Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten duena eta lehiaketa horren oinarriak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1682
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/22
- Argitaratze-data: 2023/04/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak lehiaketako eta izendapen askeko sistemen bidez beteko dira, lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera. 97. artikuluak eta hurrengoek lanpostu hutsak lehiaketaren bidez betetzeko deialdia arautzen dute.
Halaber, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren bidez, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartu zen. Bada, dekretu horren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko prozedura garatzen da.
Deialdi honen xedea da 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostu hutsak betetzea. Lanpostu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatuta daude, aurrekontuetan diruz hornituta daude, eta lehiaketa bidez bete behar dira.
Nahitaezko txostenak eginda, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, hau
Lehenengoa. II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egitea.
Bigarrena. Lehiaketa hori arautuko duten oinarriak onartzea (I. eranskinean agertzen dira).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Xedea.
Oinarri hauen xedea da karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketan bete beharreko arauak ezartzea.
Parte hartzeko baldintzak.
Lehiaketa hauetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta oinarri hauetan eta lanpostuen zerrendan ezarritako betekizun orokorrak betetzen badituzte. Lanpostuen zerrendan jasotzen dira, halaber, deitutako lanpostuen betekizun espezifikoak.
Beste administrazio publiko batzuetako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, baina langile horiek betetzeko moduko lanpostuak direnean.
Oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetzean ere egiaztatu beharko dira.
Zenbait lanpostutan jarduteko beharrezkoa den elkargoko kide izateko betekizunari dagokionez, nahikoa izango da lanpostuaz jabetzen den egunean betetzea.
Parte hartu eta esleitzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta lehiaketa bidez hartu duten lanpostuaren jabetza hartu zutenetik bi urte igaro badira. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 71.5 artikuluaren arabera, joko da enplegu-eskaintza publiko bidez lortutako lanpostuak honela lortu direla: lanpostu horiek zer sistemaren bidez betetzeko erreserbatuta zeuden, bada horren bidez. Aurreko denbora-muga ez da ezarriko langileak lehiaketa bidez lortutako lanpostuaren atxikipena galdu duenean.
Lehiaketan parte hartu ezin dutenak:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.
Diziplinazko espediente baten ondorioz lekuz aldatu diren langileek ezin dute eskatu herri berean lanpostua oraindik zehapena betetzen ari badira.
Behin-behineko atxikipena duten karrerako funtzionarioek nahitaez parte hartu beharko dute lehiaketa honetan, baldin eta haien izendapeneko eskalako lanpostuetarako deialdia egiten bada. Parte hartzen ez badu, lanpostu bat esleituko zaio ofizioz eta behin betiko, prozesu hau eta deitutako enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuak amaitu ondoren.
Parte hartu arren lanposturik lortzen ez duten eta desplazatuta geratzen diren langileen esleipena eta atxikipena Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko ekainaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideen esparruan egingo da (Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioak behin-behingoz atxikitzeko prozedura arautzen duen agindua). Irizpide horiek Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko dira, aipatutako aginduan ezarritako gaikuntzaren arabera.
Baloratzeko merezimenduak.
Merezimenduak bi fasetan baloratuko dira:
I. fasea. Merezimendu hauek baloratuko dira:
Lan-esperientzia.
Tituluak.
Egindako hobekuntza-ikastaroak.
Euskararen ezagutza-maila (lanpostuan jarduteko betekizuna ez denean)
Gradu pertsonal finkatua.
Antzinatasuna.
Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza-maila (lanpostuan jarduteko betekizuna ez denean)
II. fasea.
Fase honetan, deitutako lanpostuetarako ezagutza eta trebetasun garrantzitsuenak baloratuko dira. Horretarako, proba bat egingo da, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.
Gehienez lor daitekeen puntuazioa.
Lehenengo fasean gehienez 238 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko, 25 puntu lortu behar dira.
Bigarren fasean gehienez 100 puntu lor daitezke. Bigarren fasea gainditzeko, gutxieneko puntuazioa lortu behar da: 50 puntu.
I. faseko merezimenduak baloratzeko irizpide orokorrak.
Merezimenduak baloratzeko, bi irizpide hartuko dira kontuan: lanpostuarekin duten lotura eta merezimenduaren balio formala.
Lanpostuarekiko lotura: baloratu beharreko merezimenduaren edukiaren eta lortu nahi den lanpostuak dituen zereginen artean loturaren bat dagoenean baloratuko dira merezimenduak. Lotura egongo da baldin eta egiaztatu den merezimenduaren eta lortu nahi den lanpostuaren jakintza-arlo eta -esparruen artean harremana badago. Ez dira baloratuko lortu nahi den lanpostuarekin loturarik ez duten merezimenduak.
Merezimenduaren balio formala.
Balio formala edo garrantzia neurtzeko faktoreak dira:
Titulu batena: graduondokoen kreditu kopurua edo ordu kopurua.
Ikastaro batena: ikastetxea eta ebaluazioa.
Bi irizpide horiek lotura eta baliozkotasun formala ezartzen bazaizkie aurreko ataleko merezimenduei, honako koefiziente hau aplikatuko da merezimendu jakin bat baloratzean, dagokion baremoaren arabera: Handia (1), Tartekoa (0,75), Txikia (0,25) edo ezin da baloratu (0). Koefizientea 6.2 eta 6.3 oinarrien baremoetan kategoria bakoitzari esleitutako gehieneko balioarekin biderkatuko da.
Baloratzeko irizpideak merezimendu bakoitzari aplikatzeko modua Balorazio Batzordeak argitaratuko du, 11. oinarrian zehazten diren lekuetan.
Soilik baloratuko dira ziurtagirietan egiaztapen-lanak egiteko funtsezkotzat jotzen diren alderdi guztiak (8. oinarria) jasotzen dituzten merezimenduak.
Merezimenduen balorazioa (I. fasea).
Administrazio publikoei atxikitako lanpostuetan duen lan-esperientzia.
Azken 10 urteotako lan-esperientzia baloratuko da, gehienez 95 punturekin. Hauxe da erabiliko den baremoa:
Lortu nahi den lanpostuan izandako lan-esperientzia: 0,8 puntu hilabete bakoitzeko.
, 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuetan izandako lan-esperientzia: 0,4 hileko.
Egungo lanpostu-zerrendaren arabera, lortu nahi den lanpostuaren eskalei atxikita dauden lanpostuetan izandako lan-esperientzia, 0,2 puntu hileko.
1. Ez dira inola ere kontuan hartuko beste zerbitzu batzuekin batera aldi berean emandako zerbitzuak. Horri dagokionez, ez dira zenbatuko eginkizunak behin-behinean esleituta emandako zerbitzuak.
2. Zerbitzu berezietan emandako aldiak azken 10 urteetan denbora gehien igarotako funtzionario-lanpostuan baloratuko dira. Funtzionario-lanposturik izan ez dutenei titular gisa erreserbatuta duten lanpostuaren arabera egingo zaie balorazioa. Lanpostu baten titularrak ez badira, aldiz, bete duten azken lanpostuaren zereginen arabera egingo da balorazioa.
3. Betetzen duten lanpostuko lan-esperientzia gisa hartuko dira egoera hauetan emandako aldiak: seme-alabak zaintzeko edo senitartekoak zaintzeko eszedentzia, prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaroak, euskara-ikastaroak, norberaren gauzetarako baimenak, aldi baterako ezintasuna edo pareko beste egoera batzuk.
4. Beste administrazio publiko batzuetan lan egin dutenei emandako zerbitzuen ziurtagiria eta betetako lanpostuaren/lanpostuen monografia baloratuko zaizkie. Baina horrelakorik ez badute, lan-esperientzia frogatzeko agirian jasotzen diren zereginak gauzatzeko ezagutzak eta trebetasunak baloratuko zaizkie.
Tituluak.
Unibertsitateen edo ospe handiko instituzioen titulu akademiko ofizialak edo berezko tituluak baloratuko dira, bete nahi den lanpostuaren zereginekiko lotura kontuan hartuta, eta gehienez 30 punturekin. Hauxe da erabiliko den baremoa:
Gradua, lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza, diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa: gehienez 15 puntu titulu bakoitzeko.
Graduondokoa: gehienez 15 puntu titulu bakoitzeko.
Doktoregoa: gehienez 20 puntu titulu bakoitzeko.
1. Unibertsitateko irakaskuntza beretako ziklo desberdinak gainditu dituztela frogatzen duten langileei egiaztatutako zikloetatik gorengoan sartzen den titulua baloratuko zaie soilik.
2. Ez da merezimendu gisa baloratuko lanpostuan eskatzen den goi-mailako titulua lortzeko behar den titulua.
3. Graduondoko titulu gisa baloratuko dira baldintza hauetako bat betetzen dutenak:
Master ofizialaren maila izatea, eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jasota egotea.
Unibertsitateko graduondoko berezko titulua izatea, 450 ordukoa edo denbora luzeagokoa, edo gutxieneko iraupena bermatzen duen kreditu kopurua izatea.
Goi-mailako irakaskuntza-programa baten agiria edo diploma edukitzea, graduondoko unibertsitate-irakaskuntzaren parekoa eta ospe handiko erakunde akademiko edo profesional batek (atzerrikoa ere izan daiteke) emandakoa. Graduondoko irakaskuntza mota hau 450 ordukoa izan behar da gutxienez.
4. Mediku espezialistaren, farmazialari espezialistaren edo biologo espezialistaren eta psikologo espezialistaren tituluak ere baloratuko dira graduondoko titulu gisa, gehienez 15 punturekin titulu bakoitzeko.
Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroen balorazioa.
1. Deitutako lanpostuari lotutako zereginen inguruko hobekuntza-ikastaroak gaindituta dituztenei ikastaro horiek gehienez 30 punturekin baloratuko zaizkie. Hauxe da erabiliko den baremoa:
150 eta 299 ordu arteko ikastaroak: gehienez 5 puntu ikastaro bakoitzeko.
300 orduko edo gehiagoko ikastaroak: gehienez 8 puntu ikastaro bakoitzeko.
2. Hobetzeko ikastaroak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, unibertsitateek edo administrazio publikoek antolatutakoak eta homologatutakoak izan behar dira; bestela, trebakuntzaren, giza baliabideen garapenaren, lanbide-prestakuntzaren edo ikerketaren esparruetan ospe handia duten erakundeek emandakoak izan behar dute.
3. Iraupena kreditutan ematen bada, kreditu bakoitzak 10 orduko baliokidetza izango du, beste zehaztasunik ematen ez bada behintzat. ECTS kreditu bakoitzak, ordea, 25 orduko baliokidetza izango du.
4. Gai berari buruzko ikastaroak behin bakarrik baloratuko dira; denen artean ordu kopuru handiena duena aukeratuko da horretarako.
5. Hizkuntza-ikastaroak ez dira baloratuko.
Euskara.
Euskara baloratu ahal izateko, eskaturiko lanpostuak ezin du eduki derrigortasun-data iraungirik lanpostu-zerrendan.
Euskara merezimendu gisa baloratuko da, gehienez ere 48 punturekin, puntuazio honen arabera:
hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 48 puntu.
hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.
edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.
Gradu pertsonal finkatua.
Parte hartzen den kidegoan eta eskalan gradu pertsonal finkatua duenari gehienez 15 puntu emango zaizkio, banaketa honen arabera:
Eskatutako lanpostuaren destino-osagarriaren maila bereko edo handiagoko gradu pertsonala duenari: 15 puntu.
Eskatutako lanpostuaren destino-osagarriaren maila baino gradu pertsonal txikiagoa duenari: 7,5 puntu.
Antzinatasuna.
Administrazio publikoetan lan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,084 puntu zenbatuko dira, eta gehienez 10 puntu lortu ahal izango dira.
Ondorio horietarako, karrerako funtzionario izan baino lehen eman diren eta aitortuta dauden zerbitzuak ere baloratuko dira. Alegatu diren beste zerbitzu batzuen aldi berean emandako zerbitzuak ez dira zenbatuko.
Hizkuntzen ezagutza.
Frantsesaren, ingelesaren eta alemanaren ezagutzak baloratuko dira, ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin duten baliokidetasuna ezartzen da EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetan langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko.
Hizkuntza horien ezagutzagatik gehienez 10 puntu emango dira. Hauxe da erabiliko den baremoa:
B2 mailaren baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak: 5 puntu.
C1 mailaren baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak: 10 puntu.
Merezimenduen balorazioa (II. fasea)
Fase honetan, deitutako lanpostuen ezagutza orokorren eta zeharkakoen arabera baloratuko dira merezimenduak, eta ezagutza horiek proba baten bidez ebaluatuko dira.
Proba 7.3 oinarrian azaldutako irizpideen arabera baloratuko da. Proba hori gehienez 100 punturekin baloratuko da, eta gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.
Proba.
1. Bi proba mota egingo dira fase hau baloratzeko:
Kasu praktiko bat ebaztea, Zerbitzu Juridiko Nagusietako letradu lanposturako.
Memoria bat egitea, deitutako gainerako lanpostuetarako.
2. Probaren erantzuna eskema orokor honetara egokituko da:
Testuingurua.
Diagnostikoa.
Behar diren jarduketen diseinua.
Plangintza (memoria bat egiteko proba) / Argudiatzea (kasu praktiko bat ebazteko proba)
Ebaluazioa.
Era berean, fase honetan, deitutako lanpostuetako ezagutza eta trebetasun garrantzitsuenak egiaztatzeko sistema alternatibo bat aurreikusten da: eskatutako lanposturako proba gainditzea lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduretan, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Agindua garatzeko deitutakoetan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketaren oinarri orokorrak onartu ziren.
Aipatutako proba lanpostu bereko dotazioak esleitzeko baino ez da baloratuko.
Hala, eskabidea egiteko unean, proba gainditu izana alegatu beharko da, lanpostuaren, kodearen eta izenaren identifikazioaren bidez, eta proba hori lehiaketa honen II. fasean lor daitezkeen puntuazioekin hainbanatuta lortutako puntuazioaren arabera baloratuko da.
Merezimenduak eta betekizunak alegatzea eta egiaztatzea.
Irizpide orokorrak.
1. Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu behar dira baloratu nahi diren betekizun eta merezimendu guztiak. Prozedura honen ondorioetarako bakarrik, Langileen Erregistroan jasotako merezimendu guztiak alegatutzat joko dira, eta, beraz, ofizioz baloratuko dira, beste administrazio publiko batzuetan izandako esperientzia izan ezik, esperientzia hori beti alegatu beharko baita.
2. Funtzio Publikoko Zuzendaritzak alegatu diren betekizunak eta merezimenduak egiaztatuko ditu, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen organismoari, kasuan-kasuan zer dagokion.
Lan-esperientzia.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako lan-esperientzia ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.
2. Beste administrazio publiko batzuetako lan-esperientzia beti alegatu beharko da, eta, hori egiaztatzeko, egiaztagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da. Egiaztagiri hori administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduaren arabera aurkeztuko da, eta, han, lan egindako aldiak banakatuta agertu beharko dira, honako hauek zehaztuta: taldea, kidegoa, aukera, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena.
Tituluak.
1. Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak alegatu egin beharko dira, eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan kontsulta eginez egiaztatuko dira.
2. Titulu ofizialak eta atzerriko tituluak homologatzeko ziurtagiriak Hezkuntza Ministerioak edo unibertsitateetako errektoreek egin behar dituzte.
3. Unibertsitateetako graduondoko berezko tituluak egiaztatzeko, unibertsitateko errektoreak egindako diplomak aurkeztu beharko dira. Horietan, gainera, berariaz jaso behar da zenbat ordu edo kreditu egin diren.
4. Goi-mailako gainerako irakaskuntza-programak egiaztatzeko, dagokion erakundeak egindako diplomak aurkeztu beharko dira; eta denetan jaso behar da ikasketa-planak zenbat ordu edo kreditu izan dituen.
5. Araututako lanbide baten lanbide-prestakuntza aitortzen duen egiaztagutuna aurkeztu ahal izango da, Europar Batasunaren xedapenen babesean, dagokion titulu akademikoaren egiaztagiriaren ordez.
6. Ikasketen ziurtagiriek ez dute titulu bat egiaztatzen, ikasketa-plan osoa jasota eduki arren.
Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak.
1. Langileen Erregistroan jasota ez dauden ikastaroak alegatu egin beharko dira, eta horiek egiaztatzeko, IVAPi kontsulta egingo zaio, edo ikastaro horiek antolatu edo deitu dituen organo edo erakundearen kopia konpultsatuaren edo ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dira, zeinek funtsezko eduki hau eduki beharko baitute:
Izenburua.
Hasiera- eta amaiera-datak, eta iraupena (orduak)
Ziurtagiria egin duen erakundea.
Euskara.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez egiaztatuko dira euskararen hizkuntza-eskakizunak. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira aipatutako erregistroan inskribatuta badaude oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen.
Erregistro horretan jasota ez dauden euskararen ezagutza-ziurtagiriak edo -tituluak dituztenek eskabideak aurkezteko epean aurkeztu beharko dituzte egiaztagiriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
Hizkuntzak.
Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak edo ziurtagiriak bakarrik egiaztatu beharko dira.
Baloratuko dira 117/2015 Dekretuaren eranskinean maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotzen diren tituluak eta ziurtagiriak, bai eta 1041/2017 Errege Dekretuan jasotakoak ere. Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako; abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak, berriz, egiaztapenaren ondoreetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatzen eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen araubide bereziko hizkuntza-ikasketen B1 (tartekoa), B2 (tartekoa), C1 (aurreratua) eta C2 (aurreratua) mailen oinarrizko curriculuma eta zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen ditu.
Gradu pertsonala.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako gradu pertsonala ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.
2. Baina beste administrazio batzuek aitortu duten eta, beraz, Langileen Erregistroan jasotzen ez den gradua egiaztatu egin behar da. Horretarako, jatorriko administrazioan langileen arloan eskumena duten organoen ziurtagiria aurkeztu behar da. Egiaztatze hori egiteko, IV. eranskinean jasota datorren eredua erabil daiteke, edo horko datu guztiak dakartzan beste edozein.
Antzinatasuna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako antzinatasuna ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.
Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen antzinatasuna, Langileen Erregistroan jasota ez badago, jatorriko administrazioan langileen arloan eskumena duten organoen ziurtagiri bidez egiaztatuko da. Egiaztatze hori egiteko, IV. eranskinean jasota datorren eredua erabil daiteke, edo horko datu guztiak dakartzan beste edozein.
Merezimenduak eta betekizunak zuzentzea.
Interesdunei eskatu ahal izango zaie zerbait argitzeko edo dokumentazio osagarria aurkezteko, baldin eta beharrezkotzat jotzen bada betekizun bat behar bezala egiaztatzeko edo alegatu diren merezimenduak baloratzeko. Horrelakoetan, hautagaiari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean aurkezteko eskatu zaion informazioa.
Erreferentzia-data.
Merezimenduak baloratzeko erreferentzia gisa hartuko da berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren eguna.
Balorazio-batzordea.
Izendapena.
Batzordea osatzen duten kideak hauexek dira:
Presidentea:
Titularra: Mikel Gorriti Bontigui.
Ordezkoa: Imanol Uriguen Garaizabal.
Bokala:
Titularra: Iñigo Cortázar Ibáñez.
Ordezkoa: Amaia Ubiria Pastoriza.
Bokala:
Titularra: Matilde Etxeberria Zuazo.
Ordezkoa: Koldobike Uriarte RuizEguino.
Bokala:
Titularra: Iñaki Íñiguez de Ciriano Fernández de Larrinoa.
Ordezkoa: Sara Eguiluz Cerrillo.
Idazkaria:
Titularra: María Victoria Portugal Llorente.
Ordezkoa: Marta Iglesias Barrio.
Jarduteko arauak.
Jarduteko duten diskrezionalitate teknikoa gorabehera, ebazpenak arrazoitu egin beharko dituzte, eta arauak eta oinarriak bete beharko dituzte.
Batzordeen jarduna honako hauetan ezarritakoak arautuko du: oinarri hauek; urriaren 13ko 190/2004 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzeko dena; abenduaren 1eko 11/2022 Legea, Euskal Enplegu Publikoarena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
Epaimahaikide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.
Hautaketa-prozesu orotan bete behar diren berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak eraginkorragoak izan daitezen, epaimahaien eztabaidak isilpean gordeko dira. Era berean, hartzen diren erabakiak ere isilpean gorde beharko dira harik eta prozedura egokiaren bidez argitara eman arte. Batzordeak aurkezten diren pertsonen anonimotasuna bermatu behar du probak egitean eta zuzentzean.
Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bidez ebatziko dira berdinketak.
Balorazio Batzordeak deialdia egin duen agintariari eska diezaioke aholkulari-lanetarako adituak izendatzeko. Aholkulari horiek hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ezingo dute botorik eman.
Ahalmenak.
Balorazio Batzordeak independentzia, diskrezionalitate tekniko eta objektibotasun osoz jardungo du, proben eduki eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzeari dagokionez. Haren proposamenak lotesleak izango dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarentzat.
Balorazio Batzordeak baimena dauka oinarri hauek aplikatzean sortzen diren zalantzak ebazteko eta bertan aurreikusten ez den guztian lehiaketa ondo antolatzeko behar diren erabakiak hartzeko, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuei dagokienez hartu behar diren irizpideak ezartze aldera, Legeari eta Zuzenbideari erabat men eginez.
