Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3113
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/21
  • Argitaratze-data: 2023/06/29

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Maisu-maistrak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak kidego hori iraungi beharrekoa da eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Bada, agindu horien 7.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratu ziren. Zerrenda horien aurkako erreklamazioak egiteko, bost egun balioduneko epea ireki zen.

Behin-behineko zerrenda horien kontra aurkeztutako erreklamazioak berrikusi dira. Era berean, epe horretan hainbat izangaik uko egin diote salbuespenezko prozesuan parte hartzen jarraitzeari. Bestalde, izangai jakin batzuei esleitutako merezimenduen puntuazioetan egindako akatsak zuzendu dira, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez.

Hori guztia ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 7.4 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak I. eranskinean argitaratzea.

Bigarrena. Agindu hau eta aipatutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratuko dira:

LHko sektore berezietako irakasle espezialistentzat:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua - Sektore berezietako irakasle espezialistak LH» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» adierazi kidegoa eta espezialitatea «Hautespena».

Gainerako kidegoetarako:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» adierazi kidegoa eta espezialitatea «Hautespena».

Hirugarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, helbide honetan: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua - Sektore berezietako irakasle espezialistak LH» / «EPE 2022. Irakasleak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Hautatutako pertsonek dokumentazioa aurkeztea». Helbide horretan eskuragarri dagoen «Hautatutako pertsonek dokumentazioa entregatzea» eredua bete behar da.

Norbaitek eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada ez duela betetzen deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte osasun-azterketan ez-gaitzat jotzen direnek.

Laugarrena. Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan edo abuztuaren 30eko 190/2011 Dekretuan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, kasuan-kasuan, 3 urteko epea izango dute, karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen direnetik, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Beraz, karrerako funtzionario izendatuak izateko, deialdian ezarritako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute, adierazitako epean. Hori egiaztatzen ez badute, adierazitako izendapenak ondoriorik gabe geratuko dira.

Bosgarrena. Ordezko izangaien zerrenda argitaratzea, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu ere: hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik (2023ko irailaren 30era arte), egon daitezkeen errekurtsoak baiesteagatik edo deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik.

Zerrenda hori bigarren ebazpen-zatian adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.

Seigarrena. Kontuan hartuta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan izangaiak espezialitate eta kidego bakar batean hautatu ahal izango direla, 5 egun balioduneko epea irekiko da, hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, II. eranskinean agertzen diren pertsonek espezialitate eta kidego bat hauta dezaten. Aukera hori egin ezean, puntuazio handiena lortu duten espezialitatean hautatuko dira, eta, puntuazio bera lortuz gero, I. eranskineko 1.1 azpiatalean puntuazio handiena lortu duten espezialitatean.

Zazpigarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.