Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izangai hautatuak, izendapena atzeratu zitzaienak, eta hautatutako beste izangai bat; betiere, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez, deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, zeinaren bidez ezartzen baita zer irizpide jarraitu behar den atzerapen berarekin jarraitzen duten gainerako pertsonak karrerako funtzionario izendatzeko, osasun-azterketan ebaluatu ahal izateko zain.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1042
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/20
  • Argitaratze-data: 2024/02/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren non eta Hezkuntza sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan. Agindu horren III. eranskinean, agertzen da zer pertsonari atzeratu zitzaien karrerako funtzionario izendapena, zeren ezin izan zituzten ebaluatu aipatutako aginduen 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako osasun-azterketan; kontuan hartuta zerrenda horretako pertsona batzuk mediku-azterketan ebaluatu direla eta gai izan direla, karrerako funtzionario izendatu behar dira.

Bestalde, Hezkuntza sailburuaren 2024ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez, bigarren aldiz aldatu da sailburu beraren 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen Hezkuntza sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik edo uko egiteagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten hautatutako pertsonen zerrenda ere. Horren ondorioz, beste pertsona hautatu bat sartu da, zeren pertsona horrek aurkeztu du eskatu zaion dokumentazioa, egiaztatu du betetzen dituela parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak, eta osasun-azterketa gainditu du.

Hezkuntza sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian ezarritakoaren arabera,

Lehenengoa. Karrerako funtzionario izendatzea jarraian zerrendatzen diren izangaiak, hautatuak izan direnak Hezkuntza sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan. Agindu horren bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan (desagertzear dagoena) iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako.

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Espezialitatea: Biologia eta Geologia.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Fisika eta Kimika.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Alemana.

(Ikus .PDF)

Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, desagertzear.

Espezialitatea: Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Instalazio elektroteknikoak.

(Ikus .PDF)

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Espezialitatea: Haur Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Atzerriko hizkuntza: Ingelesa.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Hezkuntza berezia: Pedagogia terapeutikoa.

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Agindu honen bidez egindako izendapenek ondorioak izango dituzte 2024ko martxoaren 1etik aurrera; izendatzen diren pertsonak egun horretan jabetu beharko dira karguaz, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hirugarrena. Karrerako funtzionario izendatuko dira, halaber, hautatuak izan eta atzeratutako izendapenarekin jarraitzen duten pertsonak, azterketa medikoan ebaluatu ahal izateko zain baitaude, eta azterketa mediko hori gainditu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera jabetuko dira lanpostuaz.

Laugarrena. Agindu hau argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.