Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskal kultura-ondare immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2023-2024 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4102
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/28
  • Argitaratze-data: 2023/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak 10. artikuluaren 19. apartatuan ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren gaineko eskumen esklusiboa, eta Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen du Estatuak ondare hori babesteko ezarritako arauak eta betebeharrak betetzea.

Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak 1. artikuluan ezartzen duenez, legearen xedea da EAEko euskal kultura-ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta pertsona guztiek, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek, irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan, posible denean, ondare hori ezagutu, ikertu, hedatu eta goza dezaten ahalbidetzea ere.

Kultura Tradizionala eta Herritarra babesteko Gomendioak (1989) ateak ireki zizkion ondare ukiezina halako kultura-ondarearen zati izateari, eta ikuspegi hori indartu zuen Kultura Ondare Immateriala Babesteko Hitzarmenak (2003).

Kultura Ondare Immaterialaren Babeserako maiatzaren 26ko 10/2015 Legeak aitortu egiten du, halaber, 2003ko Kultura Ondare Immateriala Babesteko Hitzarmenak nazioarteko araudian izan duen eragin erabakigarria, zeren, bertan esaten denez, kultura-ondare immaterialak belaunaldiz belaunaldi helarazia eta komunitateek ingurunearekin eta historiarekin elkar eraginez etengabe berritua identitate- eta jarraipen-sentimendu bat ematen baitie komunitateei, eta kultura-aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzen laguntzen baitu.

Hori guztia jasotzeko, indarrean dagoen Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak errealitate hori islatzen du, euskal kultura-ondarearen barruan sartzen baititu gure erkidegoaren kultura-herentzia osatzen duten adierazpide esanguratsu guztiak: batetik, errealitate materialen bitartez gauzatzen direnak (higiezinak edo higigarriak), eta, bestetik, errealitate immaterialen bitartez gauzatzen direnak (adibidez, tradizioak eta ahozko adierazpideak, ikuskizun-arteak, gizarte-usadioak, errituak eta jai-ekitaldiak, naturari eta unibertsoari buruzko jakintza eta praktikak eta eskulangintza-teknika tradizionalak), euskal nortasuna era dinamikoan osatzen doazenak eta testigantza ematen dutenak egungo banaketa administratiboa gainditzen duen kolektibotasun nazional baten ibilbide historikoari buruz.

Honela definitzen du kultura-ondare immateriala: «...komunitateek, taldeek eta, hala badagokio, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak eta ezagutzak eta jakitateak, bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak ere, beren kultura-ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen die identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura-aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena».

Halaber, honako hau dio 56. artikuluan: «Kultura-ondare immaterialaren babesaren helburua izango da etorkizunean hura zainduta eta bideragarri egongo dela bermatzea, ondare hori identifikatzeko, zenbait euskarritan hari buruzko dokumentazioa ezartzeko, ikertzeko, begiratzeko, berpizteko, sustatzeko eta erakusteko beharrezkoak diren neurriak eta baliabideak ezarriz».

  1. mendeak erronka berriak ekarri dizkio azken urteotan gure kostalde, haran eta mendietako kultura-ondare immaterialari. Batetik, gizartearen digitalizazioa errotik ari da aldatzen ondare horri lotutako ohiturak, erabilerak eta pertzepzioak. Bestetik, globalizazioak bizitzaren eta sozializazioaren paradigmak aldatu eta interes-zentro eta lan-jarduera berriak ekarri ditu, bai eta orain arte inoiz ikusi ez diren migrazio-prozesuak ere. Ondorioz, gure arbasoengandik jasotako ohiturak, jakintzak eta bizimoduak azkar-azkar ahaztu eta galdu daitezke. Paradoxikoki, gaur egun gaitasun handiagoa dugu ondare immaterial hori euskarri digitalak baliatuta gordetzeko eta dokumentatzeko; izan ere, horri esker, baldintza ezin hobeetan gordetzen dira erregistroak.

    Ildo beretik, sustapen-neurriei dagokienez, 6/2019 Legearen 79.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin eta udalekin elkarlanean, kultura-ondareari buruzko gaietan ikerkuntza eta prestakuntza sustatuko ditu.

    Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren bidez garatzen ditu 6/2019 Legeak esleitzen dizkion eskumenak. Egun, zentro hori Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago, hala zehaztuta baitago sail horren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuan.

    Agindu honek, bada, euskal kultura-ondare immateriala babestearen arloko proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautzeko esparrua zehazten du, eta dirulaguntzon deialdia egiten du 2023rako eta 2024rako.

    Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoaren barruan sartu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez. Bertan, Sailak honako helburu hau duela xedatzen da: «Euskal kultura-ondare immateriala babesten lagunduko duten dokumentazio-, ikerketa-, transmisio-, zabalkunde- eta sustapen-proiektuak bultzatzea»; ildo horretan, honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak: «Kultura-adierazpen immaterialei buruzko ikerketa-proiektuak eta erregistroak; ondasun horiek analizatzeko eta beren egoeraren diagnostikoa egin eta jarduketa-proposamenak iradokitzeko dokumentuak; kultura-ondasun immaterialak kudeatzeko eta babesteko planak; adierazpen horietako edozein transmititzen laguntzen duten proiektuak eta, oro har, kultura-ondare immaterialaren berri zabaltzera eta horri buruzko ezagutza handitzera bideratutako jarduerak.» Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2023ko Dirulaguntzen Urteko Planaren barruan dago, zeina Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez onartu baitzen.

    Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Deitutako laguntzen xedea da euskal kultura-ondare immaterialaren balioa nabarmentzeko eta haren berri zabaltzeko xedea duten proiektuak eta jarduerak gauzatzea EAEn, barne hartuta kultura-ondare immaterial horri berezkoa zaion ondare materiala.

Diruz lagundu daitezkeen lehentasunezko proiektutzat joko dira aitortutako ondasunak hizpide dituzten eta, indarreko legeari jarraikiz, babes-erregimena duten edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren erreferentziazko ondare-inbentarioetan jasota daudenak.

Kultura-ondare immaterialtzat joko da bakarrik giza eskubideen arloan dauden nazioarteko tratatuekin eta komunitateen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren aginduekin bateragarri dena.

Diruz lagundu ahal izango dira euskal kultura-ondare immateriala babesten eta zaintzen laguntzen duten dokumentazio-, ikerketa-, erregistro- eta sustapen-proiektuak, baita beste mota batzuetakoak ere, betiere Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen 11. artikuluan zerrendatutako hamaika kategorietako batean sailkatuta dauden ondasunei buruzkoak badira eta 2023ko urtarrilaren 2tik 2024ko urriaren 4ra bitartean gauzatzen badira.

  1. Agindu honen esparruan, honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-adierazpen immaterialei buruzko ikerketa-, dokumentazio-, erregistro- eta inbentario-proiektuak, betiere aurretik Ondarearen Zuzendaritzak egin ez baditu. Inbentarioak egiteko, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak onartutako ondare immaterialaren fitxa erabili beharko da.

    Interesekoak diren kultura-ondasun immaterialen egoeraren analisia eta diagnostikoa egitea, barne hartuta ondasun hori mantentzearekin eta sustatzearekin lotutako jarduketa-proposamenak eta lehentasunak.

    Kultura-ondasun immaterialak kudeatzeko eta babesteko planen aurreko azterlanak egitea.

    Euskal kultura-ondare immaterialaren edozein adierazpenen transmisioa areagotzera bideratutako proiektuak, adierazpena mantentzearen aldeko ekarpena egiten badute.

    Ondare immaterialaren inguruko ezagutza zabaltzera eta areagotzera bideratutako proiektuak, besteak beste, kongresuak, erakusketak, topaketak, tailerrak, eta abar, hezkuntzaren esparrukoak barne.

    Ondare immateriala eta beren komunitateak babestera eta zaintzera bideratutako beste jarduera batzuk.

  2. Dirulaguntzen lerro honetatik kanpo egongo dira:

    Liburuak, bideoak, DVDak eta abar argitaratzera mugatzen diren jarduerak.

    Antolatzen dituen talde edo erakundetik kanpokoei zuzenduta ez dauden jarduerak.

    Xede nagusitzat arteak, ingurumena, gazteria, kirola eta aisialdia dituzten kultura-jarduerak eta garapen informatikoak.

    Erakunde eskatzaileen ohiko funtzionamenduaren, ordezkaritzaren eta protokoloaren parte diren jarduerak.

    Sariak, bidaiak, eta abar ematen dituzten lehiaketak eta deialdiak.

    Giza eskubideen arloko nazioarteko tratatuekin eta komunitateen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren aginduekin bateragarriak ez diren jarduerak.

  1. Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek eta pertsona juridiko publiko zein pribatuek, baldin eta EAEn garatzen badituzte deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak, betiere hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz.

    Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan.

    Elkarteak badira (pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dute, eskaeran nahiz laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak exekuzioan zer konpromiso hartu duen bere gain eta haietako bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion; izan ere, haiek ere onuraduntzat joko dira. Betiere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar da, nahiko ahalorde duena elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Elkarteak ezingo dira desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

  2. Pertsona juridiko eta pribatuek dirulaguntza eskatu eta lortzeko nahitaezko baldintza da beren sozietate- edo estatutu-xedea edo -helburua kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak egitea izatea.

  3. Dirulaguntza pertsona fisiko batek eskatzen badu, bai proiektua berak bakarrik egikaritzeko, bai beste pertsona batzuekin lankidetzan egikaritzeko, eskatzailea bera izango da dirulaguntzaren onuradun bakarra, eta bere gain hartu beharko du proiektuaren zuzendaritza zientifikoa.

  1. Jarduteko gaitasun nahikoa izatea.

  2. Pertsona juridiko pribatuen kasuan, kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak egitea izango da haien helburu edo xede soziala.

  3. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak.

  4. «De minimis» araubideko 200.000 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso ez izana azken bi ekitaldietan eta uneko ekitaldian.

  5. Ezin izango dute parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik duen eskatzaileak, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik duenak ere.

    Era berean, ezin izango dute parte hartu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek, dagokion zehapenean ezarritako aldian, azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  6. Edonola ere, ezingo dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan pertsona edo erakunde onuradun izateko debekuaren kausa gisa ezarritako gainerako kasuren batean dauden pertsona fisiko edo juridikoek.

  7. Nolanahi ere, ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten baita ez daukaten enpresek, ezta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen legeak ezarritakoaren arabera sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Egoera horretan dauden enpresek erantzukizunpeko adierazpen bat bete beharko dute, eskabidean horretarako jasota dagoena.

  8. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea.

  1. Jarduera banaka egiten duen eta/edo jardueraren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak kultura-ondarearekin harreman akademikoa edo profesionala duela egiaztatzen duen curriculum vitaea aurkeztu beharko du.

  2. Proiektu baten zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsona deialdi honetara aurkeztutako proiektu bakarrean baino ezingo da halakotzat agertu.

  3. Dirulaguntzaren eskatzaile gisa pertsona fisiko bat agertzen bada, eskatzaile horrek berak hartuko du bere gain proiektuaren zuzendaritza. Horretarako, artikulu honen 1. puntuan adierazitako kualifikazioaren betekizuna bete beharko du. Eskatzaile gisa pertsona juridiko bat agertzen bada, artikulu honen 1. puntuan ezarritako betekizunak betetzen dituen pertsona bat izendatu beharko du proiektuaren zuzendaritzaren arduradun.

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera 200.000 (berrehun mila) euro bideratuko dira. Horietatik 100.000 (ehun mila) euro 2023ko aurrekontuari dagozkio, eta 100.000 (ehun mila) euro 2024ko konpromiso-kredituetarako dira.

  1. Onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko moduko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute dirulaguntzek, proiektuko 30.000 (hogeita hamar mila) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

  2. Diruz lagungarritzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu diren gastuak, baldin eta agindu honen 21. artikuluan lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia 83. artikulua. Zehazki, diruz lagungarriak izango dira honako hauek: langileen gastuak, kanpoko zerbitzu profesionalak, kontsumigarriak eta tresnak erostetik edo landa-lana dokumentatzeko makinak edo ekipamendua alokatzetik eratorritako gastuak, artikulu honetako 3. puntuan adierazitako baldintzak eta mugak betetzen dituzten mantenu- eta desplazamendu-gastuak eta proiektua prestatzetik eta justifikatzetik eratorritako gastuak.

  3. Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako kilometro bakoitzeko 0,29 euroko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.

  4. Ez da inola ere diruz lagundu daitekeen gastutzat joko, hala badagokio eta indarreko zerga-araudiaren arabera, agindu arautzaile honetan aurreikusitako bi ordainketen ondorioz egiten den PFEZ atxikipenaren zenbatekoa.

  5. Halaber, ez da diruz lagunduko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako zuzeneko gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskaeran adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen eta zerga hori kendu edo konpentsatu ahal duen.

  6. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  7. Onartu egingo da diruz lagundutako jarduera partzialki azpikontratatzea. Zentzu horretan, azpikontratazioa egin dela ulertuko da pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin adosten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatuko dutela. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak. Azpikontratatutako lanen guztirako zenbatekoak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 90 gainditu. Edonola ere, azpikontratazioak honako hauetan ezarritakoaren arabera egin beharko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

  8. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu behar dira zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago eskaintza horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar adina erakunde, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada (oinarrizko araua, DLOren 31. artikuluaren 3. apartatuan jasoa).

Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2024ko urriaren 4a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.

  1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Pertsona fisiko interesdunek bide elektronikoak edo presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Pertsona juridikoek, pertsona taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bide elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez.

  3. Aurrez aurreko eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako leku edo bulegoetan. Horrez gain, eskabideak Kultura Ondarearen Zuzendaritzara bidaliko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

    Halaber, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

  4. Eskabide-inprimakia, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan, helbide honetan:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113203

  5. Bide elektronikotik eginiko eskaeraren osteko izapideak egoitza elektronikoaren bitartez egingo dira. Artikulu honen 5. apartatuan adierazitako helbidetik sar daiteke egoitza elektroniko horretara; bestela, zuzenean dagokion espedientera sar daiteke Nire Karpeta ataletik, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  6. Pertsona fisikoen kasuan, eskaera egiteko eta dokumentuak aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzen badute, ez dituzte nahitaez baliabide horiek erabili behar prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta. Zuzendaritza Kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko bidearen aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daitekeen formularioaren bitartez.

