Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 2989
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/06/13
- Argitaratze-data: 2024/06/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin behineko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa.
Lanpostuen behin-behineko esleipena publiko egiten duen Ebazpen horren aurka aurkeztutako erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren ukoak sartu dira. Gainera, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2024ko maiatzaren 20ko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzendu dira. Ebazpen horren bidez, merezimenduen baremoarekin onartu diren eta baztertu diren parte-hartzaileen behin betiko zerrenda argitaratu da.
Beraz, adierazitakoa kontuan hartuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko erkidego-mailako lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko abenduaren 1eko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Agindu honen goiburuan aipatutako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena onartzea. Esleipen hori zerrenda hauetan dago jasota:
eranskinean esleitutako destinoak, hala badagokio, praktika-fasea gainditzearen eta karrerako funtzionario izendatzearen baldintzapean egongo dira.
Hirugarrena. Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2024ko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek 2024ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.
Laugarrena. Indargabeturik geratuko dira lekualdatze-lehiaketaren deialdi honetan parte hartzeko betekizunak betetzen ez dituzten irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren betekizunak betetzen direnik.
Bosgarrena. Lehiaketaren ondorioz zerbitzu aktibora itzultzen diren irakasleek 2024ko irailaren 2tik 4ra bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatua (2023ko abenduaren 1eko EHAA).
Seigarrena. Bosgarren oinarriak aipatutakoaren arabera itzuli diren pertsonek ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non ziurtatuko baita ez dutela epai irmo bidezko kondenarik jaso sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik (delitu horietan sartzen dira sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa). Ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emango du. Ez dute halako ziurtagiririk aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman diotenek. Kontsulta hori elkarreragingarritasun-sistema elektronikoak baliatuta egin ahal izango du, Hezigunea hezkuntza-atariaren bidez, eta, horretarako, eremu murriztuan sartu beharko da (erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez), «Adingabearen babesa» atarian.
Zazpigarrena. Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasleen kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2024-2025 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, hamar egun naturaleko epean, behin betiko destinoen esleipenaren agindua EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hustzat joko dira, eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.
Zortzigarrena. Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu duten irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, Agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2024ko uztailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, beste agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa. Horrenbestez, baliogabetu egiten da Pablo Calzada Martínez jaunari esleitutako destinoa.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan.