Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko 2024ko otsailaren 9ko Aginduan egindako hutsak zuzentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1576
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/03/25
- Argitaratze-data: 2024/04/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko Aginduan. Agindu hori 2024ko otsailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (36. zk). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2024/851 orrialdean (4/3), 3.1.k) artikuluan,
Hau dio:
Bidasoko ESIko erizain bat, Bidasoa Zurekin (Eskualde errukitsua) elkarteko kide dena.
Baina hau esan behar du:
Bidasoko ESIko erizain bat edo mediku bat, Bidasoa Zurekin (Eskualde errukitsua) elkarteko kide dena.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.
Osasuneko sailburua,
Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea.