Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina bigarrenez eguneratzeko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunak ezarri, eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen ditu dekretu horrek.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 787
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/16
  • Argitaratze-data: 2023/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira agindu honen euskarazko argitalpenean: Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina bigarrenez eguneratzeko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunak ezarri, eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen ditu dekretu horrek. Agindu hori 2022ko uztailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (129. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Eranskinean, 2022/3047 (4/2) orrialdean,

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)