  7. Eskatzaileek eskaera eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, aukeran. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Planari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  9. Pertsona fisikoek ordezkari baten bidez aurkeztu ahal izango dute eskaera. Dena den, ordezkaritza hori ez bada aurretiaz Ahalordeen Erregistro Elektronikoan erregistratu, beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dute ordezkaritza edo notario-ahalordea emateko inprimakia. Pertsona juridikoek nahitaez jardun beharko dute ordezkari baten bidez.

    Pertsona juridiko baten izenean jarduten duten pertsona fisikoek bide elektronikoak baliatu beharko dituzte eskaera aurkezteko. Ordezkaritza-ahalordea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan erregistratuta badago, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza emateko inprimakia aurkeztea. Ordezkaritza inskribatzeko izapideei buruzko informazio zehatza, jarraibideak, ereduak eta inprimaki deskargagarriak erregistro-kontuetan laguntzeko bulegoetan eta helbide honetan daude eskuragarri: https:// www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko ditu pertsona fisiko eskatzailearen edo, hala badagokio, bere izenean jarduten duen pertsonaren nortasunari buruzko datuak.

  2. Dirulaguntza pertsona juridiko batek eskatzen badu, egiaztatu egin beharko da xede sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea. Hori egiaztatzeko, erakundearen eratze-eskrituren edo estatutuen kopia bat aurkeztu beharko da.

  3. Eskatzaileek zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, baldin eta horien aurka espresuki egiten ez badute, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa da, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan. Interesdunek, egiaztapen hori egitearen aurka badaude, dagokion ziurtagiria aurkeztuko dute.

  4. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.6 artikuluari jarraituz, eskaera-formularioarekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

    Eskaera izapidetzeko unean ebazteke dauden edo, hala badagokio, lortu diren xede berarako beste dirulaguntza, laguntza edo sarrera batzuk eskatu direla jakinarazi behar du eskatzaileak.

    De minimis laguntzei buruzko adierazpena eskaera-formularioan jasota dago.

    Eskatzaileak ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, edo ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.

    Bete egiten dira Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.5 artikuluan berdintasunaren arloan ezarritako baldintzak.

    Halaber, eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko ezarritako betekizunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoak.

  5. Pertsona edo erakunde interesdunek eskubidea daukate lehendik Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Administraziok egin dituen datuak eta agiriak ez aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz; ondorioz, Administrazioak agiri horiek eskuratu edo kontsultatu ahal izango ditu, interesduna horren aurka agertzen ez bada behintzat. Kasu horretan, eskaeran adierazi beharko da zein administrazio-organoren aurrean eta noiz aurkeztu ziren agiri horiek.

Eskaeraz gainera, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  1. Egingo duen proiektuaren memoria. Memoriak 15 orri izango ditu gehienez, eta epigrafe hauetan egituratuta egongo da:

    Titulua.

    Proiektuaren aurkezpena.

    Proiektuaren helburu zehatzak (proiektuaren iraupena aintzat hartuta).

    Jardueraren interesa eta uneko egoera.

    Lan-metodologia eta lan-plana, eta dagokion kronograma.

    Iturri eta erreferentzia bibliografiko espezifikoak, beharrezkoak dituzten jardueretan.

  2. Proiektuaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren curriculum vitaea. Pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, pertsona taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek proiektuaren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonaren curriculum vitaearen bidez egiaztatuko dute 5. artikuluan zuzendaritzaz arduratzeko eskatzen den kualifikazioa. Aitzitik, eduki hori egiazkoa dela frogatzeko justifikazio nahikoa aurkeztu beharko dute.

  3. Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, 9. artikuluan adierazitako tokietan eskuragarri dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskabidea epe barruan eta behar bezala egin dela, eta eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu dela.

  2. Eskabidea izapidetzeko eskatzen diren agiriak falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo baloratzeko alegatutako dokumentazioan akatsak atzemanez gero, interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko. Halaber, jakinaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, ebazpena eman ondoren.

  3. Eskabidea edo laguntzak kudeatzeko eskatzen den gainerako dokumentazioa bide elektronikoz aurkeztera behartuta dagoen pertsona edo erakunderen batek aurrez aurre aurkezten badu eskabidea, pertsona edo erakunde interesdunari eskatuko zaio hura elektronikoki aurkeztuz zuzen dezala. Ondorio horietarako, eskabidea aurkeztu den datatzat hartuko da zuzenketa egin den data.

  1. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaerok aztertu eta horiek onartu ala ez ebazteko eta onartutako eskaeren jarduerak baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kulturako sailburuordeari.

