Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko maiatzaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren barne-araubideko erregelamendu berria argitaratzeko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2752
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/31
- Argitaratze-data: 2023/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren barne-araubideko erregelamendua argitaratzeko agindu zen, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legean xedatutakoari jarraikiz; lege horrek ezartzen zuen Kontseiluaren eginkizunetako bat hau zela, besteak beste: «nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailari nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoen multzoa eta barne-araubideko erregelamendua proposatzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko; azken erregelamendu horrek, beste batzuen artean, honako hauek zehaztuko ditu: langile propioak eta ondarea. Aurreikusitako helburuak eta Kode Zibilaren 39. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute horiek guztiek». Igaro den denboragatik, Kontseiluak beharrezkotzat jo du aipatutako erregelamenduaren alderdi batzuk aldatzea eta, horregatik, 2023ko martxoaren 20an egindako bilkuran, testu berria onartzeko erabakia hartu zuen.
Horrenbestez, honako hau
Agintzea argitaratu dadila Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren barne-araubideko erregelamendu berria, agindu honen eranskinean jasotzen dena.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak Ekolurra marka hartuko du irudi korporatiboan, EBren logotipo ekologikoarekin batera, sustapen- eta hedapen-materialetan, domeinu elektronikoetan eta beste argitalpen batzuetan. (Kontseiluaren erabakia, 2019ko irailaren 17koa). Testuinguruak Kontseiluaren aipamen laburtua eskatzen duenean baino ez da erabiliko ENEEK euskarazko akronimoa.
Kontseiluaren eskumen-eremuak hauek hartuko ditu barnean:
Lurralde-eremuari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidego osoa.
Produktuei eta prozesuei dagokienez, nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren (aurrerantzean, NEE) araudian zehaztutakoak, bai eta produktua lortzeko zuzenean esku hartzen dutenak edo arau teknikoen koadernoetan jasota daudenak ere.
Pertsonei dagokienez, pertsona fisikoak eta juridikoak, betiere beren jarduera Kontseiluari behar bezala jakinarazi badiote eta Kontseiluaren sisteman parte hartzen badute.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako produktu ekonomikoen kontrol-sistema ezartzeaz arduratzen den kontrol-agintaritza da.
1. 2.b) artikuluan aipaturikoez bestelako produktu eta zerbitzuen erabilera gomendatu ahalko du, produktua lortzeko zuzenean edo zeharka esku hartzen badute, baita erregistroan inskribatutako ustiategi eta pertsonei emandako zerbitzuena ere, eta merkataritza-establezimendu jakin batzuena ere bai. Horretarako, 1. artikuluan aipatutako «Ekolurra» adierazpena erabiliko da, edo, bestela, «Kontseiluak gomendatutako produktua, zerbitzua edo establezimendua» adierazpena edo antzekoa.
Gomendio-adierazpena erabili nahi duten enpresa guztiek frogatu egin beharko dute, Kontseiluaren dagozkion zerbitzu teknikoak konbentzitzeko moduan, produktu, zerbitzu eta establezimendu horiek Kontseiluak ezartzen dituen baldintza edo kondizioak betetzen dituztela, legeak horretarako dagozkion baldintza teknikoen koadernoetan finkaturiko eginkizunen esparruaren barruan.
Kontseiluak onartu beharko ditu baldintza teknikoen koadernoak 4.1 zenbakian aipaturiko produktu, zerbitzu edo establezimenduak onesteko, eta baita ere enpresentzat onespen hori lortzeak eta mantentzeak ekarriko dituen eskakizun eta betebeharrak finkatzea ere, direla teknikoak eta ekonomikoak, direla kontrol-araubidekoak.
Gomendio-araubidera biltzen diren eta ezarritako baldintza edo kondizioak betetzen ez dituzten enpresetan berehala kenduko zaie adierazleen erabilera.
Produktu, zerbitzu edo establezimenduak onesteko baldintza teknikoen koadernoak Kontseiluaren arau teknikoen koadrora gaineratuko dira atal espezifiko batean.
Kontseiluak gomendaturiko zerbitzu eta establezimenduen titularren interesak ordezkatzen dituzten elkarte edo erakundeak kontsultatuko dituzte eraginpean har ditzaketen gaietan.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 6. artikuluaren 1. zenbakiaren a) letrari jarraikiz, Kontseiluak kalitate-sistema bat ezarriko du nekazaritza eta elikaduraren sektorean produktu-ziurtapenak egiteko UNE-EN ISO/IEC 17065 Europar Arauan edo hura ordezten duen araudian zehaztutako irizpide orokorren arabera. Horrela, bermerik handiena eskaini ahalko du bere jarduketen eskumenari buruz nekazaritza-ekoizpen ekologikotik lorturiko produktuen ziurtapen-jarduerari dagokionez.
Produktuaren kontrolerako eta ziurtapenerako jardueretan parte hartzen duten Kontseiluaren antolamenduko atal guztietan aplikatuko da sistema.
Kalitate-sistemak barne hartuko ditu kalitateari buruzko eskuliburua, ekoizpen ekologikoko nekazaritzako produktuen ziurtapenerako gidak, Ziurtapen Batzordearen funtzionamendu-araubidea, gainerako barne-prozesu orokorrak eta berariazkoak, kontrol-planak eta kontrolerako eta ziurtapenerako jarduerarekin lotutako arau teknikoen koadernoak.
Sistemaren helburua izango da ahalik eta konfiantza maila handiena ematea alderdi interesdun guztiei, hots, pertsona eta enpresa operadoreei (hemendik aurrera, «operadoreak»), administrazioari, kontsumitzaileei eta oro har jendeari. Horretarako, printzipio hauek bermatuko dira: baldintza diskriminatzailerik ez egotea, inpartzialtasuna ongi kudeatzea, langileak adituak izatea, konfidentzialtasuna eta gardentasuna egotea, kexei eta apelazioei egokiro erantzutea, eta ziurtapen-erabakia bermatzeko behar beste ebidentzia lortzeko ardura eta konpromisoa izatea.
Kontrol- eta ziurtapen-prozesuen independentzia, inpartzialtasuna eta zuzentasuna bermatzeko Ziurtapen Batzordea sortuko da.
Sektore publikoaren kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritakoari jarraikiz, eta bereziki, 5. paragrafoaren arabera lege horren 3. artikuluaren 3.d) paragrafoarekin lotuta, Kontseilua sektore publikoaren parte da, eta Administrazio Publikoaz bestelako botere esleitzailetzat hartzen da Lege horri dagokionez.
Kontseiluak kontrataziorako jarraibideak izan ahalko ditu, zeinak kontratuak esleitzeko prozeduretan parte hartu nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztien eskura egongo diren, eta kontratudunaren profilean argitaratuko diren www.ekolurra.eus webgunean.
Hau da egoitzaren helbidea: Jauregibarria auzoa 4, 1. solairua. 48340 Amorebieta-Etxano, Bizkaia.
Honako hauek inskriba daitezke erregistroan: produktu ekologikoak ekoizten, lantzen, inportatzen edo merkaturatzen dituzten enpresen titular edo titularkide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen badute, jarduera horietan lan egiten dutela behar bezala egiaztatzen badute eta inskribatzeko prozedura betetzen badute.
Operadoreen erregistroan erregistratuta egoteak ez du ematen nekazaritzako ekoizpen ekologikoko adierazpen babestuak erabiltzeko baimena, Kontseiluaren kontrol- eta ziurtapen-zerbitzuak emandako adostasun-ziurtagiria eduki arte. Ziurtagiria izan nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu egin beharko dute.
Ekoizpen-jarduerei dagokienez, erregistroan inskribatu ondoren, eta produktuaren ziurtagiria edo babestutako erreferentziak erabiltzeko baimena izan arte, ekoizpen-unitateek ongi gainditu beharko dute NEEren araudian ezarritako bihurtzealdia.
Ziurtagiriaren indarraldian egiazta daitekeen jarduerarik egon ez delako ezin bada ziurtapenaren urteroko berritzea gauzatu, operadorearen inskripzioa gehienez bi urtez mantenduko da erregistroan. Hautematen bada ekoizpen-unitateen erabilera NEEren araudiarekin bateraezina dela, baja emango da inskripzioan.
Erregistroa operadoreen atal hauetan egituratzen da:
Nekazaritzako ekoizpen-unitateen titularrak.
Nekazaritzako, abeltzaintzako eta ekoizpeneko beste enpresen titularrak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutakoak, ustiategi horretan lorturiko produktuak lortzeko, ontziratzeko eta lehen etiketa jartzeko lanak egiten dituztenak. Nekazaritza ekologikoko jarduera bihurtzeko prozesuan dauden ekoizpen-enpresak ere jasoko dira.
Enpresa elaboratzaileen titularrak.
Euskal Autonomia Erkidegoan produktu ekologikoak kontserbatzeko edo eraldatzeko lanak egiten dituzten enpresak (animalien hilketa eta horietatik lortutako produktuen zatiketa barne), bai eta ontziratzen edo etiketan produktu ekologikoarekin lotutako aldaketak egiten dituztenak ere.
Hirugarren herrialdeetako enpresa inportatzaileen titularrak.
Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren herrialdeetako nekazaritzako ekoizpen ekologikotik ekarritako produktuak inportatzen dituzten enpresak.
Enpresa merkaturatzaileen titularrak.
Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzako ekoizpen ekologikoko produktuak saltzeko (saltzeko eskaintza barne), banatzeko edo beste edozein modutan eskualdatzeko (kostu bidez nahiz doan) lanak egiten dituzten enpresak.
Ziurtapenaren ondorioetarako ekoizpen ekologikoko ekoizle-talde modura eratu diren nekazaritzako ekoizpen-enpresen titularrek beren banakako inskripzioa mantenduko dute erregistroan. Egoera hori Kontseilua osatzen dutenentzat ezarritako gainerako betebehar eta eskubideetara ere zabaltzen da, baita zehapen-araubidera eta hauteskunde-araubidera ere.
Erregistroko atal bat baino gehiagoko jarduerak egiten dituzten operadoreak jarduera horietako bakoitzean inskribatuko dira.
Erregistroan datu hauek inskribatuko dira:
Operadorearen datuak:
Ustiategiaren titularraren edo titularkidearen izen-abizenak, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta helbidea. Pertsona juridikoak badira, IFK, sozietatearen izena, egoitza soziala eta Kontseiluaren aurrean erantzulea den pertsonaren datuak.
Espedienteko datuak, inskribatzen deneko erregistroaren atalerako;
Ekoizpen-unitateei buruzko datuak.
Jarduerari buruzko datuak: jarduera nagusia, dedikazio esklusiboa edo mistoa, produktuak edo laboreak, kantitateak edo azalerak eta kokatzen direneko ekoizpen-unitateak.
Azpikontratazioa badago, instalazioen, makinen edo beste enpresen zerbitzuei buruzko datuak.
