Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 17koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, eraikinaren airearen kalitateari eta kontrol termikoari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1609
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/17
  • Argitaratze-data: 2023/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua

Testu legala

Estatuak, bere titulartasuneko hainbat eskumen-titulu erabiliz, 38/1999 Legea onetsi zuen, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa, eta eraikingintzaren kalitatea bermatzeko oinarrizko arautzat ezarri zuen. 3.2 artikuluan dioenez, Eraikingintzaren Kode Teknikoa da eraikin eraiki berrien eta horien instalazioen kalitatea bermatzeko oinarrizko eskakizunak xedatzen dituen arau-esparrua, bai eta eginik dauden eraikinetako esku-hartzeen kalitatea bermatzeko oinarrizko eskakizunak xedatzen dituena ere.

38/1999 Legearen azken xedapenetako bigarrenak, eta aipatutako legea indarrean jartzetik zenbatzen hasita bi urteko epean, baimena ematen zion Gobernuari eraikinek bete beharreko baldintzak ezarriko zituen Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesteko, errege-dekretu bidez. Horren ondorioz, aurreikuspen hori garatuz, 314/2006 Errege Dekretua onetsi zen, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzekoa (aurrerantzean, EKT); kode hori ere oinarrizkoa da.

Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraua indarrean jarri ondoren, Estatuak 25/2009 Legea onetsi zuen, abenduaren 22koa, Zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzkoa. Honek, aldi berean, Eraikingintza Antolatzeari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 14. artikulua aldatzea ekarri zuen.

  1. artikulu hori garatzeko, martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretua onetsi zen, Eraikingintzaren kalitatea kontrolatzen duten erakundeek eta eraikingintzaren kalitate-kontrolerako saiakuntzak egiten dituzten laborategiek jarduterako orduan bete beharreko baldintzak garatzen dituena.

    Oinarrizko esparru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak, bere estatutu-eskumenak baliatuta, 209/2014 Dekretua onartu zuen, urriaren 28koa, Eraikuntzaren Kalitate-kontrola Arautzen duena.

    Dekretu horrek kalitate-kontrolerako xedapen orokorrak jasotzen ditu, eta eraikingintzaren alorreko kalitate-kontrolaren prozesuko fase ezberdinak garatzen ditu, eta baita obrak ikuskatzeko araubidea zehaztu ere. Azken horren inguruan, kalitate-kontrola derrigor egin behar dela zehazten du, bai proiektu-fasean eta bai egikaritze-fasean, eta kontrol hori amaitutako obran ere aplikagarria dela jasotzen du.

    Urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren 4. artikuluak Kalitatea Kontrolatzeko Plana aipatzen du, eta, halaber, horren parte izan behar diren dokumentuak zehazten ditu. Horien artean, barne hartu beharko dira: obrako hartze-kontrolen menpe dauden saiakuntzak, azterketak eta probak, eta bai obraren egikaritze-kontrola ezartzeko irizpideak ere, proiektuarekiko onespena ziurtatzen duten eta obran egin beharreko egiaztapen eta kontrolen bidez.

    Bai hartutako materialen bai egikaritutako obraren egiaztatze-prozedura errazteko, urriaren 28ko 209/2014 Dekretuak honako hau xedatzen du eraikinen saiakuntzei eta zerbitzu-probei buruzko 10. artikuluan: eraikingintzaren eta eraikuntza-kalitatearen alorrean eskumena duen sailburuak emandako aginduaren bidez, Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta gainerako araudi aplikagarria betetzen dela egiaztatzeko zerbitzu-proba eta saiakuntzak egiteko prozedura egokiak arautu eta ezarriko dira.

    Esparru horretan, agindu honek urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren 10. artikulua garatzen du eta, ezaugarri termikoei dagokienez, proiektuaren eta EKTren aurreikuspenak betetzen direla egiaztatzeko protokolo bat onartzen du. Protokoloa, gainera, berariaz eraikuntza-obrei dagokie.

    Agindu honek eraikingintzako obren ezaugarri termikoen fitxa normalizatuak eguneratzen ditu, Kalitatea Kontrolatzeko Liburua lantzeko, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretuak xedatzen duenaren arabera.

    Eraikuntza-obretarako airearen kalitateari eta kontrol termikoari buruzko agindu honek barne hartzen du material isolatzaile termikoak, leihoak, inguratzaile termikoaren airearekiko estankotasuna eta aireztapena obran egiaztatzea. Aireztapen-baldintzak agindu honetan sartu dira, zuzenean lotuta daudelako erabilera-profilarekin eta, horregatik, eraikinen eskari termikoarekin, HE-OD 0k, eskakizuna betetzen dela justifikatzeko 5. atalak eta energia-kontsumoa kalkulatzeko baldintza orokorren 4.1 atalak ezartzen duten bezala.

    Material isolatzaile termikoen eta leihoen egiaztapenak Eraikingintzaren Kode Teknikoaren «HE-OD Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuko eskakizunei egin behar die erreferentzia. Dokumentu hori urriaren 19ko 1371/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta parametro objektiboak eta egiaztapen-sistemak ezartzen ditu; ondoren, 2013an eta 2019an eguneratu egin zen. Etxebizitza-eraikinen aireztapen-eskakizunak aipatutako EKTren «HO 3: Barruko airearen kalitatea» atalean ezarritakoak eta 1371/2007 EDak onetsitakoak dira; eta gainerakoentzat 2007ko uztailaren 20ko Errege Dekretuak argitaratutako eta 2013an eta 2021ean eguneratutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (RITE) adierazitakoak. Proiektu bakoitzerako aplikagarriak diren bertsioan aplikatu behar dira araudien eskakizunak proiektu bakoitzean.

    Hala ere, agindu honek ez die eragiten oinarrizko eskakizun horiei, EKTn aurreikusitakoak izaten jarraitzen baitute. Aitzitik, honako hauekin erlazionatutako protokoloa arautzen du: saiakuntza motak, egin beharreko laginketen kopurua, laginketaren ondoreetarako elementuak hautatzeko jarraibideak eta lortutako emaitzak balioesteko irizpideak. HE-OD Energia Aurreztea oinarrizko dokumentuan jasotako aurreikuspenak betetzea du xede honek guztiak.

    Agindu hau lau artikuluk, xedapen iragankor batek, xedapen indargabetzaile batek, azken xedapen batek eta zortzi eranskinek osatzen dute; hau da edukia:

    1. eranskinean jarraitu beharreko gutxieneko protokoloa ezartzen da, obra jasotzean eta in situ proiekzioan zehar eraikinetan egin behar diren isolamendu termikoak egiaztatzeko. Eranskin honek kontrol motak, laginketak, balioesteko irizpideak eta saiakuntzen txostenen edukia biltzen ditu, bai eta saiakuntzak egiteko erabiltzen den tresneriaren baldintzak ere.

  1. eranskinean, bizitegi-eraikinen aireztapena «in situ» egiaztatzeko protokoloa dago. Obra amaitzean eta obra-bukaerako ziurtagiria jaso aurretik egin behar da egiaztapen hori. Eranskin honek kontrol motak, laginketak, saiakuntzen prestakuntza, balioesteko irizpideak eta saiakuntzen txostenen edukia biltzen ditu, bai eta saiakuntzak egiteko erabiltzen den tresneriaren baldintzak ere.

  2. , VII. eta VIII. eranskinek aireztapenaren eta estankotasunaren fitxak dauzkate, Kalitatea Kontrolatzeko Liburua egiteko, eta bai saiakuntzak, probak eta azterketen emaitzak idatziz jasotzekoak ere.

    Ondorioz, dagoeneko aipatutako gaiak bete ahal izateko, eta baita abenduaren 22ko 8/2003 Legeak, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak, horri buruz arautzen duena kontuan hartuz ere,

Agindu honek eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren 10. artikulua garatuz, honakoa ezartzen du:

  1. Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE Energia Aurreztea oinarrizko dokumentuaren arabera eraikinetako isolamendu termikoek eta leihoek izan beharreko ezaugarri termikoak obran egiaztatzeko prozedura agindu honetako I. eta III. eranskinetan ezarritako protokoloekin bat egingo da.

  2. Eraikinetako aireztapen-ezaugarriak eta airearen estankotasuna «in situ» egiaztatzeko prozedura agindu honetako V. eranskinean ezarritako protokoloarekin bat egingo da; aukera ematen du Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HO-Osasungarritasuna. HO Atala: Barruko airearen kalitatea deritzan oinarrizko dokumentuan etxebizitza-eraikinetarako aireztapen-ezaugarriak egiaztatzeko; eta baita Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (RITE) adierazita dauden bestelako erabileretarako eraikinena ere.