  2. Batzordeak osaera orekatua izan beharko du, non bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza izango duten, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta honako hauek osatuko dute:

    1. Kultura Ondarearen zuzendaria. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak bere kalitate-botoaz ebatziko ditu. Batzordeburuaren kargua hutsik badago, edo absente edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago, batzordean hierarkia-maila, antzinatasun eta adinik handiena duen kideak ordeztuko du, betiere hurrenkera horretan.

    2. Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

    3. Kultura Ondarearen Zuzendaritzako bi teknikari, Kultura Sailburuordetzako titularrak izendatutakoak.

  3. Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko pertsona bat, Kultura Sailburuordetzako titularrak izendatua. Ez da batzordeko kide izango, baina idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina botorik ez. Idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da balorazio-batzordearen osaera, hala ezarrita baitago Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

  5. Salbuespenez, balorazio-batzordeak egoki deritzonean, proiektuaren gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (adibidez, genero-ikuspegian) aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

  6. Balorazio-batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria egotea, bai eta, gutxienez, batzordekideen erdiak ere.

  7. Balorazio-batzordeko kideak abstenitu egingo dira, eta errekusatuak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

  1. Agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko, lehia-konkurrentziako prozedura hau erabiliko da:

    Behin eskaerak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, kasua bada, 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako izapidea gauzatzean, agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eskaerak ebaluatu egingo ditu balorazio-batzordeak, 16. artikuluan finkatzen diren irizpideekin bat etorriaz.

    Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek, gutxienez, 60 puntu jaso behar dituzte ebaluazio fasean.

  2. Baldin eta bi proiektuk edo gehiagok ikerketa-gai edo -ikuspegi berdina edo antzekoa badute eta, ebaluazioa egin ostean, 60 puntu edo gehiago lortzen badute, puntuazio txikiena lortu dutenak baztertuko dira, eta puntuazio handiena duenari baino ez zaio emango dirulaguntza.

  3. Hainbat proiektuk puntuazio bera lortzen badute, agindu honen 16. artikuluaren 2. zenbakian puntuaziorik handiena lortu duenak izango du abantaila. Berdinketak jarraitzen badu, agindu honen 16. artikuluko 3. eta 4. irizpideetan puntuaziorik handiena lortu duen proiektua aurkeztu duen eskatzaileak izango du abantaila, ordena horretan. Oraindik ere berdinketa badago, 5. atalean puntuazio handiena lortu duenak izango du abantaila.

  4. Gehienez ere onartutako aurrekontuan jasotako gastu diruz lagungarrien % 100 emango zaie puntuazio handiena eskuratu duten proiektuei, gainfinantzaketarik sortu gabe, eta betiere agindu honen 7. artikuluan zehaztutako gehieneko muga errespetatuta. Proiektuek lortutako puntuazioak markatzen duen ordenari jarraikiz emango da laguntza, harik eta baliabide ekonomikoak agortu arte. Azkeneko lekuan dagoen proiektua diruz laguntzeko zenbatekoari dagokionez, zenbatekoa ez bada % 100era iristen, zenbateko txikiagoa emango da; betiere, balorazio-batzordeak uste badu hala eta guztiz ere bermez gauzatu ahal izango dela. Dena dela, kasu horretan, gutxitzeak ezingo du gainditu eskatutako dirulaguntzaren % 25.

  5. Pertsona edo erakunde eskatzaileari itzulketa-prozeduraren bat izapidetzen ari bazaio, prozedura hori amaitu egin beharko da laguntza eman ahal izateko, eta, itzulketa-prozedura amaituta, pertsona edo erakunde eskatzaileak itzulketa-betebeharra badu, borondatezko epean zorra ordaintzen badu edo zorra geroratu eta bermatzen badu bakarrik eman ahal izango zaio dirulaguntza, edo itzulketa-ebazpena aurkaratzen denean hura etetea erabakitzen bada. Kasu horietatik kanpo, pertsona edo erakunde eskatzaileak debekua izango luke pertsona edo erakunde onuradun izateko, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean ez edukitzeagatik.

Dirulaguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko, alderdi hauek baloratuko dira (guztira, 100 puntu izango dira):

  1. Jardueraren eta xede duen ondasunaren interesa. Gehienez ere 20 puntu. Jarduerak lantzen duen ondasunaren edo ondasunen garrantziaren araberakoa izango da, baita esku hartzen duen talde sozialaren eta lehentasunaren edo proiektuak berekin dakarren aukeraren araberakoa ere.

    1. Elementua kultura-ondasun deklaratuta badago edo Eusko Jaurlaritzaren inbentarioetako ondasun bati lotuta badago: 10 puntu / Ondasunaren interes nabarmena: 6 puntu / Intereseko elementua, baina ez da elementu orokorretik nabarmentzen: 3 puntu.