Erregistroa euskarri hauekin antolatzen da:
Atal bakoitzaren inskripzio-liburua euskarri informatikoan eta www.ekolurra.eus webgunean argitaratua.
Aurkezten diren agiriak bertan gaineratzeko espedienteen artxibo fisiko edo informatikoa.
Kontseiluaren zuzendariak gainbegiratuko du datuen eguneraketa.
Erregistroan inskribatzeko, eta inskripzio hori zabaltzeko edo berritzeko Kontseiluari zuzendutako eskabidea aurkeztu behar da. Eskabidea Kontseiluak emandako formatuan egingo da, eta behar bezala sinatuta eta, hala badagokio, zigilatuta aurkeztuko da. Kontseiluaren egoitzan eskura entregatuko da edo, bestela, posta ziurtatuaren bidez. Laguntzako dokumentuei dagokienez, ez bada jatorrizkoa sinatuta aurkeztu behar, garantia@ekolurra.eus helbide elektronikora bidali ahalko dira.
Inskripzioan, inskribatu beharreko jardueren titulartasuna eta dedikazioa egiaztatzen duten dokumentuak erantsi behar dira. Pertsona juridikoen kasuan, inskripzioa eskatzeko enpresako gobernu-organo gorenaren erabakiaren ziurtagiria erantsiko da, bai eta Kontseiluaren aurrean legezko ordezkaria denaren izendapena ere.
Inskribatzearekin batera ziurtagiria eskatuko da. Eskabide hori Kontseiluak ezarritako ziurtapen-prozeduraren arabera egingo da. Eskatzaileari kontrol- eta ziurtapen-jarduera emateko, legez betearazteko akordio bat barne hartuko du, zeinak alderdi bakoitzaren erantzukizunak zehaztuko dituen.
Ekoizpen-unitateetarako bihurtzealdiak ezarri behar direnean, inskribatzeko eskabidea aurkezten den egunak finkatuko du bihurtzealdiaren zenbaketaren hasiera.
Erregistro honetan inskribatzeak ez ditu interesdunak salbuesten ezarritako beste erregistro orokorretan inskribatzeko betebeharretik. Eskabidearekin batera, horietan egotearen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko da.
Erregistroan inskribatzeak, baldintza orokorrak ez ezik, baldintza bereziak ere ekartzen ditu berekin zenbait kasutan, produktu-motaren edo erabilitako prozesuaren arabera. Baldintza bereziak idatziz jasoko dira inskripzio bakoitzaren ebazpenean. Inskribatzeko baldintzak eguneratzen dituen ebazpen berri batean bildu beharko litzateke ondorengo edozein aldaketa.
Kontseiluko presidenteak emango ditu inskripzioaren, zabalpenaren edo berritzearen ebazpenak.
Inskripzioa indarrean egongo da ziurtagiria ez ematea edo kentzea dakarren ziurtapen-erabakirik hartzen ez den bitartean.
artikuluan ezarritakoaren arabera, ziurtagiria ezin bada berritu bi urtez jarraian jarduera-kontrolagarririk egon ez delako, erregistroko inskripzioa ezabatu egingo da.
Kasu hauetan ukatuko ditu Kontseiluak inskribatzeko eskabideak:
inskribatzeko prozesuaren baldintzak betetzen ez dituztenean.
jarduera ekologikoa dela ziurtatu ezin denean.
eskatzaileek kuoten ordainketa edo Kontseiluarekiko dituzten betebeharrak egunean ez dituztenean.
Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barnean elikagaien kalitatearen alorrean eskumena duen saileko buruari.
Erregistrotik baja ematen denean, eskabidea berria egiteko igaro beharreko gutxieneko denbora ezarri da, prozedura honetan azaldutako zehapen-araubideari jarraikiz.
Erregistroko inskripzioa mantentzeko, legez ezarritako urteko inskripzio-kuota ordainduta izan beharko da. Baja-ebazpena emateak ez dakar aribideko urteko ordaindutako mantentze-kuota itzultzea.
Datu pertsonalak babesteko araudia erabat betetzen dela bermatzen du Kontseiluak, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, erregistratutako operadoreak eta eskatzaile posibleak informatuta geratzen dira, eta Kontseiluari aukera ematen diote beren datuak fitxategi automatizatuetan sartzeko, helburu hauetakoren batekin:
Kontseiluak ziurtapenen arloan dituen betebeharrak betetzea eta NEEren araudia betetzea.
Agintari eskudunei edo marken titularrei datuak zabaltzea edo datuak horiekin trukatzea.
Hirugarren bati erregistratutako operadorearen izena, harremanetan jartzeko datuak eta erregistratutako produktu eta prozesuen kategoriak jakinaraztea.
Marketineko jarduerak, hauek barne:
kontseiluaren ekitaldien, promozioen, produktuen, kanpainen edo zerbitzuen inguruko informazioa bidaltzea erregistratuari.
kontseiluak analisiak nola estatistikoak hala merkatukoak argitaratzea. Halako kasuetan, erregistratutako pertsonei buruz argitaratutako datuak anonimoak izango dira.
erregistratutako operadorearen datuak toki publikoetan argitaratzea, adibidez, Interneten edo komunikabideetan. Operadoreak informazio hori eskuratu, zuzendu eta eguneratzeko aukera izango du; horretarako Kontseilura jo beharko du. Era berean, prozedura bera erabiliz, datuak ezereztea eska dezake, edo datu-prozesaketaren edo aipatutako helburuetako batean erabiltzearen aurka ager daiteke, baina baliteke aukera horietarako Kontseiluaren zerbitzuetatik baja eman behar izatea.
Kontseiluak erakundearen maila guztietan mantentzen du konfidentzialtasuna, konfidentziala den operadorearekin garatutako jardueretatik lortutako informazioari dagokionez. Ez zaie informaziorik emango hirugarrenei, salbu eta legez hala eskatzen bada, edo egiaztatzaileak edo agintari eskudunak hala eskatzen badute.
Erregistrotik baja emandako kasuetan, Kontseiluak arrazoia zehaztu dezake: borondatezkoa, jarduera uzteagatik edo ziurtagiria kentzeagatik. Ziurtagiria eten edo kentzen bada, egoera hori Kontseiluaren webgunean adieraziko da (www.ekolurra.eus), beharrezkotzat jotzen den denboraz, eta gutxienez operadoreak ziurtapenaren erreferentziak eta markak erabiltzeari utzi arte.
Borondatezko bajaren eskabidea araudiaren hauste oso larriak hauteman ondoren egin bada, eta arau-hauste horiek ziurtagiria kentzeko arrazoi badira, Kontseiluak baja hori egokien deritzon moduan argitaratzeko eskubidea izango du.
Hauek dira inskribatutako pertsonen eskubideak:
Inskribatuta daudela aipatzea erregelamendu honetan aipaturiko moduan.
Aurkezturiko eskabideen izapidearen egoerari eta jazo litezkeen arazo eta gabeziei buruzko informazioa jasotzea.
Erabilitako indarreko prozedura eta egin daitezkeen aldaketa guztien berri izatea, bereziki ziurtapen-sistemari buruzkoak badira.
Nekazaritzako elikagai ekologikoak diren produktuei buruz Kontseiluak egindako sustapen- eta hedapen-jarduketa orokor guztien berri izatea eta horietan parte hartu ahal izatea.
Kontseiluaren hauteskunde-prozesuetan parte hartzea, hautesle eta kontseilukide izateko hautagai gisa.
Kontseiluak gauzatutako ekintzak errekurritzea, baldin eta kaltegarritzat jotzen badituzte beren eskubide eta jardueretarako eta nekazaritzako elikagai ekologikoen ekoizpenen garapen orokorrerako.
Inskribatutako ustiategiak eta enpresak jasotzen dituen indarreko direktorioan egotea; direktorio hori interesdun guztien eskura egongo da.
Kontseiluarekin egindako ziurtapen-akordioan jasotako beste eskubide batzuk, baldin eta adostasun-ziurtagiria indarrean mantentzen bada.
Hauek dira inskribatutako pertsonen betebeharrak:
NEEren araudiak, barne-araubideko erregelamendu honek, ziurtapen-akordioak eta arau-teknikoen koadernoak ezarritako arauak betetzea, bai eta Kontseiluak harturiko erabakiak ere, eta, oro har, indarrean dagoen nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren eta horien adierazle babestuen arloan indarrean dagoen araudia.
Kontseiluaren akordio bidez hartutako erabakiak eta jarraibideak betetzea.
Jarduera gauzatzeko legez ezarritako edozein betebehar mota betetzea.
Ziurtapen-akordioan hartutako betebeharrak betetzea, zeinak ziurtapen-akordioak xedatzen diren.
Kontseiluak finkatutako kuotaren zenbatekoa ordaintzea; indarreko kuoten eta kontrol-gastuen agirian jasoko da kuota. Agiri hori eskatzaileei eta erregistratuei emango zaie, eta Kontseiluak urtero berrikusiko du. Zenbateko jakin batzuetatik aurrera, kuotaren ordainketa zatikatua ahalbidetuko da agiri horretan ezarritakoaren arabera.
Zehapen-espedientearen ebazpenaren ondorioz ezarritako zehapenak betetzea, administrazio-bidean epai irmo bilakatu ondoren.
Kontseiluaren helburuen aurka ez joatea, haren irudia ez kaltetzea eta hari ospea kenduko dion ekintzarik ez gauzatzea.
Ez erabiltzea Kontseiluaren edozein ziurtapen-markarekin edo irudi korporatiboarekin nahasteko arriskua dakarren ziurtapen-markarik, merkataritzako markarik, ikurrik, logotiporik, erreferentziarik edo adierazpenik, eta horietakorik edo antzekorik ez erabiltzea izen korporatiboaren edo merkataritzako markaren zati gisa.
Nekazaritzako ekoizpen ekologikoko produktuen ekoizpena eta merkaturatzea modu aktiboan sustatzea eta bultzatzea.
Nekazaritzako ekoizpen ekologikoko produktuekin lotuta hautematen dituzten irregulartasunak eta iruzurrak Kontseiluari jakinaraztea edo salatzea.
Borondatezko baja hartu edo nekazaritzako elikagai ekologikoen jarduera utzi nahi bada, berehala jakinarazi behar zaio Kontseiluari, idatziz.
Ziurtapena galtzen bada edo inskribatua egoteari uzten bazaio, berehala utzi beharko zaio adierazle babestuak erabiltzeari, eta erregistroan inskribatuta egotea aipatzeari, eta, hala badagokio, ziurtapen-erabakiak dakartzan baldintzak bete beharko dira (merkaturatzeke dauden etiketatutako produktuak, bezeroei jakinaraztea, etab.).