Zerbitzuagatik jaso beharreko kalte-ordaina.
Balorazio Batzordeko kideei eta aholkulariei ordaindu beharreko konpentsazio ekonomikoek (halakorik ordaindu behar denean) otsailaren 2ko 16/1983 Dekretua, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa, bete beharko dute (Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko dekretua hirugarrenez aldatzeko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren arabera).
Lehiaketa nola egingo den.
Eskabideak aurkeztea.
1. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
2. Eskabideak ahal dela bide elektronikoz aurkeztuko dira, helbide hauetan:
Intraneta: Langilearen ataria.
Internet: www.euskadi.eus/concurso
Parte hartu nahi dutenek gaitutako lehiaketa-atalean eskuragarri dagoen eredua bete ahal izango dute. Eskabideak era horretan aurkezten dituztenei jaso izanaren agiria emango zaie, eta, hor, interesdunek egoera egiaztatu beharko dute. Bakarrik onartuko dira «itxita» egoeran dauden eskabideak.
3. Halaber, deialdi honetako III. eranskin modura datorren eredua aurkeztu ahal izango dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako erregistroetako edozeinetan, eta eskabidea Funtzio Publikoko zuzendariari bidali beharko diote.
4. Eskabide baldintzatuak. Baliteke, familiako elkarbizitza-arrazoiak direla eta, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonak lanpostua herri berean edo hurbileko herrietan lortu nahi izatea; halakoetan, eskabideetan, baldintza gisa lanpostua biek hala biek lortu beharra adieraz dezakete, eta, hala ez bada, dena delako herriko lanpostuetarako eskabide biak indarrik gabe geratuko dira.
5. Eskabideak aurkezteko epea amaituta ez da aldaketarik onartuko egindako eskabideetan. Hala ere, lehiakideek lehiaketan parte hartzeari uko egin ahal izango diote, betiere esleipenen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioetarako ezarritako 10 eguneko epea amaitu aurretik, 10.8.1 oinarriaren arabera.
6. Deialdiko nahi adina lanpostu huts eska daitezke, lehentasun-hurrenkeran, lanpostu horietan jarduteko bete beharreko baldintzak betez gero.
Lanpostu-zerrendari buruzko kontsulta langilearen atariaren bidez egin ahal izango da, baita helbide honetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/-/informazioa/funtzionarioen-lanpostuen-zerrenda-lz/
7. Eskabidearekin batera, lanpostua betetzeko baldintzak egiaztatzeko agiriak eta alegatzen diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, 8. oinarrian zehazturik datorren moduan. Eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe bera egongo da merezimenduak edo betekizunak egiaztatzeko. Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko dira.
Dotazio bakoitzerako onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Funtzio Publikoko Zuzendaritzako administrazio-zerbitzuek Balorazio Batzordeko buruari bidaliko dizkiote aurkeztutako eskabideak, erantsitako agiriekin batera. Funtzio Publikoko Zuzendaritzak batzordearen zereginak erraztuko ditu; horretarako, betekizunak betetzen direla eta agiri egokiak aurkeztu direla egiaztatuko du aldez aurretik.
Nolanahi ere, Balorazio Batzordeak betekizunak betetzeari buruzko egiaztapena berretsiko du, dotazio bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda egingo du eta zerrenda hori 11. oinarrian azaltzen diren lekuetan argitaratzea erabakiko du; halaber, 5 egun balioduneko epea emango du interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten. Kautelaz, derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta daukaten pertsonak sartuko dira.
Erreklamazioak aztertzea eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzea.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gero, Balorazio Batzordeak horiek ebatziko ditu, lanpostu bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutuko du, eta horiek 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea xedatuko du.
I. faseari dagozkion merezimenduak baloratzea eta fase hori gainditu duten parte-hartzaileen behin-behineko emaitzak argitaratzea.
Lanpostu bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutu eta gero, Balorazio Batzordeak merezimenduen balorazioa egin, fase hori gainditu dutenen zerrenda taxutu eta zerrenda hori 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea xedatuko du. Interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.
Era berean, lehiaketa honen II. fasea baloratzeko ezarritako probak egiteko eguna eta lekua zehaztuko dira. Informazio hori 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko da.
I. faseko erreklamazioak aztertzea eta behin betiko emaitzak taxutu eta argitaratzea.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gero, Balorazio Batzordeak erreklamazio horiek ebatzi, I. faseko merezimenduen balorazioaren behin betiko zerrenda eta onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutu eta horiek 11. oinarrian azaldutako lekuetan argitaratzea xedatuko du.