    2. Jardueraren interes nabarmena: 10 puntu / Jarduera interesekoa da, baina ez da bereziki aipagarria: 5 puntu.

  2. Proiektuaren kalitatea, gehienez ere 40 puntu. Aintzat hartuko dira ondarea babesteko proiektuaren oinarrian dauden irizpideak. Halaber, kontuan izango da irizpide horiek zein neurritan datozen bat lortu nahi den helburuarekin eta helburu hori lortzeko proposatutako metodologia eta tresnekin.

    1. Ondarea babesteko proiektuaren oinarrian dauden irizpideak eta irizpide horiek zein neurritan datozen bat lortu nahi diren helburuekin: Bikainak: 20 puntu / Egokiak: 15 puntu / Nahikoak: 10 puntu / Ez dira nahikoak edo ez dira egokiak: 0 puntu.

    2. Erabiliko diren metodologia eta tresnak: Egokiak: 20 puntu / Hobetu daitezke: 10 puntu.

  3. Proiektua gauzatzeaz arduratuko diren kideak. Gehienez ere 20 puntu. Proiektua egiteko eskuragarri dauden giza baliabideen egokitasuna baloratuko da, handienetik txikienera, baita komunitateak proiektuan izango duen parte-hartzea ere.

    Jarduera gauzatzeko hautatutako taldea bikaina da edo lan hori bere gain hartuko duen pertsona fisikoa oso ondo kualifikatuta dago: 20 puntu / Jarduera gauzatzeko hautatutako taldea edo pertsona nahikoak dira, baina nabarmen hobetu daitezke: 10 puntu.

  4. Proiektuaren kostu ekonomikoa. Atal hau baloratzeko, aurrekontuaren xehetasun-maila eta arrazionaltasuna hartuko dira aintzat, besteak beste. Gehienez ere 10 puntu.

    Xehatua eta arrazionala da: 10 puntu / Xehatua da, baina egikaritzea hobetu daiteke: 8 puntu / Ez da behar bezain xehatua eta egikaritzea hobetu daiteke: 5 puntu.

  5. Proiektuaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsona emakumea bada, proiektua gauzatzeko emakumeen kolektiboek parte hartzen badute edo proiektuak genero-ikuspegia aintzat hartzen badu: 5 puntu.

  6. Pertsona edo erakunde onuradunak betebeharra hartzen badu jardueraren azken memoria euskaraz edo EAEko bi hizkuntza ofizialetan aurkezteko: 5 puntu.

  1. Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta Kulturako sailburuordeari igorriko dio, espediente osoarekin batera, ebazpena eman dezan.

  2. Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

    1. Diruz lagundutako proiektuak eta adjudikatutako diru-zenbatekoak, bai eta ordainketa-faseak ere.

    2. Eskatutako laguntza ukatu zaien proiektuen zerrenda, horretarako arrazoiak azalduta.

    3. Onartu ez diren eskaerak, horretarako arrazoiak azalduta.

    4. Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu honen 8. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    5. Behin proiektua amaituta, emandako dirulaguntzak justifikatzeko era eta epea, agindu honetako 21.2 artikuluak dioenari jarraituz.

    6. Diruz lagundutako jarduera gauzatuko dela bermatzeko bidezkotzat jotzen den beste edozein betebehar.

    7. Zenbatekoa zehazteko, aurreko edo ondorengo zenbaki oso hurbilenera biribildu ahal izango da. Biribiltzearen ondorioz, finantzatu beharreko guztizkoa deialdian finkatutako kreditua baino handiagoa bada, ateratzen den aldea kendu egingo zaio finantzaketa handiena duen proiektuari.

  3. Ebazpena, gehienez, bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

  4. Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskaerak isiltasun administratiboaren bidez ukatu direla ulertu ahal izango da, administrazio-prozedurari buruzko araudiari jarraituz.

  5. Jakinarazpenak egiteko, pertsona fisiko eskatzaileak eskaera aurkeztean aukeratutako bide postal edo elektronikoa erabiliko da. Pertsona juridikoek, pertsona taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek nahitaez erabili beharko dituzte bide elektronikoak. Jakinarazpen elektronikoa «Nire karpeta» aplikazioaren bidez egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie ebazpena, eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioak izan ditzan eta herritar oro jakitun izan dadin. Dena den, lehenik egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

  6. Jakinarazitako ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, pertsona edo erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agindu honetan zehaztu eta arautzen diren dirulaguntzen onuradunek ondoren azaltzen diren betebeharrak bete beharko dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz eta espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

  3. Edozer administraziok edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede bererako emandako dirulaguntzen, sarreren edo baliabideen berri ematea, lortutako laguntza horien ukoari edo onarpenari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

  4. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza objektibo zein subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren exekuzioan atzerapenak eragin ditzaketen jazoerak edo zirkunstantziak, baldin eta proiektua exekutatzeko ezintasuna badakarte.

  5. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak egiten ari direla eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta, orobat, haiek dituzten ikuskatze-, jarraipen-, egiaztapen- eta kontrol-ahalmen zein funtzioei men egitea.