Kontseiluan kargu edo ordezkaritza bat betetzearekin edo dokumentu honetako VII. tituluan araututako hauteskunde-prozesuan parte hartzearekin interes-gatazka edo bateraezintasuna ekar dezakeen edozein egoera jakinarazi beharko da.
Erregistroan inskribatutako pertsona guztiek Kontseiluaren kontrol-araubidean parte hartu beharko dute, NEEren araudian ezarritako betebeharrei jarraikiz. Betebehar horien arabera, Kontseiluaren erregistroan inskribatutako pertsonek kontrol-araubidean ezarritako baldintzak bete behar dituzte: jardueraren datu guztiak jasoko dituzten eta NEEren araudia betetzen dela egiaztatzea ahalbidetuko duten erregistro-sistemak ezartzea; kontabilitate bereiziko sistemak izatea; biltegiratutako edo igorritako produktuen identifikazio- eta jarraipen-sistemak ezartzea; euskarri guztietan adierazle babestuak erabiltzeko baimena izatea.
NEEren araudian ezarritako baldintzak betetzen ez direla hautematen bada, ziurtapenari eta adierazpen babestuen erabilerari dagokienez hartu beharreko neurriak ziurtapen-prozeduran jasotzen dira.
Adostasun-ziurtagiria kentzea erabakitzen bada, operadoreari baja emango zaio erregistroan, eta Kontseiluak zehapenak ezar ditzake, zehapen-araubideari buruzko VI. tituluan ezarritakoari jarraikiz. Zehapen horien arabera, erregistroan gutxieneko baja epealdi bat ezarriko litzaioke.
Ekoizpen-unitateak hainbat autonomia-erkidegotan dituzten titularren kasuan, Kontseiluak inguruko autonomia-erkidegoekin akordioak egin ditzake, kontroleko lanak optimizatzeko.
Gobernuko eta administrazioko organo gorena Kontseilua bera da. Kontseiluko presidentea da gobernu-organoaren ordezkari gorena.
Organo eskuordetuak zuzendaria eta Ziurtapen Batzordea dira. Zuzendariari dagokio entitatearen ohiko kudeaketa gauzatzea. Ziurtapen Batzordea ziurtapen-jarduerak kontrolatzeaz arduratzen den organo eskuordetua da.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legean xedatutakoaren arabera, aholkularitzarako eta laguntzarako lan-batzordeak sor daitezke lan-eremu bakoitzean. Kontseiluak batzorde tekniko bat eta sustapen-batzorde bat ditu. Kontseiluaren ekimenez, mugagabeak dira. Araudian adituak diren teknikariek eta nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren alorreko sustapenean adituak direnek hartzen dute parte, zuzendariak edo erakundeko eskuordetutako pertsonak zuzenduta. Kontseiluko presidenteak gonbidatzen ditu parte-hartzaileak, zuzendariaren proposamenez. Bilerak kontsultarako dira, eta erabakiak hartuz gero, Kontseiluak onetsi behar ditu. Parte-hartzea doakoa da, eta ez da ezer ordainduko, ezar daitezkeen dietak eta kalte-ordainak salbu.
Kontseilua honela osatzen da:
Presidentea.
Presidenteordea.
Hiru batzordekide ekoizpen-ustiategien titularren ordezkari gisa.
Hiru kide enpresa elaboratzaileen, inportatzaileen edo merkaturatzaileen titularren ordezkari gisa.
Kontseilukide bat, kontsumitzaileen elkarteen ordezkari.
Kontseilukide bat, Nekazaritza ekologikoko Euskadiko Elkarteen Federazioaren ordezkari.
Kontseiluaren bileretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren barnean nekazaritzaren arloan eskumena duen sailaren hiru ordezkari bertaratu ahalko dira gehienez, eta beste pertsona bat foru-aldundi bakoitzaren ordezkari gisa. Kontseiluaren zuzendaria ere bertaratuko da. Horiek guztiek hitz egiteko aukera bai, baina ez dute botorik izango.
Errolda bakoitzean inskribatutako pertsonek demokratikoki aukeratuko dituzte beraien artean ekoizpenaren, lanketaren, inportazioaren eta merkaturatzearen ordezkari izango diren kideak, hauteskunde-prozesuari buruz erregelamendu honetan zehaztutako arauen arabera.
Hona hemen kontseilukideei dagozkien zereginak:
Bileren gai-zerrenda erregelamendu honetan finkaturiko aurrerapenarekin jasotzea. Kideek epe berean izango dute eskuragarri gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzko beharrezko informazioa, edota eskuragarri dagoena.
Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.
Botoa emateko eskubideaz baliatzea, beren boto partikularra ematea eta botoaren esanahia eta arrazoiak azaltze.
Galderak eta eskariak egitea.
Norberari emandako eginkizunak betetzeko behar den informazioa lortzea.
Kide izateagatik berezkoak dituzten bestelako eginkizun guztiak gauzatzea.
Kontsumitzaileen elkarteen ordezkariak elkarte guztien arteko akordioaren bidez izendatuko dira.
Kontseiluko presidentea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legean zehaztutakoaren arabera izendatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sail eskudunak, boto-eskubidea duten kontseilukideek osatutako Kontseiluaren proposamenez, eta ekoizpen-ustiategietako eta enpresa elaboratzaile, merkaturatzaile eta inportatzaileetako kontseilukide hautetsien artetik. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 8. artikuluan zehaztutako eta erregelamendu honen 18. artikuluan bildutako eginkizunak izango ditu.
Gizarte-interesak ordezkatzen dituzten erakundeek beren kide titularrak ordeztu ditzakete, baldin eta Kontseiluko idazkaritzan egiaztatzen badute.
Kontseiluaren osoko bilkura batera joan ezin duten kideak arduratuko dira ordezko kideari deialdia jakinarazteaz eta beharrezko gainerako dokumentazioa emateaz, eta egoera hori Kontseiluko idazkaritzari jakinarazteaz.
Kontseilukideek euren artean aukeratuko dute presidenteordea, presidentea hautatu duten modu berean. Hautaketa horretan, kontuan hartuko da Kontseilua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ordezkatuta egongo dela bermatu beharra; izan ere, ordezkapen hori baldintzatuta egon liteke, presidenteak bi hizkuntzak menderatzen ez baditu.
Kontseilukide hautetsien agintaldia lau urtekoa izango da, kargua berriz hartzeko aukerarekin.
Inskribatutako enpresa bateko zuzendaria izanik, hautatutako kontseilukide batek zuzendaritza horri uzten badio, Kontseiluko kargua ere utziko du, nahiz eta sektoreari lotuta jarraitu beste enpresa batean. Honelakoetan ordezkoa izendatuko da hauteskunde-araubidean ezarritakoaren arabera.
Kontseilukideek ezin dituzte ordezkaritza-eginkizunak beren gain hartu, organoak berak ez badizkie berariaz eman, kasu jakin bakoitzerako, arau baten bidez edo balio osoz hartutako erabaki batez.
Kontseilukide izatea doakoa da, eta ez da ezer ordainduko, ezar litezkeen dietak eta kalte-ordainak salbu.
NEEren araudiak ezarritako nekazaritza-ekoizpen ekologikoari eta nekazaritza- eta elikadura-produktuetako horren adierazpenari aplikatzekoa zaion araubidea betetzearen ondoriozko eginkizunez gain, honako eginkizun hauek ditu esleituta Kontseiluak abenduaren 29ko Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko 10/2006 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Nekazaritzako eta elikagaigintzako ekoizpen ekologikoa kontrolatzea eta ziurtatzea.
Zehapen-ahalmena egikaritzea, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legean ezarritakoaren arabera.
Nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren arau teknikoen koadroa lantzea eta proposatzea nekazaritza-arloan eskuduna den Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren sailari, baita Kontseiluaren barne-araubideko erregelamendua ere.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen eta barne-araubideko erregelamendu honen xedapenak aplikatzea, eta beteko direla zaintzea.
Ekoizpen ekologikoko sistemak eta horien bidez lortutako produktuak ezagutaraztea.
Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari ekoizpen ekologikoaren arloko proposamen eta orientabideak proposatzea.
Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari nekazaritzako produktu ekologikoak ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu edo beste herrialde batzuetatik inportatzearen inguruan sortzen diren aldaketen berri ematea.
Kontseiluaren presidente-kargua beteko duen pertsona nor izango den jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari, izenda ditzan. Horretaz gain, presidenteordetza baliatzeko hautaturiko pertsonari ere jakinaraziko zaio.
Kontseiluaren zerbitzupeko langileak hautatzea, kontratatzea, kargutik kentzea edo karguan berrestea, baita zuzendaria ere, eta beste pertsonen berezko zereginak azpikontratatzea.
Urtero zehaztea Kontseiluan biltzen diren operadoreei ezarritako kuota edo tasen zenbatekoa, bai eta NEEren araudian aurreikusitako kontrol-gastuen kontribuzioagatik bildu beharreko zenbatekoa ere.
Nekazaritzako eta elikadurako produktu ekologikoak kontsumitzea eta horien berri ematea sustatzea.
Operadoreen erregistroa kudeatzea.
Kontseiluaren aurrekontuko diru-sarrerak eta gastuak kudeatzea.
Aurreko ekitaldiko aurrekontua likidatzea eta Kontseiluaren urteroko aurrekontua onartzea.
Kontseiluko zuzendari teknikoak egindako kudeaketa ekonomikoa berrestea eta kudeaketa horren jarraibide orokorrak ezartzea.
Aurreko paragrafoetan zehaztutako eginkizunak alde batera utzi gabe, Kontseiluaren eginkizuna izango da bertako kideei zerbitzua eskaintzea, beren jardunerako behar dituzten lan-aholkuak barne, eta beren interes ekonomiko eta korporatiboak defendatzea. Ongi bereizi behar dira kudeaketako eginkizunak eta nekazaritzako produktu eta elikagaien kontrola eta ziurtapena.
Kontseiluak osoko bilkuren eta lan-batzordeak izango ditu jarduteko. Lan-batzordeak aldi batekoak edo mugagabeak izango dira, eta Kontseiluaren osoko bilkuraren esku utzi beharko dituzte ateratako ondorioak, edo bere funtzionamenduaren berri eman beharko dio organo berari. Batzorde horiek sortzeko akordioetan, zehazki zein eginkizun zehatz izango dituzten zehaztu beharko da.
Kontseiluak ohiko bilkura egingo du gutxienez hiru hilabetetik behin, presidenteak deituta. Era berean, ohiz kanpo bildu ahalko da presidenteak modu horretan deitzen duenean, edo Batzordearen gutxienez heren batek eskatzen duenean.
Balio osoz eratzeko, presidentea edo presidenteordea bertan egon beharko da, bai eta gutxienez kontseilukideen erdia ere.
