Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3970
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/26
  • Argitaratze-data: 2023/08/17

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 oinarrian eta sailburu beraren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.6 oinarrian ezarritakoaren arabera (agindu horien bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-maistrak, desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoak eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialistak), ordezko hautatutakoen zerrenda osagarria egin da, eta erabili egingo da, aldez aurretik hautatutako izangaiek izaera hori galdu baitute honako arrazoi hauengatik:

2023ko uztailaren 19ra arte aurkeztutako, eta onartutako, hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egitea.

  1. oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, edo aurkezpenetik ondorioztatu da ez dutela betetzen 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat.

    Adierazi behar da ordezko hautatutakoen zerrenda osagarri hori ez dela zehatza; hau da, ez ditu agortzen aldez aurretik hautatutako pertsonak ordezkatzeko kasu guztiak, edo uko egin dutelako edo, bestela, hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideak galdu dituztelako, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik. Ondoren, bigarren agindu bat argitaratuko da, hautatutako ordezkoen zerrenda hori osatzeko, eta, hala badagokio, 2023ko uztailaren 19tik aurrerako uko egiteen zerrenda, bai eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonen zerrenda ere.

    Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 oinarriko hirugarren paragrafoaren (azkena) eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.6 oinarriko hirugarren paragrafoaren (azkena) arabera, ordezko izendatu zituzten espezialitatean sartzen diren pertsonen zerrenda egin da, adierazitako oinarrietan xedatutako aukera baliatu ondoren. Eta espezialitate eta kidego baten aukera egiten duten bi kidegotan hautatutako pertsonen zerrenda ere egiten da.

    Hori guztia ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 eta 8.4 oinarrietan eta sailburu beraren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.6 eta 8.4 oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea I. eranskinean ordezkoen zerrendan ageri den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutakoen zerrenda osagarria, eta pertsona horiek hautatutzat jotzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Bigarrena. Argitaratzea II. eranskinean hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dieten hautatuen zerrenda.

Hirugarrena. Argitaratzea III. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 2.1 eta 2.2 oinarrietan eskatutako betekizunen bat ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galtzen dituzten hautatutako pertsonen zerrenda.

Laugarrena. Argitaratzea IV. eranskinean espezialitate batean hautatutakoen zerrenda, uko egitearen edo beste arrazoi batzuen ondorioz, ordezkotzat jotako beste espezialitate batean sartzen direnak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 oinarrian eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.6 oinarrian xedatutako aukera baliatu ondoren.

Bosgarrena. Argitaratzea V. eranskinean espezialitate eta kidego baten aukera egiten duten bi kidegotan hautatutakoen zerrenda, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Seigarrena. Argitaratzea VI. eranskinean hautaketa-prozesuaren ondoriozko eskubideei uko egin dieten ordezkoen zerrenda.

Zazpigarrena. Agindu hau eta aipatutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan ere:

LHko sektore berezietako irakasle espezialistentzat

https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) - «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua LHko sektore berezietako irakasle espezialistak «Berriak»

Gainerako kidegoetarako

https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) - «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Berriak»

Zortzigarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, 2023ko irailaren 6tik 25era, I. eranskinean jasotako izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» kasuaren arabera, «2022 EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua LHko sektore berezietako irakasle espezialistak» edo «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Hautatutako dokumentazioa entregatzea», helbide horretan eskuragarri dagoen «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua betez.

Eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez dutenek, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezaketen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.

Bederatzigarrena. Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan edo abuztuaren 30eko 190/2011 Dekretuan xedatutako kasuetan dauden pertsonek, kasuan kasu, 3 urteko epea izango dute, karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen direnetik, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Beraz, karrerako funtzionario izendatzeko, deialdian ezarritako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute, adierazitako epean. Hori egiaztatzen ez badu, adierazitako izendapenak ondoriorik gabe geratuko dira.

Hamargarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.