  6. Argitara daitezkeen testu edo dokumentuetan aipatzea ikerketaren emaitzen ondoriozkoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela, eta sailaren logotipo ofiziala ere jasotzea. Proposatutako ikerketarako eman den dirulaguntzak etorkizunean master amaierako lana edo doktorego-tesia egiteko bide ematen badu, lan edo tesi horretan jaso beharko da Eusko Jaurlaritzak eman duen laguntza, eta ale bat igorri beharko zaio Kultura Ondarearen Zuzendaritzari.

  7. Dirulaguntza baliatzen duen bitartean, oinarri hauen ondoriozko arauak betetzea etenik gabe.

  8. Ikerlana amaitzea eta dirulaguntza justifikatzeko eskatutako dokumentazioa igortzea agindu honetan ezarritako epean.

  9. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), pertsona edo erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen 3 eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa hartu edo zerbitzua eman aurretik. Aurkeztutako 3 eskaintzen arteko aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

  10. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako gainerako betebeharrak.

  11. Alde biek uste badute lanaren testua beren interesekoa dela, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuaren estilo-arauei jarraikiz editatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, agindu hau kudeatzeko arduraduna den aldetik, diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena egingo du.

Horretarako, eta legez beste entitate eta organismo publiko batzuei dagozkien ahalmenak ezertan eragotzi gabe, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki iritzitako ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

  1. Agindu honen babespean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

    1. Lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 50ekoa, dirulaguntza eman ostean.

    2. Gainerako % 50a dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz ordainduko da, gastua justifikatu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren. Bigarren ordainketa, betiere, 2024an egingo da.

  2. Pertsona, pertsona-talde edo erakunde onuraduna ez badago erregistratuta edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu: pertsona fisikoa bada, bide presentzialetik zein elektronikotik, eta pertsona juridikoa edo pertsona-taldea bada, bide elektronikotik bakarrik. Izapidea aurrez aurre zein bide elektronikoz egin, alta emateko eta aldatzeko inprimakiak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa. Bide presentzialetik izapidetzeko, inprimakiak Zuzenean Zerbitzuaren bulegoetan ere egongo dira eskuragarri, aldez aurretik hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta, edo 945 01 90 00 aurretiko hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez.

  3. Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta konturako ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari. Horretarako, pertsona fisiko eskatzaileek beren egoitza fiskala adierazi beharko dute eskaeran. Hala badagokio, onuradunak berariaz eskatu beharko du jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa.

  4. Pertsona edo erakunde eskatzaileak izapidetzen ari den itzulketa-prozeduraren bat badu, prozedura hori amaitzeko baldintzapean geratuko da ordainketa, eta, itzulketa-prozedura amaitu ondoren, pertsona edo erakundeak itzultzeko betebeharra badu, zorra borondatezko epean ordaintzen badu edo zorra atzeratzen eta bermatzen badu soilik ordaindu ahal izango da, edo itzulketa-ebazpena aurkaratzen denean etetea erabakitzen bada. Kasu horietatik kanpo, pertsona edo erakunde eskatzaileak pertsona edo erakunde onuradun izateko debekua izango luke, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez dituelako.

  1. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein bide elektronikoa erabiliz aurkez ditzakete justifikazioak:

    Justifikazioak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta, edo 945 01 90 00 aurretiazko hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako leku eta bulegoetan.

    Halaber, justifikazioak bide elektronikoetatik aurkeztu ahal izango dira gobernuaren egoitza elektronikoan, Nire Karpeta atalaren bitartez espedientera sartuta: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu

  2. Pertsona juridikoek, taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bide elektronikoak erabili beharko dituzte justifikazioak aurkezteko. Arestian adierazitako helbidean sartu beharko dute horretarako.

  3. Justifikazioak bide presentzialez nahiz elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, helbide honetan:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113203

  4. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza arrazoitu duen jarduera jada burutu duela eta horrek eragin dituen gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Horretarako, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Egindako jarduera bete egin dela justifikatzeko memoria. Ahalik eta xehetasun gehien eta interesgarria izan daitekeen dokumentazio grafiko oro jaso beharko ditu.

    2. Dokumentazio-proiektu bat, inbentario bat edo kudeaketa-plan bat egingo bada, diruz lagundutako lanaren azken bertsioaren kopia bat aurkeztu beharko da, gehienez ere 1800 karaktere izango dituen laburpen elebidunarekin (euskaraz eta gaztelaniaz).

      Justifikazioa era presentzialean egiten bada, formatu digitalean aurkeztuko da, euskarri fisiko batean grabatuta (CD/DVD, USB memoria, eta abar). Bide elektronikoa erabiltzen bada eta 30 MB baino handiagoa bada, helbide elektroniko bat adieraziko da memorian, hain zuzen ere organo kudeatzaileak lana jasotzen duten fitxategiak deskargatu ahal izan ditzan. Bide presentziala hautatzen dutenek ere erabil dezakete prozedura hori.