Deialdia presidenteak edo hark eskuordetutako pertsonak egingo du. Ohiko osoko bilkuratan, ahaleginak egingo dira data aurreko osoko bilkuran jartzeko, eta hurrengo bilkurarako erabakitako data, ordua eta tokia aktan jasoko dira. Kasu horretan, nahikoa izango da bilkurako gai-zerrenda gutxienez bost egun lehenago bidaltzea. Ohiz kanpoko edo aurretik finkatu gabeko deialdien kasuan, egiaztatu beharko da gutxienez 48 ordu lehenago eman zaiela deialdiaren berri deitutakoei. Ezingo da deialdian bildutako gai-zerrendan ez dagoen gairik tratatu, salbu eta gaia presazkotzat jo bada, bertan dauden kontseilukide guztien hiru laurdenen aldeko botoarekin.
Erabakiak bertaratutako botoen gehiengoarekin hartuko dira. Botoetan hainbana gertatuz gero, presidenteak ebatziko du bere kalitatezko botoaz.
Ez da onartuko botoa eskuordetzea.
Kideek boto partikularra eman dezakete idatziz, gehiengoaren erabakiarekin bat ez badatoz; hori egiteko berrogeita zortzi ordu izango dituzte, eta onartutako testuan jasoko da.
Zuzendariak egingo ditu Kontseiluko idazkari-lanak; horrenbestez, bilkura bakoitzeko akta egingo du, eta hartan zehaztuko ditu bilkuraren gai-zerrenda, ordua eta tokia, eta hartutako erabakien edukia; halaber, Kontseiluak hartutako erabakiak betetzen diren jakiteko jarraipena egingo du.
Organoko kideren batek eskatzen badu, aktan jasoko da erabakiaren aurka emandako botoa, abstentzioa eta horien arrazoiak edo erabakiaren alde eman duen botoaren esanahia. Era berean, edozein kidek eskubidea du bere txandaren edo proposamenaren transkripzio osoa eskatzeko, betiere ekitaldian bertan ekartzen badu, edo presidenteak adierazitako epean, bere txandari fidelki dagokion testua, eta horrela jasoko da aktan edo kopia erantsiko zaio.
Organoko kideek aurkako botoa ematen edo abstentzioa egiten badute, ez dute beren gain hartuko erabakietatik erator litekeen erantzukizunik.
Bileratik zenbatzen hasi eta hamar egun balioduneko epean igorriko zaie akta bakoitza Batzordearen Osoko Bilkurara bertaratzen diren kide guztiei, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta foru-aldundien ordezkariak eta ezin etorria adierazi duten deitutakoak barne.
Aktak hurrengo bilkuran onartuko dira. Edonola ere, hartutako erabakiei buruzko ziurtagiria eman dezake idazkariak, aurrerago akta onartuko dela alde batera utzi gabe. Hartutako erabakien ziurtagirietan akta onartu aurretik egiten direnetan, espresuki adierazi behar da inguruabar hori.
Interes legitimo baten titulartasuna egiaztatzen dutenek zuzendariarengana jo dezakete, erabakien ziurtagiria eskuratzeko.
Presidenteak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legeak egozten dizkion eginkizunak izango ditu; hauek dira:
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua ordezkatzea.
Deialdia egitea, eta Kontseiluaren bilkurak eta eztabaidak zuzentzea.
Berdinketa izanez gero, kalitatezko botoa ematea.
Zehapen-espedienteak ireki eta ebaztea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 15. artikuluan xedaturikoaren arabera.
Operadoreek erregistroetan inskribatzeko eskatuz gero, baiezkoa edo ezezkoa ematea erabakitzea.
Agintzen dizkioten eginkizun guztiak.
Presidenteak termino hauetan eskuordetu ahalko dizkio eginkizunak presidenteordeari:
Eskuordetzea idazki bidez jaso beharko da, eta, horrekin batera, denboraldia eta delegazioa eragiten duten zirkunstantziak, eserleku hutsa, absentzia, gaixotasuna edo bateraezintasuna.
Pertsona horrek egikaritzen dituen eginkizun guztietan jaso beharko da zirkunstantzia hori.
Eskuordetzea edozein unetan ezeztatu ahalko da.
Presidentetzaren eginkizun guztiak eskuordetu ahalko dira, salbu eta erregistroko inskripzioari edo deskalifikazioari buruzko ebazpena, zehapen-espedienteen ebazpena eta Osoko Bilkuraren bozketetako kalitate-botoaren egikaritzapena.
Baldin eta inskribatzeko, zabaltzeko edo berritzeko espedienteen edo zehapen-espedienteen ebazpenen bat presidenteari edo harekin familiako, laneko edo bestelako harremanen bat duen norbaiti badagokio, presidenteak ezingo du espediente horien ebazpena eman, eta zeregin hori presidenteordeari eskuordetu beharko dio. Erabaki hori zuzendariak hartuko du, bateraezintasunak dauden ala ez erabakiko baitu.
Zuzendaria Kontseiluak izendatuko du, eta honako eginkizun hauek izango ditu:
Kontseiluak ematen dituen zerbitzuen antolamendua Kontseiluak ezartzen dituen norabideen arabera.
Kontseiluaren beren zerbitzuak ematen dituzten langileen zuzendaritza eta koordinazioa.
Kontrol- eta ziurtapen-lanen koordinazioa eta segimendua.
Kontseiluaren kudeaketa ekonomikoa, aurrekontu-aurreproiektuak eta jarduera-memoria landuta Kontseiluari aurkezteko onar ditzan.
Kontseiluaren baitako lan tekniko, burokratiko eta barne-araubidekoak zuzendu eta aurrera eramatea: langileen arlokoak, ondarearen arlokoak eta baliabide material eta finantzarioei buruzkoak.
Kontseiluaren idazkari izatea; horretarako, honako eginkizun hauek izango ditu:
Kontseiluaren lanak prestatzea eta erabakien betearazpena izapidetzea.
Presidenteak agindutako deialdiak bideratzea, bileretara bertaratzea, aktak jasotzea eta harturiko erabakien ziurtagiriak ematea presidentearen ontzat emanarekin.
Zehapen-espedienteak izapidetzea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 15. artikuluan finkaturikoaren arabera.
Presidenteak agindu ahalko dizkion guztiak.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ziurtapen Batzorde bat izango du Kontseiluak. Inpartzialtasuna eta ziurtapenaren inguruko konfiantza babesteko mekanismoa izango da. Kalitate-sisteman, eskuliburu batean jasotzen dira batzorde horren osaera, ardurak eta barne-funtzionamendua.
Bermatzen da ziurtapenean nabarmenki interesa duten alderdien ordezkaritza orekatua izango dela eta eginkizun guztiak bete ahal izateko beharrezko informazio guztia eskuragarri egongo dela.
Kontseiluak batzorde honen aholkuak kontuan izango ez balitu, independentziaz i jokatzeko eskubidea izango luke (adibidez, nekazaritza ekologikoan eskumena duten agintariei jakinarazteko), konfidentzialtasun baldintzak betez gero.
Kontseilua bi lan-eremu handitan banatzen da: batetik, Kontrola eta Ziurtapena, eta, bestetik, Komunikazioa, zuzendariak zuzenduta eta koordinatuta.
Kontrol- eta ziurtapen-eremuak araudia betetzen den edo ez ebaluatzen adituak diren teknikariak izango ditu, kontrolatu beharreko errolda eta jarduera guztietarako. Egin beharreko prestakuntza eta ebaluazio-lanak ziurtapen-prozeduran jasotzen dira, eta gutxienez zeregin hauek jasotzen dituzte: eskabideei erantzutea, tokian tokiko bisitak egitea eta laginak jasotzea.
Horrez gain, arlo horretatik, erregistroaren mantentze-lanak egingo dira, eta laguntza emango zaio Kontseiluak sorturiko lan-batzorde teknikoari ekoizpen ekologikoko araudia aztertu eta garatzeko, eta idazkaritza teknikoko lanak egingo ditu batzorde horretarako.
Komunikazio-eremuak teknikari arduradunak izango ditu webguneko edukiak eta gainerako gidak eta argitalpenak mantentzeko-lanekin lotutako zereginetarako, sustapen- eta hedapen-jarduerak kudeatzeko eta baliabide materialak administratzeko eta kudeatzeko agindutako beste eginkizun batzuetarako.
Eremu horretan Kontseiluak onartutako lan-batzorde baten laguntza izango dute promozio-jardueren jarraipenerako; batzorde horretan nekazaritzako ekoizpen ekologikoan interesa duten elkarteek parte hartuko dute.
Kontseiluari zerbitzuak eman behar dizkien langileak aukeratzeko behar besteko publikotasuna bermatzen duen deialdia egin beharko da; halaber, deialdian Kontseiluak ezarritako parte-hartzeko baldintzak eta baloratuko diren merituak zehaztuko dira. Hainbat kontseilukidez eta zuzendariaz osatutako batzordea osa dezake Kontseiluak prozesu hori abiarazteko.
Hau da Kontseiluaren organigrama:
(Ikus .PDF)
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren kalitate-defentsaren arloko indarreko legerian tipifikatuta dauden nekazaritza-ekoizpen ekologikoko araudiaren arau-hausteak legeria horretan aurreikusitakoaren arabera zehatuko dira. Zehazki, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoa; Kontsumitzailearen defentsaren eta nekazaritza eta elikagaien arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuan ezarritakoa; eta Elikadura Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legean ezarritakoa. Era berean, aurreko horiek osatu edo aldatzen dituen beste edozein xedapen ere bete egin beharko da.
Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzen dituen maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen ezarpen-eremuaren baitan sartzen diren produktu ekologikoei dagokienez, lege horretan bertan eta Mahasti eta Ardoei buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legean aipatzen diren arau-hauste eta zehapenak ezarriko dira.
Operadoreek Kontseiluarekin duten loturaren ondoriozko arau-hausteak eta ezarritako zehapenak barne-araubideko erregelamendu honetan jasota daude.
Ez dira barne hartzen osasunaren eta kontsumitzailearen babesaren arloan egindako arau-hausteak, horiek zigortzea eta zehatzea Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuen eskumenari baitagokio.
Zehapen-prozedura honako hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 15. artikulua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. tituluan administrazio-prozedura erkidearen erregulazioari buruz ezarritako zehaztapenak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren III. kapitulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea.
Abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 2. zenbakiaren 15. artikuluak esleituriko eskumenei jarraikiz, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua da organo eskuduna aurreko artikuluan aurreikusiriko arau-hausteengatiko zehapen-prozedura irekitzeko eta ebazteko organo eskuduna. Zehapen-prozedura bideratzeko eskumena Kontseiluaren idazkariari dagokio. Espediente horiek presidenteak irekiko eta ebatziko ditu.