  3. Materialen eta obra-unitateen onespena edo baztertzea Kalitatea Kontrolatzeko Liburuan adierazteko fitxa arautuak; hauexek dira:

    1. Obrako jasotze-kontrolerako fitxak, agindu honetako II., IV. eta VI. eranskinetan jasotako isolamendu termikoentzat, leihoentzat eta aireztapen-sistementzat.

    2. Aireztapena eta airearen estankotasuna in situ egiaztatzeko saiakuntzen emaitzak idatziz jasotzeko fitxa. Agindu honetako VII. eta VIII. eranskinetan daude jasota.

Ezaugarri termikoen kasuan, agindu honen aplikazio-eremua bat dator Eraikingintzaren Kode Teknikoko HE-Energia aurreztea oinarrizko dokumentuaren aplikazio-eremuan zehaztutakoarekin. Eraikinetako aireztapen-ezaugarrien kasuan, bat dator bai EKTren HO-OD oinarrizko dokumentuaren HO3 atalaren aplikazio-eremuan sartutako bizitzeko esparruekin, eta baita RITEn sartutakoekin ere.

Kalitate kontrolaren 209/2014 Dekretuan zehazten den eraikuntzan Kalitatea Kontrolatzeko Planean sartzen dira agindu honen protokoloetan zehazten diren saiakuntzak, azterketak eta probak obran egiaztatzeko eraikinaren isolamendu termikoen, leihoen eta aireztapenaren ezaugarriak.

Agindu honetan arau-xedapen bat aipatzen denean, EKTn eta proiektu bakoitzari edo ordezko araudiari aplikagarria zaion oinarrizko dokumentuetan adierazten den indarrean den bertsioaz ari garela ulertu behar da.

Agindu honetan arau bat aipatzen denean, indarrean dagoen bertsioa aipatzen dela ulertu behar da, EKTren oinarrizko dokumentuak aplikatzeko irizpide orokorren arabera. Araugintzako erakunde aitortuek onartutako zehaztapen teknikoak dira arauak, nahitaez bete beharrekoak ez direnak, hala nola UNE, UNE-EN edo ISO arauak.

  1. Material isolatzaile termikoen ezaugarri termikoen obrako jasotze-kontroleko saiakuntzen, proben eta azterketen emaitzak II. eranskinean ezarritako fitxa arautuaren ereduaren arabera jasoko dira idatziz.

  2. Leihoen ezaugarri termikoen obrako jasotze-kontroleko saiakuntzen, proben eta azterketen emaitzak IV. eranskinean ezarritako fitxa arautuaren ereduaren arabera jasoko dira idatziz.

  3. Aireztapeneko produktuen, sistemen eta ekipoen obrako jasotze-kontroleko saiakuntzen, proben eta azterketen emaitzak VI. eranskinean ezarritako fitxa arautuaren ereduaren arabera jasoko dira idatziz.

  4. Aireztapenaren ezaugarriak obra bukatutakoan in situ egiaztatzeko saiakuntzen emaitzak VII. eranskinean ezarritako fitxa arautuaren ereduaren arabera jasoko dira idatziz.

  5. Eraikinen airearen estankotasunaren saiakuntzen emaitzak VIII. eranskinean ezarritako fitxa arautuaren ereduaren arabera jasoko dira idatziz.

  6. Fitxak Kalitatea Kontrolatzeko Liburuan erantsiko dira, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako baldintzetan.

Dekretu hau ez zaie aplikatuko indarrean jarri aurretik honako egoera hauetako batean dauden obrei:

  1. Administrazioak onartutako egikaritze-proiektuak dituzten obrak.

  2. Lanbide-elkargoen derrigorrezko oniritzia izapidetuta duten obrak.

  3. Egikaritze-fasean dauden obrak.

Agindu hau indarrean jarriz, indargabetu egiten da 2008ko apirilaren 16ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. «Energia aurreztea. Isolatzaile termikoak» izeneko fitxari dagokienez, eraikuntzen kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretua betez, Kalitatea Kontrolatzeko Liburua egiteko fitxa arautuak argitaratzen zituen agindu horrek.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 17a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)