketarako. |
||
Bolborategia |
Bolbora gordetzeko biltegia |
||
Teilape-aztarnak |
Hargintza (bolborategi-tailerraren ondoan) |
||
Aireko kablea |
Harrobiko materialak garraiatzea |
||
Aireko kablearen abiapuntua |
Materiala garraiatzea |
||
Armazoiak/Euskarriak |
Altzairuzko kablearen bermea |
||
Biraketa-angelua |
Ibilbide-aldaketa |
||
Harria lantzeko eremua |
Paisaia-balio handiko haritza eta pagoa, harriaren lanari lotuak: haien azpian lantzen zuten langileek harria |
||
Erauzte-gunea: harrobiak
|
San Migueleko erauzte-eremua |
San Miguel haitzeko harrobia |
Labe garaietarako lehengaia |
Bagonetak arrastatzeko plataforma |
Ateratako materiala plano inklinatura eramatea |
||
Danbor automotorra |
Bertan sartzen zen kareharrizko materialak jaisteko mekanismoa.
|
||
Plano inklinatua |
Kareharrizko materiala biltegiratu eta prestatzeko gunera eramatea |
||
Beheko deskarga-lekua |
Horra iristen ziren San Miguel harrobiko harriak zekartzaten bagonetak |
||
Bagoneten plataforma |
Kareharria birrintzeko makinen eremura eramatea, bertan labe garaiko urgarri gisa presta zedin |
||
Energia ekoizteko gunea |
Sistema hidraulikoa |
Sorburuko presa |
Indar hidraulikoa |
Mendebaldeko kanala |
Ura depositura eramatea |
||
Danborraren depositua |
(San Miguel haitzeko depositua) Ura gordetzea |
||
Hodi behartua |
Ura depositutik turbina-etxera eramatea |
||
Turbina-etxea |
Makina-etxea |
||
Ekialdeko kanala |
Ura depositura eramatea |
||
Meatzarien depositua |
Ura gordetzea |
||
Hodi behartua |
Ura Parketxeko zentraleraino eramatea |
||
Parketxeko zentrala |
Makina-etxea |
||
Errotetarako bidea |
Komunikazio-bide zaharra |
||
1. errota |
Errota hidraulikoa |
||
Boiroko errota |
Errota hidraulikoa |
||
2. presa |
1. eta 2. deposituak urez hornitzea |
||
Kanala |
Ura 1. eta 2. deposituetara bideratzea |
||
1. depositua -birrintzeko makinaren eremuan- |
Ura gordetzea. Ijezketa-tren berriaren hozte-sistema zerbitzatzen zuen. 2. deposituarekin interkonektatua |
||
2. depositua (edo bolen depositua) |
Ura gordetzea; ur-deposituko giltzari (chimbo) indarra emateko erabiltzen zen
. |
||
Biltegiratzea/prestaketa |
Lehengaiak biltegiratzea |
Ikaztegia |
Ikatzak biltegiratzea |
Toberen eremua |
Lehengaiak biltegiratzea |
||
Konpresoreen eremua |
Toberen esparruaren aurrean espazio bat aurkitzen da, erabilera mistoko eraikinak desagertu zirenean sortu zena. Elementu desberdinak aurki zitezkeen bertan, hasi ikatzerako deposituetatik eta konpresoreen eremu bateraino. |
||
Igarotze eta garraio gunea |
A eremua |
Arraste-lerroa* (aztarna gelditzen da, baina elementurik ez) |
Depositutik abiatuta, labe garaietako karga-eremura iristen zen, goratuta. |
B eremua |
Trenbidea* (aztarna gelditzen da, baina elementurik ez) |
Labe garaien behealdetik abiatuta, A hondakindegiaren eremura iristen zen, bertara zepak eramateko. |
|
Hondakindegien gunea |
|
A hondakindegia |
Produkzio-prozesuan sortutako hondakinak bertan uztea. Azpiproduktu gisa ezagutzen zena biltzen zen bertan, labe garaietako zepak. |
B hondakindegia |
|||
Etxe- eta bizitegi-gunea |
|
1 motako etxebizitza |