Aurreko artikuluaren 21.1 eta 21.2 zenbakietan aurreikusitako arau-hausteengatiko irekitako zehapen-prozeduren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren barnean elikagaien kalitatearen alorrean eskumena duen saileko buruari, administrazio-prozeduraren arauetan ezartzen diren epean eta eskakizunekin. Aurreko artikuluaren 21.3 zenbakian aurreikusiriko arau-hausteengatik irekitako zehapen-prozeduren ebazpenaren aurka barne-araubideko erregelamendu honetan xedaturikoak aginduko du.
Zehapen-prozeduraren ebazpenaren aurka helegitea aurkezteak ez du eraginik izango ziurtagiria kentzeko erabakian.
Burututako arau-hausteak soilik izango dira zehagarri; horrenbestez, ez dira zehatuko ez arauak hausteko konspirazioa, ez proposamena, ez eta probokazioa ere.
Zehapen-prozedurak modu hauetan abiaraziko dira: idazkariaren ekimenez edo alderdi interesdunak eskatuta, beste administrazio-organo batzuk arrazoiturik eskatu ondoren, edo salaketa baten ondorioz. Zehapen-prozeduran, salaketak ez du berez interesdun bihurtzen salaketa-egilea. Salaketa-egileak, legitimaziorik izan ezean, modu honetan soilik parte hartuko du prozeduran: eskubidea izango du organo eskudunaren ahotik jakiteko prozedura hasi den ala ez, eta haren amaierako ebazpenaren berri izateko.
NEEren araudiak nekazaritzako ekoizpen ekologikorako ezarritako metodoan aldaketa dakarten ez-betetzeak Kontseiluarekiko loturaren ondoriozko arau-hauste administratibotzat jotzen dira.
Ez dira arau-haustetzat joko nekazaritzako ekoizpen ekologikoko metodoan aldaketarik ez dakarten jarduketa edo omisio administratiboen ondoriozko ez-betetze arinak.
Arau-hauste administratiboak larriak eta oso larriak izan daitezke.
Arau-hauste larriek ziurtapena aldi baterako etetea dakarte. Jardueran, instalazioetan edo ekoizpen- eta lanketa-prozesuetan eska litekeen kontrola edo neurriak ez izatearen ondoriozkoak dira. Halaber, arau-hauste larritzat joko da urtebetean hiru arau-hauste arin egitea.
Etenaldian, titularrak erregistroan duen antzinatasuna mantenduko du, eta ez du inskribatzeko eskabidea berriz egin beharko. Aldi baterako etenaldiak ez du aldi horretako kuota ordaintzetik salbuesten.
Arau-hauste oso larriek ziurtapena kentzea eta babestutako adierazleak erabiltzeari uztea dakarte. Gaitzustez egin direla irizten den edo babestutako produktuen irudia edo kontsumitzailea kaltetu duten falten ondorio dira. Halaber, arau-hauste oso larritzat joko da urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.
Arau-hauste oso larriek zehapen hauek izango dituzte:
Oso larritzat kalifikaturiko arau-hausteak adierazlea erabiltzeko eskubidea guztiz kentzearekin zehatuko da, eta erregistroan baja erabat ematearekin urte batetik bost urtera bitarteko aldirako.
Arau-hausteak arau-hauslearentzat mozkin ekonomikoa dakarrenean, isuna aplikatuko da lorturiko mozkin guztirako. Isunaren zenbatekoan, hala badagokio, erasandako salgaia edo produktua konfiskatzearen ondoriozko gastuak sartuko dira.
Zehapen ekonomikoak ezartzearen ondoriozko diru-sarrerak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta Kontseilua finantzatzera bideratuko dira, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 13. d) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 7.1 artikuluan aipatzen diren Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak hautatzeko prozedura ezartzea: batetik, lau (4) kontseilukide, ekoizpen-ustiategien jabe direnen ordezkari eta, bestetik, beste lau (4), produktuak egin, inportatu edo merkaturatzen dituzten enpresen jabe direnen ordezkari. Kargu horiek lau urte naturaleko iraupena izango dute, karguaz jabetzeko datatik zenbatzen hasita. Horietatik, geroago, kontseiluko presidentea eta presidenteordea hautatuko dira.
Egutegia: Hauteskunde-prozesu bakoitzak bete beharreko egutegia hauteskundeetarako deialdiari erantsiko zaio, eta hauteskunde-prozesu osoko larunbatak baliogabetzat joko dira. Epea edo jarduketa larunbatean, igandean edo jaiegunean bada, hurrengo egun balioduna gaituko da horretarako.
HAUTESKUNDE-EGUTEGIA
Hauteskundeen deialdia egiteko Agindua EHAAn argitaratzea.
0 + 3. «Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren» Hauteskunde Batzordea eratzea.
3 + 5. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko erregistroetan inskribaturiko hautesleen erroldak argitaratu eta jendaurrean jartzea, horretarako zehaztuko diren tokietan, hain zuzen ere.
8 + 15. Behin-behineko errolden aurkako erreklamazioak aurkeztea Hauteskunde Batzordeari.
23 + 2. Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebaztea.
25 + 2. Hala badagokio, behin betiko erroldak ikusgai jartzea.
27 + 3. Ekoizpen-ustiategiek eta produktuak egin, inportatu eta merkaturatzen dituzten enpresek hautagaiak aurkezteko epea irekitzea.
30 + 10. Hautagaitzak aurkezteko epea amaitzea.
40 + 5. Hautagaiak aldarrikatu eta erroldetarako ezarritako toki berdinetan jendaurreratuko dira.
45 + 2. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari hautagaien aldarrikapen eta agerpenaren aurkako errekurtsoak aurkeztuko zaizkio.
47 + 5. Aurreko errekurtsoak ebaztea.
52 + 2. Hautagaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira.
54 + 5. Hauteskunde Mahaiko kideak izendatuko dira eta interesdunei horren berri emango zaie.
59 + 5. Hauteskunde Mahaiko kideen izendapenaren inguruko desenkusak aurkeztuko zaizkio Hauteskunde Batzordeari.
64 + 6. Hauteskunde Batzordeak desenkusak ebaztea eta hautagaitzek ikuskatzailearen izendapena egiteko epea irekitzea.
70 + 5. Ikuskatzailea egiaztatzeko ziurtagiria egitea.
75 + 5. Hauteskunde Mahaia eratu eta bozketa egitea.
80 + 2. Hauteskunde Mahaiak bilkura eratzeko akta bidaltzea Hauteskunde Batzordeari eta, bertan, boto-paper baliogabeen edo erreklamazioa eragin dutenen kopurua adieraziko du. Orobat, boto-zenbaketako jatorrizko akta ere igorriko dio.
82 + 4. Kontseilukideak aldarrikatzea.
86 + 3. Hauteskunde Batzordeari kontseilukideen aldarrikapenaren aurkako errekurtsoak aurkeztea.
89 + 3. Hauteskunde Batzordeak lehengo errekurtsoak ebatzi eta kontseilukideak esleituko ditu.
92 + 5. Kontseilukide hautetsiei dagozkien kredentzialak bidaliko zaizkie.
97 + 3. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren osoko bilkura egitea, kontseilukide hautetsiak karguaz jabetuko dira eta proposatuko diren pertsonak (presidentea eta presidenteordea) hautatzea.
100 + 6. Kontseiluko presidente eta presidenteorde gisa proposatutako pertsonak jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barnean eskumena duen sailari.
Hautetsien aldarrikapenaren aurkako errekurtsorik badago 120 + 6.
Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzeko, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Hauteskunde Batzordea sortu da. Hauteskunde Batzordeak hauteskundeen deialdiaren 3 egun ondoren eratuko denak Kontseiluaren instalazioetan izango du egoitza eta honako hauek osatuko dute:
Presidentea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sail eskuduneko titularrak izendatuko du.
Presidenteordea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sail eskuduneko titularrak izendatuko du.
Kontseilukideak:
(1) Aholkulari juridiko bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sail eskuduneko titularrak hautaturikoa, eta idazkari-eginkizunak egikarituko ditu.
(1) Ordezkari bat, izaera sindikaleko Nekazaritzako Lanbide Erakundeek izendatua.
(3) Ordezkari, foru-aldundiek izendatuta.
(1) Kontseiluaren gerentziaren eginkizunak gauzatzen dituen pertsona.
Honako eginkizun hauek bereiztea:
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko erregistroetan inskribaturiko hautesleen erroldak argitaratzea eta jendaurrean jartzea, horretarako zehaztuko diren tokietan, hain zuzen ere.
Aipatutako erroldei buruzko erreklamazioak lehen auzialdian ebaztea, eta ebazpen horien aurka aurkezten diren errekurtsoen berri ematea Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek ebazpena eman dezan.
Behin betiko erroldak onestea.
Kide izateko hautagaien aurkezpen-paperak jasotzea.
Bozketen behin betiko zenbaketa egitea.
Hautetsiak aldarrikatzea.
Hauteskunde-prozesua erregulatzeko beharrezko araudia proposatzea erregelamendu honek aurreikusten ez duen guztirako, eta ager litezkeen interpretazio-arazoak konpontzea.
Hauteskunde-prozesua egoki bideratzeko behar den beste edozein.
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak egingo ditu hauteskunde-erroldak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko Legearen (abenduaren 29ko 10/2006) 2. artikuluan ezarritako erregistroan inskribatutako pertsonak oinarri hartuta, hauteskunde-erroldetarako deialdiaren agindua EHAAn argitaratzen den egunean. Hala dagokionean, enpresaren titularkideak ere jasoko ditu horietan, betiere erregistroan behar bezala inskribaturik badaude.
10/2006 Legearen 2.2 artikuluko a) letran ezarritako erregistroaren ekoizleen atalean inskribatutako pertsonek osatuko dute ekoizpen-errolda.
Elaborazioaren, hirugarren herrialdetiko inportazioaren edo merkaturatzearen errolda, 10/2006 Legearen 2.2 artikuluaren b), c) eta d) letretan aurreikusitako erregistroaren ataletan inskribatutako pertsonek osatuko dute.
Ekoizpen-ustiategien titularren eta enpresa elaboratzaile, inportatzaile eta merkaturatzaileen titularren errolda bakoitzari dagokion kide kopurua:
Kide hautetsiak:
Ekoizleen sektorea: 4 kide.
Arabako Lurralde Historikoko azpierrolda: 1 kontseilukide.
Bizkaiko Lurralde Historikoko azpierrolda: 1 kontseilukide.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko azpierrolda: 1 kontseilukide.
Aurreko hiru azpierroldetako edozeinetako kide ekoizle bat (hurrengo bozkatuena).
Sektoreak: elaboratzailea, inportatzailea eta merkaturatzailea:
4 kide (errolda bakarra).
Hautatutako 8 kideetatik bat Kontseiluko presidente izango da eta beste bat presidenteorde, baina bi pertsona horien kontseilukidetzak ez ditu beste inork beteko.