II. faseko probak egin eta baloratzea. Emaitzen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
Hautagaiek deialdi bakarrean egin beharko dute proba praktikoa, Balorazio Batzordeak ezarritako egunean eta orduan.
Probak egitera joan ahal izango dira, bai I. fasea gainditu duten pertsonak, bai baztertu gisa agertzen direnak, baldin eta deialdiko ekitaldian egiaztatzen badute ebazpenaren zain dagoen gora jotzeko errekurtso bat jarri dutela.
Balorazio Batzordeak I. fasea gainditu duten hautagai guztien proba baloratuko du, gainditu dutenen zerrenda egingo du, eta 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea erabakiko du. Halaber, 5 egun balioduneko epea emango du interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamazioak aztertzea. II. faseko behin betiko emaitzak argitaratzea.
Erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, II. fasea gainditu dutenen proba praktikoaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
Lanpostuak esleitzea eta esleipenen behin-behineko zerrenda argitaratzea. Atzera egiteko epea.
1. Esleipenen behin-behineko proposamena 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea erabakiko da, eta 10 egun balioduneko epea emango da interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori izango da, halaber, lehiaketan parte hartzeko eskabidean atzera egiteko aukera emango zaien azken epea.
2. Esleipen-proposamenean hauek hartuko dira kontuan: deialdiko lanpostuak, balorazioaren emaitza eta eskabidean aurkeztu den hurrenkera-ordena.
Nolanahi ere, behin-behinean atxikita dauden langileek, aurrez betetzen zuten lanpostua utzi egin behar izan badute, edukia aldatzeagatik lanpostua kendu dietelako edo lanpostutik mugiarazi dituztelako, lehentasuna izango dute lehiaketa honetan, behingoagatik bakarrik, udalerri berean sortutako lanpostu hutsak betetzeko, kendutako lanpostuaren destino-osagarri berdina edo baxuagoa badute.
Lehiaketa osoaren puntuazioan berdinketarik egonez gero, honako irizpide hauek aplikatuko dira berdinketa argitzeko:
Emakumeei emango zaie lehentasuna, dena delako eskaletan eta berariazko osagarrien mailetan emakumeak % 40 baino gutxiago direnean. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak baditu, sexuagatiko diskriminaziorik eragiten ez dutenak; kasurako, laneratzeko arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.
fasean lortutako puntuazioa: proban lortutako puntuazioa.
fasean lortutako guztizko puntuazioa.
fasean merezimenduetan lortutako puntuazioa, deialdiaren oinarrian adierazitako hurrenkeraren arabera.
Antzinatasuna lehian dagoen kidegoan edo eskalan karrerako funtzionario gisa.
Antzinatasuna karrerako funtzionario gisa.
Antzinatasuna azken behin betiko lanpostuan, eta antzinatasuna Administrazioan.
Berdinketa hausteko beste irizpiderik behar bada, Balorazio Batzordeak merezimendu printzipioaren arabera zehaztuko du.
Atzera egiteko eskabideak aztertzea. Eskaintzen diren lanpostuetarako esleipen-proposamenak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraztea.
Erreklamazioak eta atzera egiteko eskabideak aurkezteko epea amaitzean, Balorazio Batzordeak horiek ebatziko ditu, esleipenen behin betiko proposamena prestatuko du, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio.
Lehiaketaren behin betiko ebazpena argitaratzea.
Behin betiko esleipen-proposamena jasotzen duenean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak onetsi egingo du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu. Agindu horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Argitaratzeko lekua.
Lehiaketa honetan parte hartzen dutenentzat garrantzitsua den informazio guztia eta, zehazki, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak eta esleipenen zerrendak honako helbide hauetan argitaratuko dira:
Intraneta: Enplegatuaren ataria.
Internet: www.euskadi.eus/concurso
Oinarri hauetan ezarritako epeak zenbatzeko, argitalpen horrek bakarrik balio izango du. Horrenbestez, ez da beharrezkoa izango bestelako iragarki-ohol edo hedabideetan argitaratzea.