Ajuria fabrikako langileei ostatu emateko etxebizitzak |
2 motako etxebizitza |
|||
3 motako etxebizitza |
|||
Ajuriatarren jauregia |
Ajuriatarren etxebizitza |
||
Produkzio-gunea Fabrika |
M eremua |
Labe garaiaren aztarnak
|
Bi harlangaitz-pieza, lehen labeek okupatzen zuten espazioari dagozkienak |
Kubilotea |
|
||
Espazio errektangularra (harlangaitz-hormak) |
1960ko hamarkadan bertan zeuden jantokia, biltegia eta ereduak |
||
Tximiniak
|
|
||
H eremua |
Bulegoen eraikina |
Bulegoak |
|
Baskula-etxea |
Bertan gordetzen zen baskula |
||
Tximinia |
Erantsitako haizagailutik zetozen keak kanporatzea |
||
Horma-aztarnak |
(garai batean etxebizitza bat zegoen bertan) |
||
E eremua |
Tailerra |
Konponketa-lantegia / Doikuntzak eta arotzeriak egiteko tailerra |
|
Komunen eraikina |
Komunak |
||
Azpizentrala / Transformadore elektrikoa |
|
||
Dutxak eta laborategia |
(ez dago deskribapenik: sartzeko baldintza txarrak) |
||
I eremua |
Ijeztaketa nabea |
Handitu egin zen, ijezketa-tren berria bertan instalatzeko |
|
Garai bateko azpizentrala |
|
Produkzio-guneari buruzko ohar batzuk egingo dira segidan.
Gune hori honakoek osatzen dute: erdigune batek (Ekialde, Hegoalde eta Iparraldean kokatutako eraikuntzek ezartzen diote perimetroa) eta Mendebaldeko fatxadako zati batean mantentzen den jatorrizko harri-horma batek. Eremu horretan identifikatu dira deposituko giltza (chimbo) eta labe garaien hormak. Siderurgiaren fundatze-pieza dira harri-horma horiek, eta informazio asko gordetzen dute hormetan bertan zein horien azpian: eremu interesgarriena da eta bertan kokatu daiteke fabrikaren sorrera. Gaur egun, fabrikaren bilakaera eta teknikari buruzko baliozko informazio garrantzitsua ematen dute 1 nabera irekitzen diren barruko hormek zein sarbide-errepidera irekitzen diren kanpokoek.
Zenbait nabek osatzen dute egun ikus daitekeen oinplanoa, eta nabe horietan instalatu ziren amaitutako produktua lortzeko behar ziren makina desberdinak. Beraz, fabrika ulertzeko funtsezkoak dira horiek denak.
Eraikinaren bizitzaren emaitza dira jatorrizko eraketa morfologikoaren aldaerak. Egungo industria-espazioan elkartzen ¿eta identifikatzen¿ dira XIX. mendeko instalazio primitiboen aztarnak zein 1960ko hamarkadako azken nabeak.
Urteetan zehar instalatuz joan diren makinen aztarnek produkzio-espazio jarraitu baten bilakaera erakusten dute. Honakoak aurki daitezke: makina zaharren oinarriak, karga-nasak, hobiak, hodiak eta zedarriztatutako espazioak. Horiek guztiak fabrikaren bilakaera industrialaren parte dira, eta fabrika barruko zirkulazioa ulertzeko beharrezkoak.
PAISAIAREN BALORAZIOA
Ukaezina da sektore siderurgiko-metalurgikoak Euskadin izandako garrantzia. Aztarna material gutxi gelditzen da metalaren lehen transformazio-industriak nolakoak ziren jakiteko, burdinola tradizionaletik industria modernorako urratsak egiaztatzeko.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako siderurgiak utzitako industria-aztarna bakarra da Ajuria eta Urigoitia fabrika. Gisa horretan, eredugarritasun-balio handiko eremua da industriagune hori.