Ekoizleen erroldak hiru azpierrolda izango ditu, bat Lurralde Historiko bakoitzeko, eta horiek kide bana hautatuko dute. Hiru azpierrolda horietan boto gehien lortzen dituen hurrengo hautagaia laugarren kontseilukide izendatuko da Kontseiluko presidente edo kontseiluorde hautatuko den pertsonaren postua har dezan.
Gainerako erroldei dagokienez errolda bera egongo dira hiru Lurralde Historikoetarako eta, hautesle horietatik guztietatik, lau ordezkari hautatuko dituzte.
Hautesleen erroldetan egon ahal izateko, beharrezkoa izango da:
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren erregistroetan inskribatuta egotea hauteskundeak deitzeko agindua EHAAn argitaratzen den egunean.
Ezin da egon eskubide zibilez baliatzeko desgaiturik.
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren erregistroetan azaltzen den pertsona bera izango da eskubidearen jabea.
2 Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ezarritako ereduaren arabera egingo dira hautesle-erroldak. Errolda horietan, ordena alfabetikoaren arabera azalduko dira titularrak Lurralde Historiko bakoitzean.
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Euskal Kontseiluak Hauteskunde Batzordeari bidaliko dizkio erroldak, jendaurrean jartzeko behar den beste ale bidali ere. Hauteskunde Batzordeak, bestalde, bidezkotzat jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ondoren, bete beharreko eginbideak beteko ditu hautesle-erroldak bideratzeko, betiere, Batzordeko idazkariaren izenpearekin eta batzordeburuaren oniritziarekin. Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barnean eskumena duen sailaren egoitzan, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitzan eta bere webgunean (www.ekolurra.eus) jarriko ditu erroldak jendaurrean; erreklamazioak eta errekurtsoak egiteko epeak deialdiaren egutegira egokituta egongo dira.
Errolda bakoitzeko kontseilukideen hautaketan, hauek hartuko dira hautesletzat: pertsona fisikoak, adinez nagusi badira; eta pertsona juridikoak, 10/2006 Legearen 2. artikuluan ezarritako erregistroko dagokien atalean behar bezala inskribatuta badaude beren jardueraren arabera, eta Erregelamendu honetan zehaztutako betebeharrak betetzen badituzte. Hala badagokio, enpresaren titularkideak ere jasoko ditu, betiere erregistroan behar bezala inskribaturik badaude.
Pertsona juridikoen kasuan, hautesletzat hartuko da horien legezko ordezkaria; horretarako, egoera hori ahalordetze-eskrituraren edo zuzenbidean onargarri den beste edozein froga bidez egiaztatu beharko du.
Hainbat jarduera egiten dituztelako erregistroaren atal batean baino gehiagotan inskribatutako operadoreek beren botoa eman ahalko dute dagokien errolda bakoitzean.
Errolda bakoitzaren ordezkariak aukeratzeko prozesuan, errolda eta azpierrolda bakoitzean daudenak izango dira hautesle eta hautagai.
Ezin hautatu ahalko dituzte honako zirkunstantzia hauetakoren batean bilduriko pertsona fisiko edo juridikoak:
Erregelamendu honetan eskaturiko hautagai-eskakizunak ez biltzea.
Ezarritako zehapena bete gabe Kontseiluak zehatuta egotea.
Kontseiluarekiko betebehar ekonomikoak egunean ez izatea.
Hauteskunde-araubide orokorra arautzen duen legeriak ezarritako hautatua izatea eragozten duen kausaren batean egotea.
Aurreko zenbakiko baldintzak ere bete beharko ditu pertsona juridikoen ordezkariak, eta bete beharrekoak izango dira, gainera, kontseilukidearen izaera edo hautaketaren ondoriozko beste edozein kargua atxikitzeko.
Errolda bakoitzeko kontseilukideak eta ordezkoak hautatzeko hautagaitzak indibidualak izango dira bozkatu eta zenbatzeari dagokionez, baina zerrendetan elkartu ahalko dira aurkezpena eta hauteskunde-kanpaina egitearren.
Talde bakoitzerako aurkeztutako hautagaitzek aldarrikatze-eskabidea aurkeztu behar dute Hauteskunde Batzordearen aurrean, I. eranskinean zehaztutako epean.
Inork, ez norberaren izenean ez besteren baten izenean, ezingo du kidetza bat baino gehiago izan Kontseiluan.
Hautagai bakoitzak dagokion erroldan inskribatutako pertsonen bost sinadura aurkeztu beharko ditu gutxienez, betiere nekazaritzako erakunde profesional baten edo legez eratutako nekazaritzako elkarte ekologiko baten abala ez badu. Baldin eta proposatutako elkarteak dagokion erroldan bost kide baino gehiago ez balitu ere, hautagaiak berdin aurkeztu beharko du eskatutako sinadura kopuru hori.
Ezein erakunde profesionalek ezingo du hautagaitza bat baino gehiago aurkeztu errolda edo azpierrolda bakoitzeko. Hautagaitzak aurkeztean, ezin izango da erabili alderdi politikoen ikur edo bereizgarririk.
Baldin eta nekazaritzako erakunde edo lanbide-elkarte bat beste handiago batean sarturik badago, ezin izango du hautagaitzarik aurkeztu, handiago horrek aurkeztuz gero.
Nekazaritzako erakundeek edo lanbide-elkarteek hautagaitzarik aurkeztuz gero, haien estatutuen arabera ordezkari direnek izenpetu beharko dituzte zerrendok. Gainerako hautagaitzen kasuan, sustatzaileek aurkeztu beharko dituzte.
Zerrendak hautesleek aurkeztuz gero, izenpetzaileen nortasuna egiaztatu beharko da Hauteskunde Batzordearen aurrean, eta, orduan, proposatutakoak eta atxikimendua adierazi dutenak azaldu beharreko erroldetan azaltzen ote diren egiaztatuko du Batzordeak.
Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak izatea; horretarako, behar bezala inskribatuta egon beharko dute erregistroaren dagokion atalean (titular nahiz titularkide gisa). Pertsona juridikoen legezko ordezkariek hautagai den enpresarekin duten lotura frogatu beharko dute.
Hautagaiak ezin izango dira aurkeztu inskribatuta dauden ez beste errolda baterako. Erregistroaren hainbat ataletan inskribatuta badaude eta bi erroldetako kide badira, horietako bakarrean baino ezin izango dira aurkeztu. Titularkide bat baino gehiago dituzten enpresen kasuan, horietako bakarra aurkeztu daiteke hautagaitzara, baldin eta behar bezala inskribatuta badago.
Zehatza eta ez nahasteko moduan jaso behar ditu izena, abizenak eta indarren dagoen NAN, baita helbidea eta jakinarazpenetarako beste harreman-bitarteko batzuk ere.
Hautagaitzak 2 hautagaiz osatuta egongo dira. Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko (hots, emakumeen eta gizonen partaidetza orekatua egotea zuzendaritza-organoetan), bikote hautagai bakoitzean gutxienez emakume bat egongo da. Bozketaren ondoren, eta lege hori eta hautagaitzak aurkeztean adierazitako lehentasunak kontuan hartuta, bi hautagaietatik titular eta ordezko nor izango den zehaztuko da. Biek ezingo dute inolaz ere izan enpresa bereko beste titularkide.
Hauteskunde Batzordeari aurkeztuko zaizkio 37 artikuluan aurreikusitako hautagaitzak, honako datu hauek argi azalduta:
Proposamena egiten duen erakundearen edo elkartearen izena eta hautagaitzarena.
Hautagaitza osatzen duten 2 pertsonen izen-abizenak.
Hautagaien kokapen-ordena.
Hautagai titularraren eta ordezkoaren lehentasuna.
Hauteskunde Batzordearen idazkariak noiz eta zer ordutan aurkeztu duten jasoko du eginbidean, eta ordena-zenbaki bat emango dio zerrenda bakoitzari aurkezteko ordenari jarraikiz.
Proposatutako hautagaiek hautagarri izateko baldintzak bete behar dituzte, eta, horrez gain, hautagaitza onartzen dutelako adierazpena izenpetu behar dute, zeina zerrendarekin batera aurkeztu behar baita.
Hauteskunde Batzordeak hautagaitzak onartzeko, ezinbestekoa da zerrenda bakoitzak ordezkari bat izendatzea, jakinarazpenak berari bidaltzeko. Ordezkari horrek ez du zertan hautagai izan Zerrenda aurkezten denean, ordezkariaren helbidea adieraziko zaio Hauteskunde Batzordeko Idazkaritzari, aurrerantzean jakinarazpenak ordezkari horri bidaltzeko.
Hautagaitzak aurkezteko epea bukatzen denean, hauteskunde-deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, irmoak izango dira izatez, eta Hauteskunde Batzordeak hala aldarrikatuko ditu. Batzordeak, halaber, ofizioz, bazter utziko ditu hautagarritasun-baldintzak hausten dituzten hautagaitzak edota aurkezteko nahiz aldarrikatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenak.
Hautagaitzak aldarrikatutakoan, Hauteskunde Batzordeak jendaurrean jarriko ditu, hautesle-erroldak ikusgai egon diren toki berdinetan, hain zuzen ere.
Hautagaitzak aldarrikatu eta jendaurrean jarri ondoren, egokiak diren errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte horien aurka Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, I. eranskinean ezarritako epean.
Erroldaren edo azpierroldaren batean hautagaitza bakarra aurkezten bada, Hauteskunde Batzordeak aurreko paragrafoan aipatutako errekurtsoak ebatzitakoan, halakorik egonez gero zerrenda horretako hautagaiak aldarrikatuko ditu kide eta haren ordezko, bertaratzen diren kideak esleituz, eta hautagai titularra eta ordezkoa aldarrikatuz, hautagaitzan adierazitako lehentasunaren arabera, eta bozketarik egin gabe esleituko dizkie kideen karguak. Eta kasu guztietan hori bera gertatuz gero, hauteskunde-prozesuak aurrera egingo du: aldarrikatutako hautagaiak karguez jabetuko dira, eta Kontseiluko presidentea eta presidenteordea hautatuko dituzte, Hauteskunde Batzordeak zehaztuko duen egunean.
Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hautagaitza bakoitzean adierazitako hautagai titularraren eta ordezkoaren lehentasunak ez badu ziurtatzen 4 emakume titular egongo direla Kontseiluan, kontseilukideak esleitzen direnean eta aldarrikapena egin aurretik, Hauteskunde Batzordeak aldez aurreko bilera baterako deia egingo die hautagaitza guztiei, akordio batera iristeko. Akordiorik egon ezean, Hauteskunde Batzordeak emakume bati esleituko dio hautagaitza bakoitzaren kide titularra, gutxienez 4 emakumeren presentzia bermatu arte, eta operadore gehien dituzten azpierroldetarako hautagaitzetatik hasita.
