Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta aldatzen baita 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina. Agindu horien bidez, argitara ematen dira, hurrenez hurren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak eta bigarren zerrenda osagarria.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/09
  • Argitaratze-data: 2024/10/18

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez, ebazpen horretan agertzen diren eta 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzen duten pertsonen merezimenduen guztizko puntuazioak aldatu dira.

Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.

Beraz, hautatutako izangaien zerrenden antolamendua aldatzeak, kasu batzuetan, zerrendetan agertzen ziren pertsonen posizioa aurreratzea dakar, eta, beste kasu batzuetan, atzeratzea. Era berean, hasieran hautatuak izan ez arren, espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu behar dira.

Ondorioz, honako hau,

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, baietsitako errekurtsoak betez, aitortutako puntuazioari eta hautatutako izangaien zerrendako ordenari dagokienez, honako kasu hauetan:

Miren Edurne Hurtado Iguerateguik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean (txanda irekia) lortutako guztizko puntuazioa aldatzea: 10,0000 puntu. Ondorioz, espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa ordenatzea; izan ere, María Eugenia Azurza Iraolaren aurretik (10,0000) eta Miren Mirari Aldana Amunategiren atzetik (10,0000) agertuko da. Azken posizio hori deialdia arautzen duten 7.1. oinarriaren 2. atalean (hautagaiak ordenatzea) ezarritako berdinketak hausteko irizpideak aplikatzearen emaitza da.

Maider Arriet Arruizek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean (txanda irekia) duen guztizko puntuazioa aldatzea: 10,5000 puntu. Ondorioz, espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa ordenatzea, Miren Edurne Aguirre Berganzaren aurretik ager dadin (10,5000). Posizio hori deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. atalean hautagaiak ordenatzeari buruzkoa ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen emaitza da, eta Idoia Nanclares Gonzálezen atzetik (10,5990).

Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman zen merezimendu-lehiaketa bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutakoa. Aldaketaren helburua hau da:

Amara Castañón González izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientabidea espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna), errekurtsoa gauzatzean. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko urriaren 30eko Aginduaren IV. eranskina) 7,7000 puntu lortu zituen guztira; beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez (7,7170 puntu), hautatutako pertsonen zerrenda osagarrian sartu behar da.

Hirugarrena. Hamar egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Amara Castañón González izangaiak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ») eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak.

Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko baita.

Laugarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan zezakeen erantzukizuna. Halaber, eskubide guztiak galduko ditu azterketa medikoan ez-gai gisa kalifikatzen denak.

Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)