Gainera, industria-jarduerari dagokionez, guneak interpretazio-balio handia duela adierazten du instalazio eta aztarna materialen multzoak; oraindik, XIX. mendeko fabrika zaharra bistaratzeko aukera ematen du. Ingurune fisikoaren eta produkzio-eremuaren arteko dependentzia-harremanak sortu dira espazio berberean. Gertuko ingurunean aurkitzen dira multzoa osatzen duten elementuak: zentral elektrikoa, meatzeak, egurra, harrobiak, etxebizitzak... Ezohikoa da hori Patricio Echeverria bezalako beste enpresa handi batzuekin alderatuz gero, horietan, ekoizpena osatzen duten elementuak sakabanatuak agertzen direlako.
Gainera, eboluzio-prozesu bi ikus daitezke: etengabeko eraldaketan egon den industria-espazioarena (labe garaien aztarnetan) eta arkeologikoki oso aberatsa den substratu batena. Industria-espazioa, bere azal erakargarriarekin, industria-egintzaren emaitza da.
Azterketa arretatsu bati esker, askotariko tipologiak dituzten euskarri, estalki eta paramentuak identifikatu ahal izan dira: elementu horiek arkitekturaren historiaz hitz egiten dute. Denboraren igarotzearekin eta desmuntatze-lanen ondorioz, desagertu egin dira ijezketa-trenetako makinak eta beste labe batzuk (finketa-labea, adibidez), baita azpiegitura hidraulikoaren parte handiena ere. Hala ere, zoladuran mantentzen dira makinen ainguralekuen, pudelatzeko labe zaharren edo ijezketa-labeen aztarnak, baita labe garaien paramentuak ere; etorkizunean, instalazioak balioan jartzeko prozesuan aintzat hartu beharreko elementua izango da.
Fabrikaren garrantzia historikoari erreparatuz gero, bertan mantentzen dira oraindik bertako pertsona, finantza eta zenbakien historia gorpuztu dezaketen aztarna fisikoak. Horiei esker, industrializazioaren fenomenoa aztertzeko aukera irekitzen da objektutik bertatik, hau da, fabrikatik bertatik: sistema konplexu baten erdigunean kokatzen den produkzio-espazioa. Fabrika burdinolaren eredu ezagunetik abiatzen da, exnovo eraikitako espazioan: ur-horniketarako konfiguraziotik hasi (presa, kanala eta deposituarekin) eta kanpoko konfigurazioraino, non burdinola zaharretako ohiturak ikus daitezken, eraikin nagusiaren eta ikaztegiaren banaketarekin. Eragin horren bereizgarri da, halaber, sistema hidraulikoaren mekanismoa, non burdinola tradizionaletako ur-sarrera erregulatzeko sistema identifikatzera ere iris daitekeen (chimbo-a). Lehen industrializazio garaiko fabriketako adibide tipikoa da dudarik gabe. Lehengaien eta energia-baliabideen gertutasunaren arabera kokatzen ziren, produkziorako behar zen guztia espazio bakarrean biltzeko moduan.
Fabrikak, hala, produkzio-prozesu guztiak agertzen ditu industria-espazio berean. Horrela, testuingururik gabeko espazio industrial bat irekitzen da eraikinen aldamenean, jarduera produktiboa bukatu zenetik loturarik ez duena. Antolatu beharko litzatekeen espazio a priori ezkutuko bat bezala ager daiteke. Espazio horren antolamendua parteen eta osotasunaren arteko elkarrizketa gisa ulertuz gero, horren emaitza da, hain zuzen, ikertu, aztertu, konprenitu, azaldu eta balioan jarri behar den industria-paisaia.
Balio historikoari lotuta dator integritate-balioa, kasu honetan industrializatze-prozesuaren aspektu guztietan osoa eta jarraitua dena. Hau da, argi agertzen dira erauzte- eta garraio-prozesua, ikaztegietako biltegiratzea, energia-produkziorako esparrua eta fabrika bera; azken hori burdinaren elaborazio- eta manufaktura-prozesuari estuki lotua.
Horiei gehitu behar zaizkie, gainera, bizitegi-espazioak, langileentzako geletatik hasi eta Ajuriatarren etxebizitzaraino.