Agindu honen I. eranskinean jasotakoaren arabera, hautagaiak aurkezteko epea bukatzen denean, hautagaien zerrendak irmoak izango dira, eta Hauteskunde Batzordeak hala aldarrikatuko ditu. Batzordeak, halaber, bere arioz edo erreklamazioren batek eraginda, bazter utziko ditu hautagarritasun-baldintzak hausten dituzten hautagaitzak edota aurkezteko nahiz aldarrikatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenak.
Hautagaitzak aldarrikatuta, Hauteskunde Batzordeak zehaztu egingo ditu zer forma eta baldintza edukiko dituzten hauteskunde-kanpainaren barruan egindako sustapen-ekitaldiek.
Hauteskunde-kanpaina, gehienez ere, hamar egun naturalekoa izango da.
Hiru hauteskunde-mahai eratuko dira, lurralde historiko bakoitzeko bat, bozketa eta zenbaketa egiteko: Arabako lurralde historikoa, Bizkaiko lurralde historikoa eta Gipuzkoako lurralde historikoa. Kontseiluak dagokion unean izendatuko ditu horietako egoitzak.
Hauteskunde-mahai bakoitzak bi hautetsontzi izango ditu, berritu beharreko errolda bakoitzeko bana.
Hauek dira Hauteskunde Mahaiaren egitekoak: bozketaren presidente jardutea, botoak zenbatzea eta bozketaren garbitasuna zaintzea.
Hauteskunde Mahaiek presidente eta mahaikide bana izango dute. Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako funtzionario batek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kide batek beteko dituzte kargu horiek; Hauteskunde Batzordeak izendatuko ditu kideak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak eta presidenteak proposatu ondoren, hurrenez hurren. Hauteskunde Batzordeak ordezko bana ere aukeratuko du, halaber, presidente eta ordezko, prozedura berari jarraikiz.
Hautagaitzek ikuskatzaileak izendatu ahalko dituzte (Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko diote), bozketa eta boto-zenbaketa ikus ditzaten eta Hauteskunde Mahaian parte har dezaten. Ikuskatzaile horiek hauteskunde-erroldan egon beharko dira, eta ezingo dira hautagai izan.
Hauteskunde Mahaiko kide izendatuak nahitaez bete beharko du eginkizun hori. Izendapena egin ondoren, interesdunei jakinaraziko zaie, eta horiek, izendapena ez onartzeko arrazoirik izanez gero, arrazoi hori azaldu eta agiri bidez frogatu behar izango dute I. eranskinean ezarritako epean. Hauteskunde Batzordeak ebatzi egongo du, eta ezingo da errekurtsorik aurkeztu.
Mahaian egotea galarazten duen arrazoia geroago sortzen bada, berehala ohartaraziko da, eta beti Mahaia eratu baino lehenago. Kasu horietan, Batzordeak berehala emango du ebazpena.
Mahaia osatzeko behar diren kide guztiak agertzen ez badira, agertutako kideren batek hala jakinaraziko dio Hauteskunde Batzordeari; Batzordeak, jarraian, hauteskundeak eta boto-zenbaketa ondo egiteko pertsona egokiak izendatu ahal izango ditu, askatasunez.
Hautagaiek ikuskatzaile bana izendatu ahalko dute; horretarako, bozketa egiteko finkatutako data baino 10 egun lehenago, idatziz helarazi beharko dio Hauteskunde Batzordeari izendapena. Hautagaiaren eta ikuskatzailearen izenak, abizenak eta indarrean dauden NANak jasoko ditu idatzi horretan.
Hauteskunde Batzordeak, bozketa baino 5 egun lehenago, ikuskatzailea egiaztatzen duen ziurtagiriaren hiru ale egingo ditu (ale bat hautagaiarentzat, beste bat ikuskatzailearentzat eta hirugarrena hauteskunde-mahaiarentzat).
Ikuskatzaileak izaera hori egiaztatuko du Mahaiaren presidentearen aurrean ziurtagiri hura aurkeztuz, eta mahaian sartuko da eratzen denean.
Mahaia eratutakoan, kide berririk ez da onartuko; hori horrela, berandu iristen den ikuskatzaileak bozkatzeko eskubidea erabili ahalko badu ere, hauteslea bada ezingo du ikuskapen-eginkizunik bete.
Bozketa-egunean, Hauteskunde Mahaiko presidentea eta mahaikidea bozketa egingo den tokian bilduko dira, 19.1 artikuluan ezarritako orduan.
Hauteskunde Mahaia ezingo da inola ere eratu presidentea edo mahaikidea edo ordezkoak hala badagokio egon ezean.
Hauteskunde-deialdian aurreikusitako orduan, presidenteak Mahaiaren eraketa-akta egingo du, eta berak, kideak eta, egotekotan, ikuskatzaileek izenpetuko dute.
Aktan honako hauek jasoko dira, gutxienez: Hauteskunde Mahaia osatzen duten pertsonak, ikuskatzaileen zerrenda (halakorik egonez gero), eta zer hautagaitza ordezkatzen duten.
Presidenteak, bozketa egiten den lekuan, aginte-ahalmen osoa izango du ordena zaintzeko, hautesleen askatasuna bermatzeko eta legea betetzen dela ziurtatzeko.
Hauek dira Hauteskunde Mahaiak bete behar dituen eta Hauteskunde Batzordeari bidali behar dizkion agiriak:
Mahaiaren eraketa-akta.
Ikuskatzaileen zerrenda.
Boto-zenbaketaren akta.
Agiri horiek gutun-azal itxian igorriko dira.
Zerrenden ordezkariek, hautagaitzetako kideek edo mahaiko ikuskatzaileek eskatuz gero, Hauteskunde Mahaiak boto-zenbaketaren aktaren ziurtagiriak egingo ditu.
Hauteskunde-batzordeak eredu ofiziala egingo du hauteskundeko boto-paper eta gutun-azaletarako, eta egiaztatuko du hautagaiek egindakoak eredu horrekin bat datozela.
Hauteskunde Mahaia 09:00etan eratuko da. Mahaia eratzeko akta eginda, 09:30etik 17:00etara arte bozkatu ahalko dute.
Ezinbesteko arrazoia beharko da bozketa ez hasteko, edo, hasita badago, bertan behera uzteko; horren erantzulea mahaiburua/presidentea izango da, zeinak, idazki arrazoitu baten bidez, horri buruzko ebazpena emango baitu. Idazki hori berehala bidaliko zaio Hauteskunde Batzordeari, azaldutako arrazoiak azter ditzan eta, bidezkoa bada, erantzukizunak eska ditzan. Aipatutako idazkiaren kopia presidentearen esku geratuko da.
Bozketa bertan behera geratuz gero, ordura arte emandako botoak ez dira kontuan hartuko, ezta zenbatuko ere. Presidenteak hautetsontzietako boto-paperak suntsitzeko aginduko du, eta horrela jasoko da aurreko lerrokadan aipaturiko idazkian.
Botoa emateko eskubidea egiaztatzeko, beharrezkoa da hauteslea dagokion erroldako zerrendan inskribaturik egon dadin eta bere nortasuna jatorrizko agiriak erabiliz froga dezan. Hautesleak presidenteari nortasuna egiaztatzeko honako agiri hauetako bat aurkeztu behar dio:
Nortasun Agiri Nazionala (NAN). Izapidetzen ari den NANaren egiaztagiria ez da onartuko.
Pasaportea (argazki eta guzti).
Gidabaimena (argazki eta guzti).
Bozketa pertsonala eta isilpekoa izango da, eta presidenteak emango dio hasiera «bozketa hasten da» esanez. Hautesleak banan-banan joango dira mahaia, nortasun-agiriarekin. Mahaikideak edo ikuskatzaileek hautesle-erroldak aztertu eta boto-emailearen izena han ageri dela, eta, bere nortasuna benetakoa dela egiaztatu ondoren, botoa ematera joan dela idatziko dute. Ondoren, hautesleak eskutik eskura emango dio boto-papera presidenteari, gutun-azal batean sartuta.
Presidenteak hauteslearen izena aipatu («xxx/-k bozkatzen du» esanez) eta boto-paper hori sartuko du hautetsontzian.
Hautesleek dagokien hauteskunde-mahaian baino ezingo dute bozkatu, ikuskatzaileek izan ezik, egiaztatuta dauden mahaian erabili ahalko baitute bozkatzeko eskubidea ikuskatzaileek.
Hainbat titular erroldatuta dituzten enpresen kasuan, horietako batek soilik eman ahalko du botoa, eta bozkatzen lehena izango da.
Bozketak amaitzeko aurreikusitako orduan, presidenteak bozketa bukatzeko dagoela iragarriko du eta ez dio inori sartzen utziko bozketa-tokira.
Bozketa-tokian hauteslerik geratuz gero, Mahaiko presidenteak galdetuko du ea baten bat botoa eman gabe dagoen, eta hala izanez gero, bozketa-tokiaren barruan dauden horien botoak onartuko ditu.
Ondoren, mahai osatzen dutenek eta ikuskatzaileek halakorik egonez gero emango dute botoa, eta aktak horiek guztiek izenpetuko dituzte.
Ez bozketa-tokian, ez inguruetan, ezin izango da inolako propagandarik egin ezein hautagaitzaren alde.
Hauteskunde Mahaia 09:00etan eratuko da. Mahaia eratzeko akta eginda, 09:30etik 17:00etara arte bozkatu ahalko dute.
Errolda bakoitzaren kontseilukideak zuzenean hautatzeko orduan, hautesleek inskribatuta dauden erroldako hautagaitzak bozkatu ahalko dituzte.
Ekoizleen erroldan, hautesle bakoitzak dagokion lurralde historikoko azpierroldako bi hautagaitzari eman ahalko die botoa gehienez ere.
Elaborazioaren, hirugarren herrialdetiko inportazioaren edo merkaturatzearen erroldan hautesleek beren lurralde historikoko gehienez lau hautagaitza bozkatu ahalko dituzte.
Kontseilukide hautetsiak honela aldarrikatuko dira errolda bakoitzean:
Ekoizleen errolda: azpierrolda edo lurralde historiko bakoitzeko gehien bozkatutako hiru hautagaitzak eta hiru azpierrolda edo lurralde historikoetako edozeinetan boto gehien dituen hurrengo hautagaitza izendatuko dira.
Elaborazioaren, hirugarren herrialdeetatiko inportazioaren edo merkaturatzearen errolda: boto gehien lortzen dituzten hautagaitzak aldarrikatuko dira erroldako 4 kide hautetsi izan arte.
Hautagaitza bakoitzaren titularra hautagaitzan adierazitako lehentasunen arabera zehaztuko da. Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hautagaitza bakoitzean adierazitako hautagai titularraren eta ordezkoaren lehentasunak ez badu ziurtatzen 4 emakume titular egongo direla Kontseiluan, kontseilukideak esleitzen direnean eta aldarrikapena egin aurretik, Hauteskunde Batzordeak aldez aurreko bilera baterako deia egingo die hautagaitza hautetsi guztiei, akordio batera iristeko. Akordiorik egon ezean, Hauteskunde Batzordeak emakume bati esleituko dio hautagaitza bakoitzaren kide titularra, gutxienez 4 emakumeren presentzia bermatu arte, eta boto-portzentaje txikiena lortu duten hautagaitza hautetsietatik hasita.
