Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3521
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/07/10
- Argitaratze-data: 2024/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Laguntzako Langileen Talde Profesionalean eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako.
IVAPeko zuzendariaren 2024ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.
Hautatuak izan diren guztiek eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu dituztenez, karrerako funtzionario izendatzea dagokie. Agindu honen eranskinetan adierazten da hautatuak nor diren.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 71.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionario sartu berriei esleitutako destinoak zer sistemaren bidez betetzeko zeuden erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Azaldutakoagatik, bat etorriz Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 16. apartatuan ezarritakoarekin, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.r) artikuluan zehaztutako ahalmenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezian hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen I. eranskinean zerrendatu baitira.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen II. eranskinean zerrendatu baitira.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezian hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen III. eranskinean zerrendatu baitira.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen IV. eranskinean zerrendatu baitira.
Bosgarrena. Izendatutako pertsonek 2024ko uztailaren 24an hartu beharko dituzte jabetzan esleitutako lanpostuak.
Ezarritako egunean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez denak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak, hain zuzen.
Seigarrena. Sartu berri diren karrerako funtzionarioak behin betiko atxikiko dira esleitu zaien lanpostura, eta esleitutako lanpostua zer sistemaren bidez betetzeko zegoen erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Zazpigarrena. Karrerako funtzionario izendatzeari eta lanpostuaz jabetzeari buruzko datuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendutik eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikotik eratorritako babesa izango dute. Datuen babesari buruzko informazioa agindu honen V. eranskinean dago.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)