Fabrika ingurumen-balio handiko eremuan kokatzen da, eta balio ekologikoengatik nagusitu den ibilbide batek zeharkatzen du gaur egun. Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eta Zirauntza ibaiaren sorburuko ibilbide tematikoaren parte egiten du espazio industrial honek, eta espazio ezagun eta ezaguterraz bat osatzen du. Ajuria fabrika sartuz gero, industria-ondarearekin osatuko litzateke natura-ondarea: fabrika paisaiaren parte gisa; tokiaren edertasuna, haren proportzio, eskala, testura eta formekin. Beharrezkoa da industria-natura dikotomiaz haraindi kokatzen den espazioa osatzea.
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ingurune fisikoaren aurrean, bigarren plano batean gelditu da aztertutako paisaia, jarduera ekonomiko-industriala bertan behera utzi zenetik. Denborak eraikinen eta egituren industria-orientazioa lausotu du. Hala ere, aztarna eta arrastoei ahotsa emateko saiakera gisa egindako hurbilketa berriak geroz eta gertukoagoa eta hautemangarriagoa egiten du espazioa. Industria-fabrikaziorako nabeek espazio ireki zabal bat okupatzen dute, identitate galeraren aurka borrokan ari diren paramentu soil eta gordinekin, tokiari berezitasun zehatz bat ematen diotenak. Inguruarekin eta Araiako biztanleekin hizketan ari den espazio bat da. Ajuria eta Urigoitia fabrikako harrobi, garraio-egitura, eraikin eta azpiegitura hidraulikoek interpretazio-balio handiko industria-paisaia osatzen dute, maila goreneko ondare-balioekin, monumentu-ondarearen planteamendu klasikoetatik urrun. Ikaztegiak bezalako aztarnek ¿inguruarekin ia-ia mimetizatuak, baina, aldi berean, aurretiko arkitekturen hain desberdin¿, indar ikoniko handiko eraikin industrialen parte dira, arkitekturari aurre egiteko molde berri bat inauguratu zutenak: forma konstruktibo berri bat, garrantzia eraikin berrien funtzionaltasunari eman ziona.
Kultura- eta ondare-balio handia lehen industrializazio haren parte egin zuten egitura, espazio, objektu eta tokiak agertuz hezurmamituko litzake.
Paisaian gelditu diren aztarnak, gainera, ondare higigarriari dagozkionak ere badira, fabrikan ikus daiteken heinean. Makinen gunean labe garaien horma-arrastoak ikus daitezke, baita ijezketa-trenak mugitzen zituen uren sarrerako gunea ere. Fabrikako lurrean ijezketa-trenen, finketa-labeen eta abarren instalazioen arrastoak aurki daitezke oraindik. Horri esker, oso esanguratsua da prozesu produktiboaren interpretazio-ahalmena, fabrika barruan egiten zen lana ezagutzeko aukera ematen duelako.
Azkenik, gunearen aukera-balio handia ere nabarmendu behar da; izan ere, toki industrial horren historia ezagutu, eta berau tematika naturalean sartzeko aukera eskaintzen du, elkarren osagarri. Kalitatezko inguru bat osatzeko bidea ematen du, gizarte-eragile guztiek gozatzeko modukoa, hasi txikienetatik eta helduetaraino, gizarte-aniztasunari erreparatuta. Hala, iraganarekiko eta ondare-legatuarekiko errespetuz sortutako espazioa sortuko litzateke, paisaia hutsaletatik aldendu eta paisaia berdingabeekin lotuko litzatekeena. Ezagutza zuzen batetik bakarrik transmiti daiteke izan dena, eta etorkizunean izan nahi dena.
JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:
Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: ikerketaren esparrua, erabilitako metodologia, ikerketa eremuaren araudi legegilea, Ajuria eta Urigoitia espazioa, produkzio prozesuaren deskribapena, paisaia-eremu eta elementuen identifikazioa, Paisaia-Unitateen balorazioa, Paisaia-Unitateen zedarriztapen eta justifikazioa eta bibliografia.
Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: “informazio gehiago”.