Bozketaldia amaitutakoan, hautetsontzia irekiko da, eta boto-paperak dituzten gutun-azalak atera eta irekiko dira, edukia ozenki irakurriko da, txartela ikuskatzaileei erakutsiko zaie eta hautagai bakoitzari dagokion botoa idatziko da.
Boto-paper guztiak irakurtzen eta zenbatzen amaitu ondoren, mahaiko idazkariak bi errolden zenbaketaren eta emaitzaren gaineko akta egingo du. Aktan honako hauek adieraziko ditu: hautagaitza bakoitzak zenbat boto lortu dituen, boto baliogabeak eta boto zuriak, baita bozketan izandako gorabehera guztiak eta ikuskatzaileek jasota nahi dituzten gainerakoak ere.
Mahaia osatzen duten guztiek eta ikuskatzaileek sinatuko dute akta hori, eta kopia ziurtatua jasoko dute.
Boto-kontaketaren akta gutun-azalean sartuko dute, mahaiaren eraketa-aktarekin batera; mahaia osatzen dutenek sinatuko dute gutun-azal horretan, sinadurak hura ireki beharreko aldean gurutzatuta gelditzeko moduan; ondoren, Hauteskunde Batzordeari bidaliko diote emandako botoen behin betiko kontaketa egin dezan.
Hauteskunde-batzordeak hiru hauteskunde-mahaietako akta jaso ondoren, behin betiko zenbaketa hasiko du, eta errolda bakoitzean boto-kopuru handiena lortu duten hautagaiak izendatuko ditu, bai eta izendatutako hautagaien boto-paperetan agertzen diren ordezkoak ere.
Bi hautagai edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, erregistroan antzinatasun handiena duena gailenduko da.
Boto-paperik ez duten gutun-azalak edo boto-paperean hautagaitzarik zehaztuta ez dutenak boto zuri gisa zenbatuko dira.
Honako hauek hartuko dira boto balioduntzat:
Sektore bereko hautagaitza berei botoa ematen dieten bi boto-paper edo gehiago biltzen dituzten gutun-azalei dagozkienak. Zenbaketari dagokionez, boto bakartzat zenbatuko da.
Gutun-azaletan zerrendako izenetakoren bat gurutze batez markatuta, biribilduta, nabarmenduta badago edo iraingarria edo laidogarria ez den idazkun edo adierazpenen bat dutenak, betiere idatzitako horrek ez badu galarazten hautagaien izen bakar bat irakurtzea.
Honako hauek hartuko dira boto baliogabetzat:
Izen marratuak edo ezabatuak biltzen dituzten gutun-azalei dagozkienak, edo inskripzio iraingarriak edo laidogarriak biltzen dituztenak.
Hautagaitza desberdinei edo errolda desberdinetakoei botoa ematen dieten bi boto-paper edo gehiago dituzten gutun-azalei dagozkienak.
Hauteskunde Batzordeak onarturiko ereduari ez dagozkien boto-paperetan emandakoak.
Goiko jarraibideen arabera botoak zenbatuta, presidenteak galdetuko du proposamenik ote dagoen boto-zenbaketaren aurka.
Proposamenik egiten ez bada, edo egindakoak mahaiko kideen gehiengoz ebatzi ondoren, presidenteak ozenki adieraziko du bozketaren emaitza: boto-emaileen kopurua, boto-paper baliodunena, baliogabeko boto-paperena, boto zuriena eta hautagaitza bakoitzak lortutako botoena.
Bertaratutako guztien aurrean apurtuko dira hautetsontzietatik ateratako boto-paperak. Alabaina, baliogabeko bototzat jotakoak edo erreklamazioren bat izan dutenak gorde egingo dira, betiere mahaikide guztiek izenpetuta eta bozketako aktari erantsita.
Bozketaldia amaitutakoan, hautetsontzia irekiko da, eta bozketako gutun-azalak atera eta irekiko dira, edukia ozenki irakurriko da, boto-papera ikuskatzaileei erakutsiko zaie eta hautagai bakoitzari dagokion botoa idatziko da.
Hauteskunde Mahaiaren hauteskunde-aktak jasota, Hauteskunde Batzordeak kontseilukide-karguak esleituko ditu, irizpide hauen arabera:
Errolda edo azpierrolda bakoitzean boto gehien lortu dituzten hautagaitzei esleituko zaizkie kideen karguak eta ordezkoen postuak.
Bi hautagai edo gehiagoren arteko berdinketa badago erregistroan inskribatu zen lehena gailenduko da.
Hautagaitza bakoitzaren titularra hautagaitzan adierazitako lehentasunen arabera zehaztuko da.
Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hautagaitza bakoitzean adierazitako hautagai titularraren eta ordezkoaren lehentasunak ez badu ziurtatzen 4 emakume titular egongo direla Kontseiluan, kontseilukideak esleitzen direnean eta aldarrikapena egin aurretik, Hauteskunde Batzordeak aldez aurreko bilera baterako deia egingo die hautagaitza hautetsi guztiei, akordio batera iristeko. Akordiorik egon ezean, Hauteskunde Batzordeak emakume bati esleituko dio hautagaitza bakoitzaren kide titularra, gutxienez 4 emakumeren presentzia bermatu arte, eta boto-portzentaje txikiena lortu duten hautagaitza hautetsietatik hasita.
Postuak esleitu ondoren, Hauteskunde Batzordeak presidentearen bitartez Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kide hautatuak aldarrikatuko ditu.
Aldarrikatutako kideen aurkako errekurtsoak I. eranskineko egutegiari egokituko zaizkio.
Kideak aldarrikatu ondoren, dagozkien izendapen-agiriak bidaliko zaizkie I. eranskinean ezarritako daten arabera.
Hauteskunde Mahaiaren hauteskunde-aktak jasota, Hauteskunde Batzordeak kideen karguak esleituko ditu, irizpide hauen arabera:
Errolda edo azpierrolda bakoitzean boto gehien lortu dituzten hautagaitzei esleituko zaizkie kideen karguak eta ordezkoen postuak.
Bi hautagai edo gehiagoren arteko berdinketa badago erregistroan inskribatu zen lehena gailenduko da.
Hautagaitza bakoitzaren titularra hautagaitzan adierazitako lehentasunen arabera zehaztuko da.
Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hautagaitza bakoitzean adierazitako hautagai titularraren eta ordezkoaren lehentasunak ez badu ziurtatzen 4 emakume titular egongo direla Kontseiluan, kontseilukideak esleitzen direnean eta aldarrikapena egin aurretik, Hauteskunde Batzordeak aldez aurreko bilera baterako deia egingo die hautagaitza hautetsi guztiei, akordio batera iristeko. Akordiorik egon ezean, Hauteskunde Batzordeak emakume bati esleituko dio hautagaitza bakoitzaren kide titularra, gutxienez 4 emakumeren presentzia bermatu arte, eta boto-portzentaje txikiena lortu duten hautagaitza hautetsietatik hasita.
Hauteskunde-egutegian adierazitako datan, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak osoko bilkura egingo du eta, bertan, dagokien postuaz jabetuko dira hautatutako kideak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak hautatutakoak eta hiru foru aldundiek izendatutakoak.
Bilkura horretan bertan boto-eskubidea duten kontseilukide hautetsiek presidentea eta presidenteordea gehiengo soil bidez hautatuko dituzte; horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barnean eskumena duen sailari proposatu dizkiote, hark izenda ditzan, hautagaiek zenbat boto lortu dituzten zehaztuta.
Presidente eta presidenteorde izateko proposatutako pertsonak kontseilukide hautetsien artetik aukeratuko dira.
Erregelamendu honetan ezarritako hauteskunde-araubideak aurreikusten ez duen guztian, hauteskunde-araubide orokorreko indarreko araudi erregulatzailea aplikatuko da.
Kontseiluaren ondarea edozein titulu dela eta berari dagozkion ondasun eta eskubideek osatzen dute, eta edozein motatako ondasunak eskuratu eta sal ditzake. Kontseiluaren hasierako ondarea zero eurokoa da.
Kontseiluak, bere jarduerak aurrera eramateko, diru-baliabide hauek aurreikusten ditu:
Kontribuziotik datozen diru-sarretatik, inskribatzen diren operadoreetatik, eta NEEren araudian aurreikusiriko kontrol-gastuetatik bilduriko kopurua, eta kontrol-gastu horiek izaera publikoko ondare-prestaziotzat hartuko dira.
Kontseiluaren biltzen diren operadoreek ordainduriko kuota edo tasen zenbatekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura urtero ezartzen diren aurrekontu-esleipenak, baita administrazio publikoek erakundearen alde ematen dituzten beste dirulaguntza batzuk ere.
Zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko diren zehapenak kobratzearen zenbatekoak, zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren araubide beraren pean.
Dohaintzak, legatuak, laguntzak eta legokiokeen beste edozein baliabide.
Kontseiluari edo Kontseiluak ordezkatzen dituen interesei eragindako kalteengatik kalte-ordain gisa jasotako kopuruen zenbatekoa.
Ondarearen errentak eta produktuak.
Edozein titulu dela eta berari dagozkion gainerako baliabide guztiak.
Artikulu honen a) eta b) letretan xedatutakoa betetzeko, Kontseiluak kuoten eta kontrol- eta ziurtapen-tarifen indarreko dokumentu bat izango du, eta interesdun guztientzat eskuragarri egongo da, baita Kontseiluaren webgunean argitaratuta ere.
Jarduera ekonomikoak gauzatuz (zerbitzuak ematea barne) Kontseiluak lortzen dituen irabaziak bere helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Inola ere ezingo dira operadoreen edo kontseilukideen artean banatu, ez eta haien senideen artean ere. Ezingo zaizkie, halaber, irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei doan laga.
2022-02-08tik aurrera, operadoreek erabiltzen dituzten etiketek eta diseinu berriko beste publizitate-euskarri batzuek ezingo dute «ENEEK» adierazpena eraman, ezta Kontseiluaren logotipoa ere ekoizpen ekologikoaren zigiluan edo ziurtapen-markan. Data horren aurretik ekoitzitako ontzi- edo etiketa-izakinak dituzten operadoreen kasuan, ENEEK adierazpena badute, etiketatzeko horiek erabiltzen jarraitu ahalko dute 2022-12-01era arte. Egun horren aurretik etiketatutako produktuak stocka bukatu arte merkaturatu ahalko dira.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez hauteskundeak iragartzen baitira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak hautatzeko.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren barne-erregimeneko erregelamendu berria argitaratzeko agintzen duena.