Deialdia, halaber, harpidetza pertsonalizatuaren bidez zabalduko da; hala, lehiaketaren fase bakoitzari buruzko informazio zehatza posta elektronikoz jaso ahal izango da. Zerbitzu hori erabiltzeko nahikoa da helbide elektronikoa edukitzea, eta «Langilearen ataria» edo «Jakina» guneetan eska daiteke, edo, bestela, posta elektronikoko mezu bat bidaliz provision-seleccion@euskadi.es helbidera
Destinoak esleitzea. Lanpostua uztea eta lanpostuaz jabetzea.
Esleipendunek lehiaketan lortutako lanpostuaz jabetu beharko dute eta aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko dute (halakorik bada), salbu eta deialdi publikoaren bidez beste destino bat lortu badute lanpostuaz jabetzeko epea amaitu baino lehen, gerora agertutako ezintasuna badute, zerbitzu aktiboaz bestelako egoera batera igaro badira edo deialdia egin duen organoak bidezkotzat jotzen dituen aparteko arrazoiak badaude.
Antolaketa-arrazoiak direla eta, esleipen-ebazpenean zehaztuko da esleipendun guztien kargu-uztearen eta kargu-hartzearen data zehatza; azken hori kargu-uztearen hurrengo egunean izango da kasu guztietan.
Lehiaketa honetan lanpostu-erreserba dakarten egoeraren batean daudela parte hartu duten eta destinoa lortzen duten langileek aurrerantzean ere administrazio egoera berean jarraituko dute, kasu batean izan ezik: bueltatzea espresuki eskatzen badute, aurreko atalean azaldutako bost egun balioduneko epean.
Esleitutako destinoa borondatezkoa dela ulertuko da, eta, beraz, ez du eskubiderik emango inolako arrazoirengatik kalte-ordainak jasotzeko.
Lehiaketaren kudeaketan datu pertsonalak babestea.
Datu pertsonalak «Hautaketa-prozesuak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira, hauek behar bezala betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra); abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia.
Arduraduna: Funtzio Publikoko Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
Xedea: enplegu publikora sartzeko prozesuak kudeatzea, eta lekualdatze-lehiaketak eta zerbitzu-eginkizunak kudeatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako aldi baterako lan-eskaintzen lan-poltsak nahiz lan-kontratudun langileak kontratatzeko eta bitarteko funtzionarioak izendatzeko lan-poltsak kudeatzea (eraketa, integrazioa eta birbaremazioa).
Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Informazio-hartzaileak:
Sindikatuak eta langileen batzordeak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, eta informazio gehigarrian jasotako beste zenbait eskubide.
Informazio gehigarria: web-orri honetan kontsultatu daiteke datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128100-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Balorazio Batzordeak aginduta, 11. oinarrian aipatutako lekuetan argitaratuko dira honako hauek: onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda, gutxieneko puntuazioa gainditu duten hautagaien behin-behineko eta behin betiko zerrenda eta esleipenen behin-behineko zerrenda. Horietan guztietan, ahalik eta datu pertsonal gutxien azaldu beharko dira: publikotasun-printzipioa betetzeko beharrezkoak besterik ez. Datuok bere horretan utzi beharko dira harik eta esleipen-prozesua amaitzen den arte eta erreklamazio edo errekurtsoak gauzatzeko beharrezkoa den denbora gehigarri guztian.
Zerrenda horiek klausula bat edukiko dute ohartarazteko zerrendotan datu pertsonalak ageri direla, datuak babesteko gaur egungo legedia betetzen dutela eta datuon helburu bakarra dela lehiaketaren fase jakin batean parte hartzen duten pertsonei informazioa ematea eta, hala egokitzen denean, parte-hartzaileei jakinarazpena egitea. Horrez gain, informazio-paragrafo bat ere edukiko dute adierazteko datuok ez direla edonork hartu edo erabiltzeko, eta ezin izango direla erreproduzitu ez osorik ez zatika, transmititu, edo edonolako errekuperazio-sistema erabilita erregistratu, eraginpeko hautagaiek berek horretarako baimenik eman gabe.
Deialdiko lanpostuen behin betiko esleipenen zerrenda onartzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak emandako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, ahalik eta datu pertsonal gutxien azaldu beharko dira, publikotasun-printzipioa betetzeko beharrezkoak besterik ez.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baita zein den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako enplegu publikoko A taldeko lanpostuetarako 2022ko eskaintza eta zeinaren bidez huts material bat zuzentzen baita Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduan.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko uztailaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa berezien oinarri orokorrak.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko ekainaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak behin-behinekoz atxikitzeko prozedura arautzen duena.