      Betiere, aurkeztutako emaitzek hasiera batean eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren planteamenduekin bat etorri beharko dute.

    3. Zinpeko adierazpenaren bidez, diruz lagundutako jardueraren gastuen eta sarreren behin betiko balantze orekatua ahalik eta banakatuena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta agindu honen 9. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako tokietan eskura daitekeen ereduaren arabera.

      Ondoren pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik edo kanpoko ekarpenik jasoko ez balu, hori horrela dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du balantzearen formularioan jasoa. Eskaera-izapidearen ostean lana egiteko beste dirulaguntza ezberdin bat edo bestelako sarreraren bat jaso badu, zehaztu egin beharko du, hauek adierazita dirulaguntza edo ekarpen bakoitzeko: kopurua eta hura eman duen pertsona edo erakundea, balantzeko sarreren atalean.

    4. Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, hartzekoduna eta egiaztagiria adierazita, baita alderdi hauek ere: zenbatekoa, jaulkipen-data, jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa zerga-oinarria eta BEZa banakatuta. Balantzea izeneko inprimakian bertan jasotako taularen bidez egin daiteke, edo bereiz aurkeztu, kalkulu-orri batean, betiere datu-eredu berari jarraituta.

    5. Gastuak egiaztatzea horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokide izan behar du fakturak, faktura sinplifikatuak eta/edo langileen nominak aurkeztuta edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duen edota administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein dokumentu gastuen zerrenda sailkatuan erantsita. Zerrenda sailkatuan eman zaien zenbakia eraman beharko dute ziurtagiriek. Jatorrizko ziurtagiriak DIN-A4 neurria baino txikiagoak badira, jatorrizkoak orri bati itsatsi beharko zaizkio. Orri horiek ere zenbakituta egon beharko dute beheko eskuineko ertzean.

    6. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, Aginduaren 18.9 artikuluan aurreikusitako hiru eskaintzak eskatu izanaren egiaztagiria.

  5. Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 31 da, egun hori barnean dela.

  6. Betiere Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 30. artikuluan ezarritakoa beteko da.

  1. Helburua eta irizpideak.

    Justifikatutako diru-zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontua baino handiagoa izateak ez du emango eskubiderik hasieran onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzeko.

  2. Prozedura.

    1. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertuta, egokitzat jotzen badira, ordaintzeke dagoen diru-kopurua ordainduko da.

    2. Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira eta dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada, benetako kostuak aurrekontuan jasotakoak baino txikiagoak direnean edo diru-sarrerak aurrekontuan jasotakoak baino handiagoak, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egingo da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, bi hilabeteko epean, jarduera justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari diru-zenbatekorik itzuli behar bazaio, itzulketa egiteko bi hilabeteko epea emango da likidazio-ebazpenean, jakinarazpena egiten denetik hasita; betiere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura errespetatuta (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak zehazten dira).

  1. Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako laguntzak, osorik zein zati bat, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea, hala badagokio, horretarako ezarritako epean.

    4. Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeari eta hura garatzekoei jarraikiz nahitaez bete behar den beste edozer betebehar.

    5. Dirulaguntzen arloko beste edozein xedapenek oro har ezartzen duen beste edozein.

  2. Jardueraren gauzatzearen ez-betetze partzialak onartu ahal izango dira, baldin eta argi eta garbi egiaztatzen bada diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzeko jarduna egin dela eta jardueraren betetze-maila eskabidean aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 65era iristen dela, gutxienez. Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, eta azkenean emandako zenbatekoa murriztu egingo da, aurrekontu osoarekiko benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan.

    Salbuespen gisa, aurrez ezarritako ehunekoan ez bada lortzen proiektuaren gauzatze-maila, dirulaguntzaren organo kudeatzaileak ez-betetze partzialak egin direla onartu ahal izango du, baldin eta dirulaguntzaren pertsona edo erakunde onuradunak egindako lanek berezitasun- eta espezifikotasun-ezaugarri objektiboak badituzte, eta, berez, diruz lagundutako proiektuaren xedeari eta helburuari balio erantsia ematen badiote.

  3. Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere arau hauen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa; eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duena.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Euskal kultura-ondare immaterialaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: euskal kultura-ondare immateriala babesteko dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: interes publikorako edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabiltzean eginiko misio bat betetzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Hartzaileak: arlo honetan eskumena duten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri zehatza gure web-orrian kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko (EB) 1407/2013 Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, agindu honetan ezarritako laguntzak «de minimis» arauen mendean daude (erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. eta 108. artikuluak «de minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezingo da izan 200.000 eurotik gorakoa, hiru ekitaldi fiskalen edozein alditan. Pertsona edo erakunde onuradunak horretarako inprimakian jasotako erantzukizunpeko adierazpen bat bete beharko du.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtso jurisdikzionala aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.